Sagardoaren lurraldea

Rally Digital Sagar Uzta en Astigarraga

ocio rally fotográfico astigarraga fiesta de la manzana sagar uzta

Ficha

  • Fuente: Gipuzkoan.info
  • Fecha: 2010-09-20
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-001024

Texto completo

2010ko Irailaren 26an, Igandea, sagarrari eskaintzen zaion X. Sagar Uzta jaiaren barruan, III. Argazki Rally Digitala ospatuko da Astigarragan, aurten bertako bildumarik onena sarituko delarik. Herria: Astigarraga Lekua: Astigarraga Organizador: Sagardoetxea. Euskal Sagardoaren Museoa FechaInicio : 2010/09/26 FechaFin : 2010/09/26 Oinarriak: ??Argazkizale guztiek parte hartu ahal izango dute Rally honetan. ??Izen ematea Foru enparantzan (udaletxearen alboan) egingo da Igandean, Irailaren 26an, goizeko 09:30tatik 11:00etara bitartean. ??Izen ematea 3 eurokoa izango da. ??Ibilbidea: Astigarragan. ??Gaia: 2010ko Sagar Uzta jaia. ??Parte-hartzaile bakoitzak CD batean 6 argazki aurkeztu beharko ditu, JPG formatuan, 20x30eko tamainan eta gutxienez 2.000x3.000 pixel-etako erresoluzioan. ??Argazki bildumaren CDa Irailaren 27tik-Urriaren 1a bitartean Sagardoetxean entregatu beharko da. Ordutegia: 11:00-13:30 eta 16:00-19:30. ??Bertaratu ezin dutenek, argazki bilduma postaz bidali dezakete, helbide honetara: Sagardoetxea Museoa - Kale Nagusia, 48. - 20115 Astigarraga (Gipuzkoa). Kasu honetan, Irailaren 27tik-Urriaren 1a bitarteko Korreos-eko zigilua duten bildumak soilik onartuko dira. ??Sariak: Bildumarik onena: 190 euro Bigarren sailkatua: 160 euro Astigarragako bildumarik onena: 130 euro ??Epaimahaia bi argazkilari profesionalek eta diseinatzaile grafiko batek osatuko dute. ??Urriaren 15an arratsaldeko 19:00tan Sagardoetxean egingo da sari banaketa eta erakusketari hasiera emango zaio. ??Oinarri hauetan aurreikusten ez diren arazo guztiak Rally hau antolatzen duen erakundeak ebatziko ditu. Oharrak: Lehiaketara aurkeztutako argazkiak antolatzaileen eskuetan geratuko dira. Erakusketa Sagardoetxea Museoan izango da Urriaren 15tik 29ra bitartean museoaren ordutegian. Saritutako argazkiak eta parte hartzaile bakoitzaren argazki bat erakutsiko dira. Rally honetan parte hartzeak, oinarriak onartzen direla esan nahi du. Epaimahaiaren erabakia apela ezina izango da. Rallyan izena ematen dutenek, Sagar Uzta egunean pintxo bat eta sagardo trago bat doan dastatzeko aukera izango dute.