Sagardoaren lurraldea

Sagarrondoak landatzeko 295.000 euro bideratu dira

Descripción

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak, lurraldean sagardorako sagarrondoak landatu, zaindu, hobetu eta garatzeko dirulaguntzen 2020ko deialdia onartu berri du. Aurtengoan, 295.000 euro bideratuko dira Gipuzkoako nekazariei eta sagardogileei bertako sagardo naturala egiteko prozesuan diruz laguntzeko helburuarekin. Laguntzak aurkezteko epea zabalik dago otsailaren 13ra bitarte eta eskatzaile bakoitzeko, urtean eskaera bakarra onartuko da.

subvención euskal sagardoa diputación foral de gipuzkoa denominación de origen plantación marca manzana para sidra manzano manzanal

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2020-02-03
  • Clasificación: 1.4. manzanal
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-010293

Texto completo

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak, lurraldean sagardorako sagarrondoak landatu, zaindu, hobetu eta garatzeko dirulaguntzen 2020ko deialdia onartu berri du. Aurtengoan, 295.000 euro bideratuko dira Gipuzkoako nekazariei eta sagardogileei bertako sagardo naturala egiteko prozesuan diruz laguntzeko helburuarekin. Laguntzak aurkezteko epea zabalik dago otsailaren 13ra bitarte eta eskatzaile bakoitzeko, urtean eskaera bakarra onartuko da. Diru laguntzak eskatzeko irizpideak eta aurkeztu beharreko dokumentazio guztia eskuragarri daude Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Imanol Lasa Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatuak azpimarratu duenez «txakolinarekin eta gaztarekin batera, Gipuzkoako produktu izarretako bat da sagardoa, bere balore kultural, gastronomiko eta ekonomikoa dela-eta». Sagardoaren ekoizpenean bertako sagarraren faltaz jabetuta, Aldundiak 300.000 euroko dirulaguntza berria jarri zuen martxan 2016an.