''Irurak-bat": ITURRIAGA-KARDABERAZ-URBIETA
Descripción
Iturriaga'k bildu zituan batzuek eta baita irakur-buru onen azpian: «Esaera zarrak», argitaratu ere. Iturriaga'k etziezten esakuneai oarkerarik jarri, etzan nundik eta nola jaio ziran asmatzen ibilli; bildu besterik etzituan egin, eta egia esateko, gaztelarretik euskeratu, geiengeienak beintzat, eta bear bada denak. ¿Euskeratu? Bai; nik ala uste det beintzat; esango det zergatik. Euskalerriko esakune batek Gaztelerriko
euskara historia fuente cultura literatura
Ficha
- Autor: MUJIKA’KO GREGORIO
- Fecha: 1909
- Clasificación: 6.2. Euskara
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: DO-000854
Texto completo
''Irurak-bat": ITURRIAGA-KARDABERAZ-URBIETA
ITURRIAGA
(JARRAIPENA)
Iturriaga'k bildu zituan batzuek eta baita irakur-buru onen azpian:
«Esaera zarrak», argitaratu ere. Iturriaga'k etziezten esakuneai oarkerarik
jarri, etzan nundik eta nola jaio ziran asmatzen ibilli; bildu
besterik etzituan egin, eta egia esateko, gaztelarretik euskeratu, geiengeienak
beintzat, eta bear bada denak. ¿Euskeratu? Bai; nik ala uste
det beintzat; esango det zergatik.
Euskalerriko esakune batek Gaztelerriko beste batek esaten duana
esatea ez da arritzekoa, egia beti bat da-ta. Baña Euskalerriko ta Gaztelerriko
esakune oiek biok bakoitza bere aldetik eta beste esakunea zan
ala etzan jakin gabe jaio badira, biak gauza bat erakutsiagatik itzak ez
dira idazle batek esakunea euskeratik erderara, edo erderatik euskerara
biurtzeko artuko zituanak izango. Berez, idazle gabe bi errietan jaio
diran esakuneak berdiñak izatea baliteke, baña berdiñak erakuspenetan,
ez itzetan. Ona agergarri bat. Euskeraz esaten degu: «Arto ez
pada, lasto». Erdaldunak ere au berri esan nai duan esakune bat badute,
baña ori bera esateko, ¿Si no hay maíz, paja, esaten aldu erdaldunak?
Ez: Á falta de pan buenas son tortas, dio. Idazle batek euskerazko
esakunea erderara biurtu balu bai, Si no hay maíz paja,
esango zuan.
Au egia bada, ta ala dalakoan nago, Iturriaga'k gaztelarretik esakune
batzuek biurtu zituala ezagutzen da. Gañera Euskalerrian esakune
oiek geiagotan, askoz geiagotan, entzuten dira erderaz euskeraz baño;
nik ez ditut euskeraz entzun era ortan.
3
34 EUSKAL-ERRIA
Dana dala, Iturriaga’k argitaratu zituan beintzat (1), eta an eta
emen banatuta beti egon gabe, batuta azal-eraztea egoki iruditzen zait.
Lana da birtute guztien ama,
eta alferkeria gaitz guztiena (2).
Atzegin det, aita.
zatozela dantzan.
Ao itsian ez dek eulirik sartzen (3)
Ardo purua ta baratzuri gordiña,
Oiek egiten ditek mutil-ariña (4).
Aurrak ez padu negarrik
Ez dik erango titirik.
Berrogei urtez goiti
Ez dezakala tripa busti.
Bear jaio eta bear bizi,
Ez galdu ez irabazi.
Ez katurik ez tsakurrik
Kolore onetakorik.
Tsakur zangaria
Gutsitan ozkaria.
El trabajo es la madre de las vir-
[tudes,
y la haraganería la de todos los vi-
[cios.
Me alegro, padre,
que vengas danzando.
En boca cerrada no entran moscas.
Vino puro y ajo crudo
hacen andar al mozo agudo.
Niño que no llora
No mama.
De cuarenta para arriba
No te mojes la barriga.
Pobre nací, pobre me hallo,
No pierdo ni gano.
De este pelo,
Ni gato ni perro.
Perro ladrador
Nunca buen mordedor.
(1) Iturriaga’k EUSKAL-ERRIA’n argitaratu zituan; 1’g. liburuko 5’g. orrialdean, eta 4’garren
liburuko 144, 240 ta 271’g. orrialdetan. 4’g. liburuko 144’g. orrialdean argitaratutako
esaera zarrak, berriz argitaldu zituan EUSKAL-ERRIA’ren artezkariak 50’g. liburuko 342’garren
orrialdean.
(2) Uriarte, Duvoisin, eta Inchauspe’k, Bizkai, Lapurdi ta Zubero’ko euskeraz jarri zuten
esakune au bera. Ona nola:
— Biarra da onera guztijen sustraija, ta alperrerija gaiztakerija guztijena.— Uriarte.
— Lana da berthute guzien ama, eta alferkeria zabarreria guziena.— Duvoisin.
— Lana da berthute guzien ama, eta auherkeria gaiztokeria guziena.— Inchauspe.
(3) Refranes y sentencias comunes en bascuence, declaradas en romance: izen au zuala ta
nork egin zuan esan gabe Iruña’n 1596’g. urtean argitaldutako liburu batean, onen antzeko
esakune au dakuskegu:
Ao ichian eztoa sartu eulia, ta aldi guztietan ezta eder egia.
En boca cerrada no suele entrar mosca, y en todo tiempo no es la verdad hermosa.
(4) Esakune onen antzeko bat, argitaratu zuan Echegarai’ko Karmelo’k EUSKAL-ERRIA’n,
irakur-buru onen azpian: «Nere esangi bat». Ona esangia:
Baba beltzak, esnea eta taloa;
Oiek egiten ditek mutil sendoa.
R E V I S T A BASCONGADA 35
Egizu on
Ez dakizula non (1).
Esak norekin abillen
Esango diat nor aizen (2).
Garbantzu egoskaria
Tsoarre moko, errotari saiets,
Okiñ epurdia.
Iltzea, Erregek austen ez duen
[legea.
Haz bien
Y no sepas á quién.
Dime con quién andas,
Te diré quién eres.
Garbanzo cocedero, pico de gorrión
Costillas de molinero y culo de
panadero.
Morir es ley
Que no la quebranta el rey
(1) Onen antzeko bi esakune oek ere aditzen dira Gipuzkoan:
Egin on, ez jakin arren non.
On egiñak ez du iñon lotsik.
Gizon guztiei on egin bear zaietela diote bi esaera oiek; oiez gañera, landerrak, beartsuak,
badute beste esakune bat beren alde. Ona:
Ondo egiok landerrari
Jainkoak dikek donari.
(2) F. J. M’ek, Bayonne’n 1899’g. urtean argitaldutako Vocabulaire trilingüe françaisespagnol-
basque deritzaion iztegichoan, esaera au dakar:
Erradak norekin bizi izan, nik gero iri nolako izan.
Izentzat Refranes y sentencias duan liburuak, ala dio:
Iakindunen artean dabilena, iakindun.
Eta bakoitza norekin dabillen jakin ezkero, nor dan jakitea erreza baldin bada, ta jakintsuekin
dabillena jakintsutzen dala egia izan ezkero, dantzuguna ta dakusguna errez ikasten
degulako izango da noski. Au ere argi jartzen du Gipuzkoako beste esakune batek:
Zer ikusi, ura ikasi.
Guk denorengatik dioguna, Bizkaia’n aurrengatik esaten dute:
Umiek zer ikusi, axe ikasi.
Baña Gipuzkoa’n ere baditugu, guchi gora-bera, gauza ori bera adierazten duten esaerak;
egunero entzuten ditugun eta Isaak Lopez-Mendizabal jaunak bere Esku-liburuan, ipiñi
zituan oek irakurtzea besterik ez dago ala sinisteko:
Echean ikusia, umeak ikasia.
Umearen sentzuna, echean entzuna.
Gurasoak nolako, umeak alako.
Oen antzekoa da Oihenart’ek bere Proverbes basques suivis de poésies basques’en jarri
zuan esakune au ere:
Aurrak atean erasi, sukaldean zuena ikasi.
Ori bera dio len aitatu dedan Refranes y sentencias izendatutako liburuan ere:
Seiak danzuana eskarazean
esan daroa atartean.
Lo que oye el niño en el hogar
suele decir en el portal.
Eta azkenik, ona Sauguis’ek zer dion esakune batean eta esakuneari ipiñi zion oarpenean:
Zer dio sutondokoak?
Zer baitio sutaitzinekoak.
Suiaren aitzinean daude echein geienak ata suaren aldian, chipienak: ok erraiten dute
oiei enzuten dutena.
36 EUSKAL-ERRI A
Katu maukaria
Ez da izango eiztaria (1).
Lotsagabentzat zeagok mundua (2)
Luzaro nai badezu bizi
Zartzen gaztetik beazu asi.
Nai dituk egin etsaiak
Emaitzik eskutu lodiak (3).
Norontz eguzki
Arontz burusi (4).
Otoizlearen atean
Ez utzi garia kalean (5).
Zartuta sendatzen bazera
Eun urte biziko zera.
Zuenak izan zuen
Ta zartzerako gorde zuen.
Gato maullador
Nunca buen cazador.
Quien no tiene vergoña en el mun-
[do tiene todo.
Si quieres vivir mucho tiempo
Hazte de joven viejo.
Quieres hacer enemigos,
Da dineros.
Al sol que más calienta.
Á las puertas del rezador
No pongas tu trigo al sol.
El viejo que se cura
Cien años dura.
Quien tuyo retuvo y guardó para
[la vejez.
(1) Berritsuak gauza on guchi egingo duala esan nai du esakune onek. Ori bera ederki
adierazten degu gipuzkoarrak bi itz oek esatean:
Itzontzi, utsontzi.
(2) Onen antzeko esaera oek ikusi ditut Refranes y sentencias’en:
Lotsaga nindin, ogiz ase nindin.
Sin vergüenza me hice y hartéme de pan.
Lotsagabeak, erria bere.
El desvergonzado, la patria es suya.
(3) Ondo egindakoa gaizki ordaintzea gertatzen dala erakusten digu esaera onek. Chorierrian
ere orrelako gertaerak noiz-edo-noiz izango ziran noski; bestela etzituzten ain sarri
esango itz oek:
Ondo eginen pague, ate-ondoan palue.
Bidasoa'z arontz bizi diran euskaldunak, onela diote ori bera:
Erroia has esak, begia dedesak.
Erderatik biurtutakoa dala esakune au, derizkiot.
(4) Esakune au ez det beiñere entzun era orretan. Onela bai:
Eguzkia nora, zapiak ara.
(5) ¿Esakune orrek bai ote du Franzikoak esaten duten onen antzik?:
Quand le renard se met à prêcher, prends garde à ta poule.
Onela euskeratuta irakurri det ipui au len aitatu dedan F. J. M.’ren iztegichoan:
Acheria predikatzen denean ari, guardia emak eure oiloari.
R E V I S T A B A S CONGADA 37
Karta egitendiona D. Juan Ignazio
lztuetak apez D. Juan Jose Mogeli,
Aita beakurtsu fraile Santa Teresakoak
Plauto euskaldunaren izenarekin
izkidatu duen obratsoaren gañean.
Zeña arkitaratu duen Mogel berak.
Donostian, R. Barojaren echean, 1829.
Carta que escribe D. Juan Ignacio Iztueta
al presbítero D. Juan José Moguel,
relativamente á la obrita que ha
escrito con el nombre de «Plauto bascongado
», el fraile venerable Padre
de Santa Teresa, que ha hecho aparecer
el mismo Moguel. San Sebastián,
: : : : : : : : : : :Baroja, 1829.: : : : : : : : : : :
Liburu onen izenak argi esaten du zer dan. Bertan izendatutako
Plauto bascongado ura zala ta etzala euskalzale argitsu batzuek gauza
jakingarri asko esan zituzten. Euskalzale aien artean ziran Fleury
Lécluse ta J. J. Mogel ere, ta bien iritziak alkarren urruti zebiltzen;
batek ondo zerizkionari gaizki zerizkion besteak. Ezdabaida onetan
Fleury Léclus’en alde atera zan Iztueta, ta oso-osorik izendatu degun
karta orretan zabaldu zuan berak egitzat zeukana. Euskeraz idatzi
zuan Iztueta’k liburutso au, ta Iturriaga’k jarri zion gero erderaz. Ala,
euskeraz ta erderaz argitaldu zuan 1829’g. urtean; ez da aundia:
43 orrialde ditu.
