Sagardoaren lurraldea

Astigartarren %83,5ak ez luke 'Sagardotegi turismoa' ezabatuko -

Descripción

Astigarragako Udalak Gizaker Inkestak taldeari sagardotegi garaiari buruzko herri ikerketa eskatu zion, eta 2019an argitaratu ziren emaitzak. Emaitzen txostena apirilean argitaratu zuten, eta Udaleko www.astiga­rraga.eus webgunean ikusi daiteke. Etorkizunari begira, neu­rri­ak hartu behar badira zein ne­urri hartu jakiteko balioko du.

ocio astigarraga sidra sidrería txotx temporada del txotx

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2020-01-18
  • Clasificación: 2.4. Txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxa fondoa
  • Signatura: P35-18
  • »
  • Código: NA-010204

Texto completo

Sagardotegi garaiari buruzko herri ikerketa egin zuen Gizakerrek apirilean, Udalak eskatuta, eta hainbat datu bildu ziren etorkizunari begira. Astigartarren %61,3ak sagardotegi garaiko jendetzari esker Astigarragak ingurukoek baino maila ekonomiko hobea mantentzen duela adierazi zuten herritarrek.

Astigarragako Udalak Gizaker Inkestak taldeari sagardotegi garaiari buruzko herri ikerketa eskatu zion, eta 2019an argitaratu ziren emaitzak. Emaitzen txostena apirilean argitaratu zuten, eta Udaleko www.astiga­rraga.eus webgunean ikusi daiteke. Etorkizunari begira, neu­rri­ak hartu behar badira zein ne­urri hartu jakiteko balioko du.
Bertan datu asko eta interesgarriak jaso eta biltzen dira eta aipagarrienetakoa da 'Sagardotegi-turismoa' guztiz ezabatu ahal izango balute, astigartarrek ezezko borobila emango luketeela. Herritarren %83,5ak ez luke guztiz ezabatuko sagardo turismoa, %11,4ak ezabatuko luke eta %5ak ez daki edo ez du erantzuten.

Astigarragarekin satisfakzio haundia, bizitzeko hiri bezala
Astigarragarekin duten satis­fak­zio maila, bizitzeko hiri be­zala, oso altua da. 0 eta 10en artean satisfakzio maila 8,16 da. Eta arazo nagusiez galdetzen denean, garraio publikoaren falta da lehena, %22,6arekin. Txotx garaiari lotuta kanpoko jende gehiegi etortzen dela %12,7ak esan du, bigarren arazo nagusia hori izanik; eta DBH falta dela da hirugarrena, %11,4arekin.
«Sagardotegi-garaiak sortzen duen jende-etorria positiboa da Astigarragarako, nahiz eta eragozpen batzuk izan» esaldiak 7,20ko balorazioa du, 0-10 bitarteko eskala batean, 10 erabat ados izanda. Beraz, astigartarren ustez positiboa da txotx garaia.
Ildo horri tiraka %61,3ak dio sagardotegi garaiko jendetzari esker, Astigarragak ingurukoek baino maila ekonomiko hobea mantentzen duela. %21,3a ezezkoan dago, eta %17,4ak ez daki edo ez du erantzun.

%51rentzat positiboagoa negatiboa baino, eta %35arentzat alderantziz
Sagardotegi garaian biltzen den jendetzaren alderdi positiboa ne­gatiboa baino haundiagoa dela uste dutenak %51 dira, eta negatiboa positiboa baino haundiagoa dela diotenak, %34,8a.
Alderdi negatiboen artean alkohol gehiegikeria eta bandalismoa dira gehien nabarmentzen diutenak jendeak, %22arekin, bai bata eta bai bestea. Ondoren datoz zarata eta gizalegegabetasuna, %18arekin biak ere. Alderdi positiboen artean ekonomikoa dago lehenengo postuan %47,7arekin, giroa %22,6rekin eta turismoa eta herria ezagutzera ematea %12,4rekin.
Biltzen den jendetzak kaltetu egiten diola pertsonalki dio %35,4ak eta ez duela kaltetzen eta ez onik egiten %51,2ak
Astigartarren %22ak lan egiten du 'sagardo-turismoarentzat' berak pertsonalki edo bere etxeko norbaitek zuzenki edo zeharka txotx denboraldian.
Pertsonalki sagardotegi-garaiko jendetzak kaltetzen dion ala on egiten dion jakiteko garaian %51ak dio ez diola ez kaltetzen eta ezta on egiten ere. %35,4ak dio kaltetu egiten diola eta %11,3ak dio on egiten diola.
Kaltetuak direla esan dutenen artean zarata da gehien nabarmentzen dena. %22ak dio zaratak kaltetzen duela, jende gehiegi egoteak %18a eta aparkalekuak eta zikinkeriak %12,4 eta %9,6 hurrenez hurren.
Sagardotegi garaiak on egiten diola erantzun dutenen artean ekonomikoki nabarmendu du %30,6ak eta giroa azpimarratu du %16,3ak.
%75ak ez du izan pertsonalki inoiz 'sagardo-turismoa'rekin erlazionatutako arazo zehatzik. Eta izan dutenek bandalismoarekin izan dute batik bat, edota zikinkeriarekin.
Sagardotegi garaiko jendetzak zehazki bere auzoaren bizi kalitatea okertzen ote duen galdetuta, %65ak ezezkoa dio, eta baiezkoa %35ak. Eta baiezkoa esan dutenen artean, zarata eta lasaitasun falta (%38,6) azpimarratu dute batik bat, gero zikinkeria (%22), masifikazioa (%7,8), bandalismo eta gatazkak (%6,7), aparkaleku falta (%5,2)...

Kalitatea eta bizikidetasuna hobetzeko, segurtasuna nabarmentzen da
Sagardotegi-turismoaren kalitatea eta bizikidetasuna hobetuko lukeen alderdiak azpimarratzeko ere eskatu zitzaien inkestan, eta segurtasun gehiago eskatu dute. Ondoren datoz, garrantzia haundiarekin baita ere, jende-kopurua kontrolatzea, gizalegea, zainketa, ordena jartzea edota garraio-zerbitzua haunditzea.