Sagardoaren lurraldea

Jatorri Izendapeneko sagardoaren ekoizpena bikoiztu egin da Euskal Herrian iaztik hona

Descripción

Izaro abeslariak ireki du gaur eguerdian Txotx denboraldia Astigarragako Alorrenea sagardotegian. Hamabi milioi litro inguru sagardo ekoiztu dira Euskal Herr...

sidrería alorrenea astigarraga euskal sagardoa izaro denominación de origen marca protagonista sagardo berriaren eguna sidra apertura del txotx cosecha

Ficha

  • Fuente: naiz:
  • Fecha: 2020-01-15
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-010008

Texto completo

Izaro abeslariak ireki du gaur eguerdian Txotx denboraldia Astigarragako Alorrenea sagardotegian. Hamabi milioi litro inguru sagardo ekoiztu dira Euskal Herrian, horietatik 8,5 milioi bertako sagarrarekin. Dastatuko dugun sagardoa «orekatua» eta «fruta freskoaren usainduna» izango da.
Gaur egin dute 2020ko txotx denboraldiaren hasiera Astigarragako Alorrenea sagardotegian. Izaro Andres abeslari mallabiarrak izan du lehen sagardo tragoa dastatzeko aukera. Alkoholik edaten ez duen arren, esan du beretzat «ohorea» dela denboraldia irekitzea eta araua hautsi du denboraldiko lehen sagardoa probatzeko.
Azken urteotan egin ohi dutenez, Sagardoaren Museoan sagarrondo bat landatu du lehenik eta gero Soka Dantzan parte hartzera gonbidatu dute bertako ekoizleek, Alorrenea sagardotegian.
Behin barruan, «Gure sagardo berria» esanez dastatu eman dio hasiera txotx denboraldiari.

Ekitaldia baino lehenago, Sagardoaren Lurraldeko ordezkariek azken uztaren ezaugarrien berri eman dute Astigarragako alkate Xabier Urdangarinekin, Izarorekin eta Lakuako Gobernuko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin.

Azaldu dutenez, 2019an hamabi milioi litro inguru sagardo ekoiztu dira Euskal Herrian, horietatik 8,5 milioi bertako sagarrarekin. Euskal Sagardoa Jatorri Izendapenaren egiaztapenarekin hiru milioi litro sagardo ekoiztu dira, 48 sagardotegitan: 41 Gipuzkoan, 5 Bizkaian eta 2 Araban. Iaztik hona bikoiztu egin da kopurua.

Kolore «alaia», usaimen «garbia»

Aurten dastatuko dugun sagardoak aurreko urteetan baino kolore «alaiagoa» du, usaimenean «oso garbia» da eta fruta freskoaren usaina du, sagardogileek adierazi dutenez.

«Karboniko maila ona duten sagardo naturalak dira, kupeleko hartzidura ondo egin baita», esan dute.

Sagar ekoizpena «oso handia» izan da. Jatorri Izendapeneko sagardoa egiteko bost milioi kilo sagar erabili dira, 250 ekoizle ingururenak.

Gipuzkoako Aldundiak bertako sagarraren alde egindako lana ere nabarmendu dute: 2016an hasita, 104,34 hektarea landatu dira eta 1.163.834 euroko diru-laguntzak onartu dira.