Neguko limoiak, udaberriko sagardo
Descripción
Atzo eguerdiko 12:00ak aldera hasi zen Sagardoetxean antolatutako aurkezpen ekitaldia. Bertan, 2020ko sagardoaren ezaugarri nagusiak azaldu zituzten, aurreko urteko sagarra eta sagardoaren inguruko azalpen garrantzitsuenak ere gaineratuz. Bertan izan ziren, Xabier Urdangarin alkatea eta Sagardun Partzuergoko lehendakaria; sagardogileen ordezkariak; eta Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundikoak.
sidrería alorrenea astigarraga izaro protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx
Ficha
- Fuente: Urumeako Kronika
- Fecha: 2020-01-16
- Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
- Tipo documento: Prensa
- Fondo: Sagardoetxea fondoa
- Signatura: P35-5 »
- Código: NA-010035
Texto completo
Atzo eguerdiko 12:00ak aldera hasi zen Sagardoetxean antolatutako aurkezpen ekitaldia. Bertan, 2020ko sagardoaren ezaugarri nagusiak azaldu zituzten, aurreko urteko sagarra eta sagardoaren inguruko azalpen garrantzitsuenak ere gaineratuz.
Bertan izan ziren, Xabier Urdangarin alkatea eta Sagardun Partzuergoko lehendakaria; sagardogileen ordezkariak; eta Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundikoak.
Aurkezpena amaituta, Izaro Andres abeslariak sagarrondo bat landatu zuen, sagardoetxearen ondoko sagastietan eta ondoren Alorreneara abiatu ziren txotx irekiera egitera.
13:30ak aldera hasi zen sagar dantza eta, soka dantza ere egin zuten; Izarok ere hartu zuen parte bertan. Sokarekin, abeslaria lehenengo kupelera gerturatu zen, eta «gure sagardo berria» oihukatuz ireki zuen txotxa.
Arratsaldean, haurrentzako jolasak egon ziren, eta helduek, Pintxotx musikatua egin zuten.