MUJIKA’KO GREGORIO.
(Jarraituko da)
"Irurak-bat": ITURRIAGA-KARDABERAZ-URBIETA
ITURRIAGA
(JARRAIPENA)
Arte de aprender á hablar la lengua
castellana para el uso de las escuelas
de primeras letras de Guipúzcoca.
Euskera nai zuanarentzat liburu egoki ta atsegiñak idatzi zituan
Iturriaga’k. Oraingo au, ume gipuzkoarrai erderaz erakusteko egin
zuan. Ez det ikusi; nun-edo-nun banatuta, izkutatuta daude Iturriaga’k
argitaldu zituan liburu geienak eta bat arkitzea ez da gauza erreza.
Ala ere, ikusi gabe, ederki eginda dagoala esan genezake zertarako
egin zuan jakinda. Erakusteko egin zuan eta nola erakutsi bear dan
ondo zekien arek. Aurrak bear bezela ikasi dezaten, bi lagun bear
dituzte onak: irakaslea ta liburuak. Bikañenetako irakaslea zan Iturriaga;
ondo erakusteko nolako liburuak bear ziran jakingo zuan ondo.
Eta nolako liburuak bear ziran jakin ezkero, bear bezelakoak egingo
zituan.
Aditu dedanez, erderazko izkindearen arau berezienak daude liburutso
onetan argi ta errez, umeak burua geiegi nekatu gabe ikasteko
eran.
Ernani’n argitaratu zuan 1841’g. urtean.
R E V I S T A BASCONGADA 85
Dialecto antiguo guipuzcoano.
Liburu au nolakoa dan ez dakit; ez det ikusi. Soraluze’k (1) aitatu
du, Allende Salazar’ek (2) ere bai, baña ez batak eta ez besteak etzuten
esan zer dion. Manterola‘k (3) izendatu zituan Iturriaga’ren liburu
geienak baña Dialecto onen berririk etzuan azalerazi.
Madrid’en argitaldu zuan 1856’g. urtean.
Noticia de las obras bascongadas
que han salido á luz después de las
: : : : que cuenta el P. Larramendi : : : :
Labur-laburra da liburutso au ta Larramendi Aitak izendatu zituanetatik
gerora azaldu ziran idatz-lanak eta berri bat-edo-beste
dakarz. Donostian argitaldu erazi zuan Bonaparte lenezak, Baroja'ren
etsean, 1856'g. urtean.
¿Iturriaga'k idatzi alzuan liburutso au? Ezin esan genezake zalantzik
gabe. Baietz diote batzuek; besteek ezetz.
Vinson jaunak ala dio (4): Cette brochure, qui a pour auter le
P. Zavala, a été imprimée par les soins du prince L. E. Bonaparte,
a 200 exemplaires, dont un su papier plus épais.
Pierquin de Gembloux'ek ere (5) esaten du Zabala Aita dala
liburu aren egillea, ta Francisque Michel'ek (6) ez du ain argi esaten
baña ustez ala dela aditzera ematen digu: Cette notice bibliographique
est atribuée au P. Zabala.
«A Catalogue of all the Publications (as far as thes can be
traced) of the Prince Louis Lucien Bonaparte» deritzaion liburuak,
Noticia..... onen egillea nor zan ez du esaten, eta Allende Salazar'ek
(7), liburutso au zala ta etzala etzuan ezer esan Iturriaga'ren
beste idatz-lan batzuek izendatu zituan baño.
(1) Nicolás de Soraluce.— Más biografías y catálogos de obras vasco-navarras.
(2) Angel Allende Salazar.— Biblioteca del bascófilo.
(2) José Manterola.— Cancionero basco. Tomo III.
(4) Essai d'une Bibliographie de la langue Basque. 282'g. zenbakia.
(5) Histoire litteraire philologique et bibliographique des Patois, París 1858, Bibliographie
Basque. 49'g. orrialdean.
(6) Le Pays Basque. 497'g. orrialdean.
(7) Biblioteca del bascófilo.
86 EUSKAL-ERRIA
Manterola’k argi ta garbi esan zigun (1) Iturriaga’k egindakoa
dala liburu ura, baña bere iritziari sendogarririk etzion geitu ta ezdabaida
oraindik esku artean darabilgu. Iturriaga’k utzi zituan paperen
artean, Noticia..... aren aztarnik ez da agiri.
Bonaparte Lenenaren alargunari, bere senarrak utzitako paper asko
erosi zizkion Bizkaiko Ekautariak, ta Noticia..... ura eskutiztuta aien
artean dago. Noticia..... artan irakurri ditezke itz oek: D. Juan Ignacio
Mendizábal escribió este papel. † 1839. ¿Au ote zan bada liburuaren
egillea? Baliteke, baña Mendizabal ori, len beste batek eginda
zeukanetik liburua birrindu zuanaren izena izatea ere gertatu liteke.
Dana dala, Iturriaga’ren izena ibilli da liburu onen inguruan beintzat
eta esan detana esan gabe utzi banu ez nuan ondo egingo. Lan oietan
dabiltzanak argituko dute noiz-edo-noiz illunpean dagon izena (2).
Kantak.
Iturriaga’k egindako bi Kanta arkitu ditut liburuetan; lenengoa,
Trueba’k erderaz egindako batetik euskeratua, bestea berak asmatutakoa.
Neska polit maitagarri baten arpegiaren margo ta gozotasuna
goratzeko ipiñitakoak dira lenengo kantako itz samurrak.
Zure arpegiyan dituzu arrosak
Ta ausartze ez naiz ukitzera,
Bada arrosaren usai gozua
Ukitzen bada galtzenda (3).
Sakonagoa da bigarrena; egia aundi-aundi bat esaten digu egoki
ta itz gutsitan.
Askotan arpegia
Egon arren farrez,
Biotza arkitzen da
Barrenen negarrez.
(1) Cancionero Basco.
(2) Laister R. Internacional’ean Urkijo jaunak agertuko duan lancho batetik artuak dira
liburu oni dagozkion berri geienak.
(3) Kanta au erderatik itzulitakoa dala esan det. Ona erderazkoa:
Rosas en la cara tienes
Y no me atrevo á tocarlas
Porque el olor de las rosas
Si se las toca se marcha.
R E V I S T A BASCONGADA 87
¡¡Ill ziran!!
Biotz-biotzeraño sartzen diran itz batzuek ipiñi-erazi zituan Iturriaga’k
Ernani’ko ildegiko atean. Gogora dakarten eriotza bezin otzak,
oroitu-erazten duten betikotasuna bezin bildurgarriak dira itz aiek.
Egia bezela, gogorrak; galerazi ezin litezkean kalteak bezela, astunak.
Ez dago begiak itsitzerik; iges egiterik ez dago. Gure jarrai dator beti
eriotza. Nai ta nai ez bere menpean gaude. Gauza oei begira burua apur
batean jarrita gero, bai ondo ikusten dala Iturriaga’k Ernani’ko ildegian
jarri-erazitako itz oen gogortasuna ta astuntasuna:
Laister esango da zuengatik,
Esaten oi dana orain gu gatik:
¡¡ILL ZIRAN!! (1).
Jolasak.
Arkangoitz’ko Markes jaunak Villafranque’n zuan Chateau Larralde’n
igaro zituan Iturriaga’k 1839 ta 1840’g. urteak: esan det lenago
ere. Etse artan berritu zituan bere ipuien atal makalenak eta etse artan
idatzi zituan orain esku-artean darabilzkian Jolas oek. Iñon argitaldu
gabekoak dira Jolas’ak. Eskutiztuta gero, Markes’en menpean utzi
zituan: Nikolas Arkangoitz jauna da beintzat beren jabe, ta berari
eskerrak ekarri al izan ditut nik onera.
Diálogos basco-castellanos deritzan liburuaren antzeko gauzak
dakarzkigute orri oek; baserritarrai dagozkiotenak. Lan luze-samarren
bat egiteko asmoak izatea baliteke, baña, zer-dala-ta ez dakigula, bukatu
gabe utzi zuan. Bi jolas osatu zituan eta irugarrena asi ta beste
gabe dago.
Bi baserritar, bi nekazari agiri dira jolas oetan. Batek, jakiteko
galdetu egiten du; besteak erantzun lagunari erakusteagatik. Eta baserritarrak
neurtitz zaleak diralako, ta erakuspen oei alik-eta bisigarri
ugariena jartzeagatik, neurtitzez eginda daude alkar-izketa oek.
Jolas oek diotena baserritarrak irakurtzea, ta ikastea, ta egitea
ondo izango litzake, gure nekazariak ate-aldean zerbait ikasi bearra
(1) Ernani’ko ildegian ikusi ta gero, beste illerri batzuetako atietan ere jarri dituzte itz
aiek berak. Tolosa’tik gertu dagoan Alegi’n agiri ziran beintzat oraindik urte asko ez dirala.
88 E U S K A L - E R R I A
badute-ta. Guretzat ordea, lan oek beste alde batzuetatik begiratzen
ditugunentzat, ez dute zer ikusi aundirik. Nekazariari zer-edo-zer errez
ta neke gabe erakusteko idatzi zituan Jolasak, eta orretarako ondo
daude.
Oraindik iñon argiraratu gabeak diralako ipiñi ditut nik liburutso
onetan (1).
Gipuzkoarrak.
Argitaldu gabe Iturriaga’k utzi zituan idazkiakin, Gipuzkoarrak,
dago. Bertan agiri da argi-argi erbestetar-zalea etzala. Gaztelarrak alde
batera uztea nai du; VII’g. Karlos ere ez da bere gogokoa. Arrotz guztiai
geldi-geldi utzi ta euskaldun denok alkartuta gure lege-zarrak
ekartzeko bidean jartzea zala bear zana zion. Muñagorri’ren menpera
etortzea zan orretarako biderik egokiena. 1833’tik 1839’raño Karlos’en
aldekoen eta Isabel’en aldekoen artean izan zan guda gogorra bukabidean
zegoanean, Muñagorri, Berastegi’ko eskribaua, mendira atera
zan guda aren bukaera eskatzeko. Pakea ta Lege-zarrak eskatzen zituan
Muñagorrik euskaldunentzat, eta eskapen oni ondo zerizkion
Iturriaga’k. Ala dio Gipuzkoarrak deritzaion lan ortan idatzita utzi
zuanak.
Eresteko egindakoak dirudite neurtitz oek, eta ala izatea ez litzake
arritzeko gauza izango (2).
Testamentuko gertaerak.
Testamentu zarreko gertaera batzuek ere idatzi zituan euskeraz
Iturriaga’k. Lan au ere bukatu gabe utzi zuan. Oraindik argitaldu gabe
dagoala esan bearrik ez degu; asi ta beste gabe dago nere ustez. Gero
obetzeko ta bear bezela atalak banatuta ipintzeko asmoak izango zituan
egilleak, baña lan ori egin gabe il zan. Nik, zenbaki bat ipiñi
det gertaera bakoitzaren buruan; orrela atsegiñago irakurri al izango
dala uste izan det. Zenbaki oek geitu ta izkirakindea aldatu besterik ez
det egin Iturriaga’ren lan au argitaratzeko eratzean; au, ta beste guztiak
ere bai, berak utzitako eran datoz (3).
(1) Ikusi 3’g. Geigarria.
(2) Ikusi 4’g. Geigarria.
(3) Testamentuko gertaerak, 5’g. Geigarrian daude.
R E V I S T A BASCONGADA 89
Ezkontza.
Zartzaroa adin tsarra da ezkontza-asmoak buruan erabiltzeko. Gaztetan
ezkontzeak ere bere kalteak eta lanak baditu, baño ezkontzekotan
gaztetan ezkondu bear da, ez zartutakoan. Ala zion Iturriaga’k
alai-aldi batean Batista’ri zuzendu zion eskutitzean.
Batista nor dan ez dakit; ia larogei urte zituala ta nunbaiteko irakaslea
zala bai ordea.
Argitaltzeko etzuan egingo Iturriaga’k eskutitz au, baña bere paperen
artean azaldu dan ezkero ta ortarik iñorentzat kalterik ez datorrelako,
or dijoa. Iturriaga’ren idazle-ospeari eskutitz onek ez dio
ezer asko geituko, baña etsean nolakoa zan eta lagunakin nola itzegiten
zuan jakiteko zerbaitean lagunduko digu.
