Tiempo de recolecta de manzana
elaboración plaza de los fueros josu irizar sagardoetxea cosecha
Ficha
- Autor: Nagore Rodriguez
- Fuente: Berria
- Fecha: 2010-09-23
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-001048
Texto completo
Urteko lehen muztioa dastatzeko aukera izango da igandean, Sagar Uzta jaian. Sagardoari lotutako herria da Astigarraga (Gipuzkoa). Harreman estu hori agerian geratuko da berriro ere igandean, hamargarren Sagar Uzta jaian. Sagarrak biltzen eta sagardoa egiten hasiak daude jada sagardogileak, eta, hain zuzen ere, dolareetako lanen hasiera ospatzeko egingo dute festa igandean. Sagarraren eta sagardoaren kulturari buruzko jarduerak izango dira egun guztian. Hala, sagarraren azoka eta 2010eko uztako lehen muztioa egiteko prozesua izango dira eguneko ekitaldi garrantzitsuenetako bi. Gainera, Astigarragara bilduko direnek aurtengo uztako lehen muztioa dastatu ahal izango dute. Berrikuntza batzuk ere izango dira jaiaren hamargarren urteurrenean: Josu Irizar eta Aintzane Olaizolak, sagar kultura kalera eramateko helburuarekin, hiru apainketa egingo dituzte. Besteak beste, saski eta sagarrekin lau metroko dorre bat egingo dute. Gainera, herriko hainbat ostalarik sagarrekin egindako sorkuntzak aurkeztuko dituzte. Sagar rallyarekin abiatuko dute eguna. Eta, ondoren, haurrentzako tailerrak eta azoka izango dira, 10:30ean. Azokan, sagarrak, sagar muztioa, sagardoa, likoreak eta beste hainbat produktu erosi ahal izango dira, eta, tartean, herriko ostalariek egindako sorkuntzak dastatu ahal izango dira. Ordu erdi geroago hasiko dira urteko lehen muztioa egiten, eta ordubetean eskainiko diete bisitariei. «Uzta bikaina» Horretaz gain, kirikoketa, sagar dantza eta txalaparta emanaldiak ere izango dira Sagar Uzta festan. Arratsaldean, berriz, kirolen txanda iritsiko da. Sagardogintzan oinarritutako herri kirolak egingo dituzte hirugarren urtez Foru Enparantzan. Eskualdeko sagardogileen arteko sagar bilketan eta sagardoa egiteko prozesuan oinarrituko dira kirolak. Lehia 17:30ean hasiko da. Sagardo egileak pozik daude aurtengo sagar uztarekin. Izan ere, kantitateari erreparatuz «bikaina» izango dela diote Sagardoetxekoek, sagasti batzuetan inoiz izan duten handiena. Iraileko lehen hamabostaldian Gipuzkoako sagastietan egindako kontroletan ikusi dute hori. Sagarraren heldutasuna, berriz, iazkoaren antzekoa dela zehaztu dute. SAGAR UZTA Zer. Azoka, erakusketa, lehen muztioa egiteko lana... Non. Astigarragan (Gipuzkoa). Noiz. Igandean.