XVI. mendean ere, emakumeak ekintzaileak, kementsuak eta ausartak ziren sagardogintzan
Descripción
Sagarra eta sagardoaren mundua oso anitza izan da beti, eta oraindik ere hala da. Denbora luzean, sagarrondoak zaintzeaz gain, lan mordoa egiten zuten baserritarrek, eta gaur egun ere lan gogorra izaten da sagardogilerarena. Askotan, sagardogile hitza entzutean, inkonzienteki gizonezkoa datorkigu burura, eta hori horrela, azken urteotan, sagardogintzako emakume ekintzaileei eman zaie pixua, eta hainbat ekintza egin dira hauen omenez.
astigarraga emakume ekintzaileak sagardogintzan exposiciones historia sidra sagardoetxea
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2020-01-18
- Clasificación: 5.5. Exposiciones
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa
- Signatura: P35-16 »
- Código: NA-010257
Texto completo
Sagardogintzan beti egon da emakumeen presentzia, eta azken urteotan, urte luzeetan zehar emakumeek sagarraren munduan egin duten lana azaleratu da, ekintza ezberdinekin.
Sagarra eta sagardoaren mundua oso anitza izan da beti, eta oraindik ere hala da. Denbora luzean, sagarrondoak zaintzeaz gain, lan mordoa egiten zuten baserritarrek, eta gaur egun ere lan gogorra izaten da sagardogilerarena.
Askotan, sagardogile hitza entzutean, inkonzienteki gizonezkoa datorkigu burura, eta hori horrela, azken urteotan, sagardogintzako emakume ekintzaileei eman zaie pixua, eta hainbat ekintza egin dira hauen omenez.
2018an, bi ekintza egin ziren, Europako Ondarearen Jardunaldien baitan; lehena bisita gidatua izan zen, Petritegi baserrira, «emakumea sagardogintzan» lelopean. Euskal Sagardogintzan, emakumearen presentzia beti izan da garrantzitsua, eta hori nabarmendu zuten Petritegikoek, bosgarren belaunaldiko kide gehienak emakumeak zirelako, eta oraindik ere hala direlako.
Bigarren ekintza, erakusketa izan zen, Sagardoa eta emakumea deiturikoa. Erakusketa honetan, sagardogintzari lotutako ondarean emakumezkoaren papera zein izan den ezagutzera eman, eta sagardogintzaren transmisioan eta kontserbazioan egin den ekarpena zein izan den ezagutzera eman zen.
Maria de Labayen emakume ausartak bizitakoak
Protagonismoa, Maria de Labayeni eman zitzaion, eta erakusketako rekuadro batek honakoa zioen:
Gutxi dakigu Maria de Labayeni buruz, baina zalantzarik ez dago ekintzailea, kementsua eta ausarta zela. Donostiako kontzejuari auzia jarri zion, 24 sagardo barrika konfiskatu zizkiotelako, eta aldeko epaia lortu zuen.
2019an Sagardoetxean, «Emakume ekintzaileak sagardogintzan» erakusketa gidatua eskaini zuten.
Zailak izan ziren garai haiek Mariarentzat, 1565eko apirilean, San Nicolas itsasontzia Terranovara joateko Pasaiako portuan prest zegoela, Donostiako Udal agintaritzak, Maria de Labayenen sagardoak konfiskatu zituen, portuko itsasontziek Donostiako Sagardoa soilik ontziratu zezaketela argudiatuz.
Epaiketaren gastuei aurre egin eta mota guztietako frogak aurkeztu zituen Mariak. Borroka gogor baten ostean, epaia irabazi zuen, eta garai horretan oso ezaguna egin zen, pertsona pribatu batek, Donostiako Konferentziari irabazi egin ziolako. «Gainera, litekeena da garai hartako epaiak, sagardogile askori lagundu izana».
Lezotarra zen Maria, eta alargun gelditu zen, eta bere bi alabak hezi eta aurrera ateratzeko, etxeko sagarrarekin sagardoa egiten hasi zen, ondoren merkatura eraman eta saltzeko asmotan.
Erakusketan, adierazten zen «gutxi zekitela Maria de Labayenen inguruan», baina ondorioztatu zuten, emakume ekintzaile, kementsu eta ausarta izan zela.
Urte honetan, «Emakume ekintzaileak sagardogintzan»
2019an, Sagardoetxean, «Emakume ekintzaileak sagardogintzan» erakusketa gidatua eskaini zuten, eta hau Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen ospakizunaren baitan sartzen zen jarduera izan zen. Lourdes Odriozola ikerlariak epaiak eta lege dokumentuak aztertu ostean lortutako informazioari esker, garaiko gizartea eta sagardoaren egoera ere deskribatu duten erakusketa izan
zen, Jokin Mitxelenaren ilustrazioekin osatuz.
XVI-XVII. mendeetan, emakumeak lan asko egin behar izan zuen familiaren beharrei aurre egiteko, eta Gipuzkoan gainera, ohikoa zen sagastietan lanean nahiz sagardoaren salerosketan ziharduten emakumeak aurkitzea. Erakusketa honetan, XVI-XVII. mendeetako Gipuzkoako lau emakumeren bizitzak eta istorioak erakutsi ziren. «Ausartak, ekintzaileak, azkarrak eta horietako batzuk negozioen mundua ondo ezagutzen zuten emakumeak ziren». Arazo ezberdinak zituzten, baina emakume hauek lotzen zituen gauza bakarra sagardoa zen, eta sagardogintzak atzetik zekarren lan eta sakrifizioak lotzen zituen.
