Sagardoaren lurraldea

Euskal 22 upategik parte hartu dute Barcelona Wine Week azokan

Descripción

Euskadi Basque Country markapeko euskal 22 upategik parte hartu dute Barcelona Wine Week azokan, atzerriko ardo erosleekin (banatzaileak, inportatzaileak, handizkariak, xehekariak) harremandu eta esportazioak handitzeko baliatutako ekitaldian. Azoka berri bat da, otsailaren 3tik 5era bitartean Monjuitceko gunean egin dena. Negozio aukerak areagotzera eta enpresa erakusketarien erretornua maximizatzera bideratuta egon da nagusiki azoka.

vino feria barcelona sidra txakoli bodega wine week

Ficha

  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2020-02-05
  • Clasificación: 5.4. Ferias
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-010350

Texto completo

Euskadi Basque Country markapeko euskal 22 upategik parte hartu dute Barcelona Wine Week azokan, atzerriko ardo erosleekin (banatzaileak, inportatzaileak, handizkariak, xehekariak) harremandu eta esportazioak handitzeko baliatutako ekitaldian. Azoka berri bat da, otsailaren 3tik 5era bitartean Monjuitceko gunean egin dena.

Negozio aukerak areagotzera eta enpresa erakusketarien erretornua maximizatzera bideratuta egon da nagusiki azoka. Arabako Errioxako upategiak, txakolindegiak, sagardotegiak eta likore upategiek parte hartu dute.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak, nekazaritzako elikagaien euskal industria nazioartekotzeko eta sustatzeko duen estrategiaren barruan antolatu du upategien parte hartzea, HAZI Fundazioarekin elkarlanean.

Fira Barcelonak bultzatu du azoka berri hau, Alimentaria Exhibition izeneko bere sozietatearen bitartez, sektore honetako enpresetarako nazioartekotze beste plataforma bat izateko asmoarekin. Egungo merkatuak duen aniztasuna eta kalitatea, mahastizaintza eta ardogintzan diharduten estatuko eremu guztien eskaintzarik zabalena balioan jarrita eta upategi mota eta espezialitate guztiei lekua egitea dute xede.

Azokan parte hartu dute enpresek balorazio positiboa egin dute. Han izan dira, batetik, Arabako Errioxako Finca de la Rica, Ostatu, Exopto upategiak, Loli Casado upategiak, Garcia de Olano, Artuke Bodegas y Viñedos, Señorio de Arana, Javier San Pedro eta Oxer Wines upategiek. Bestetik, Hiruzta txakolina, Artomaña txakolina, Talai Berri txakolina, Bodega Berroja txakolina, Virgen de Lorea upategiak, Lapazaran upategiak, Hika Txakolina, Gaintza txakolina eta Bizkaibarne txakolindegiek. Astarbe Sagardotegiak eta Basque Moonshiners eta Barañano likoregileek ere parte hartu dute.

TEMASEuskera