'Herri ostatuak' proiektuko afari gidatuetan parte hartzeko aukera abian
Descripción
Otsaila erdildean martxan jarri zen 'Herri ostatuak' proiektu berria, SagarArte elkarteak sustatzen duena. Bertan Gipuzkoako sei ostatuk parte hartzen dute, hauetako bi gure herrikoak direlarik; afari gidatu bereziak es-kaintzen dituzte proiektu honen baitan. Lehenengo afaria Larraulen aurrera eraman zen hilaren 14an eta bigarrena ostiralean (bihar) izango dugu Alkizan; gure bailarakoak martxoan eta apirilaren hasieran ospatuko dira, izena emateko epea zabalik dagoelarik.
exposiciones ezkio itsaso caserio museo igartubeiti cultura museo alojamiento sagar arte
Ficha
- Autor: Miryam Galilea
- Fuente: El Diario Vasco
- Fecha: 2020-02-27
- Clasificación: 6.7. Pueblos
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: NA-010339
Texto completo
Otsaila erdildean martxan jarri zen 'Herri ostatuak' proiektu berria, SagarArte elkarteak sustatzen duena. Bertan Gipuzkoako sei ostatuk parte hartzen dute, hauetako bi gure herrikoak direlarik; afari gidatu bereziak es-kaintzen dituzte proiektu honen baitan. Lehenengo afaria Larraulen aurrera eraman zen hilaren 14an eta bigarrena ostiralean (bihar) izango dugu Alkizan; gure bailarakoak martxoan eta apirilaren hasieran ospatuko dira, izena emateko epea zabalik dagoelarik.
SagarArte elkarteak, inguruko sortzaile gazteekin erakusketak antolatzen ditu, Astarbe sagardotegiak sustaturik. Orain dela hilabete batzuk Igartubeiti Baserri Museoan ikusgai izan genuen erakusketa bat, honetan herriko hiru ostatuekin batera dastaketa bereziak aurrera eraman zirelarik. Oraingo honetan pauso bat aurrera eman dute SagarArte elkartekoek eta Gipuzkoako sei ostatu elkartu dituzte egitasmo berezi bat aurrera eramateko: artea eta sagarraren kultura lotuz, afari gidatuak aurrera eramaten ari dira.
«Herriko ostatuak» lanaren barruan sortzaile gazte hauetako batzuen hemezortzi obra, sei ostatuetara eraman dituzte otsaila eta apirila bitartean; bigarren topaketa bihar izango da, Alkizan. Artelanak bi hilabetez egongo dira ostatuetan ikusgai eta, bakoitzean behin, sorkuntza hauetan oinarrituriko afariak eskainiko dira: hiru ostiraletan izango dira eta beste hiru asteazkenetan.
SagarArteko sortzaileen sor-kuntzetan oinarrituta Herriko Ostatu bakoitzak bost plater prestatuko ditu. Sarrerako bat, lehen plater bat, arraia duen plater erdi bat, haragia duen beste plater erdi bat eta postrea.
Afari gidatu formatoan, platerak aurkeztu aurretik SagarArteren sorkuntzak azalduko dira, obren atzean dagoen kontakizuna mahai gainean jarriz eta platerarekin duen harremana landuz. Bi elementu hauek amankomunean sagarra eta sagardoaren kultura dutenez, sagardoa ezberdinekin uztartuko dituzte obrak eta platerak.
Beraz, hilabete honetan hasi dira afari gidatuak eta apirila bitartean guztira sei izango dira aurrera eramango direnak. Lehenengoa Larraulgo ostatuan izan genuen; bigarrena, bihar Alkizako ostatuan aurrera eramango da; hurrengoa, martxoaren 4an Mutiloako ostatuan; martxoaren 11n, Zeraingo ostatuan; eta azken biak gure herrian izango ditugu. Hauetako lehenengoa Santa Lutziko Topa tabernan ospatuko da martxoaren 25ean; eta bigarrena eta proiektu honen azkena, apirilaren 1ean Argindegin izango dugu, azken honen inguruan hiru egunetako egitarau berezia ere aurrera eramango delarik.
Afari gidatuetan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago eta lekua mugatua denez ahalik eta azkarren egitea komeni da.