Sagardoaren lurraldea

SAGARDO ETXEA NON ETA NOIZ?

Descripción

Azken urteotan sagardogile eta sagardozaleak sagardo etxea egiteko asmoari buruz hitz egiten hasi dira. Sagardogileek hainbat bilera egin dute sagardo etxea nahi den edo ez jakiteko, eta bide batez, non eraikiko litzatekeen erabakitzeko. Sagardo etxea nahi dute, baina ez dira elkarren artean ados jartzen.

astigarraga hernani localización museo sagardoetxea usurbil

Ficha

  • Fuente: Argia aldizkaria
  • Fecha: 2001-01-21
  • Clasificación: 3.0. Museo de la Sidra Vasca
  • Tipo documento: Revistas
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-010405

Texto completo

Gipuzkoako Foru Aldundia bere garaian finantziaketan parte hartzeko prest agertu zen arren, sagardogileak ados jarri arte sosik ez duela emango adierazi du, proiektu bakarra finantzatuko duela, alegia.

Une honetan hiru proiektu nagusi daude : Urnietako Udalarena, Astigarragako Udalarena eta Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak elkartearena. Urnietako proiektuak 10.000 metro koadroko lur-sail bati buruz hitz egiten du. Sagarraren ikerkuntza egiteko balioko luke. Laborategia, batzarretarako egongela, liburutegia, museoa eta taberna edo jatetxea aurreikusten dira besteren artean. Astigarragako proiektuak sagardo etxea herriaren kanpokaldean kokatzea aurreikusi du. Urnietakoaren gela edo atal antzekoak izango lituzke. Sagardoa egiteko tresneriari buruzko erakusketa denbora luzez jendaurrean eduki zuten. Tresneria hori sagardo etxerako pentsatuta dago.
Usurbilen sagardo etxea egiteko zein premia dagoen ikertzen ari dira. Bertako Sagardo Egunaren Lagunak elkarteak Euskal Herrian sagardoari lotutako zentro etnografiko anitz egon daitezkeela uste du.

Honetaz gain, Donostiako Aiete auzoko Katxola baserria lekuz aldatu ( errepide ondoan zegoen) eta berreraiki dute. XVIII. mendeko dolarea du, dolare barrokoa. Hiru ardatzekoa zen. Erakusgai jarriko duten erabakitzeko dago oraindik.