Canciones "GABON-GABA TA EGOARRIAK"
Descripción
Goyerrian len lenago abestu edo kantau oi ziran bertso egokiak oso doñu ederrean. Orain aldian abesten diranak erdal itzez josiak ez ezik, ots motel gatz gabekoak dira geyentmenak beñepein. Ona emen aspaldi abestu oi ziran egoarri-kanta batzuk, itz traketsak kendu ta itxuraz orrastutakoak.
bertsolarismo etnografía euskara goierri canción cultura música
Ficha
- Autor: Felipe Ayerbe
- Fecha: 1915
- Clasificación: 6.3. Música y danza
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: DO-000855
Texto completo
8 EUSKAL-ERRIA
GABON-GABA
TA EGOARRIAK
(Jarraipena.)
Goyerrian len lenago abestu edo kantau oi ziran bertso egokiak oso
doñu ederrean. Orain aldian abesten diranak erdal itzez josiak ez ezik,
ots motel gatz gabekoak dira geyentmenak beñepein.
Ona emen aspaldi abestu oi ziran egoarri-kanta batzuk, itz traketsak
kendu ta itxuraz orrastutakoak.
GABON EGUNEZ
Oles ta oles, lagun onak
Gaur gera gaurko ganean,
Ai au gauaren zoragarria
Jesus jayo danean.
Jesus gurea munduan dala
Esan digute Belenen
Oitura ona galdu ez dedin
Gaur abiatu giñaden.
Agur, bai oste urena (noblea)
Guk berri on bat dakargu
Jaramona ar’bera zintzoki
Iñork aditu nai badu.
Adan da Ebak egin zuten
Eden baratzan pekatu
Gure neke arazoak
Andikan ziran gertatu.
Jaun zerukoak ordutik zuan
Antxi antxika oldoztu, (pensatu)
Eba berri bat bearko zula
Iñoiz aldian eraldu
Eba berria Neskutsarekin
Zuanian egin du
Len eta gero Neskutsgarbia
Betiko izan zan gelditu.
Adan berri bat izandu zedin
Neskutsa zuan amatu,
Adanerekin Ebaren gaitzak
Nai zituala sendatu.
REVISTA VASCONGADA 9
Eba ederra Joseperekin
Belenen degu topatu
Oyen txiro ta apaltasunaz
Biziro gera arritu.
Belengo abere estalpean
Jesus Maria ta Jose,
Gere bizitzen erakusteko
Berak nai zuten alaxe.
Nere emazte zuzena
Eyozu orri jantzia
Errayetaño estali dezan
Orain daukan billotzia.
Aurtxo eder au parrez jartzen du
Ollarraren soñuak,
Gorputz biguña berotzen dio
Idiak eta astuak.
Aingeru batek gaztigaturik
Artzai onai mendian
Jayo dan aurr au agurtutzera
Gatoz gabaren erdian.
Jaungoikuaren Seme bakarra
Gaurko gabaren erdian,
Entzun dezute nola jayo dan
Abere otxan tartian.
Bertsoak, zarragoak eta euzkel-usai geyagokoak izan bear luteke;
ez da ala izaten ordea. Euzkera besterik ez dakian aitona zarr bati, larogeita
zazpi urtekoari aditu dizkiot erderazko gabon-kantak.
Agure zar eta amandre antxiñekoetatik erderakada izugarriak entzun
ditut beren kanta zarretan. Euzkera ederrean ere banaka batzuk bai,
bañan gutxi.
Len len gauza guziak (euzkerazkoak) obeto egiten zirala uste dute
batzuk. Ez da egia ordea. Antxiñako bizikera oraingoa baño motelagoa
zan, eta euzkerazkogua izan arren, eldal-usaya ta zalekeria gauz askotan
idorotzen degu.
Gabon egunak len da orain berdin xamar egiten dira euzkel-erritan.
Bañan, nortiñ (persona) aundiak ¿zer gogaratzen dute gabon da
egoarriz ?
Gizon aziak, larriak, egiñak, ¿zein poz eta atsegin izaten ote dute
gabon egunaz?
Umeak gizon egiteko poza duan baño, gizonak umetatik aterea miñago
izaten du.
Guziok dasagu ume kondo urduri biurriak giñanean bizi giñala
ondo. Umetan ezgiñekigun gerogo ikasitako maltzurkeri itxusirik, eta
gizonak gere bizi latz neketsua zerbait aaztu ta arintzeko, ume-garaya
oroitu bear izaten degu.
Gabon-egunak dagerzkio ba (agertzen dizkio) gizon eldu ta adiñtsuari
(edadekoari) gastetako parre gozoak, soñu ta kriskitiñak eskolarik
etzaneko poza eta jolas aldietako iskanbilla zaratatsua.
10 EUSKAL-ERRIA
Egoarri egunak oroitzen dizkiote adar soñu solia, tun-tun ots pozgarria,
pandero ta txilibitu oyu gozoa, kalerik kale ta baserrietatik
barrena beleren ibiltzen ziraneko garai zorragarria.
Gizonaren barrua Jesus-en alde ezpaldin badago ordea, egoarriak
poz kutunik ez damayo (ez dio ematen). Ikusiatik beste ume ta neskatillak
urrezko parre albañuak aurpegian dituztela, Jesus-aur jayo berria
artxaitxoz eta aingeruz edertua eskuetako-apalean arturik etxez etxe
dabiltzela kantari ta gozotsu, esango du noski berekiko. «¡Bai mingarri
dala gastaro gaste-garai aldera begiratu ta ume abek bezela ez
nabaitzea bere burua!».
Esango du bere artean gizon okerrak: «Ume nitzanian urdin urdin
nekusan guzia, eta nere gogua ogenaren (pekatuaren) tortikak etzuan
loitu; biotza, batsai, lirain, kutsugea neukan, ta Jesus gurtzen nuan,
an eliz baztarreko «Jayotz» lilluragarri artan»..... ¡Oroitze beluna,
goibel, its, alaigea, nere txikitako egoarri oroitzea!
Aztura-gaistoen erdoi lakatzak ozpindurik ezpaleuka nere barrua,
or nere albotik dijuazen kozkor oyek bezin aloitsu nengoke.
¡Zorionekoa kortxozko artzaitxoak, lurrezko astotxuak, elur-mendiska
iduriak, egurrezko errotatxoak eta urre-garrizko kartoi-izarrak
pozez txoratzen duan umea, ta umetako oroitze orrek lasatu ta atsegintzen
duan gizona!
Nere esku zarpatzu abek eskutxo liraiñak ziradenian, ¡bai pozik
jarduten nitzala Jesus-i oinditxoak (altaretxoak) egiten, Josepe ta Marien
iduriak argizaiaz tan keratzen, sendi-deunaren (pamili sagraduaren)
abesti txukun-politak jaulkitzen!.....
¡Aldi gaiztoan utzi nuan ordea iru bakaldunen (erregen) izar arraya
(brillante), lurreko-ospearen izar gezurrezkoa jarraitzeko.....!
Goethe eleztilariaren (neurtizlari) antzera, nere gizondutze ontan
garbaya ta garramura baizik ez darkit (arkitzen ez det).
FELIPE AYERBE
(Jarraituko da.)
REVISTA VASCONGADA 67
GABON-GABA
TA EGOARRIAK
(Jarraipena.)
Ona berriz abade euzkotar batek egindako Olentzaro Abestiak:
GABONETAKO ABESTIAK
Atozte bai artzayak
El zaitezte arin
Eta aur jayo orri
Alai agur egin.
Badakigu zerana
Zeru-lurren diña,
Zurea oro dala
Jainko aur egiña.
Zuk egiña zerua
Zuk egiña lurra,
¡Gur egiten dizugu
Goi zeruko aurra!
Gu gaizkatziagatik
Aur zera biurtu,
Zu maitatzeagatik
Gera urreratu.
ZORTZIKO LABURRAK
Aurtxo zoragarria
Ederren ederrez
Zeruak dauzkatzuna
Jantzirik izarrez,
Orain aska batetik
Guri irri parrez,
Orra zertara zeran
Gure on bearrez.
Artzayak poztu ditu
Aur onen jayotzak
Ara non datorzkion
Ikustera danak,
Ekarriaz Aurrari
Gazta ta bildotxak
Gañera eskaintzera
Berari biotzak.
¿Zer dira or datozen
Aingeru taldeak,
Soñu eder eresiz
Beteaz aldiak;
Eguerdia dirudi
Gaurko gaberdiak,
Belen aldiak daude
Eder ta argiak
68 EUSKAL-ERRIA
ZORTZIKO LUZIAK
Belen'endago estalpe baten
Aurtxo bat guziz ederra
Argana dator goitikan egan
Aingeru asko lurrera;
Artzayak ere bildotxaekin
Badatozkio laisterka,
Egu berdiko eguzki argi
Pozgarri dan Jesus-gana
Izarrezkuak ditu begiak
Urrezko ille gorria,
Zuri gorriaz uda berriko
Larrosaren koloria
Zeruetako loretegi-tik
Aldatutako loria,
Oni diote aingeru danak
Orain abesten gloria.
Aur zoragarri oni begira
Daude Jose ta Maria
Bera berotzen asnazarekin
Astoa eta idia;
Erakusteko beartsu ta apal
Guri zeruko bidea,
Aska batian orra lastotan
Zeru-lurren Jaun aundia.
Abesti abek guziak kidetsuak dira. Euzkeran ez ezik erbeste eletan,
egoarri kantak, batzuk luzego besteak laburrago, ayek egokigo, abek
baldarrago, adikayaz alde txikia izaten dute.
Aingeruak, artzayak, Belengo estalpea ellorra edo etxordea, gau
otza, alaitasuna, soñua, goxoak eta umeak aitatzen ez dituen abestirik
ez da. Bai baño. Izketan ozta ozta dakiten aurtxo biguñai entzun izan
diet nere ate ondoan:
Jesus Maria ta Jose,
Joakin eta Ama
Au da nik dakidana.
Txoriak ere daukan baño odol geigo ematen ez du ta.....
Txanpon asko biltzeko ta etxeak eta erriak agudo igarotzeko, ori
baño kanta motzagorik eleike asmatu.....
Ezkiotarrak abesten duten beste gabon olesa ere emen jarri nai det.
¡Jakiña ba orraztuta!
Abenduko illaren
Ogeita lauean,
Jesus gaizkatzallea
Jayo dan gabean.
Gu ipintzeagatik
Egoitza obean,
Ogenak kitatuta (pecatua)
Zerura bidean.
Aberatsa zan baño
Jayo da lastotzan,
Ez gaur asko bezela
Puztu ta aunditzan.
Gurariak indarrik
Izandu ez dezan,
Jaungoikua jetxi da
Olako txirotzan (pobrezan)
REVISTA VASCONGADA 69
Belengo estalpeko
Ukullu zokoak,
Jayotzeko autatu
Ditu Jaungoikuak.
Jauregi txuri eder
Apaindutakoak,
Artu bitzate gizon
Biotz lurrezkuak.
Jaungoikua ukullu
Zokoan jayotzen,
Astoa ta idia
Arnasaz berotzen,
Siniskai onetan
Zer dan igarotzen,
Oldoztzean legoke (pensatzean)
Burutik erortzen.
Zeru-lurren jabe da
Alde batetikan,
Nai duana ostera
Dauka bestetikan.
Jaun aundia orren bat
Jetxiko zanikan
Nork uste bear zuan
Orrelakorikan.
Irukoitz goteunak
Bai zuan eraldu
Marian errayetan
Aurtxoo atondu.
Leyarrean argia
Dan lez igarotu
Ama izanagatik
Nekuts zan gelditu.
Jaungoikua ludira
Gizon egiñikan
Orra nola jayo dan
Maria gandikan.
Galdurik gabe iñoiz
Neskustasunikan,
Beste Amarik ez da
Onelakorikan.
(Jarraituko da.)
Aundiak dira oyek
Luditar batentzat,
Baña ez da zailla
Jaungoikoarentzat.
Nai duana Jesusek
Egiten du beintzat
Bere bizi guzia
Dala gizonentzat.
Amari Jose eman
Zayo emaztetzat
Jesus-ek izan ditzan
Biak gurasotzat
Gizadi antz guziak
Artu bear ontzat
Mesede bai aundiak
Dira oroentzat.
Jesus nola jayo dan
Eta zergaitikan
Zerbait azaldu det
Eresi jardunan.
Guziok Jaungoikotzat
Ezaguturikan
Agur t’agur dezagun
Auspez jarririkan.
Ongi etorri Jesus
(milla) Anei eskar zuri,
Biotzez gur zaitugu
Arren entzun guri.
Zuretzako gu beti
Nai genduke bizi
Ez gaitzatzula bada
Zuregandik utzi.
Nork uste zezakean
Gure Jesus orla
Gizona gaizkatzera
Etorriko zala.
Bizi gaitezen bera
Maitatzen degula,
Gero bere zerua
Eraman gaitzala.
FELIPE AYERBE
114 EUSKAL-ERRIA
GABON-GABA
TA EGOARRIAK
(Amaya)
Egoarrita-ko kantak Villafrancan, eta batez ere Zumarraga V. Urretxuko
Santa Luzi peritan erosi oi dituzte goyerriko mutill kozkorrak.
Geyen geyena urte abetan abesten dan kanta «ogeita laugarrena degu
Abendua»..... itzez asten dana da, ta oso ezaguna ta bertso-paperetan
dabillelako emen ez det jartzen.
Erdal itzez bete beteak eta taju gutxiko bertsoak dira oyek. Periz
peri saltzen diran bertsorik geyenak, ya guziak esate bateko, biziro
gaizki jarriak izan oi dira, ardan-gela-zale bertsolari ordiak asmatutakoak
geyenetan dira ta.
Baserritar utsak, kalekoakin gutxi nastutakoak egiten dituzten bertsoak
izan oi dira txukunak eta egokiak. Lenanko euzkeldunenak obeak
dira, bañan gusiok ez; eta itxusi-baldarrak diran oyek, batzuk oso
antxiñokoak, erderaz nastutakoak egiñak dira. Ezin leike ba esan bertsoak
onak izango dirala aspaldikoak izan ezkeroztik, erdalkeria antxiñakoa
bai da euzkal errian. Iztueta, Ernialdeko erretorearen kristau
dotriña azpaldikoa da, eun urte baño geigo ditu, ta alare erdal-itzez
eta esakera baldarraz josia arkitzen da euzkel itxurarik ez daukan Dotriña
ori.
Orduban orain baño euzkera jatorragoa egin arren, dotriña orren
jabea, Iztueta apaiza begi bietaraño erderakeriz kutsutua zegoan da,
ezin ba gauz onik egin euzkeraz.
*
* *
Gabon egun ta gabaz ernai egoten naiz mutiko-neskatill eta mutill
aundien kantak (abestiak) aditzen, bertso ederren batzuk entzungo
ditutalakoan.
REVISTA VASCONGADA 115
Gabon gabaz ibiltzen dira eskean egunez lotsatzen diran mutillak.
Limosna aundigoa ematen zaye gabekoai. Soñu ta guzi etortzen
dira ta.....
¡Ayek estarri zakarrak eukitzen dituzte kantatzeko mutill kankalluak.....!
Or, gaueko seyetatik bederatzik bitarte izaten da bolararik aundiena.
Mutill saillak argiz, makillaz, txamarra, jaka edo amilla aundiz ornituak,
etxerik etxe ibiltzen dira beste beren saillai aurrea artu nayaz.
Eta gabon aparia izaten da ate onduan abeslariak dirala.....
Etxe barruan pozaren zaratea ta iskanbilla, ta atarían are ta aundigoa.
Su-inguruan dauden gazteak, egunaz kantari ibillita, aulduak, lokatzaz
beteak etorri diran mutiko kondoak, otsean ezagutzen dituzte
gabaz ate-ondoan kantari ari diran mutill aundiak.
—¡Seusko Patxiko ta die! ¡Antolar-ko Juan Mari mutill zarra ere
or da, ama!
Amak: iAgo ixillik berritxu ori, ze kantatzen duen aditu bear
ziegu ta!
Ate-ondo-ko mutill taldeak pilarmonika ta guzi.
Josepe ta Maria
Beren Aberrira
Zesar-en agindubak
Bultzata juan dira
(jendea) Ostea juanagatik
Bideak beterik
Egiten ez diote
Iñork jaramonik.
Orra goyen etxeak
Jodaizkun ateak,
Erantzuten diguten
Geren senideak.
Birretan iru aldiz
Josepek jotzen du,
Senidea leyon
Nekez irtetzen du.
Gizonak leyo goitik
Digute galdetzen
Gabaren garai ontan
Zer zabiltzate emen.
Neskatx bigun bat degu
Gurekin batean
Seme bat dakarrela
Bere sabelean.
Semea ta Neskutsa
¿Nola alditezke?
Gizon gezurlaria
Ortikan ken zaite.
—Bisibua erregi egingo zaigu ¡ama!
—Ixillik taluak erre itzan ik.
—Sagardua ekarri zak beeko upelatik, Juan Jose!
—¡Zaite geldi kantariak aditu bear zetiagu ta!
116 EUSKAL-ERRIA
Belengo estalpeko
Atari aldean,
Dantzan pozik dabiltza
Gotzonak taldean
Aingeruak juan dira
Belendik aurrera,
Gaztiguak emanaz
Artzayai mendira.
O gure artzai onak
Etorri zerate,
Oparia ugari
Ekarri dezute.
Batzuek arkumea
Besteak urreak
Eskartuko zaituzte
Neskutsa Mariak.
Eskeintza egiten da
Iru gauzarekin
Urrea mirrea ta
Lurrin-usaya kin.
Jayo da Jesus eta
Onetsi bezaite,
Jayo dan aur onentzat
Limosna nai nuke.
Erreal biko bat eman bearko zienagu. Otzon ta emayen..... ¡Ayekin
berriketan egon gabe agudo biurtu adi gero !.....
—¿Zer ezar diñe?
—Ez dirala zorgin bidur, eta izatekotan ni bezelako zorgiñak billatzea
nai lutekela.
—Etzeukane kantatzeko gogo txarra, biar goizean lo gurea ere
izango diñe baño. Eskarrak, biar meza aukerea izaten den da.
—¿Zer ba? ¿Ez aldakin apaiz bakoitzak iruna meza ematen dituztela
Jesus aurraren izenean?
—¿Arrotza egosi al den?
—I, su ondoan kokilduta egon gabe, ganbaratik ekarri itzak mizperak,
intxaurrak, sagar kanpandoyak eta erresillak, konpota egin bear
diagu ta.....
—Aroztegi baserrian ari dira beste batzuk kantari. ¿Zenitsuk ote dira?
—¡Akio ire lanean, gastañak kiskalduko zaizkin da!.....
—¡Ixillik! otsa garbi ez dator baño aditzen det eta.....
Belenen dago
Zeru guzia
Gabon gabaren erdian,
Aingerutxoak
Dantzan dabiltza
Oso atsegin aundian.
Neskutsa Ama
Seme egin dezu
Erronpilla bat emazu,
Nik ez daukat
Erronpillarik
Ez da beste zer emanik
Nik badaukat
Erronpilla bat
Jaun zerukoak emanik,
Baldin uraxe
Ematen ezpaizut
Ez daukat ezer besterik.
Iguzu bada iguzu
Baldin emango badezu,
Baldin ematen ezpadezu
Naigabeturik gauzkatzu.
REVISTA VASCONGADA 117
—Orik, apika, apalduta ibilliko ditun da, guk ere garaye diñagu.
*
* *
Gabon aparia aparirik gozoenetakua da. Olio aza ayek, bisigu edo,
bakallau ura, igali (fruta) eta sagardoa, aragi guziak baño gogozago
jaten dira, sendi guzia su-lanbo gorriaren inguruan bildurik. Noiz banakatan
elkarganatzen diran senideak, orduan maitakiro sukalderatzen
dira. ¡A eche bazterra! ¡Sukalde zarreko gozotasuna, pake gozoa ta
umetasuna oroitzen dezun leku deuna! Obe litzake ardangela ullun,
kirats, dollorretik sarrigo alde egitea sukalderuntz, etxeko kutunekin
maitakiro izketaratzera.....
Jesus, pakea-gentza edo abaguna ekartzera etorri zan lurrera. Guda
kiskalgarri odoltsu onetan ezagutzen da pakearen bearra ta atsegintasuna.
¡Ikasiko bagendu noizpait bederik gabon-eguarri egunaz gizadiari
etortzen zaigun zerutikako pake-mallea, pake-jabea, Jesus Jaungoikua !
FELIPE AYERBE