Eskutitz onen ondoan, beste bat ere arkitu det; Iztueta’k egindakoa
ta Iturriaga’ri zuzendutakoa. Ezkontza dala ta ezdala eginda dago
eskutitz au ere, ta Iturriaga’k aurretik egindako beste bati Iztueta’k
ematen dion erantzupena da. ¿Batista’ri zuzendu zionaren erantzupena
ote da? Ez dakit nola litekean; Iztueta etzan Batista. Gañera, alabari
irakurri ziola Iturriaga’ren eskutitza dio Iztueta’k, eta eskutitz ura
etzan andre-gaiari irakurtzekoa, senar-gaiari baño. Batista’ri egin zionaz
zer ikusirik gabe, ¿beste bat bidaldu ote zion Iztueta’ri bere alaba
ezkontzeko zebillela jakin zuanean, ta oni emandako erantzupena ote
da orain agertutakoa? Dana dala, or daude biak ( 1) eta irakurtzen atsegiñaldi
bat artu ta gero, burua askatu nai duanak askatu dezala.
Bukatzeko.
Iturriaga zer zan eta nolakoa zan eta zer idatzi zuan, orra esan. Gizon
azkar, argitsua ta atsegiña zala ez du iñork ukatuko; euskera au
zala ta ura zala esan gabe, gure izkuntza zabaltzeko zer egin bear zan
eta zer etzan egin bear esaten astia galdu gabe euskeraren alde liburu
alaien bitartez lan asko egin zuala ere ez.
Ala ere, orain arte baño geiagotan Iturriaga-izena oroitzea bearrezkoa
da. Or dabil Urbieta’ren izena orririk-orri toki guztietan; gutsiseago,
baña, Kardaberaz’ena ere aizetu da bein baño geiagotan iskanbi-
(2) Ikusi 6’g. Geigarria.
90 E U S K A L - E R R I A
llatsu. ¿Eta Iturriaga? Iturriaga aztuta dago. ¡Idatzi besterik etzuan
egin-eta! (1).
KARDABERAZ
Kardaberaz ta Elgorriaga’ko Agustin Ernani-urian jaio zanean,
1703’g. urtearen amaipena etzebillen urruti; gertu-gertu zegoan. Aitatutako
urtean, azkenengo illabetearen 28’g. egunean etorri zan bizien
artera (2), ta bere bizialdiko berriak ezarri dituztenak diotenez, egun
bat osatu baño lenago ezagutu zioten aur jaio-berriari munduan zeruaren
alde gauza arrigarriak egiteko Jaungoikoaren laguntasuna zekarrela.
Ain laister ori ezagutzea, azkarregi ezagutzea dala derizkiot, eta
ala gertatu zala ez det esango; begira dezagun lenengo nola bizi izan
zan eta zer egin zuan, eta gauza oek jakindakoan bakoitzari bere buruak
esango dio Kardaberaz Jaungoikoak zerbaiterako autatua zeukan
ala ez (3).
Agustin jaio ta laister, bizi izatera Donostia’ra aldatu bearra izan
zuten bere gurasoak, eta Donostia’ra eraman zuten aurra ere. Tsikitsikitandik
Agustin’i erakutsi ziozkan amak, Jaungoikoari zor zion
(1) Ernani’ko Euskal-jaiak ikusi ta gero datorzkit eskuetara berriz itz oek, argitaratzeko
nabillela. Era ala datorren ezkero, oarpencho bat geitu bear det.
Ernani’n izan naiz. Eche batean, kaleko ate gañean, ikusi det Kardaberaz’en izena nabarri
batean. Elizan ikusi det Urbieta’rena. Iturriaga’rena iñon ez.
Ernani’ko erri-echean jai eder bat egin zan. Anchen entzun nuan Kardaberaz’en alde egindako
itzaldia. Anchen entzun nituan Urbieta goratzeko esandako itz beroak. Iturriaga etzuan
iñork aitatu.
Kardaberaz ta Urbieta’ren alde esandako guztiari ondo derizkiot, oso ondo. ¡Ez ba! Baña
Iturriaga alde batera uzteari gaizki. Bata bestearen ondoren jarri bearra izan ezkero, nik ez
nuke beintzat Iturriaga azkenean utziko.
(2) Ernani’ko eliz-liburuetan itz oen bitartez jarri zuten Kardaberaz’en jaiotzaren ezaguera:
«A veynte y nueve de Diziembre del año de mil setecientos y tres bauticé á Agustin de
Cardaverayz hijo lexítimo de Sebastian de Cardaverayz y Manuela de Elgorriaga siendo padrinos
D. Agustin de Zavala y D. Maria de Cardaverayz y les advertí el parentesco de la
cognacion espiritual.— D. Juan Bautista Leizaur.»
(3) Kardaberaz’en bizialdiko berriak argitaratu dituzten idazleak, Agustin’ek jaiotzerakoan
negarrik etzuala egin eta ortan ezagutu zitzaiola gauza arrigarriak egitera zetorrela
diote. Negar ez egiteak ez du ezer esan nai, ta lan bat egitan asi ta egitan aurreratzeko asmoak
artu ezkero, orrelako umekeririk ez da esan bear.
R E V I S T A BASCONGADA 91
naitasuna ta kristauari dagozkion egitekoak; au esan bear aundirik
etzegoan, Euskalerriko guraso guztiak egiten duten gauza da-ta.
Kardaberaz, ikasle.
Amaren erakuspen eta berez jaiotako gogapenen bitartez, gaztegaztetandik
asi zan Agustin iritsi nai zuan tokirako bidean ibiltzen.
Donostia’n bertan, Jesus’en Lagundiaren ikastetsean ikasi zuan Izkindea,
ta egunero-egunero ikastetseko lana bukatutakoan etzan adin
berdiñeko lagunakin alkartuta gaztaroan nai izaten diran atsegintasunen
billa ibiltzen; elizara joaten zan batzuetan, eta bestietan etsera,
otoitz egiteko ama-arrebaen laguntzaren eske. Etsekoak, elizarakoiak
eta kristau arduratsuak ziran; etzuan, bada, Agustin’ek bere naikundeak
aurrera eramateko zailtasunik etsean arkitzen; pozik bidea zabaldu
ta leguntzen alegiña egiten zioten.
Zekiana geitzera Iruña’ra joan zan Donostia’tik, eta Iruña’tik Valladolid‘
era. Valladolid’en, 1721’ko Dagonilla’ren 20’ean novicio sartu
zan, baña andik laister bidaldu zuten Villagarcia de Campos deritzaion
gaztel-uriko ikastetsera, bear ziran bi urteak igarotzera.
Villagarcia’n zegoala, Agustin’en asmoak sendoak eta egiazkoak
ala argalak eta bada-ezpadakoak ziran erakutsi bearra izan zuan. Kardaberaz’ek
bere naikundeak zuzen eta epeltasunik gabe aurrera zeramatzela
errez ikusten zan, baña Villagarcia’ko ikastetsean amar illabete
egin zituanean, Agustin’en aide batzuek, zergatik ez dakigula,
mutilla ikastetsetik ateratzeko aitzaki billa asi ziran; bere asmoak etzirala
egiazkoak eta toki artara bere gogoz joan etzala zioten. Orduan,
bere gogoz joan zala agerrerazteko, Nuncio’aren baimena iritsi ta
gero eraman zuten Franzisko Donearen bakartegira Jaungoikoaren gudarien
artean naita jarri zan ala nai gabe ta bestien naikundeak ez
austeagatik sartu zan, argi esan zezan.
Eta argi zion erantzuterakoan; etzala iñorengatik sartu, beregatik
bakar-bakarrik joan zala, ta etzala ezergatik ere artuetako asmoetan
atzera biurtuko. Kardaberaz ikastetsetik ateratzerik etzegoala ikusi
zatenean, Villagarcia’ra eraman zuten berriz, ta an bere lagunak asko
poztu ziran atzera beren artera zijoala jakin zutenean.
1723’an, Noviciadoa bukatu ta gero, Palencia’ra bidaldu zuten
ango ikastetsean Jakindea ikasi zezan, eta gero Jainkokindea ikastera,
Valladolid’era, Anbrosio Donearen izeneko ikastetsera; Palencia’n eta
92 EUSKAL-ERRIA
Valladolid’en ikasle onenen artean aurrenetakoa izan zan. Valladolid’en
1729’ko Lotazilla’n eman ziozkan Apezpiku jaunak Jaungoikoarontz
gogoak zuzentzeko lana bear bezela bete al izateko ematen diran baimenak.
Kardaberaz, irakasle
Ikaslari izatez bukatu zuan Kardaberaz’ek eta ikasteko gogoa ta
erreztasuna izan zitualako erakusteko ere erreztasuna ta gogoa izango
zitualakoan, irakasle bezela bidaldu zuten Lagundiak Bilbo’n zu a n ikastetsera.
Iru urte bete egin zituan ikastetse artan Izkindea erakusten,
eta Iruña’ko ikastetsera joan bearra izan zuan gero. Baña erakustea
etzan Kardaberaz’en gogoko lana; alegiña egiten zuan, bai, baña ez
gogoa barrutik zetorkiolako; agintzen ziotelako bakarrik.
Irakastegiko lanak, bere gorputzari ematen ziozkan miñaldiak,
egiten zituan barau sarritsuak, Jainkoari otoitzak zuzentzen igarotzen
zituan ordu ugariak eta beretutzen zituan mota guztietako atsekabeak,
bere osasuna geroz ta geiago gutsitzen zuten. Gutsika gutsika argaldu
zan, gaso jarri zan, eta orduan irakastegiko lanak utzi, ta beste lan
mota bat artu zuan bere gain.
Erriz-erri.
¿Nolako lana zan lan berri ura? Kardaberaz’ek beti beretzat nai
izan zuana, Gere eskuan edukitzea biotz-biotzetik opa zuana: elizetan
eta zelaietan itzaldi beroz Jaungoikoaren egien berriak zabaldu, ta gero
egi aien ondasunak aitortegian biltzea. Uririk-uri asi zan, bada, ta
urte artan bertan iru uritan entzun zuten Kardaberaz’en itza; uri bat
Iruña bera izan zan. Iruña’n esan zuana, orduan an zegoan gudarozteari
zuzendu zion, eta berez elizarakoiak izaten ez diran eta Jaungoikoaren
aginduai jaramon aundirik egiten ez dizkioten gizon aien artean
bide onera gogo asko ekarri zitualako, Azkoiti’ra bidaldu zuten
osasunak galerazten ezbazion Jaungoikoarontz gogoak gerturatzen arduraz
ekin zezan.
Asmo oek aurrera eramateko diña bazala ezagutu zutenean, Oñati’ra
joatea agindu zioten, uri artako ikastetsean urte bete batean
Jainkokindea erakutsiaz gero bearko zituan argitasun eta egien ezaguerak
be r egan a t u zitzan.
Ala egin zuan. Bete zuan urte bat Oñati’n, eta 1736’ean Loiola’ra
R E V I S T A BASCONGADA 93
joan zan, gero andik, bear zanean deitzen zioten tokironz ateratzeko.
Zenbat aldiz atera zan esatea, ezda gauza erreza; ogei urte igaro zituan
egiteko onetan, joan eta etorri, Bizkai, Gipuzkoa, Araba ta Naparro’ko
uri geienetan zerurako bidea erakutsiaz. Ospe aundia bereganatu
zuan Kardaberaz’ek uririk-uri zebillela; zijoan tokira zijoala, beti
ozte aundia arkitzen zuan bere itza entzuteko gerturik, eta askotan,
giza-emakume denontzat elizetan tokirik izaten etzalako, zelaietan
jarri bear izaten zuan irakastegia.
MUJIKA’KO GREGORIO.
(Jarraituko da)
"Irurak-bat": ITURRIAGA-KARDABERAZ-URBIETA
KARDABERAZ
(JARRAIPENA)
Diotenez, samur ta gozoki itzegiten zuan, gogoetan maitetasuna
agerreraztea nai zuala. Esaera gogor ta bildurgarririk etzuan adierazten;
bildurra ez, naitasuna ipintzen zuan biotzetan. Eta gero, emakumeak
eta gizonak aitortzera zetozenean, ordu asko ta asko igarotzen zituan
obenak aditzen eta obendunen okerrak zuzentzen, beti polliki-polliki,
polliki artuaz geroz ta geiago etorri zitezen. Eta bazetortzen: Kardaberaz
oso ona ta azkarra zala jakiten zutenean, urrutitik gerturatzen
ziran gogo-gauzak bear bezela jartzera batzuek, eta besteak gizonen
artean jaiotzen diran ezdabaida ta auziak izkutatzeko laguntasun billa.