Urte honetako erakusketan, XVI eta XVIII. mendeetako lau emakumeren bizitza jaso duen «Emakume ekintzaileak sagardogintzan» erakusketaren sorrera ahalbidetu dute. Bertan, lau emakume esanguratsu dira protagonistak, Maria de Labayen, aurreko urtean ere agertu zena; Maria de Echeverria, Ana de Beroiz y Fagola eta Maria Josefa de Orobio. Ekintzaileak eta laurak sagardoa izan zuten bizimoduaren oinarri. Hala ere, erakusketan, argi azaldu zuten, lau adibide besterik ez zirela, «sagastietan eta sagardoaren salmenta nahiz ekoizpenean aritzen ziren emakume gehiago zeuden». Garrraioan ere, emakumezko batelariek, pertsonak eta salgaiak eramaten zituzten Pasaiako portuaren alde batetik, beste aldera.
`Sagardoa eta emakumea´ erakusketan, sagardogintzari lotutako ondarean, emakumezkoaren papera zein izan den ezagutaraztera eman zen.
Garai haietan, gizonak Ternuara, Ameriketara edo Venezuelara kakao merkataritzara joaten ziren, bitartean emakumeak etxean gelditzen ziren eta baserria mantentzen zuten.
Erakusketa honekin, lau emakumeak ezagutzeaz gain, «egun sagardogintzan diharduten emakumezkoei erreferentzia ere egiten zaie».
Lourdes Odriozolak epaiak ikertu ditu eta Jokin Mitxelenak ilustrazioa egin
Hori dela eta, artxiboetan eskuratutako informazioa osatzeko, Jokin Mitxelena ilustratzaileak lau emakume hauek irudikatu zituen marrazkiak protagonistak izan ziren erakusketan, eta Ane Albisuren aholkuraitzaz, garaian garaiko janzteko moduak eta detaileak oinarri hartuz, «emakumezko hauei aurpegia jarri zien, ilustrazio ezberdinen bidez».
Lau emakume, lau istorio
Erakusketaren muina, sagardogintzan aritutako lau emakume ezagun izan ziren. Haien artean, Ana de Beroz y Fagola zegoen, XVII. mendeko erdi mailako emakume donostiarra. Oinordetza bat jaso zuen, eta horrekin hipotekatuta zegoen etxe bat. Miguel de Maizekin ezkondu eta hura bilakatu zen ondasun guztien administratzaile. Tratu txarrak ematearen ondorioz, Anak etxea utzi eta alde egin behar izan zuen. Senarrak salatu egin zuen, «itzultzera behartuz». Hala ere, Ana ez zen beldurtu eta abokatu bat kontratatu zuen, dibortzioa eskatu eta ebatzi bitartean bi sagardo upa atera zituen etxetik, saltzeko eta bizitzeko. Senarrak, beste salaketa bat jarri zion, eta Gipuzkoako Korrejidoreak salmentaren diruaren erdia senarrari ematera behartu zuten. Dena aurka zuen Anak, baino ez zuen sekula etsi, eta lan askoren ondoren diborziatzea lortu zuen, baina senarrak hirugarren salaketa bat jarri zion, sagardoa saltzeagatik. Korrejidoreak, bietako bat hil bitartean «baserria eta bertako errentak partekartzera behartu zuen».
«Ausartak, ekintzaileak eta azkarrak ziren erakusketako lau emakumeak»
Erakusketan nagusi zen beste emakume bat, Maria de Echeverria izan zen, donostiarra. Senarrak utzitako zorrak ordaintzeko, sagardoa merkaturatzen jardun zuen XVII. mende hasieran eta denbora luze batean. Saltokia bizilekuan zuen, egungo Fermin Calbeton kalean hain zuzen. 1637an, sute handi bat izan zen kale hortan, eta ur nahiko ez zeukatenez, sua itzaltzeko sagardoa erabili zuten. Mariak, 54 sagardo kargak baliatu zituen eta udalak ez zizkion ordaindu nahi izan. Horregatik salaketa jarri zuen Mariak, eta irabazi egin zuen, hala ere udalak zati bat besterik ez zion ordaindu, beraz, «erreklamazio bat jarri zuen».
Erakusketa honekin, XVI. mendeko lau emakumeak ezagutzeaz gain, «gaur egungo sagardogintzan diharduten emakumezkoei ere erreferentzia egiten zaie».
Erakusketaren parte zen beste emakumea, Maria de Josefa Orobio zen, Errenteriako Etxeberria baserriaren jabea, «diruduna». Sagarrondoen egoera larriak bultzatuta, «tandetako sistema berri bat ezarri zuten agintariek». Gainera, Errenteriako udalak, sagardoa herriko eskumenetatik ez ateratzeko eta bateletan ez garraiatzeko agindua eman zuen. Erabaki honekin ordea, ez zion erreferentziarik egin Maria Josefari, Etxeberriatik Pasaiara hiru zizarra karga ekartzeko agindua eman baitzuen.