Sagardoaren lurraldea

Sagardo Forum / Munduko 190 sagardo, aurrez aurre

Descripción

Sagardoaren Lurraldeak Guerrilla Imports, Fraisoro Laborategia eta Ciderzaleren laguntzarekin antolaturiko II. Nazioarteko Sagardo Lehiaketak 14 herrialdetako parte hartzaileak bildu zituen azaroaren 23an Kursaalean. Munduko hainbat txokotako sagardo eta sagar zukuarekin egindako edariak II. Sagardo Forum Nazioarteko Sagardo Lehiaketan lehiatu ziren. "Maiti Fresh" euskal-estatubatuar zaporetako sagardoa izan zen aurkeztutakoetan bereziena eta Egoitz Zapiain eta Vander Mill ...

degustación donostia concurso concurso internacional de sidra sagardo forum sidra premiado txotx

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2020-01-24
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-010307

Texto completo

Sagardoaren Lurraldeak Guerrilla Imports, Fraisoro Laborategia eta Ciderzaleren laguntzarekin antolaturiko II. Nazioarteko Sagardo Lehiaketak 14 herrialdetako parte hartzaileak bildu zituen azaroaren 23an Kursaalean.

Munduko hainbat txokotako sagardo eta sagar zukuarekin egindako edariak II. Sagardo Forum Nazioarteko Sagardo Lehiaketan lehiatu ziren. “Maiti Fresh” euskal-estatubatuar zaporetako sagardoa izan zen aurkeztutakoetan bereziena eta Egoitz Zapiain eta Vander Mill sagardotegiko Paul Vander sagardogileen arteko kolaborazio honek “Best of show” saria irabazi zuen. Lehiaketan denera 140 domina banatu ziren: 47 urre, 62 zilar eta 31 brontze.

Denera 14 herrialdetako 190 parte hartzaile izan ziren: Espainia, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Herbehereak, Polonia, Eslovakia, Norvegia, Suedia, Uruguai, Txekia, Luxenburgo eta Estatu Batuak. Aurkeztutako edariak, berriz, bederatzi kategoriatan lehiatu ziren: Euskal Herrian ekoiztutako sagardoa, sagardo natural asturiarra, sagardo tradizional frantsesa, sagardo tradizional ingelesa, sagardo berriak, “Premium” sagardo aparduna, apfelwein sagardoa, zaporetako sagardoa eta udardoa eta izotzezko sagardoa.

Lehiaketan nazio mailako zein nazioarteko 37 epailek parte hartu zuten: BJCO (Beer Judge Certification Program) ziurtagiridunak, sommelierrak, enologoak, kazetariak eta ardo, garagardo eta gastronomia blogerrak.

Lehiaketan parte hartu zuten Euskal Herriko sagardotegiek 35 domina irabazi zituzten lau kategoriatan:

– Aburuza, Astarbe eta Kuartango: brontze 1
– Alorrenea: 2 urre
– Araeta: zilar 1 eta 2 brontze
– Begiristain eta Eduardo Zubiria: zilar 1
– Gartziategi eta Izeta: zilar 1 eta brontze 1
– Gurutzeta: 2 zilar
– Isastegi: urre 1 eta 2 zilar
– Oiharte: brontze 1 eta 2 zilar
– Paul Vander – Egoitz Zapian: zilar 1
– Petritegi: urre 1
– Txopinondo: zilar 1
– Vander Mill Basque Colaboracion: 2 urre eta brontze 1
– Zapiain: 4 urre
– Zelaia: urre 1 eta 2 zilar

Jarraian, berriz, kategoria bakoitzeko ohorezko txapela jaso zuten irabazleak, eta hurrengo orrialdeetan, domina guztiak biltzen dituen taulak daude.

1. “Best of show” saria: Maiti Fresh (Vander Mill Basque Colaboracion)

2. Kategoria bakoitzeko irabazleentzako ohorezko txapela:

– Euskal Herrian ekoiztutako sagardoa: Sidrería Zapiain (Euskal Herria).
– Sagardo natural asturiarra: Sidra Piñera (Asturias).
– Sagardo tradizional frantsesa: Cidrerie Menez Brug (Francia) con AOP Cornouille
– Sagardo tradizional ingelesa: Pilton Cider (Reino Unido) con Pilton Solstice
– Gaur egungo sagardoa: Ulvik Frukt & Cideri (Noruega) con Gravenstein
– “Premium” sagardo aparduna: Aakre Gard (Noruega) con Edel Cuvee Park
– VApfelwein sagardoa: Jens Becker (Alemania) con JB Streuobst
– Zaporetako sagardoa eta udardoa: Vander Mill Basque Colaboracion (Euskal Herria – Estados Unidos) con Maiti Fresh
– Izotzezko sagardoa: Sidrería Zapiain (Euskal Herria) con Bizi Goxo 2015

3. Kategoriatik kanpoko ohorezko sariak:
– Sidra Panizales (Asturias), Sidra Aperitivo Viesk produktuagatik.
– Llagar Castañon (Asturias) Roxmut produktuagatik.