Sagardogunea aztergai, Foru Aldundiaren eta Hernaniko Udalaren arteko lehen bileran
Descripción
Markel Olano Diputatu Nagusia eta Marian Beitialarrangoitia Alkatea izan ziren bileran. Andoni Amonarraiz EAJ-PNVko zinegotzia ere bertan izan zen, eta baita sagardogileen elkarteko arduradunak eta proiektua egin duten teknikoak ere. Beste gai asko ere aipatu zituzten atzo.
diputación foral de gipuzkoa hernani localización cultura sagardo gunea sagardoetxea
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2007-11-14
- Clasificación: 6.7. Pueblos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-010436
Texto completo
Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia Hernaniko udaletxean izan zen atzo, eta Marian Beitialarrangoitia Alkatearekin bildu zen, Hernaniko Udala eta Foru Aldundiaren arteko legegintzaldiko aurreneko bileran. Bileran Hernaniko Udalaren egitasmoei buruz aritu ziren, eta batik bat, Sagardogunea proiektuari buruz, hori izan baitzen atzoko bilera egiteko abiapuntua.
Sagardogunea proiektua
Esan bezala, Sagardogunea proiektua azaldu zioten atzo Markel Olano Ahaldun Nagusiari, Marian Beitialarrangoitia Alkateak, Andoni Amonarraiz EAJ-PNV alderdiko zinegotziak eta sagardogileen elkarteko arduradunek. Bileran izan ziren, baita ere, Sagardogunea proiektua garatu duten teknikariak ere. Beitialarrangoitiak Kronikari jakinarazi dionez, Udalaren asmoa zen Diputazioak proiektu honen aurrean zein asmo duen jakitea. ´Proiektu haundia da Sagardogunearena, eta ezertan hasi aurretik, jakin nahi dugu Diputazioak lehen agindu zuen finantziazioak bere horretan jarraitzen duen edo ez. Hori jakin ondoren ikusiko dugu gaiari nola heldu`. Andoni Amonarraizek Kronikari honela azpimarratu zion, ´interesantea iruditu zait bilera. Gu proiektuarekin oso konbentzituak gaude eta Diputazioaren jarrera proiektua finantziatzea bada, Jaurlaritzak ere bide hori hartu dezake; EAE-ANVk ere interesa azaltzen badu eta proiektua bultzatzen badu, denok batera aterako genuke aurrera`.
Beste zenbait gai
Beste zenbait gai ere aipatu zituzten atzoko bileran: Zaharren Egoitzako anpliazioa, trafikoari buruzko zenbait arazo, Arau Subsidiarioak, AMR Refractarios kokatuta dagoen lurren egoera, eta abar. Dena dela, gai horiek gain-gainetik aipatu zituzten, eta aurrerago egingo dituzten bileretan zehatzako aztertuko dituzte. Bilera bukaeran bi aldeek oso positibo jo zuten Udalaren eta Diputazioaren arteko lehendabiziko kontaktua, eta aurrera gehiago egiteko asmoa azaldu zuten