Sagardoaren lurraldea

Fiestas para celebrar el inicio de los trabajos de los tolares

Descripción

Sagardoa dastatzeko aukera izango dute igandean Lekunberrin eta Astigarragan egingo diren jaietan ERREDAKZIOA. Donostia Sagarra eta sagardoa izango dituzte ardatz igandean Lekunberrin (Nafarroa) eta Astigarragan (Gipuzkoa) egingo diren jaietan. Tolareko lanen hasiera ospatuko dute Astigarragako jaian. Horretarako hainbat ekintza prestatu dituzte. 2009ko lehen muztioa dastatu ahal izango da, gainera; han bertan, jendaurrean, usadiozko elaborazio prozesua erakutsiko dute: kirikoketa, pisoiekin sagarra jotzea... Aurtengo berrikuntzetako bat sagar biltze herrikoa izango da. 300 lagun elkartu nahi dituzte antolatzaileek kizkiarekin sagarrak biltzen. Arratsaldean, herrien arteko sagardogintzako herri kirolen lehiaketa egingo dute. Eta hori guztiaz gain, argazki rallya, herri bazkaria, azoka eta haurrentzako tailerrak izango dira, besteak beste. Lekunberrin sagar mota ezberdinen azoka eta erakusketa egingo dute, sagardo dastatzea eta beste, goizeko hamaiketatik aurrera. 12:00etatik 14:00etara, berriz, kirikoketa emanaldia egingo dute, Baztango kirikoketarien eskutik.

lagar lekunberri fiesta de la manzana sagar uzta manzana

Ficha

  • Fuente: Berria
  • Fecha: 2009-09-24
  • Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
  • Tipo documento: Prensa
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: NA-000010

Texto completo

Sagardoa dastatzeko aukera izango dute igandean Lekunberrin eta Astigarragan egingo diren jaietan ERREDAKZIOA. Donostia Sagarra eta sagardoa izango dituzte ardatz igandean Lekunberrin (Nafarroa) eta Astigarragan (Gipuzkoa) egingo diren jaietan. Tolareko lanen hasiera ospatuko dute Astigarragako jaian. Horretarako hainbat ekintza prestatu dituzte. 2009ko lehen muztioa dastatu ahal izango da, gainera; han bertan, jendaurrean, usadiozko elaborazio prozesua erakutsiko dute: kirikoketa, pisoiekin sagarra jotzea... Aurtengo berrikuntzetako bat sagar biltze herrikoa izango da. 300 lagun elkartu nahi dituzte antolatzaileek kizkiarekin sagarrak biltzen. Arratsaldean, herrien arteko sagardogintzako herri kirolen lehiaketa egingo dute. Eta hori guztiaz gain, argazki rallya, herri bazkaria, azoka eta haurrentzako tailerrak izango dira, besteak beste. Lekunberrin sagar mota ezberdinen azoka eta erakusketa egingo dute, sagardo dastatzea eta beste, goizeko hamaiketatik aurrera. 12:00etatik 14:00etara, berriz, kirikoketa emanaldia egingo dute, Baztango kirikoketarien eskutik. SAGARDO EGUNAK Non. Astigarragan (Gipuzkoa) eta Lekunberrin (Nafarroa). Noiz. Igandean.