Sagardoaren lurraldea

Sagardoaren kultura Euskadi Gastronomika-ren webgune berrian

Descripción

Euskadi Gastronomikak 750 enpresa eta establezimendu gastronomiko baino gehiagoren informazioa biltzen du bere webgune berrian; horien artean aurkitzen dira Sagardoetxea Museoa eta sagardotegiak. Gastronomia eta ardoak Euskadi aisialdiagatik bisitatzen duten turisten bigarren motibazio gisa mantentzen da, denera %21ekoa izanik. Euskadin gastronomiak duen garrantzia turistikoa aintzakotzat hartuta, orain gutxi Euskadi Gastronomika Sarearen webgunea berritu da (www.euskadigastronomika.eus), ...

ocio euskadi gastronomika gastronomía cultura museo sidra turismo

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2020-01-24
  • Clasificación: 6.5. Museos
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-010276

Texto completo

Gastronomia eta ardoak Euskadi aisialdiagatik bisitatzen duten turisten bigarren motibazio gisa mantentzen da, denera %21ekoa izanik.

Euskadin gastronomiak duen garrantzia turistikoa aintzakotzat hartuta, orain gutxi Euskadi Gastronomika Sarearen webgunea berritu da (www.euskadigastronomika.eus), erabiltzaileari interakzio erraza, responsivea, intuitiboa eta hirugarrengoen integrazioa eskainiz, Tripadvisor eta Google kasu. Gainera, enpresa turistikoen interakzioa errazten du blogaren bitartez. Blog honetan, kazetari gastronomiko ezagunek parte hartuko dute eta enpresa nahiz eskualdeek beren proiektuen inguruko informazioa zabaltzeko aukera izango dute.

Webgune berri honek 4 lurralde barne-hartzen dituen Gastromapa aurkezten du: Idiazabal Lurraldea, Arabar Errioxako Lurraldea, Sagardoaren Lurraldea eta Txakolinaren Lurraldea, horietako merkatuak, museoak eta ekoizleak zehazten direlarik.

Sagardoaren Lurraldea-ren barruan, erabiltzaileak galdu ezin ditzakeen nahitaezkoak zehazten dira:

• Sagardotegi batean txotx-aren errituaz gozatzea.
• Sagardoetxea Museoan sagardoaren kultura ezagutzea eta Igartubeiti Baserri Museoan sagardoaren elaborazio prozesua ezagutzea.
• Gipuzkoako herri askotan ospatzen diren Sagardo Egun batez gozatzea sagardoa dastatuz.
• Santiagomendiko Sagardo Bidean zehar ibilaldi bat egitea bertako baserrietako nahiz sagardoaren historia ezagutuz.
• Hernaniko hirigune historikoa bisitatzea sagardoarekin duen lotura ezagutzeko.
• Sagardoak balearen arrantzan izandako garrantzia ezagutzea Donostiako Aquariuma edo Pasaiako Albaola museoak bisitatuz.
• Sagastiak loretan daudenean eskaintzen duten paisaia zoragarriaz gozatu Urumea nahiz Oria ibaien ertzean.
• Sagarretik eratorritako produktuak dastatzea eta erostea: sagar dultzea, muztioa, likoreak, apardunak, sagardo gozoa, etab.

Iturria: Sagardoaren Lurraldeko 2019 urtekaria