Sagardoaren lurraldea

Ergobian segida oraindik, festak

Descripción

Festek azken eguna dute gaurkoa, Ergobian, baina ez horregatik, makalena. Ez da erraza izango, hala ere, atzo­ko sorpresa gainditzea. Izan ere, urteroko Sagardo Lehia­ke­tan, omenaldi berezia egin zitzaion, ezustean,?Agustin Urreagari. Txupinazoa bota on­doren, ez zuen horre­la­ko­rik espero. Lehiaketari dago­ki­onez, 16 etxeren artean Bar­kaiztegi izan zen txapel­du­na, Irigoien biga­rre­na, eta Alo­rrenea hiruga­rre­na.

concurso de sidra de ergobia concurso sidra premiado

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2019-08-26
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-010159

Texto completo

Festek azken eguna dute gaurkoa, Ergobian, baina ez horregatik, makalena. Ez da erraza izango, hala ere, atzo­ko sorpresa gainditzea. Izan ere, urteroko Sagardo Lehia­ke­tan, omenaldi berezia egin zitzaion, ezustean,?Agustin Urreagari. Txupinazoa bota on­doren, ez zuen horre­la­ko­rik espero. Lehiaketari dago­ki­onez, 16 etxeren artean Bar­kaiztegi izan zen txapel­du­na, Irigoien biga­rre­na, eta Alo­rrenea hiruga­rre­na.

Gaur, idi-demak, Miren Amu­riza eta Amets Arzallu­se­kin bertso bazkaria eta La­iotzekin dan­tzaldia izango dira.
ERGOBIAKO JAIAK

12:00, Idi-demak. LV. Ergobiko Sari Handia, Tximelak babestua. Parte-hartzaileak: Olazar Lezokoa, Irarreta Oreretakoa, Isidro Erretegia Azkoitiakoa eta Telleria Lasartekoa.

14:30, Bertso bazkari ofiziala, Miren Amuriza eta Amets Arzallus bertsolariekin. Bazkaria izango da, fritoak, iberiko sorta, zapoa plantxan eta azpizuna entsaladarekin (helduek 28 euro, eta umeek 15).

18:00, Idi-demen bigarren txanda eta sari banaketa.

19:30, Laiotz musika taldea.

23:00, Zezen suzkoa eta su artifizialak, eta Laiotzekin segida, jaiak bukatu arte.