Sagardoaren lurraldea

Jornada sobre la cata de la sidra en Koldo Mitxelena

Descripción

Con los tres sentidos / cata guiada / Koldo Mitxelena / Caserío Museo Igartubeiti / IX Semana de la Sidra / Carlos Delgado / Oihana Gainzerain / Zelaia

degustación caserio museo igartubeiti koldo mitxelena oihana gainzerain sidra semana de la sidra sidrería zelaia

Ficha

  • Autor: Galilea
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2010-10-13
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-001074

Texto completo

Carlos Delgadok eta Oihana Ganzerainek hitz egingo dute; ondoren, dastaketa Igartubeitiko Sagardo Asteko ekintzak aurrera doaz eta gaur arratsaldean hitzaldi eta dastaketa berezia ospatuko dira Donostiako Koldo Mitxelenan. '3 zentzuekin'sagardo dastaketari buruzko jardunaldia aurrera eramango da gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera Donostiako Koldo Mitxelenako areto nagusian, eta jardunaldiaren ondoren, dastaketa-kata gidatua eta irekia egongo da. Ekitaldia Carlos Delgado-ren 'Sagardoa, freskagarri edo edari noblea?' hitzaldiarekin hasiko da. Carlos Delgado, kazetaria, El País-eko ardo kritikaria, Sicer-eko Muestra Internacional de la Sidra de Calidad-eko Komisarioa, MIVino eta Vinum-en sortzaile eta zuzendaria 2009rarte, 'Manual del Santo Bebedor' (Amargord) eta 'El nuevo Libro del Vino' (Alianza Editorial), dibulgazio liburuen egilea da. Bere hitzaldian gai ugari ukituko ditu, eta hauen artean, sagardoaren historia, Euskal Herriako eta Asturiaseko sagardoa, sagardogintza, kon-tsumoa, kata... Ondoren, Oihana Ganzerainen txanda helduko da, 'Sagardoa, ohitura baino zerbait gehiago' hitzaldiarekin. Oihana Ganzerain, Zelaia Sagardotegiko Nekazari Teknikaria da Hernanin, eta bere solasaldian sagardogintzaren ondorengo arloetaz arituko da hizketan, besteak beste: sagardogintzaren profesionalizazioa Gipuzkoa, sagardogintzaren ohiko modua, iraultza teknologikoa eta sagardo kata zertan datza. Bi hizlariek, Oihanak eta Carlosek. parte hartu ondoren, bertaratutakoei galderak egiteko aukera zabalduko zaie. Ondoren, dastaketa-kata gidatua eta irekia izango da Koldo Mitxelenako atarian. Bertan, Asturiasgo Tareco Sagardoa, Zelaia sagardotegiko sagardoa eta Igartubeiti Baserri Museoan egiten den sagardoa dastatzeko aukera izango da, adituek emango dituzten azalpenak jarraituz. Sagardo Astea Ekitaldi honetaz aparte, Sagardo Asteko beste ekintzak ere aurrera doaz. Horrela, gaur goizean sagar zanpaketa ikusteko aukera izango dugu (11:30ean hasita), eta sagar erakusketa eta animalien erakusketa ere bertan egongo dira. III. Argazki Digital lehiaketan parte hartzeko aukera ere zabalik jarrai-tzen du.