Sagardoaren lurraldea

Sagardoetxea, del manzano a la barrica

ocio astigarraga acción educación material didáctico museo sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Hik Hasi Aldizkaria
  • Fecha: 2010-03-01
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-001090

Texto completo

Urtarrilean abiatu zen aurtengo sagardo denboraldia,non eta Astigarragan (Gipuzkoa). Herri txikia izan arren, sagardotegi gehien duen Euskal Herriko herria da. Eta, hala izanik, ez da harritzekoa sagardoaren museoa hantxe egotea: Sagardoetxea, hain zuzen. Duela hiru urte eta erdi,2006ko irailean,zabaldu zituen ateak. Helburu zehatz batekin: sagardoaren kulturaz gozatzeko gune bat izatea. Sagardoaren museoak 20.000 metro koadro eta hiru gune ditu: museoa, sagastia eta dastatzeko txokoa. Horietan guztietan modu ludiko, didaktiko eta jostagarrian erakusten dituzte sagardoaren atzean ezkutatzen diren sekretuak. Museoa sagastiaren alboan dago eta leku itxia da. Museoan, teknologia aurreratuenen laguntzaz sagarraren eta sagardoaren historia, iragana, oraina eta etorkizuna ezagut daitezke. Besteak beste, Euskal Herriko kulturan duen garrantzia azaltzeko panel informatiboak, material interaktiboa eta jokoak daude eskuragarri. Horiek guztiak ikasita, edo ezagututa bederen, sagastira egiten da bisita. Sagarraren inguruko azalpenak modu dinamikoan erakusten dira han. Zenbait azalpen jarduera, erakusketa, txertaketa eta laboreren bidez bisitariak naturara hurbilduko dira. Sagardoetxeako sagastiak eta sagarrak ikusiz eta aztertuz, besteak beste. Dena den, ez da gauza bera bisita neguan, udaberrian edo udan egitea. Zergatik? Bada, garaiaren arabera lan bat edo beste dagokiolako sagardoaren lanketari. Hori dela eta, unean uneko jarduerak prestatzen dituzte hurbiltzen direnentzat. Bisitak banaka edo taldeka egin daitezke. Eta ikastetxeei bereziki eskainitako jarduerak ere badituzte. Hezkuntza eskaintza Ikasleek, sagastian, sagardo egileen teknikak eta sekretuak ikusiko dituzte, eta sagarrondo, hazitegi, sagar mota desberdin eta antzinako dolare baten bueltan ibiliko dira. Museo gunean, berriz, sagarra eta sagardoaren historia, usadioaren iturburua, erremintak eta lanketa prozesua ezagutzeko aukera izango dute, sagardoaren kulturara gerturatzeko. Hauxe da jardueren egutegia, garaiaren arabera: Urte osoan: Dasti ipuin kontalaria: haurrentzako ipuin moduko bisita gidatua. Neguan:landatze garaia Zuhaitzak aldatu, haziak erein eta sagarrondoen txertaketa egiten da, besteak beste, urtarriletik apirilera. Udaberrian:sagastiak loretan Polinizazio garaia da; erleen lana ikusteko aukera paregabea ematen du eta, gainera, eztia dasta daiteke eta loretik fruiturako prozesu guztia ikus daiteke. Sagarrondoen izurrite eta gaitz ohikoenak identifikatzen ere udaberrian hasten dira; apiriletik urrira, gutxi gorabehera. Udan:sagarrak zuhaitzetan Inausketa garaia: ilargiaren eragina udako inausketan. Aisialdi taldeentzako jarduera bereziak antolatzen ditu garai horretan Sagardoetxeak. Besteak beste, sagarrarekin, sagardogintzarekin eta ingurumenarekin lotutako jolasak prestatzen dituzte, elkarrekintza eta ingurumen hezkuntza lantzeko. Udazkenean:sagarren bilketa Sagarra heldua dagoenean kizkiarekin biltzen da. Ondoren, hainbat sagar mota dastatu eta antzinako lanketa prozesua ezagutzeko aukera dago: sagarra sumilekin jo, zanpatu, eta lorturiko muztioa dastatzen da amaieran. Jarduera osagarriak Astigarragak, halaber, egun-pasa biribiltzeko hainbat aukera eskaintzen ditu: pilotaleku estalia, igerilekua, kanpoan bazkaltzeko guneak, Santiagomendiko Natur Eskola… SAGARDOETXEA Kale Nagusia, 48 20115 ASTIGARRAGA Gipuzkoa Informazio gehiago: - www.sagardoetxea.com helbidean Telefonoa: (0034) 943 550 575. EGUN BATERAKO PROPOSAMENA Batetik, haurrei sagarraren eta sagardoaren kultura zabaltzeko, eta bestetik, landa inguruneko euskara ezagutu eta praktika dezaten, ondorengo jarduerak proposatzen dituzte: GOIZEAN: - Sagardoetxean bisita gidatua eta haur jolasak. Sagardoetxeako gida batek ermango du goizeko saioa. Iraupena 2 ordu eta 30 minutu ingurukoa izango da. EGUERDI-ARRATSALDEAN: A PROPOSAMENA: herrian bazkaldu eta pilotalekuan jolas libreak. (2 euro haur bakoitzeko) - Herriko plazan dagoen pilotaleku estaliak bazkaltzeko eta jolaserako aukera egokia ematen du. Hori horrela izanik, zuen herrietara itzuli aurretik Astigarragan bertan bazkaltzeko eta bazkalostean haurrekin jolasean aritzeko aukera izango duzue. B PROPOSAMENA: herriko igerilekuan bazkaldu eta arratsalde-pasa. (5 euro haur bakoitzeko) Astigarragan egun-pasa osatu nahi dutenek, Astigarragako igerilekura joateko aukera izango dute, han bazkaldu eta arratsalde dibertigarri bat pasatzeko. Igerilekuan, ur jolasak lantzeko eta atsedenaldiaz gozatzeko aukera izango dute haurrek. Oharra: jolas libreak ez ditu Sagardoetxeako gidak eramango, begiraleak baizik. MATERIAL DIDAKTIKOA Sagardoetxean sagarraren kulturaren gaineko material didaktikoa osatu eta adin tarte bakoitzerako koadernoak prestatu dituzte, beren jakintza eta prestakuntza kontuan hartuta. Material didaktiko horri esker, Sagardoetxeara eginiko bisitan ikasitakoa ikasgelan lantzeko aukera izango dute haurrek.