Sagardoaren lurraldea

EAk ere osoko zuzenketa aurkeztuko dio Udal aurrekontu proiektuari

Descripción

Eusko Alkartasunako Udal taldeak osoko zuzenketa aurkeztuko dio Gobernu Taldeak aurkeztu duen aurrekontu proiektuari, proposamena aztertu ondoren, «dezepzioa» hartu dutelako. Iñaki Arratibel Olaziregi Udal taldeburuak azpimarratu du, EAE-ANVko udal gobernuak 2007ko aurrekontua gestionatzen ez duela «minutu bat bera ere pasa», eta paralizatu egin duela. «Erabaki horrek badu logika politikoa, ez ziren beren aurrekontuak eta beraz ez daude politikoki behartuak gauzatzera. Arazoa da instituzionalki dituzten betebeharrak ere alde batera utzi dituztela, eta hau oso larria da».

hernani localización cultura sagardo gunea sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2008-02-13
  • Clasificación: 6.7. Pueblos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-010435

Texto completo

Gastuaren igoera
EAak azpimarratu duenez, «pertsonaleko politika arbitrarioa eta gastua kontrolatzeko interesik eza» erakusten du aurrekontu proiektuak eta %7,51ko igoera «justifika ezina eta sostengaezina» iruditzen zaio. Politika hau erabilita, «udalak behar dituen hobekuntzak egiteko» aurrekontua hipotekatua egongo dela azpimarratu du. Horrez gain, Udal langileak kokatzen dituen organigramari dagokioenean EAk dio, «Udal gehiengo politikoari Alkatetzak azaldu dion mespretxua eta aintzakotzat ez hartu izana» nabarmentzen direla, gainerako alderdiak aurka egonda hartutako erabakia delako.

Inbertsioen atala
Iñaki Arratibelek nabarmedu duenez, aurrekontu proiektuan harrigarriena, inbertsioen atala da «6.091.263 euro, 2007an baino %66,16 gehiago. Eta honi Kirol Patronatuko inbertsioa eransten badiogu -igerilekuak haunditzearena- kopurua 8.493.159 eurokoa da. Sentsazioa da, diru faltagatik 2007ko aurrekontuen paralizazioaren ondoren, ANVk erabaki duela erruki gabe gastatzen hasteko garaia dela, anbizio haundiko inbertsio politika bati aurre eginda».

Zorpetzea
Zorpetzeari dagokionean, Udal alderdiak adierazi du 7.069.000 euroko kreditua eskatzeko asmoa azaldu duela Gobernu taldeak «eta hau karga bat izango da datozen urteetarako». Interes eta kapitalaren amortizazioan, urtean 1.479.943 euro ordaindu beharko direla azpimarratu du «gaur arte ordaintzen ari garenaren bikoitza». Horrek, datozen urteetan kredituak eskatzeko ahalmena mugatuko duela uste du EAk «baita Gobernu Taldeari geratzen zaizkion legealdi urteetan ere». Horren gainean dio, espero dutela legealdi amaierako egoera finantzieroa, hasierakoa bezain ona edo hobea izatea, «hernaniar guztiek eskertuko duguna, dudarik gabe». Kreditu eskaera honek 2007ko aurrekontuetan bildutako proiektuak «paralizatzea» ez duela justifikatzen adierazi du EAk: «Etxeberri berrurbanitzea, Gudarien plaza berritzea, eta abar. Eta larriagoa dena, ez ditu betetzen konpromezu instituzionalak, Etxeberriko hitzarmena kasu. ANVk autoritatea eta autoritarismoa nahasten ditu, liderazgoa eta kazikismoa». EAren babesik ez dutela aurkituko argi utzi du Iñaki Arratibelek eta Alkatetzari beste aurrekontu proiektu bat aurkezteko eskatuko dio «landuagoa eta herriaren benetako beharrei erantzungo diena».

Zenbait adibide
EAk osoko zuzenketa eskatzeko zenbait adibide jarri ditu. Puntuz puntu: -Mobilidade planera euro bakar bat ere ez da zuzentzen. -Hernaniko planeamenduko Arau Subsidiarioen testu berritua redaktatzea ez da kontenplatzen. -Sagardogunea guztiz ahazten da, eta bere kasa hiltzen utzi nahi dutela ematen du. -Turismorako teknikari postua sortzen da, 30.000 euroko partida bat gestionatzeko, Turismo plan bat dagoela ahaztuta. -Hiriguneko gune berdeak hobetzeko azterketa ignoratu egiten da eta, auskalo noren kapritxoak betetzeko, Ave Maria eta Villa Politenarako ideia lehiaketa bat deitzen da, 1.500.000 euro bideratuta. ñ Non dago Santa Barbarako harresia berreskuratzeko proiektua?