Sagardoaren lurraldea

Elustondo anai-arreba trikitilariek zabaldu dute sagardo denboraldia Azpeitian

Descripción

Sagardoa eta trikitia zeharo lotuta daude eta hainbat eta hainbat upategitan ez da trikitiarik faltako sasoi honetan. Añotan ere trikitia eta batik bat, trikitilariak, protagonista bihurtu ziren ostiral gauean. Izan ere Elustondo anai-arrebek zabaldu zuten aurtengo txotx denboraldia herriko sagardotegi ezagunean. Agurtzane eta Jon Elustondo legazpiarrek izan zuten autengo estreinako tragoa egiteko aukera.

sidrería añota azpeitia protagonista sidra apertura del txotx

Ficha

  • Autor: Eli Aizpuru
  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 12 de enero de 2020
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-010097

Texto completo

Sagardoa eta trikitia zeharo lotuta daude eta hainbat eta hainbat upategitan ez da trikitiarik faltako sasoi honetan. Añotan ere trikitia eta batik bat, trikitilariak, protagonista bihurtu ziren ostiral gauean. Izan ere Elustondo anai-arrebek zabaldu zuten aurtengo txotx denboraldia herriko sagardotegi ezagunean. Agurtzane eta Jon Elustondo legazpiarrek izan zuten autengo estreinako tragoa egiteko aukera. Honela, Hau da aurtengo sagardo berria! oihupean, hainbat eta hainbatek izan zuten txotxetik sagardoaz gozatzeko aukera. Izan ere, dozenaka gizon eta emakume gerturatu zen urte hasierako zita garrantzitsu honetara. Goizeko ordua txikiak arte luzatu zen jaia eta trikitiaz gain, bertsolariak ere bertan izan ziren gaua bertsoekin alai-tzeko. Sebastian Lizaso, eta Iñaki Murua bertsolariek urtero bezala, ez zuten hutsik egin, oraingoan gainera Aitor Mendiluze gehitu zitzaien.