Sagardoaren lurraldea

"Etorri gurera eta ondo pasa, pasa gabe"

Descripción

Asteazkenean, Sagardo Berria­ren Egunarekin, hasi zen txotx denboraldia Astigarragan.­ Eta Sagardoetxeako aurkezpenean aurrena, eta Alorrenea sagardo­tegiko irekiera ekitaldian gero, gonbitea eta deia luzatu zieten sagardozale guztiei, Astigarra­ga­ko sagardotegietara etorri eta sagardo berriaz gozatzeko: "eto­rri gurera eta ondo pasa, pasa gabe", gonbidatu zituen Xabier Urdan­garinek, eta azpimarratu zuen, eraso sexistarik ez du­tela onar­tuko.

astigarraga izaro protagonista sagardo berriaren eguna sidra txotx berri popular apertura del txotx

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2020-01-18
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-010132

Texto completo

Asteazkenean, Sagardo Berria­ren Egunarekin, hasi zen txotx denboraldia Astigarragan.­ Eta Sagardoetxeako aurkezpenean aurrena, eta Alorrenea sagardo­tegiko irekiera ekitaldian gero, gonbitea eta deia luzatu zieten sagardozale guztiei, Astigarra­ga­ko sagardotegietara etorri eta sagardo berriaz gozatzeko: «eto­rri gurera eta ondo pasa, pasa gabe», gonbidatu zituen Xabier Urdan­garinek, eta azpimarratu zuen, eraso sexistarik ez du­tela onar­tuko. Era berean, he­rriko eragileen elkarlana nabar­men­du zuen alkateak.

Bertso, txalaparta eta dan­tza artean hartu zituzten au­rre­neko sagardo tragoak eguer­dian, eta baita estreinako sa­gar­dotegi me­nua dastatu ere.

Eta arra­tsal­dean, Txotx Berri Herri­koiaren txanda izan zen, herri­ko taber­netan. Horietan ere, sagardo be­­rriaz gozatzeko aukera izan zuten herri­tarrek, txotx eginez, trikitilari eta pan­dero-joleek girotuta.