Sagardoaren lurraldea

«Etorri gurera eta ondo pasa, pasa gabe»

Descripción

Astigarragako sagardotegietara gonbitea luzatu zieten sagardozaleei, Izaro Andres gonbidatuak eta Xabier Urdangarin alkateak, asteazkeneko txotx irekieran.

sidrería alorrenea astigarraga izaro protagonista sagardo berriaren eguna sidra txotx berri popular apertura del txotx

Ficha

  • Fuente: Urumeako Kronika
  • Fecha: 2020-01-18
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • Signatura: P35-10
  • »
  • Código: NA-010065

Texto completo

steazkenean, Sagardo Berria­ren Egunarekin, hasi zen txotx denboraldia Astigarragan.­ Eta Sagardoetxeako aurkezpenean aurrena, eta Alorrenea sagardo­tegiko irekiera ekitaldian gero, gonbitea eta deia luzatu zieten sagardozale guztiei, Astigarra­ga­ko sagardotegietara etorri eta sagardo berriaz gozatzeko: «eto­rri gurera eta ondo pasa, pasa gabe», gonbidatu zituen Xabier Urdan­garinek, eta azpimarratu zuen, eraso sexistarik ez du­tela onar­tuko. Era berean, he­rriko eragileen elkarlana nabar­men­du zuen alkateak.

Bertso, txalaparta eta dan­tza artean hartu zituzten au­rre­neko sagardo tragoak eguer­dian, eta baita estreinako sa­gar­dotegi me­nua dastatu ere.

Eta arra­tsal­dean, Txotx Berri Herri­koiaren txanda izan zen, herri­ko taber­netan. Horietan ere, sagardo be­­rriaz gozatzeko aukera izan zuten herri­tarrek, txotx eginez, trikitilari eta pan­dero-joleek girotuta.