Sagardoaren lurraldea

Sagardoaren Lurraldeko 2019ko urtekaria

Descripción

Urte berria. Hamarkada berria. Sagardo berria. Kupelek gorde eta zaintzen dutenaz gozatu aurretik, une ona da 2019ko uztari azken trago bat emateko, jada, historia luze baten parte diren litro horien tanta batzuk probatzeko. III.Sagardo Foruma azken hilabeteotako hitzordu garrantzitsuenetako bat izan da Sagardoaren Lurraldean. Sektorearen egungo egoerari buruz hausnartzeko topagune bat, zeinetan sareak ehuntzen eta ...

publicaciones feria acción concurso museo sagardo forum sidra sagardoetxea manzana publicación anual

Ficha

  • Autor: Sagardoaren Lurraldea
  • Fuente: Sagardoaren Lurraldea
  • Fecha: 2020-01-22
  • Clasificación: 3.6. Publicaciones
  • Tipo documento: Blogs
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-010270

Texto completo

III.Sagardo Foruma azken hilabeteotako hitzordu garrantzitsuenetako bat izan da Sagardoaren Lurraldean. Sektorearen egungo egoerari buruz hausnartzeko topagune bat, zeinetan sareak ehuntzen eta lankidetza indartzen jarraitu. Halaber, mundura irekia dagoen erakusleiho bat, II. Nazioarteko Sagardo Lehiaketan eta I. Nazioarteko Sagardo Azokan parte hartu duten nazioarteko ordezkariei esker, produktuaren dibertsitatea ezagutu eta erakusteko aukera ere eman dutenak. 14 herrialdetako 190 sagardok parte hartu dute txapelketan eta onenak Egoitz Zapiainen eta Paul Vanderren sinadura darama. Bestelako bideak urratu nahi dituen kolaborazio bat, berritu, egungora egokitu eta etorkizunari leihoak zabaldu.

Gure sagardoaren bai nazioartekotzea bai dibertsifikazioa gutxika-gutxika sakonago lantzen doazen bi alor dira. Ciderlands sareak aktiboki dihardu lehenengoan, baita Sagardoaren Lurraldeak gure sagardoa munduan kokatzeko aurrera daraman lanak ere. Bestetik, sagardogileak hasiak dira edukiontzi eta edari berriak probatzen, publiko berrietara heltzeko. Kontsumo modua ere zabaltzeko urratsak egin dituzte Uztaberri eguna kasu, botilaratutako Euskal Sagardoa sustatu nahi duena.

Berrikuntza horiek guztiek oinarri sendoa dute tradizioan, gorde beharreko hainbat bereizgarrirekin. Horietako bat da jada Txotx boladari hasiera ematen dion Sagardo Berriaren Eguna. Olatz Arrieta kazetaria izan zen protagonista, topa egiten lehena, ondoren beste asko egin zuten moduan. Baita herri askotan eta askotan egiten diren sagardo lehiaketak edo Sagar Uzta bezalako jarduerak, sagardogintzaren ezagutza zaindu eta belaunaldi berriei hurbiltzen dietenak.

Zeregin asko bada, baina jada egiten dena ez da gutxi. Orriotan begiratzea besterik ez duzu. Lagin txiki bat besterik ez da, azken topa baterako nahikoa.

Gora sagardoa!

AURKIBIDEA:
6. Sagardo Forum: Sagarraren bidaia: Jatorritik barietateak babestera.
7. Sagardo Forum: Sagardoaren interpretazio eta bide berriak munduan.
8. Sagardo Forum: Sagardotegi boladatik harago doan lotura sortzeko jarraibideak.
9. Sagardo Forum: Munduko 190 sagardo, aurrez aurre.
10. Sagardo Forum: II. Nazioarteko Sagardo Lehiaketako irabazleak.
13. Sagardo Forum: Egoitz Zapiaini elkarrizketa: “Produktu tradizionala da sagardoa, baina tradizio guztietan berrikuntza egon behar da”.
16. Sagardo Forum: Munduko sagardoetan barneratzen hasteko topagunea.
17. Sagardo Forum: Jarduera paraleloak bertako ondarea ezagutarazteko.
20. Kalitateari saria. Sagardoaren Lurraldean egindako hainbat lehiaketetako 2019ko irabazleak.
21. Uztaberri eguna botilako Euskal Sagardoaren kontsumoa sustatzeko.
22. Bertako sagardoaren oihartzuna hedatzen ari da nazioartean.
24. Nazioartean sagardoaren kultura sustatu duten telebistako erreportajeak eta argitalpenak.
25. Dibertsifikazioa, ontzian eta edukian.
26. Sagardoaren kultura Euskadi Gastronomika-ren webgune berrian.
27. Sagarbike, Sagardoaren Lurraldea bizikletan ezagutuz.
28. Sagarra, Sagar Uzta ekitaldiko protagonista.
29. Udaberriak sagastietara dakarren edertasunaz gertutik gozatzeko jarduera sorta.
30. Denboraldi berriko lehen txotx-a.
31. Beste jarduerak: Sagardo apurua, Hernaniko txotx denboraldia, Sagastietan bertsotan eta Sagarberri jaialdia.
32. 2019ko atzera begirakoa.

Ikusi urtekaria PDF formatuan