Sagardoaren lurraldea

Sagar Uzta - La Fiesta de la Manzana 2010

astigarraga programa fiesta de la manzana sagar uzta sagardoetxea

Ficha

  • Fuente: El Diario Vasco
  • Fecha: 2010-09-15
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-001004

Texto completo

Non: Astigarraga Lekua: Astigarraga Data: 2010/09/26 Sagardoetxeak antolatu eta Astigarragako herriak bultzatuta, "Sagar Uzta" - Sagar Festaren X. edizioa ospatuko da. Sagarraren festa eta dolareetako lanen hasiera ospatzeko. Foru plazan bertako sagar mota ezberdinak egongo dira ikusgai eta erosi ahal izango dira, sagardoa egiteko prozesu osoa zuzenean ikusi eta 2010eko uztako lehen muztioa dastatzeko aukera ere egongo da. Horretaz gain, beste hainbat jarduera izango dira: sagar-dantza, txalapartariak, artisautzako produktuen salmenta, sagardoaren dastatzea eta salmenta, erakustaldiak, herri bazkaria, argazki rallya eta abar. Antolatzailea: Sagardun partzuergoa. Egitaraua: SAGARRAREN JAIA eta III. SAGAR UZTA ARGAZKI RALLY DIGITALA (izen ematea 09:30etatik 11:00etara udaletxean, oinarriak eta oharrak esku-programan ikusi). ??10:30etatik 13:30etara: Haurrentzako TAILERRAK: margo eta buztin tailerra. ??10:30etatik 14:00etara: AZOKA Foru enparantzan. ??Erakusketak: ??Sagar erakusketa. ??Herriko kupelen apainketa sagarrekin eta meta baten eraikuntza xexto eta sagarrekin. ??Erakustaldiak: ??Sagarraren heldutasuna, txertoak eta xexto-egileak. ??Dastaketa eta salmenta: ??Sagarrak, sagar muztioa, sagardoa, sagar-dultzea, likoreak eta Astigarragako hostalariek bertako sagarrekin egindako elaborazioak eskainiko dituzte. ??11:00etan: 2010 uztako lehen muztioaren elaborazioa. ??Sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea. ??12:30etan: ??Sagar dantza. ??Kirikoketa. ??13:00etan: Txalaparta eta ekoiztutako muztioaren dastaketa. ??14:30etan: Herri bazkaria Gure Izarra elkartean. ??17:30etan: Sagardogintzan oinarritutako herri kirolak Foru enparantzan.