Eskatzen zioten laguntasuna, Kardaberaz’ek etzuan beiñere ukatzen
mundu onetako gauzak erabakitzeko bazan ere: aserreak urrutitzea,
bere eliz-itzaldiak zekarten ondasunaren zati ederrenetakoa zala zion.
Kardaberaz’en itzaren oroipena urietan azten zanean, bildu zituan
ondasunak atzera banatu etzitezen, al zuan toki guztietan Jesus’en
biotzaren alde naitasuna piztutzen zuan. Jesus’en biotz doneari
zor zaion jaiera-zalea zan oso Kardaberaz; itzaldietatik, idatzi zituan
orrietatik, ugari dario naitasun ori. Maitetasun au norañokoa zan
errez ikustenda Kardaberaz’en itz oetan:
Eztago zerura
Beste biderik
Jesus’en Biotza
Bezelakorik.
9
130 E U S K A L - E R R I A
Zailtasuna askotan aurrez-aurre ikusi zuan, baña gainduta, ur
geienetako kristauen artean irazeki zuan bere biotzean zuan naitasuna,
ta gero, bear bezela gauzak aurrera eramateko, arau egokiak egin eta
zabaldu zituan; oen bitartez irauten zuan errietan Jesus’en biotzaren
jaierak, eta uri askotan oraindik ere badirau.
Loiala’ra.
Kardaberaz’en osasuna nai bezin ona etzalako, ta bere bizialdi guztian
lana erruz egin zuan gizonari atsegiñaldi bat zartzaroan emateagatik,
uririk-uri ibiltzeari utzita Loiola’ra etortzea agindu zioten.
Loiola’n ere etzan alperrik egon. Erririk-erri ibiltzeari utzi zionean,
Kardaberaz ikustera pilloka zetozen Loiola’ra, obendunak. Aberatsak,
beartsuak, apaizak eta apaiz etziranak, egunero-egunero gerturatzen
ziran Kardaberaz’engana; ta onek, eritasunak zekarzkion ondorengo
kaltegarriai jaramonik egin gabe, bestien okerrak zuzendu, bestien
biotzak alaitu, ta bestien bizialdiak pozgarritzen zebillen beti. Geroz
ta ozte aundiagoa Loiola’ra joatea etzan bada arritzeko gauza. Gizonak
beti goaz pozik gure gauzak bereak bezin ardura ta gogo aundiz begigiratzen
dituanarengana.
Idatz-lanak.
Itzez bakarrik etzituan Jaungoikoaganako bideak erakutsi; itza iritsitzen
ez dan tokietara liburuak joaten diralako, liburuak ere egin
zituan Loiola’n.
Euskaldun ona zan Kardaberaz; Euskalerria biotz-biotzetik maite
zuana. Ala diote arek idatzi ta askotan aitatuak izan diran itz oek:
euskerak burua jasotzea Jaungoikoak nai du. Euskera maite izan ez
baldin balu, ondo itzegiteko ta ondo idazteko bear diran arauak ere
etzituan erakutsiko.
Baña lenik-len, eta beste gauza guztiaz aurretik, Jaungoikoagana
joateko bideak erakusten zituana zan. Kardaberaz’ek idatzi zituan liburuak
ortarako dira; zerura-bidea nun dagoan esateko. Eta idaztean,
gauza bat bakarrik zeukan gogoan: irakurlea bide artan jartzea. Au
dala-ta, ez dira Kardaberaz’en idaztiak garbi ta goienetakoak; baña
gora-bidean laguntzekoak bai. Gogoen onerako egindako liburuak argitaratzean,
gaztelarretik itz bat, bi, lau, ogei artuta errezagoak eta atsegiñagoak
izango zirala urte izaten zuanean, artzen zituan eta aurrera.
R E V I S T A BASCONGADA 131
Ezkerretik eraman, eskuitik eraman zerura, ajola gutsi zion: zerura
eramatea zan bearrezkoa. Eta zerura alik eta geiena eramateko, zerua
zer zan adierazteko, irakurleak ulertu zezakean erara itz egin bear zan;
irakurlea gaztelarrezko itz asko euskeratzera oituta bazegoan ¿zer egingo
zuan Kardaberaz’ek? Itz oek guztiak bere liburuetan sartu. Alaz
guztiaz ere, gauza bat ezin ukatu liteke: itz oek guztiak, gaztelarretik
artuak izanagatik, euskal-antzera elkartzen zituan.
Ona orain Kardaberaz’en burutik edo biotzetik atera ta Euskalerrian
geiena zabaldu zitan liburuen izenak :
1.— Euskeraren berri onak: eta ondo eskribitzeko, ondo irakurteko,
ta ondo itzegiteko erreglak.
1761’g. urtean argitaldu zuten Iruña’n lenengo aldiz; gero berriz
Tolosa’n, Lopez’en etsean, argitaratu dute 1898’garrenean.
Ikasgai egoki batzuek badauzka, baña liburutso onetako arau asko
alde batera utzi ditu gaurko euskerak.
2.— Azpeitiko erri tsitez noblearen gloria paregabeak edo Aita
San Ignazioren bizitza laburra.
3.— Aita San Ignazio Loiolakoaren exerzizioak beren konsiderazio
ta afektoakin.
Liburu au, Ignazio Doneak egin zuan batetik biurtua da, baña
Kardaberaz’ek dion bezela, ez itzez erderazkoai lotuta baizik zerbait
Ignazio’ren gogo ta naikundeai jarraituaz.
4.— Kristabaren bizitza.
Dutari’ren Vida christiana deritzaion batetik itzulia.
5.— Jesus, Maria ta Joseren debozioa.
XVIII’g. eunkian, Toledo ta Sevilla’ko Cardenalak Barkapenak
eman zituzten liburu au irakurtzen zurenentzako.
6.— Senar emazte santuak.
Valmediano’ko Markesa’ r i opaldua.
7.— Justuen ispillu argia.
Eta beste elizarako liburutso, bederatziurren, otoitz ta orrelakoak.
Italia’rontz.
Egiteko oek bere mendean zituala pozik Loiola’n bizi zala, Madrid’eko
agintarien erabakiz beste lagun guziakin España’tik atera bearra
izan zuan. Donostia’rako bidean, osasun tsarra zala-ta atsekabe
aundiak igaro zituan; uri artan 26 egunean gaiztotegian eduki zuten,
132 EUSKAL-ERRIA
eta gero, atzerrirako bidean, nai gabez betetako egun asko ikusi zituan,
beti pozik eta alai, atsekabe aiek guztiak zerurako bidea laburtzeagatik
Jaungoikoak bidaltzen zizkiola uste zualako.
Kardaberaz ta Lagundiko auztiak Corcega deritzaion ugartera joan
zitezela agindu zuten Madrid’tik; eta ara joan ziran. Ugarte artan batzuek
toki batera, besteak beste batzuetara banatu ziran eta Kardaberaz’entzat
tsarrenetakoa autatu zuten: Calvi zeritzaion uria, uri illuntsu
ta edertasun gutsikoa, batez ere Corcega ta Genova’koak guda
gogorrean zebiltzen aldi oroigarri artan. Calvi’n amalau illabete egin
zituaneari, gudarientzat eta aberentzat janariz beteta iritsitako itsasontzietan
Genova-urira eraman zu t en be re lagunakin. Illabete gutsiren
buruan, eraman zuten Via-Regio’ra, andik Pisa ta Florencia’ra, ta
emendik Castelo de San Giovanni, Bolonia’ko uri tsikira: Bolonia’ri
zegokion mugapean zeuden banatuta, Castilla zarretik atera ziran lagun
guztiak.
Ordurarte ikusi zituan tokietan baño obeto bizi izan zan Kardaberaz
Castelo de San Giovanni’n, baña bere atsegintasuna iraupen gutsikoa
izan zan. 1770’ko Urrilla’ren 15’an, Teresa Donearen egunean,
elizakoak eman zizkioten, eta iru egun barru, 18’garrenean, 67 urte
gertu zituala, il zan jaioterritik urruti, gurasoak eta etsekoak itsasoz
beste aldetik zituala, baña Jaungoikoa berekin zuala.
Castelo de San Giovanni’ko elizan, elizmai nagusiaren azpian,
apaizentzat autatua zegoan tokian lurperatu zituzten Kardaberaz’en
kondarrak, bi giltzaz itsitako zerraldo batean sartu ta gero. Jesus’en
Lagundiak Castilla’mugan zuan Agintari-nagusiak, Uriarte’ko Lorenzo
Aitak, artu zuan giltza bat, eta bestea, San Giovanni’ko apaiz-nagusi
Ludoviko Gundi jaunak.
Zerraldoaren aldamenean kutsatso bat jarri zuten, eta onen barruan
ardi-larrua; larru ontan ipiñi zituzten idatzita, Kardaberaz’en
bizi aldiko berri batzuek: nun eta noiz jaio zan, Jesus’en Lagundian
noiz ezkeroztik zegoan, eta nun il zan. Eta bukatzeko itz oek: Obiit
cum fama sanctitatis.
Geroago, 1794’g. urteko Otsailla’ren 20’ean, Kardaberaz’en ezurautsak
beste toki batera aldatu zituzten, baña elizatik atera gabe. Elizmai
nagusi-petik kendu, ta Jabier’ko Franzisko Doneari opalduta zegoan
otoiztegitsoan sartu zituzten. Ala dio orduan agintedun Erabakitzalleak
egin zuan eta S. Giovanni’ko eliza-nagusiari dagozkion agerkaiak
edukitzen diran tokian dagoan agiri batek.
R E V I S T A BASCONGADA 133
Bigarren eunkian.
Sendoki ezarrita dago ernaniarren gogoetan Kardaberaz’en izena; bi
alditan adierazi dute beintzat ala dala: Kardaberaz’en jaiotegunetik bi
eunki bete ziranean, eta bere ezur-autsak Italia’tik Euskalerrira ekartzerakoan.
1903’g. urtean bete ziran bi eunkiak. Ala zala ta, jai egin zuten
ernaniarrak Lotazille’ko 28’g. egunean.
Meza-nagusia izan zan aurrenengo, goizeko amarretan. Mintegia
Aitak eman zuan, eta bitartean ederki erestu zuten Zapirain’en meza,
Donostia’tik ortarako joan ziran ereslari bikain eta ugariak. Itzaldia
Jesus’en Lagundi’ko Martinez Aitak egin zuan; egoki ta zuzen agertu
zuan Jaungoikoak eskeintzen digun maitetasuna nolakoa ta zenbaiterañokoa
dan; maitetasun ori ordaintzeko zer egin bear degun argi
erakutsi zuan, eta ederki ekarri zuan arira bein baño geiagotan Jaungoikoaren
alde arduratsu lan egiñaz bizialdia igaro zuan ernaniar donearen
izena.
Ernani’ko alkate Bireben jauna, ta Uribatzarreko guztiak, Gipuzkoako
Ekauta’ren ordez joan ziran Balbas, Loidi ta Pradera jaunak, eta
Gobernadorea (Lili jauna), ta bere Goarpelaria eseri ziran elizako toki
berezieneran. Atzean, beren tokietan, eliza aundi ta ederra beteaz,
Ernani’ko gizon, emakume ta ume geienak.
Meza ondoren Uribatzarrekoak, Ekautariak, Gobernadorea, Apaiz
ta gañeratikoak, atzetik ernaniar guztiak eta ateko asko zituztela, ta
denoren aurretik Ignazio Donearen ibilneurria joaz danbolin-jotzalleak
jarrita, Urumea-kalera joan ziran. Kale ontako etse batean jaio zan
Kardaberaz, ta etse-aurrera iritsitakoan, Kardaberaz’en bizialdi doneari
opaldutako itz egoki batzuek esan zituan Ernani’ko Uribatzarraren
buru zanak, Bireben jaunak. Bukatzerakoan ¡Gora Kardaberaz! deitu
zuan alkateak, eta ozteak bat-batean ¡Gora! erantzun zuan.
Inguruetako urietarik etorri ziran lagun ospetsuenai bazkari bat
eskeiñi zieten ernaniarrak. Bazkal ondoan, Balbas, Pavia, Arzak, Lili’k
eta beste batzuek egoki itz egin zuten Kardaberaz’en alde.
Atsaldean, bersolariak, dantzak eta jai-gai batzuek egin ziran ernaniarrak
poztutzeko.
134 E U S K A L - E R R I A
Kardaberaz’en kondarrak.
Euskaldun ospatsu asko il dira jaioturietatik urruti, ta beren kondarrak
etseratu gabe or dabiltz banatuta. Kardaberaz’enak ekarri zituzten;
ondo, ederki egin zuten gipuzkoarrak Kardaberaz’en ezur-autsak
ekartzean.
1908’g. urteko Orrillaren bigarren egunean iritsi zan Zumarraga’ra
bere bizitza osoa Jesus’en Biotzari opalduta duten monjan lenburua;
onek zekartzen kutsatso batean Kardaberaz’en kondarrak. Jarri zituzten
zalgurdi batean, eta monja, apaiz ta beste asko atzetik zirala asi
ziran Loiola’rontz.
Azkoiti’ra iritsitzean, erriko gizon eta emakuma geienak an ziran
kalietan eta leioetan. Itsi ziran dendak, asi ziran ezkillak, jo zuten musika,
ta apaizak eta Uribatzarrak buru zirala, bear zan abegi ta arrera
ona egin zioten Kardaberaz’i. Ordurako egindako eresi au erestu zuten
denak batean:
Emen gatoz danok pozez
Azkoiti’ko errira
Kardaberaz’i ematera
Ongi etorria.
1736’g. urtean Kardaberaz’en bizi-toki izan zan etsera joan eta
bere alde otoiztu zuten apaizak. Gero, Ignazio Donearen ibilneurria
eresiaz, erritik atera arte lagundu zioten kutsatsoari.
Azpeiti’ra iritsitzean, an zeuden Loiola’ko Jesus’en Lagundiko guztiak,
Uribatzarrekoak, Ekautariak, Ernani’ko Uribatzarra ta izugarrizko
oztea. Aita Aizpurua’k atera zuan kutsa, ta beste lauren artean eraman
zuten elizara. An Aita Aizpurua’k eliz-itzaldi ederra egin zuan, eta
bukatzeko, Te-Deum eta gero Ignazio Donearen ibilneurria erestu
zituzten. Eliz-gelan, lege-gizon baten aurrean, Jesus’en Lagundikoak
egin ziran Kardaberaz’en kondarren jabe.
Urrengo egunean ere eliz-jaiak izan ziran, eta ernaniarrak artu
zituzten Kardaberaz’en kondarretatik piskatso batzuek. Eta oekin Ernani-
ra iritsi ziranean, Ernani’n ere egin ziran aukerako eliz-jaiak.
Eta arretaz ipiñi zituzten elizako orma batean, toki egokian, ainbeste
errietan Jaungoikoaren alde lan asko ta asko egin zuan ernaniarren
ezur-autsak.
R E V I S T A B A S CONGADA 135
URBIETA
Gauzak asieratik asitzea ondo izaten da, baña oraingoan beintzat
nai deguna ezin egin ditekegu. Urbieta, Ernani’ko Urbieta ospetsua
noiz jaio zan pozik esango nuke baneki, baña ezin jakin izan det.
Jakiteko, Ernani’ko eliz-liburuak begiratu ta andik ateratzea zan bide
zuzen eta aukerakoena; XVI’g. eunkiaren asieran idazki guztiak erre
ziran ordea, ta Urbieta noiz jaio zan esaten zuten orriak ere an galdu
ziran garrez austuta.
Senar-emazte baserritarren semea zan Urbieta’ko Juan. Etzan aberatsa;
gurasoen lanak zekarren ogia besterik etzan etsean azaltzen.
Goizetik gabera soroan makurtuta, atsurrez lurra jo ta jo, eguzkipean
kiskaltzen batzuetan, bestietan euria ezurretaraño sartzen utziaz,
egunero-egunero ikusten zituan Juan’ek bere gurasoak. Lan asko
egin bear zan gaizki bizitzeko, ta nondik bizialdia alaitu askorik etzegoan.
Lanbide gogorrenak, neketsuenak, gogoz aurreratzen dira itsaropenak
poztutzen ditunean; egiteko nekagarrienak ere bukatzen ditugu
alai, aldapako arantzak tontorrean lora biurturik ikustea uste badegu.
Baña tontorrean ere larra besterik ez badago: itsaropenak biotza ikutzen
ez duanean, zailla, oso zailla izaten da egipen lakatzak atsegiñez
beterik aurreratzea.
Mendi artetik, soro artetik, idi, bei, ta laien artetik ateratze ezbazan,
bizialdia ondu ta alaitzeko itsaropenik etzuan Urbieta’k. Orain
eta gero, gaur ta biar lurra ausi ta lurra ausi ibiltzeko etzala jaio uste
zuan. Eta baso itzaltsuak utzi ezkero ¿nora joan? Atsurra baztartuta,
¿zer artu eskuetan? Bidea zabal zegoan. Lenago ere, nekazaritzari utzita
gudara joan ziran makiña bat euskaldun. Garaikundea ekarri zutenak
asko ta asko izan ziran; euskaldunen eskuetan ezpatea beti izanda bildulgarria.
Mendiko gurdi-bide ta bidetsigorrak bestientzat utzi zituan, eta
jetsi zan Urbieta goian bere etsekoak negartsu utzi ta.
Gudaria izango zan. Gudaria, bai; berriz etserako bidean gora
asitakoan etzan Juan, soñeko zardun Juan, baserritar gizarajo bat
izango.
Sartu zan, bada, bere gogoz gudakuntzan, eta Hugo de Monca136
EUSKAL-ERRIA
da’ren aginpean an joan zan Itali-errira, España’ko errege V’g. Karlos’en
alde gudatzera.
Gudakuntzan ospea irabazteko etzan aldi ura aldi tsarra. Gaur baño
gudazaleguak ziran orduan erriak; erregek irabazi izan al zuten ospe
ederrena, gudetatik ateratakoa zan. Erbesteak, itsaso zabalak, urrutietako
erregeak, bestien itsasontziak oinpetu ta lotzea zan orduko erregien
naikunde beroena. Uskeri bateagatik ateratzen zan beruna gizonak
zatitzera. Arrokeriak betetzen zituan biotzak.
Karlos V’g. zan España‘ko errege, errege gudaria, geldi egoteko
ona etzana. Lur irabaztez etzan beiñere aspertzen, eta biotzaren epel
aldiak alde batera uzteko, guda gogor bat irabaziagatik geiegi poztu
etzedin, eta lurbira osoa bereganatzeko zituan asmoak ez azteko, oroi
garri arro au zeukan begien aurretik kendu gabe: Beti geiago. Eta
bere gudariz lur berriak irabazten zituanean, beti geiago, esaten zion
oroigarriak; e t a ezpata-pean m en de r a t u t a, o ñe t a n belaunikaturik erregeak
ikusita ere, beti geiago, zion oroigarriak. Eta beti geiago, zion
Karlos’ek. Karlos etzan beiñere asetzen.
1520’g. urtean, Franziko errege Franzisko I’goa arkitu zuan gudabidean;
au ere etzan ona Karlos’i zelaia zabal uzteko. Karlos eta Franzisko,
biak ziran arroak, biak sutsuak, batak besteari nai zuana egiten
uzteko tsarrak.
Gogor ekin zioten; I’go Franzisko’k, Juan de Albrit’erentzat Naparroa
irabazteko asmoetan, gudarozte bikaiña bidaldu zuan arontz. Artu
zuan Iruña, baña gero, atzera uri au aren eskuetatik kenduta gaztelarrak
Franzia’rontz joan erazi zioten. Iruña’ko gudaldi ontan zauritu
zuten Loiola’ko Ignazio Donea.
Itali-errian zebillen guda-atal gogorrena. Nor noren gañean jarriko
zan ezin esan zitekean; gaur irabazi ta bigar galdu, emen atzera ta an
aurrera zebiltzen bi gudarozteak.
Franzisko’k, gizonkeri bat egin naiean, Pavia irabazteko asmoak
artu zituan. Antonio de Leiva ta bere gudaroztea zeuden barruan.
Egunero-egunero izaten ziran guduskak barruko ta atekoen artean.
Denoren gogokoak etziran guduska oek; toki ura utzita beste batzuetan
ekitea obe zala, askotan esan zioten Franzisko’ri, baña etzituan
bere asmoak uzten. Pavia irabazi edo bestela murruen oñean oroitza
arkituko zuala esan zuan, eta bere itzak ez gezurtatzeagatik etzan
uri-ingurutik aldentzen. Inguru aietan, Pavia-aurrean, Tesino-ertzean
izan zan Otsaillaren 24’ean, Urbieta’ren izena lurbira guztian ospetu
R E V I S T A BASCONGADA 137
zuan gudaldi oroigarria. Gogorki asi ziran; alde batean eta bestean gudari
zorrotz ta biotz dunak azaltzen ziran; agintariak ere gizonki zebiltzen.
Etzan bildurrik, etzan epeltasunik. Tesino-ibaiaren ertz alai ta
ederrak gorritu ziran odolez; otsa ta iskanbilla, garrasiak eta oiuak
edonun azaltzen ziran; burni goria, berun kiskalgarria ta eriozdun
galtzairua an zebiltzen gudarien eskuetan joan eta etorri eriotza uzteko
tokiak autatzen; autsak estaltzen zituan arpegiak; kea, autsez nasturik,
gorontz zijoan, baña laister berriz ere autsa ta kea bealdetik jaiotzen
ziran. Eta asko goratu gabe, laister galtzen zan autsa, ta kea ere bai,
odoi artean; gertu zebiltzen odoiak, illuna zan eguna; etzan eguzkirik
agiri.
MUJIKA’KO GREGORIO.
(Jarraituko da)
”Irurak-bat”: ITURRIAGA-KARDABERAZ-URBIETA
U R B I E T A
(JARRAIPENA)
Franzitarren alde asi zan garaikundea, baña españarrak zalantzan
ikusi zituanean, murru barruak utzita atera zan Antonio de Leiva,
agintari bikain eta trebea, ta jarri zuan berriz bide zuzenean gudaruztea.
Beste aldetik, Franzisko erregeren gizonak Lodi’n zeukaten esia
ausiaz, agertu zan Peskara’ko Markes’a ta gogoz bere laguntza Leiva’ren
alde jarri zuan. Batuta, asi ziran denok Franzisko’ren kalterako
gudatzen, e t a laister garainkundea españarrengana etortzen asi zan.
Joan zan arerioa atzeraka, atzeraka; Franzisko’k, bere gudaroztea igesika
ari zala ikustean, artu zuan Tesino-ibaiaren ertz batetik bestera
zegoan zubirako bidea, ta arontz zijoala zaldia ilda lurrera erori zitzaion.
Orduan, Franzisko’ren alboan gizon bat agertu zan, eta jarri
zion ezpatea saiets-aldean. Erregea naiz, ez nazazu il, esan zuan orduan
zaldi-pean zegoanak, eta besteak, ezpatea urrutituta, erregeri
bizitzen utzi zion. Errege, Franzisko I’goa, Franzitarren errege zan;
gizona, Ernani’ko Urbieta, Urbieta’ko Juan ausarditsua.
Erregerekin zegoala, aretioaren eskuetan bandera erortzen ez uzteko
alegin guztiak egiten ikusi zuan Urbieta’k gudarozteko banderaduna.
Ura ala ikusi zuanean, laguntzeko bidea artzea erabaki zuan, baña
joan baño lenago erregea ondo menderatuta utzi nai izan zuan. «Franziko
errege bazera, egin zaidazu esker bat» esan zion Urbieta’k Franzisko’ri,
ta egingo ziola agindu zionean, aoan bi ortzen tokiak egiten
180 EUSKAL-ERRIA
zion utsunea erakutsiaz «ontan ezagutuko nazu» esan zion ernaniarrak
erregeri. Eta Franzisko iztar bat zaldi-pean zuala utziaz, Urbieta gerturatu
zan banderadunarengana, ta bere bulartsutasunaren bidez galerazi
zien Franziko gudariai Urbietaren lagunaren eskuetatik bandera
kentzea.
Beste gizon bat alboratu zitzaion bitartean erregeri; Diego de Avila
zeritzaiona. Errege zala esan zionean Franzisko’k, menderatu zedilla
erantzun zion Avila’k, eta menderaturik zegoala laister jakin zuan.
Ezagungarririk eman zuan jakiteko egin zion galderari ezetz erantzun
zion erregek; orduan ezpatea eman bear izan zuan ezagungarritzat.
Avila’k zaldi-petik ateratzen erregeri laguntzen zion bitartean, galizitar
bat, Pita, gerturatu zan, eta onek ere lagundu zion. Errege zutitu
zanean, lepotik zintzilik zekarren Migel Donearen irudia kendu zion
Pita’k. Ontan zeudela gudari asko inguratu ziran; ura etzala errege
esanaz, il egin nai zuten batzuek Franzisko; besteak ordea, ba-zala-ta,
bere alde zeuden. Monseñor de la Mota gerturatu zan orduan, eta onek
Franzisko ezagutzen zuala, ta ura zala esan zualako, bizirik utzi zuten
erregea (1).
Errege menderatzera lenengo-lenengo joan zana, Urbieta izan zan,
guk esan degun bezela gertatu ziran gauzak-eta. Baña Urbieta’ren
urrengo joan ziranak ere berentzat ospe apur bat nai zutelako, beren
izenak Urbieta’renaren aurretik ipiñi nai izan zituzten. Alperrik ordea;
Diego de Mendoza, Urbieta’reri agintariak, Alfonso Dávalos,
Fernando de Alarcón, Pomperan, eta beste batzuek ere bai, berak arkitu
ta menderatu zutela errege zioten. Baña ezdabaidak joan ziran;
Urbieta’ri zor zaiola eginkizun ura denok bat batean diote gaur. Gonzalo
de Illescas (2), Garibay (3) Mañé y Flaquer’ek (4) ala diote; ala
(1) Colección de documentos inéditos para la Historia de España. Por los señores Marqueses
de Pidal y de Miraflores y D. Miguel Salvá, individuos de la Academia de la Historia.
Tomo XXXVIII. Madrid. Imprenta de la Viuda de Calero, calle de Santa Isabel, número
26. 1861.
Onela deritzaion liburutik, 289’g. orrialdean Historia de la guerra de Lombardia, batalla
de Pavia y prisión del Rey Francisco de Francia dion tokitik artu ditut berri oek. Biblioteca
Nacional deritzaion Madrid’eko liburutegian (Sala de Ms. G. 98) dago idazti au, ta
liburua argitaldu dutenak uste dutenez Fray Juan de Ozuaga’k idatzitakoa da,
Historia del Emperador Carlos V idatzi zuanean, Sandoval’ek begien aurrean zeukan
idazki ura. Au-dala ta, antz asko dute idazkiak eta Sandoval’ek liburuan erregeren menperatzeari
opaldu ziozkan orriak.
(2) Historia pontifical.
(3) Compendio historial de las crónicas y universal Historia de España.
(4) El oasis. Viaje al país de los fueros deritzaion liburuan.
R E V I S T A BASCONGADA 181
dio Sandoval’ek, V’g. Karlos’en bizialdiko gertaera guztiak idatzi zituanak
(1), eta ala diote guda aien berriak agerrerazi dituzten guztiak.
Eta oek denak ukatuta ere, ezeztu ezin litekean agerkai bat badaukagu
gure alde; Franzisko erregeren aitorpena. Errege au, menderatu ta
gero, Pizzighitine’ko gaztelura eraman zuten, eta an, Epailla’ren laugarren
egunean argi esan zuan Urbieta gertu ibilli zala ta Ernani’ko
gudariari zor zion guztia (2).
¿Nolako sariak, nolako eskerrak eskatu ote zituan Urbieta’k bere
eginkizunaren ordaingarritzat? Franzisko erregek esan digu: Hugo de
Moncada, Franzi’tarren eskuetan zegoan Urbieta’ren agintariari jaregitea.
¿Eta ezer geiago ez? Ezer geiago, ez. Gudari sutsua zan Urbieta,
baña biotz oneko gizona ere bai. Arerioen erregea ekarri zualako eskatu
nai izango zuana errez emango zion España’koak; bizia kendu
etziolako edozer gauza eskutaratuko zion Franzi’koak. Edozer esker,
edozer gauza eskatzeko, ura zan ordua. Eta ala ere, gudari guztiak gogoz
nai izaten dituzten sariak alde batera utzita, Urbieta’k bere agintariari
jaregitea eskatu zuan. Ortan errez ezagutzen da Urbieta nongoa
zan; euskaldunak beti izan dute begirune ta naitasun aundia nagusi
ta agintarientzat.
Eskatu ez-bazituan ere, iritsi zituan beste sari batzuek. Santiago’ren
ordenako zaldun egin zuan Karlos’ek, eta gañera berak eskeiñi zizkion
ezkutarmak nun nai azaltzeko baimena eman zion.
Ona ezkutarma oek nolakoak ziran. Lenengo zatian, zelai oriurdin
batean, bularrean lis-lora bat, lepotik sartuta bureztun bat, eta ugalak
zintzilika zeuzkan zaldi erdi bat; bigarrenean ezpata zatitudun beso
bat eta azpian, Tesino-ibaiaren oroigarritzat, itsas-urak.
Errege Franzisko Franzi’ra biurtu zanean, Urbieta’k egin zion
ikustaldi bat; asko alaitu zan erregea, ta berekin eduki nai izan omen
zuan Urbieta, baña au atzera Itali’rontz joan zan errege Karlos’i bere
lagun tasuna eskeintzera.
Ernani’tik irten zan ezkeroztik gudari zorrotz ta sutsua izan zala,
(1) Sandoval.—Historia del Emperador Carlos V.
(2) Franzisko erregek eskutitz bat egin zuan Franzi’koen izkuntzan. Gaztelukoen izketara
biurtuta Ernani’ko Uriechean arkitzenda. Ona nola dion :
«Francisco por la gracia de Dios rei de Francia.—Hacemos saber á todos aquellos á
quien tocare, que Juan de Urbieta, del Sr. D. Hugo de Moncada fué de los primeros que se
hallaron en mi riesgo, cuanto fuimos presos delante de Pavia, y nos ayudó con su poder á
salvar la vida, en que le estamos en obligación: y entonces nos pidió diésemos libertad al
dicho señor Hugo su amo, nuestro prisionero: y porque esto es verdad, dimos firmada la
Presente de nuestra mano. En Pizqueton á cuatro dias del mes de Marzo de 1525.— FRANCISCO.
182 EUSKAL-ERRIA
argi ikustenda; orregatik egin zuten bestien agintari gudakuntzan Capitan
deritzaion mallara igoaz.
Bere jaioterritik urruti etzan il Urbieta; arontz, onotz, joan eta
etorri ibilliagatik, etzuan etse-oroipena aztu, ta gudarontz joateko Ernani’ko
mendietaku bide tsigorretatik alai jetsi bazan, alai igo zan
gero bide tsigorretatik gora, berriz ere baserri zar ta maitearen itzalpean
bizitzeko asmoz beteta. An bizi izan zan pakean, gudako iskanbillaren
ordez tsorien eresiak adituaz; ta arerioren kaltez besoa jasotzeari
utziaz, beartsuen etsietan ondasunak banatzeko jasotzen zuan.
Ala bizi izan zan 1553’g urte arte. Urte artan, Dagonilla’ren 23’an
il zan Ernani-urian, eta 24’ean sartu zuten elizmai nagusiaren aurrean
zuan illobian, eta gertu jarri ziruzten Urbieta’ren ezkutarmak
inguruan itz oek zituala :
«El señor Emperador espidió cédula de este blason y escudo,
refrendada de Francisco de los Cabos, para Joanes de Urbieta y
sus descendientes, á los 20 de Marzo del año de 1530.»
*
* *
¿Ernani-uriko zeian ba i aldago Urbieta’ri opalduta arrizko irudirik?
Ez. Kardaberaz’i opalduta ere ez; ezta Iturriaga’ri eskeiñitakorik
ere. ¿Egiteko asmorik izan aldute ernaniarrak? Bai. Elgoibar’en 1856’g.
urtean egin ziruzten Batzarretan, Urbieta’ri Ernani’n eta beste euskaldun
ospetsu batzueri beste uri batzuetan irudiak ipintzea eskatu
zuten, baña Gipuzkoa’k orduan ortarako dirurik etzeukala, ta asmo
aiek gerogorako uztea erabaki zan. Geroago, 1866’g. urtean, Azkoiti’ko
Batzarretan ori bera eskatu zuten baña berriz ere gerogorako
utzi ziran asmoak.
*
* *
R E V I S T A BASCONGADA 183
LENENGO GEIGARRIA
Iturriaga il eta gero, lenengo aldiz Manterola’k argitaldu zituan
ipuiak, (1).
Erbiak, eta Igelak.
Abarrotsak erbiak
Ditu ikaratzen,
Eta lasterka iges
Asten dira joaten.
Anitz ikara andi
Baten ondorean,
Bein esan omen zuten
Elkarren artean:
«Ikaraz laborrian
Beti egotea,
Egia esateko
Ez da bizitzea.
Goazen emendik, goazen
Zingira batera,
Geren buruak bota
Eta itotzera.
¿Zertarako Jainkoak
Ginduen erbiak
Egin mundu onetan
Onen beldurtiak?»
Aien golpearekin
Guztiak batean
Sartu ziran igelak
Ikaraz loipean.
Ikusi zitunean
Pesta au erbiak,
«Oien parean gaituk
Soldadu aundiak»,
Esaten dute, eta
Guz tia k bertatik
Irten ziran kanpora
Zingira artatik.
Onela egiten da
Gure suertea.
Tsarragoen aldean
Zan baño obea.
Leoia, eta Akerra.
Tsarak eta mendiak
Beak eta goiak
Ongi ikusirika
Goiz batez leoiak,
Esan zuen beregan :
«Neabilk alperrik,
»Ez diat arkituko
»Berdin gaur nik eizik.»
Zañak jaten asi zan
Iltzeko gosea;
Onetan aditzen du
Akerraren bea.
Gora begiratzen du
Eta du akerra
Ikusten arkaitz puntan,
Dan bezin ederra.
Nola ara leoia
Joan ez zitekean,
Kokorika jarririk
Aitzaren oñean,
(1) Ikusi: Cancionero Basco. Serie III. 44’g. eta ondorengo orrialdetan.
184 EUSKAL-E R R I A
Asten da betik gora
Akerrari deitzen:
«Jatsi zaitez lenbailen,
»Nazu ikaratzen.
»Perill andian zaude
»Or nere maitea,
»Polikitso jatsiaz
«Etorri zaitea.
»Obe da muskilla jan
»Emen seguruan,
»Ezen ez elorria
»Zu zauden lekuan.»
—«Noiz ezkero—akerrak
dio goitik deitzen—
»Zu akerren perillak
»Zaitu ikaratzen?
»Zalameriakin ni
»Ez naiz engañatzen.
»Zu or tsit ongi zaude.
»Ni tsit ongi emen.
Nork itzegiten digun
Eta zer fiñekin
albadegu lendanik
Bear degu jakin.
Tsaberama, eta Arranoa.
Tsaberamak darama
Gañean maskorra,
Barekurkullo gisa
Baña tsit gogorra.
Arra bat ibiltzeko
Bear ditu nozki,
Nik ikusi dedanez,
Egun bat edo bi.
Arranoa ikusi
Eta egun batez
Ojuka esan omen
Zion, diotenez:
«Mesede bat eskatu
Bear dizut zuri,
Egako lezioak
Ekaizkitzu niri.
Ikusteko an goitik
Dan zeru guztia,
Illargia, izarrak
Eta eguzkia:
Oiek ikusi eta
jatsitzean berontz,
Ibilliko naiz gero
Orrontz, eta onontz.
Ez da izango iri
Ez erri tsikirik
Egan ikusi gabe
Utziko dedanik.»
Arranoak izkuntz au
Aditzearekin,
Nai omen zuen bertan
Algaraz ler egin.
Eranzun omen zion:
«Jainkoak airean
Naidu ni ibiltzea,
Zu berriz lurrean.»
Tsaberama badago
Bere temarekin:
Artzen du arranoak,
Darama berekin.
Odeietatik gora
Eraman ondoan,
Asten zaio galdetzen
Kontentu dagoan.
Ezetz, esaten dio,
Beldurrez beterik,
Eta jatsi dezala,
Arren, goi artatik.
Orduan arranoa
Zaio asarretzen,
Batetan uzten dio,
Arkaitz bat du jotzen,
Eta izanagatik
Guztizko gogorra
Bere bizkar gañean
Zeraman maskorra,
R E V I S T A BASCONGADA 185
Milla puska egin zan
Arkaitza jotzean.
Arranoak goitika
Zion bitartean:
«Eskarmentatu bitez
Jende temosoak,
Buru arroak, eta
Enbidiosoak,
Ikusirik onela
Zer zaien gertatzen,
Zeren konseju onak
Ez dituzten artzen.»
Asto Leoi larruz jantzia.
Astoak leoiari
Enbidia zion,
Eta pensamentu bat
burura zitzaion.
Leoi larruz jantzirik
Mendira irten zan,
¡An sortu zuen festa
Ikustekoa zan!
Otsoak, basurdeak,
Artzak, azeriak,
Astoaren igesi
Zebiltzan guztiak.
Orra non artzai batek,
Bere etsolatik,
Zein dan ezagutzen du
Belarri ertzerik.
Artzen du makilla bat,
Badi joakio,
Golpeka bereala
Erasotzen dio.
Asitzen da astoa
Miñez arrantzaka,
Abereak dijoaz
Argana presaka,
Zergatik egin zuen
Gaisoak arrantza,
Baldin bazuen ere
Leoiaren antza.
Ikusi zutenean
Lurrean astoa
Arras elbarriturik
Makillaz gaisoa,
Leoi larru zar batez
Erdi estalia
Eta ortzen artean
Zeukala bizia,
Eztanda egin nairik
Omen ziran asi
Ikusirika noren
Zebiltzan igesi.
Zenbat asto ez dira
Munduan ikusten
Leoiaren papera
Dutenak egiten,
Eta kentzen bazaie
Larrua gañetik
Gelditzen diradenak
Arras lotzaturik?
Oriña, eta Aiena
Zangak aditu eta
Landetan oriñak
Egiten ditu iges
Bere alegiñak.
Or salto, emen salto,
Lertzen ibillirik,
Ezin arkitu zuen
Iñon estalperik.
Estutasun onetan
Zanean ikusi
Aien-pean jarri zan
186 EUSKAL-ERRIA
Nola bait zan aiena
Guztizko tsikia,
Kokorika bildurik
Zegoan guztia;
A re n fortunarako
Ostoak andiak
Zeukazkien aienak
Eta ugariak.
Seguru zegoala
Beregan ustean
Osto jaten asi zan
Faza ederrean,
Eta gure oreña
Alderdi batetik
Agerian jarri zan
Uste gabetanik.
Nola dituzten kastaz
Eiztari tsakurrak
Tsit zorrotzak begiak,
Zorrotzak sudurrak,
Usaia sentiturik
Die begiratzen,
Ikusien dute, eta
Bertan arrapatzen :
Puskatu zuten oren
Eskergabekoa,
Jaten arizalako
Matsaren ostoa.
Alako mesedea
Artu ondorean
Eta ostorik gabe
Aiena uztean,
Oreñak izan zuen
Ongi merezia,
Tsakur aien ortzetan
Uztea bizia.
Len edo gero beti
Gure Jaungoikoak
Gaztigatzen oi ditu
Eskergabekoak.
Eiztaria, eta Zakurra.
Pinto erbi zakurra,
Tsit zan eiztaria,
Beñere ez zitzaion
Faltatzen zauria;
Basurdeen eizera
Zoan bakoitzean
Odola zeriola
Sartzen zan etsean.
Guztiz zartu zan Pinto,
Eta orregatik
Nausiak zerabillen
Eizaren ondotik.
Egun batez atzeman
Zuen basurdea,
Baña ortzen arterik
Joan zan aberea.
Nausiak deitzen dio
Ojuka, dak, dak. dak,
Arrapatzen du berriz,
Sartzen dizka ortzak.
Nola bere aldetik
Ez zan basatia,
Igesi joanagatik,
Mutill beldurtia,
Asten zaio muturka,
Eramanik griñak,
Eta sartzen diozka
Bere letagiñak.
Uzten dio zakurrak,
Iges egiten du,
Zauriz betea Pinto
Guztia uzten du.
Nagusiak arturik
Makill bat eskuan
Jotzen du bizkarrean,
Jotzen du buruan.
Pinto gaisoa dago
Lurrean etziñik
Negarrez deitzen: «Jauna,
»Ez daukat indartik:
»Adiñ andiak dakar
»Indarren galtzea,
R E V I S T A BASCONGADA 187
»Basurde ori berriz
»Da guztiz gaztea;
»Sei urte gutsiago
»Baldin banituke,
»Ori eta beste bi
»Nik ilko nituke.
»Oroitu bear luke
»Nere nagusiak
»Oraindaño atzeman
»Ditudan guztiak,
»Il ditudala beti
»Tsiki eta andi,
»Eta egun batean
»Ill nituela bi.
»Baña gaur bakarrik da
» Berori oroitzen
»Lenago zein nintzan ni,
»Ez orain zein naizen.
»¡Ongi esan nezake,
»Ausen bai pagua!
»¡Onen leial izana
»Daukat nik damua!
»¡Baña ez! gaizki diot,
»Zakurren jabeak,
»Ez dirade guztiak
»Onen eskergeak!
»Berori bezelako
»Nagusiagatik
»Errepañak diola
»Sinistatzen det nik:
»Eskergabeetatik
»Sekula guztian,
»Ez esperatu ezer
»Bazaude premian.»
Mendiak aurgiten.
Turmoiak ortik, eta
Tsimistak emendik,
Zeude n jende guztiak
lkaraz beterik,
Pensatzen zuelarik
Nork bere buruan.
Azken juizioa
Ote zan orduan.
Dakazkite onetan
Zorion berriak,
Aurregiten daudela
Auzoko mendiak.
Ikarak utzi eta
Jendea zegoen
Zerk aien sabeletik
Jaio bear zuen.
Noiz bait badator bada
Lasterka gizon bat,
Jaio dala, esanaz
Sagu tsikitso bat.
Au da gertatzen dana
Askotan munduan.
Gauza miragarri bat
Uste dan orduan.
Urrutiko intsaurrak
Soñuak andiak
Egiten oi dituzte
Izanik tsikiak.
Aizkora, eta Kirtena.
Egurgille bat zoan
Me n d i a k bar re n a
Eta galdu zitzaion
Aizkora kirtena.
Berri bar egiteko
Arbolai zien
Adartso bat eskatu;
Eman nai ez zien.
Arteak, zeña bait da
Asko bizi naia,
Kupiturik ematen
Dio kirten gaia,
188 EUSKAL-ERRIA
Ustez ezaguera
Izango ziola
Eta beñere gaitzik,
Naiko ez zioia (1);
Baña kirten berria
Ozta zion jarri,
Golpeka asten zaio
Bertan arteari.
Orduan arteari
Ziozkan lizarrak
Guztia larriturik
Egin deadarrak,
Esaten ziolarik;
«Narratzar astoa!
»Ez diguk gaur ik egin
»Serbitzu gaiztoa!
»Igandika asi dek
»Eskerrak ematen,
»Ire astakeria
»Ongi dek pagatzen;
»Ala ere bakarrik
»Pagatzen bauke,
»Gaitz erdia besterik
»Izango ez uke,
»Baña, lastima dana,
»Baso au guztia
»Geldituko dek sarri
»Arras ebakia.»
Etsaiari laguntza
Dionak ematen
Orrelako eskerrak.
Oi dizkik izaten.
Artzanora, eta Otsoa.
Otsoak, zijoala
Bein mendia gora
Topos topo arkitu
Zuen artzanora.
Gelditzen dira biak
Elkarri begira,
Ez batak, ez besteak,
Ez nairika jira.
Egoteaz bakoitza
Nekatu zanean,
Beldurra zeukatela
Lotsaren ordean,
Asi ziran egiten
Elkarri agurra,
Lenbizia otsoa,
Azkena zakurra.
«Goiz abill, mutill—dio
Otsoak esaten—,
Ez aut nik maiz onela
Bakarrik topatzen
Artaldea utzirik
Mendi oik gora;
¿Zer pensamentu mot gaur
Zaik iri gogora?»
«Pozik esango diat,
—Artzanorak dio—,
Nere pensamentuak
Deus badu balio.
Etorri nauk ni, mutill,
Gaur ire bidera,
Erakeri andia
Dala esatera,
Beti gu ibiltzea
Elkar persegitzen,
Eta lepo ondotik
Letagiñak sartzen.
I aizen bezin mutill
Gogorra izanik,
Ez ioke ardiai
Egin bear gaitzik;
Aitor zak dala gauza
Tsit lotsagarria
Otsoak izatea
Etsaitzat ardia.
(1) Manterolak ipui au argitaldu zuanen, bi neurtitz oek etzituan ipiñi, baña Iturriaga’k
bai eskutiztuta utzi zuan ipuian.
R E V I S T A BASCONGADA 189
Iretzat dituk azkoz
Kontresta obeak
Artz, eta katamotzak
Eta basurdeak.
Au egiten bauke,
Etsairika gabe,
Izan gindezkek biok
Egun onen jabe.»
«Arrazoi andia dek,
—Dio erantzuten—,
Eta bertatik diat
Nik itza ematen,
Ez dituztela ardi,
Eta arkumeak
Beteko berriz nere
Tripako esteak.»
Onela itz egiñik
Bi adiskideak
Joan ziran segituaz
Atzerontz bideak,
Baña utzirik artzak
Et a katamotzak,
Otsoak sartzen zizten
Ardiai ortzak.
Maiz badirade era
Sermoiak aditzen
Jatorrizko griñai
Ez oi zaie uzten.
Otsoa ta Artzanora.
Artzaiak zeukazkiten
Mendian zepoak
Otso gaizto andi bat
Arrapatzekoak;
Artzanorak zebiltzan
Gañera or emen
Non ta nola otsoa
Atzemango zuten.
Onek jaten zizkaten
Ziran arkumeak
Eta arras galtzera
Zoaien artaldeak.
Otsoak t a artzanorak
Elkar topos topo
Egin ondoren, daude
Nork nori erasoko.
Biak ziraden guztiz
Mutil balienteak,
Faltarika egiten
Ez zien korajeak.
Esaten dio otsoak :
«Mutill, zertarako
Zioago elkarri
Orain erasoko?
Obea dek guretzat
Askozaz pakea,
Ez burruka asi ta
Elkar puskatzea.»
«Arrazoi dek — zakurrak
Dio erantzuten,
Eta modu onetan
Dio itzegiten—:
«Niri iduritzen zaidak
Gauza itsusia
Orrela ibiltzea
Otso indartia
Iltzen bildots umil ta
Kulparik gabeak,
Ta galtzera botatzen
Arras artaldeak.
Badituk basoetari
Artz ta basurdeak
Ik dean famarentzat
Askozaz obeak.
Ez dituk, mutill, berdiñ
Ire letaginak
Arkume ikarakor
Gaisoentzat egiñak.
Zenbat eta etsaia
Izan gogorrago,
Anbat gure fama dek
Azkoz andiago.
Ez dik sekulan, mutill,
Ire balentiak
190 EUSKAL-ERRIA
Ibilli bear iltzen
Bildots ta ardiak:
Ori dek beldurti ta
Ergalen kontua,
Aitortuko dek dala au
Ezin ukatua.»
Arrazoia zuela
Tsoilki aitorturik
Otsoa apartatu zan
Artzanora gandik.
Jakiten dute artzaiak
Egin zan pakea,
Ikusten dute doala
Galtzen artaldea,
Zeren ez dio uzten,
Otsoak griñari,
Jaten dizte egunean
Bildots bat edo bi.
Amorraturik jartzen
Dirade gaisoak
Saldu dituelako
Zakur pikaroak,
Artzen du eskuan batek
Bere garrotea.
Bes t ea k makilla ta
Besteak katea,
Erasotzen diote
Guztiak batetan,
Ez dago zer esanik
Batere onetan;
Ain gogotika dute
Astintzen zakurra
Non austen diozkate ankak
Ta bizkar ezurra.
Otsoak ez bazuen
Ebatsi bildotsik
Arrazoi zan bezela
Geiago artaldetik.
Ez ziraden makilla
Eta garrotea
Puskatuko, ez ere
Burnizko katea,
Zakurrari gañean
Ezur ebakitzen
Eta gizagaisoa
Joka illik uzten.
Baña otso gaiztoak
Pakea azturik
Eta betiko griñaz
Arras garaiturik
Jaio ala arkume
Zu en arrapatzen,
Eta artalde guztiak
Zijoan akabatzen.
Griña gaiztoak badira
Gaztetandik artzen
Bizia dan artean
Ez dirade uzten.
MUJIKA’KO GREGORIO.
