Sagardoaren lurraldea

El domingo se celebrará Sagar Uzta en Astigarraga

rally fotográfico arte degustación programa josu irizar sagar uzta sagardoetxea sagardun cosecha

Ficha

  • Fuente: Astekari Digitala
  • Fecha: 2010-09-20
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-001030

Texto completo

Sagardogintzako herri kirolen lehiaketa ospatuko da eta eskualdeko sagardogileen arteko sagar bilketan eta sagardoaren elaborazioan oinarrituko da. DONOSTIA/SAN SEBASTIAN - Sagardoetxeak antolatu eta Astigarragako herriak (Gipuzkoa) bultzatuta, Sagar Uzta jaiaren hamargarren edizioa ospatuko da igandean, irailaren 26an, jende guztiarentzako prestaturiko eta sagarraren eta sagardoaren kulturaren inguruan oinarrituriko jarduerekin. Sagardogileek uzta berriko lehendabiziko muztioa egingo dute, Sagardun Partzuergoko talde kulturalek emanaldi guztien antolaketan parte-hartuko dute, Josu Irizar eta Aintzane Olaizolak Foru Plaza sagarrekin apainduko dute eta Astigarragako zenbait ostalarik bisitarien ahosabaiak gozatuko dituzte. Sagardoetxean 2010eko uztako sagarraren heldutasunaren egoeraren txostena argitaratu da aste honetan, eta txosten hau, www.sagardoetxea.com web-orrialdean eskuragarri dago. Urtero bezala, Sagar Uzta jaia sagarraren azokan eta 2010eko uztako lehen muztioaren elaborazio prozesuan oinarrituko da, tolarean bertan muztioaren usadiozko elaborazio prozesua erakutsiko delarik: kirikoketa, pisoiekin sagarra jotzea, txalaparta eta ekoiztutako muztioaren dastaketa. Aurtengoan, Sagar Uztak honako berrikuntzak dakartza: alde batetik, Foru Plazaren apainketa sagarrekin eta meta baten eraikuntza xexto eta sagarrekin Josu Irizar eta Aintzane Olaizolaren eskutik. Beste alde batetik, bertako sagarrekin egindako elaborazioen dastaketa izango da Astigarragako zenbait ostalarien eskutik. Honekin batera, Sagardoetxean III. Argazki Rally Digitala antolatu da eta aurtengoan, lehendabiziko aldiz, Astigarragako bildumarik onena sarituko da. Aurreko urteetan bezala, gaitzat Sagar Uzta jaia bera izango du argazki rallyak. Halaber, hirugarren urtez jarraian, sagardogintzako herri kirolen lehiaketa ospatuko da eta eskualdeko sagardogileen arteko sagar bilketan eta sagardoaren elaborazioan oinarrituko da. UZTA "BIKAINA" Sagardoetxeko arduradunen arabera, aurtengo denboraldian Euskal Herrian jasoko den sagarraren kantitatea "bikaina" izango da, aurten sagar kopurua aurreko urtekoa baino askoz handiagoa baita. Azken hamar urteetan bezala, irailaren hasieran Gipuzkoako sagasti ezberdinetan kontrol bat egin da, sagarraren egoera ezagutu ahal izateko. Honetarako, Gipuzkoako zenbait sagasti jarraitu dira, Beterri aldekoak gehienbat, denera 14 barietate kontrolatuz: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txalaka, Udare Marroi, Urdin, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki eta Verde Agria. Orokorrean, 2010ko iraileko lehenengo hamabostaldian, sagastietan azaldu diren zenbait puntu bereizi daitezke: sagarren heldutasunaren egoera, orokorrean, 2009koaren antzekoa da; azukre maila begiratuta, aurten, batez beste 10,9º Brix du, aurreko urtean bezala; almidoiaren erregresioa 3ko indizean dago, hau da, aurreko urtea baino zeozer atzeratuagoa; barietatez barietate begiratu ezkero, ezberdintasunak ikus daitezke; aurten ekoizpen handia espero da, eta sagasti batzuetan, agian inoiz izan duten altuena; tratamenturik egin ez duten sagastietan, sagar portzentai garrantzitsu bat harjoangatik kaltetua izan da. Aipatu behar da, aurreko urtearekin konparatuta, kalteen portzentajea handiagoa izan dela.