Sagardoaren lurraldea

Euskadi Gastronomikak Sagardomapa aurkeztu du

Descripción

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua den Sonia Perez Ezquerrak eta Sagardun Partzuergoko presidentea eta Astigarragako alkatea den Xabier Urdangarinek sagardoaren kulturaren lehenengo mapa tematikoa aurkeztu dute sagardo elkarteekin batera. Gastronomiako Euskal Anaiartean izan da gaur Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak egindako Sagardomaparen aurkezpena. Bertan izan dira Sagardomapa egiten lankidetzan aritu diren elkarte hauek: Sagardun Partzuergoa, ...

ocio euskadi gastronomika euskal herria museo sidra sagardoetxea sagardomapa sidrería turismo

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2020-02-25
  • Clasificación: 4.2. Otras experiencias
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-010325

Texto completo

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua den Sonia Perez Ezquerrak eta Sagardun Partzuergoko presidentea eta Astigarragako alkatea den Xabier Urdangarinek sagardoaren kulturaren lehenengo mapa tematikoa aurkeztu dute sagardo elkarteekin batera.

Gastronomiako Euskal Anaiartean izan da gaur Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak egindako Sagardomaparen aurkezpena. Bertan izan dira Sagardomapa egiten lankidetzan aritu diren elkarte hauek: Sagardun Partzuergoa, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, Sagar Uzta elkartea; Bizkaiko Sagardogileen Elkartea; Sagardo Mahaia; Arabako sagar eta sagardogileen elkartea; Ciderlands eta Euskal Sagardoa.

Sagardomapa sagardoaren eta sagardotegien munduaren lehenengo mapa tematikoa da, bisitatzen gaituztenei eskainia, eta gastromaparen hedapen bat. Sagardogintzan diharduten 83 upeltegik osatzen dute mapa, Sagardoetxeaz eta Igartubeiti baserri museoaz gain; euskal sagardoaren kultura ezagutzera ematen diharduten bi museoak. Sagardomapa sagardotegietan, turismo-bulegoetan, gidei eta agentziei banatuko zaie, baita eskatzen duten sektoreei ere.

“Sagardoaren mundua tradizio bat baino gehiago da Euskadin”, gogora ekarri du sailburuak, “erritual bat da, eta enogastronomia ulertzeko modu bat, sozializatzeko eta esperientzia berezi bat bizitzeko. 60 Sagardo Egun baino gehiago ospatzen dira herri desberdinetan. Gaur egun, 20 esperientzia baino gehiago eskaintzen dira sagardoaren kulturaren inguruan, gastronomiarekin, itsasoarekin, historia duten herriekin eta turismo aktiboarekin lotuta”.

Euskadiko sagardotegiak 800.000 pertsona inguruk bisitatzen dituzte urtean. Sagardoak hazkunde nabaria izan du mundu-mailan, bai bere ekoizpenari bai berari lotutako turismoari dagokienez.

Izan ere, horren erakusgarri ditugu hainbat proiektu, besteren artan, Ciderlands Makers and Lovers: Euskadik bultzatuta sortu den nazioarteko sare bat, sagardoaren kulturaren inguruko helmugena, non Europako 10 helmugak parte hartzen duten.

“Gainera, turismo gutxien etortzen den datetan egiten diren ekitaldiak dira. Horregatik, Turismo Sailarentzat, sagardoa bezalako produktuek berebiziko garrantzia dute, jasangarritasunarekin lerrokatzen direlako bere funtsezko oinarrietako batzuei esker: turismoaren banaketa lurralde osotik eta desestazionalizazioa. Gure politikek lagundu egin behar dute fluxu gutxien jasotzen duten lekuak bultzatzen barrualdeko turismoa sustatuz, baita gutxien ezagutzen diren baliabideak ere, udalditik urruntzen diren garaietan. Eta horretan sagardoaren kultura dugu aliatu nagusia” esanda amaitu du Sonia Pérez Ezquerrak.

Txekea ematea Zaporeak erakundeari

Sailburuak aurkezpen hau aprobetxatu du egin den herri-bazkari solidarioan bildutako diruaren txekea Zaporeak erakundeari emateko.

Azken egun hauek gastronomiari eskaini zaizkio Donostian, Guía Repsol Eguzkiak sarien banaketaren esparruan: kaleko jarduerak herritarrekin, chef onenek landutako pintxoak bermut kolektibo batean, eta putxerez eta lumagorriz osatutako herri-bazkari bat. Bazkarian ia 5.000€ euro bildu dira, Zaporeak erakundeari eman zaizkionak.