Sagardoaren lurraldea

Sagar uzta en Astigarraga

ocio rally fotográfico astigarraga programa deportes rurales fiesta de la manzana sagar uzta

Ficha

  • Fuente: Euskadi Turismo
  • Fecha: 2010-09-20
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-001013

Texto completo

JAIAK ETA OHITURAK Ekitaldia: Sagar Uzta Astigarragan Tokia: Foru enparantza ASTIGARRAGA - GIPUZKOA Data: 2010/09/26 Ordutegia: Egun osoan zehar Sagardoarekin lotura hertsia duen udalerria da Astigarraga; izan ere, Hernanirekin batera sagardoaren "hiriburutzat" dute askok. Irailaren 26an Gipuzkoako udalerriak denboraldi berriko sagardoa egiteko lanak abian direla ospatuko du. Hala, egun horretan Astigarragara bertaratzen direnek lehendabiziko sagar-muztioa probatzeko eta edari hori nola egiten den gertu-gertutik ikusteko abagunea izango dute. Sagarra prentsatzeko lanak hasi berri dira, eta horregatik, hain zuzen, fruta hori izango da eguneko protagonista nagusia. Egitarauaren barruan honako jarduera hauek nabarmendu behar dira: produktu desberdinen (bertako sagarrak, sagardoa eta sagar-gozokia, esaterako) erakusketa eta salmenta eta hainbat erakustaldi. Aurrekoaz gainera, jaia ardatz izango duen argazkilaritza-rally bat, herri-bazkaria, umeentzako tailerrak eta herri-kirolak ere egongo dira.