Sagardoaren lurraldea

Berrikuntza sorta zabala

Descripción

P etritegi eta Zapiain sagardotegietako arduradunek diote Euskal Herriko sagarrek gaitasun handia dutela sagardo naturalaz gain beste produktu batzuk sortzeko. Urteak daramatzate esperimentatzen eta ikasten, eta, oraindik gure artean ohiko bilakatu ez badira ere, sagardogileek argi dute etorkizunean merkatua zabaltzeko ezinbestekoak direla. Zein dira, ordea, produktu horiek?

apfelwine euskal sagardoa sidra de hielo denominación de origen licor marca mosto sidrería petritegi sidra espumosa sidra manzana tapon sidrería zapiain

Ficha

  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2020-03-20
  • Clasificación: 2.2. Productos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-010403

Texto completo

P etritegi eta Zapiain sagardotegietako arduradunek diote Euskal Herriko sagarrek gaitasun handia dutela sagardo naturalaz gain beste produktu batzuk sortzeko. Urteak daramatzate esperimentatzen eta ikasten, eta, oraindik gure artean ohiko bilakatu ez badira ere, sagardogileek argi dute etorkizunean merkatua zabaltzeko ezinbestekoak direla. Zein dira, ordea, produktu horiek?

Errezil sagarra da Euskal Herriko sagarrik ohikoenetako bat. Zapiainen, adibidez, badute sagar horrekin sortutako izotzezko sagardo bat; atzerritik ekarritako berritasunetako bat da. Sagarrari ez zaio eransten ezohiko osagairik, baina ekoizteko modua aldatzen da: sagarrak izoztu eta prentsatuta edo sagar muztioa izoztuta lortzen da. Sagardo gozo bat da emaitza.

Suzko sagardoak ekoizten dituztenak ere badira, ekoizpen prozesuan hotza beroarekin aldatuta, baina bietan berbera da helburua: muztioan azukre kontzentrazio handia lortzea, postreetarako egokia den edari bat ekoizteko.

Produktu berri gehiago ere badira. Iazko Sagardo Forumean, adibidez, zaporetako sagardoak nabarmendu ziren. Zapore asko nahas daitezke sagarrarenarekin: laranja, muxika, limoia, anisa... AEBetatik datozen edari horiek freskagarri modukoak izan ohi dira, «lagunartean edateko modukoak».

Sagardo aparduna da ohikoa bihurtzen ari den beste produktu bat, cavaren eta xanpainaren estilokoa. Euskal Herrian bost sagardotegik baino gehiagok dute bi urtez ondu behar den edari hori.

Alemaniatik eta Austriatik etorritako berrikuntza, berriz, apfelwine-a da, sagar garratzekin egindakoa. Apfelwine-k sagar ardo esan nahi du alemanez, eta halakoa da emaitza ere: ardo zuri baten tankerako sagardo bat. Likoreak egiten ere hasiak dira sagardogileak, graduazio handiko edari gehientsuenak bezala, sagarra destilatuz.

Formatuetan ere txertatu dituzte berrikuntzak sagardogileek. Ohikoena eta, ziurrenik, berrikuntzarik zabalduena, plastikozko tapoiak dira, sagardotegi askok ekoitzitako botiletan kortxoa ordezkatu dutenak. Tapoi horiek ergonomikoagoak dira, sagardoaren mantentzea hobetzen dute, eta, gainera, zerbitzatzaile lanak egiteko ere balio dute. Erroskadun tapoiak ezartzen ere hasi dira ekoizle batzuk, botila ireki eta itxi ahal izateko.

Gainera, 75 zentilitroko beirazko botila ez da sagardotegiek darabilten formatu bakarra. Batek edo bestek badu txapaz itxitako garagardo botilen modukorik, eta sagardoa latan ere atera dute merkatura. Halako formatuek beste merkatu batzuetan nola funtzionatzen duten ikustea da helburua.
Irakurle agurgarria: