Dolareak, baserrietako altxorrak
Descripción
Gipuzkoako baserri gehienak dolare baten inguruan egin ohi ziren.
caserío lagar sidra elaboración de la sidra
Ficha
- Fuente: Egunkaria
- Fecha: 2002-01-16
- Clasificación: 2.1. Sidra
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-011089
Texto completo
Sagarraz gain, teknologia beha-rrezkoa da sagardoa egiteko, eta, hain zuzen, teknologia ho-rren parte dira dolareak. XV. mendeko dolareetatik gaur egungo prentsa pneumatiko e-tara, asko aldatu dira dolareak.
Alberto Santanak baserriei buruzko liburu bat idatzi zuen, eta orain dolareei buruzko lan bat prestatzen ari da, Manu Iza-girrerekin batera. Prentsen ebo-luzioa eta, batez ere, zertarako erabiltzen ziren aztertzen ari dira. Santanak berak eman diz-kigu dolareei buruzko azalpe-nak: «Gipuzkoako baserri zahar guztietan dolareen aztarnak to-patu ditugu. Duela 500 urteko baserri ia denek dolarea zutela uste dugu. Horregatik, gehien-bat, Gipuzkoan ari gara iker-tzen. Gainera, baserri gehienak dolarearen inguruan sortuak izan zirela konturatu gara».
Dena dela, Gipuzkoan ez ezik, Euskal Herriko hainbat txokotan ere dolareen eta sa-gardoaren aztarnak aurkitu di-tuzte; Elorrion eta Durango al-dean, Zeanurin, Aramaion, Na-farroan eta Uztaritzen garai bateko dolareak ikus daitezke oraindik.
Erdi Arotik hasi eta gaur arte hainbat dolare mota erabili izan dira baserri etan sagardoa lor-tzeko.
Palankako dolareak
XVII. mendera arte erabiltzen ziren dolareak palankakoak zi-ren; bestela esanda, zeharkako presioa egiten zutenak ziren. Atal nagusiak habea, ardatza eta kontrapisua egiteko ele-mentu bat ziren. Zazpi-zortzi metroko torloju bat zuten, eta azpian kontrapisua; bigarrena sagarrak zapaltzea zen.
Erdi Aroko dolareak etxetik kanpo jartzen zituzten, txabola batean. 1500. urtean sagardoa egiteko teknika aldatu ez arren, dolareen kokalekua aldatu egin zen. Garai honetan dolareak etxe barrura sartu ziren; arki-tektura aldatu zen, ez teknika. Dolare horiek guztiak oso han-diak ziren eta, puskatzen zire-nean, oso zaila izaten zen kon-pontzea.
1640tik aurrera beste dolare mota batzuk agertu ziren. Ho-riek ere oso handiak ziren; bai-na, hala ere, etxeko gela batean jartzen zituzten.