(Jarraituko da)
"Irurak-bat": ITURRIAGA-KARDABERAZ-URBIETA
(JARRAIPENA)
BESTE IPUI BATZUEK
Iru aldiz, lau aldiz edo geiagotan eskutiztu zituan Iturriaga’k bere
ipuiak. Eta etzituan denak beti berdin eskutiztu; zertan edo artan aldatu
zituan batzuek berriro eskutiztean. Au dala-ta, Iturriaga’k eta Manterola'k
argitaldutako ipuiak ikusi ditut nik zerbaitean aldatuta; batzuek
gauza gutsitan, geiagotan beste batzuek. Belea eta Atseria da
bereziena oen artean. Ez dago beste guziak bezela gipuzkoarren euskeraz;
lapurtarren euskeraz dago. Berdingetasun ori itz batean edo bitan
sartuta daukaten ipuiak alde batera utzita, ona emen berdingetasun
geiena dutenak.
Belea eta Atseria
Aritz mehe eta luze
Baten gain gainean
Bele bat ikusi dut
Gan dan egunean.
Bere mokhoan zuen
Gasna bat andia
Borda leiho batetik
Ebatsi berria;
Atseri bat yalki zen
Oihanen artetik
Eta iragaiten zen
Aritzen azpitik;
Fite zuen gasnaren
Usaia senditu,
Eta gorat begira
Bertan zen gelditu.
Ikusi zuenean
Ain gasna andia
Ebastea zen aren
Desira guzia.
Dago aritz azpian
Gaisoa geldirik
Gasna nola ebatsi
Eziñ asmaturik.
An gorat igaiteak,
Bere artean dio,
R E V I S T A BASCONGADA 231
Igaiten banauk ere
Ez dik Deus balio:
Zeren nik nai banuke
Arganat gorat yoan,
Gasna belearekin
Yoanen duk airean;
Zerbait bertze gauzarik
Bear duk asmatu;
Ba, ba oraindika
Zaidak gogoratu.
Ene gogoratzea
Anitz ederra duk,
Beleak daukan gasna
Sarri nerea duk.
Bertatik asten zaio
Beleari deitzen,
Aspaldian maitea
Ez zaitut ikusten;
Sinistatu nazazu,
Zeren diot zinez,
Pena andi bat nuen
Ote zeunden miñez.
Ez da denbora asko
Guk gure etsean
Erraten genduela
Elkarren artean:
Lastima izanen da
Auzoko belea
Orren gazte dalarik
Gaisoa hilzea.
Sinistatu nazazu
Dudarika gabe
Egaztien artean
Zu zare errege
Luma bezin ederra
Badezu kantua;
Ala dezun edo ez
Or dago kontua.
Zeren guk ez zaitugu
Aditu kantatzen
Behinez zure kantuaz
Ez naiz ni oroitzen.
Aditu zuenean
Landori eztia
Orra nun zoratzen dan
Belea guztia.
Kantatzeko idiki
Ondoren mokoa,
Aren gasna lasterka
Lurrera an doa.
Atseriak irriaz
Omen zion deitu:
Orren kantu ederrik
Ez dut nik aditu;
Yinko onak dizula
Zuri osasuna
Zure kantu eztia,
Zure edertasuna.
Anitz kontent izanen
Naiz nere aldetik,
Sabela beterika
Nik zure mokotik.
Atseria an gantzen
Bere gasnarekin
Gelditurik belea
Sabel utsarekin.
Landorio falsoa
Duenak sinhesten
Onelako enganoak
Ditu eramaten
Zakur biak.
Sultan, zakur ausarta
Ta jale andia
Zan bezin luze zetzan
Lurrean jarria,
Begiak armaturik
Gurrinka egiñaz
E t a bizkitartean
Arizter bat janaz.
Pinto be r e laguna
Gurrinka aritzean
Badijoa ta jartzen
Zaio aldamenean.
232 EUSKAL-ERRIA
Arriturik guztia
Asten zaio esaten:
Esker ori nausiari
Diok gaur ematen?
Ez aiz oroitzen zenbat
Gaituen maitatzen?
Nor diabruk emandik
Iri burutara
Ari izterra artzera
Joatea espensara?
Oroit ari aizela
Zakur famatua
Pare gabe noblea
Eta ez katua.
Utzizak, Sultan, utzi
Izterra lenbailen
Zinzilik ipintzeko
Zegoan tokian len.
Ez dik oraindik falta
Tsit zati andirik,
Ez ditek pensatuko
Jan diokala ik.
Katuen bati kulpa
Ziotek botako
Ire fama onela
Dek ongi gordeko.
Batere ez dio egiten
Sultanek kasorik
Arizterrari dio
Ekiten gogotik.
Mutil, utziakiok
Bestela nausiak
Puskatuko zizkiguk
Gaur ezur guztiak,
Egurra jatsiko dek
Gure bizkarrera
Ez bagiaitzik botatzen
Ilta ibaiera.
Mereziko diagu
Edozein kastigu
Baldin be r a koleran
Ipintzen badegu.
Emateko ainbeste
Mezedeen eskerra
Ostuko ion bada
Ariaren izterra?
Onela Pinto jaunak
Omen zion itzegin
Ta ara zer erantzuera
Sultanek zion egin:
Pinto, guztiz ederki
Dirak ik itzegin
Baña gelditutzen nak
Ni duda batekin.
Esan zak, baldin uzten
Badet izter au nik
Ez dek berealasen
Artu ta jango ik?
Beñere konsejuak
Ez dute indarrik
Irteten badirade
Gaiztoen aotik.
Errementaria ta Tsakurra.
Erre m e n t a r i batek,
Kanpoan zanean
Etse zai zeukan beti
Tsakur bat atean.
Egun batez lapurrak
Atzeko aldetik
Sartu ta ostu zuten
Dirua kutsatik.
Oartu zan orduan
Errementaria
Ostu zutela kutsan
Zan diru guztia,
Burua galtzen du ta
Arturik makilla
Etse guztitik dabill
Tsakurraren billa.
Atorkit onontz, Turko,
Ator onontz, dio;
Tsakurrak bereala
Obeditzen dio,
R E V I S T A B A S CONGADA 233
Eta dijoakio
Belarriak bean,
Burua makur eta
Buztana anka pean.
Turko, dio nausiak
Zertarako aut nik?
Ez diok etseari
Egiten konturik?
Su tegi ko malluak
Ez aute esnatzen,
Sukaldeko soñuak
Laister au ernaitzen;
Eguardi ta arratz
Maian ni jartzean
An aukat falta gabe
Tsut aldamenean.
Ikusi gabe ago
Nere sutegia,
Ozta ezagutzen dek
Ire nagusia.
Markesen bat al aizi
Bestela Kondea,
Egoteko alferrik
Ta beti asea?
Itz oiek esan, eta
Turkok ikustean
Nausiaren egurra
Zuela gañean,
Igas egiten du, ta
Dio urrutitik,
Bada arkitu zuen
Atea itsirik:
Zer! ni baño geiago
Al dira kondeak
Bizitzeko alferrik
Ta beti asean?
Turkok au esan zion
Ain asarratua,
Ain kolera andian,
Ain amorratua,
Non ikaratu zuen
Bere nagusia
Ipiñi ziolako
Mutur itsusia.
Jaiotzez—dio Turkok—
Daukat aditua
Berekin dakarrela
Nork bere patua.
Tsakurrena nai dezu
Zuri esatea?
Ona bada: jan ta lo,
Bestela katea.
Ez diot, nere ustez,
Iñortsori eman.
Ez orain eta ez len
Nigatik zer esan.
Lapurrak sartu dira
Atzeko atetik,
Aurrean nindaukazun,
Zer kulpa daukat nik?
Au da esan ziona
Berriz tsakurrari:
Oiek guztiak dira
Turko, erausiak,
A k a b a tu ditzagun
Gaur gure auziak.
Badakizu zuk dala
Etse au nerea,
Nai det bada bertatik
Emendik joatea;
On da ikus dezazun,
Turkotso gaur bertan,
Nola bizi diraden
Beste tokietan.
Irten zan bereala
Tsakurra etsetik,
Nagusia utzirik
Diru gabetanik;
Baña guz tiz kon ten tu,
Zeren, egun artan,
Itorik uste zuen
Gelditu an bertan.
Turkok bere aldetik,
Ez zuen penarik,
Latso zebillelako
Nausi gabetanik;
Ordea egun asko
Igaro baño len,
Latsotasuna zer zan
Ezagutu zuen.
234 EUSKAL-ERRIA
Goizetik arratzera
Kontentuz beterik,
Zebillen arat, onat,
Egin gabe lanik.
Baña nola zimurtzen
Zijoan sabela,
Dio: ezin biziko
Nak beti onela.
Asten da atez ate,
Ta etse batean
Sartzen da barrena, ta
Dago sukaldean;
Jaten ematen diote,
Eta arratzean
Etse zai uzten dute
Atzeko atean.
An egon bear zuen
Gau guztian ernai,
Baldin makillaz joka
Ez bazuen ill nai.
Ikusi zuenean
Bizi modu ura,
Esan zuen: ez naiz ni
Emen egon gura.
Irten, ta sartutzen da
Beste etse batean,
Eutsi eta ipintzen
Dute an katean;
Jiraka ta biraka
Goiz guzti-guztian
Egun oro zebillen
Torna burruntzian.
Ez zitzaion iduri
Tsit gogorra lana,
Baña bai ikusi ta
Ezer ezin jana;
Batez ere linburtzen
Zuen arikiak
Burruntzitik bota tu
Oi zuen usaiak.
Iñolaz ezin zuen
Bizi au eraman;
Iges egiten du, ta
Ez daki nora joan.
Badabill orrontz onontz
Karrikaz karrika
Eziñ arki dezake
Iñori etserika.
Sartzeko egiten du
Askotan alegiñ,
Baña jarraitzen diote
Erratz makillekiñ;
Onela dabillela
Turko, azkenean
Gizon zar itsu batek
Artzen du etsean.
Nausia asten zaio
Festa asko egiten,
Tsutika ipiñi, ta
Dantzan erakusten.
Tsakurra eroturik
Zegoan guztia
Topatu zualako
Alako nausia.
Nekeak ekarten du
Jateko gogoa,
Arratsean gose zan
Tsit Turko gaisoa;
Gosea kendutzeko
Aren afaria
Izan zan arto zaiez
Egindako ogia.
Usai egin ta Turko
Zijoan atzera,
Itsuak deitzen zion:
Atorkit onera;
Turkok ikusi zuen
Zabalik atea,
Indarka autsi nairik
Asten da katea;
Baña itsuak zeukan
Gogorki loturik,
Ez zan iñolaz ere
Igesi joaterik.
Makil joka itsuak
Zuen elbarritu,
Intziriaz gaisoa
Antsen zan gelditu
Esaten zuelarik
Bere barrenean:
R E V I S T A BASCONGADA 235
Ez banintzan kontentu
Lenengo etsean,
Gosez ill bearko det
Eta makil pean.
Itsu zakur iltzalle
Madarikatua,
Ire eskuetan dek
Gaur nere patua;
Ongi gertatu zaidak,
Izanik tsakurra,
Nere nausi onentzat
Ni n d u an makurra.
Ikus bezate nigan
Nere antzekoak,
Zer azken pin daukaten
Ni bezelakoak,
Sinisturik tsakurren
Zori ona dala
Izatea etsean
Beti sei leiala.
Euliak eta eztia.
Agirian badago,
Berekin eztiak
Bereala an ditu
Millaka euliak.
Jaten asitzen dira
A i n nabarbendurik
Non gelditu oi dira
Preso oñetatik.
Au berau gertatzen da,
Naiz izan guria,
Ori aberetsoen
Itsumen andia.
Laster galdu oi dute
Gaisoak bizia
Batetan iritsi naiz
Janari guztia.
Au egiten balute
Euliak bakarrik
Ez litzake kristabak
Zer izan penarik;
Baña gizonak ere
Abereen gisa,
Begiak itsuturik
Munduan gabiltza,
Janean edanean
Osasuna galtzen
Geiegi biziz beti
Bizia laburtzen.
Eskarmenta gaitezen
Eulien buruan,
Lezioak artuaz
Aldegun moduan.
Luzaro eta ongi
Nai badegu bizi
Gaztetandik beagu
Sensuz ondo jantzi.
236 EUSKAL-ERRIA
BIGARREN GEIGARRIA
VIRGILIO’REN I’GO EGLOGA
(Iturriaga'k euskeratua)
ARTZAI KOPLAK
Melibeo.
Titiro, zu or zaude,
Faza ederrean,
Luze luze etziñik
Pago itzalean:
Tsirola jo ta kanta,
Or zaude zalanzan,
Amarilis maitea
Noiz etorriko dan;
Gu berriz emen goaz
Erritik igesi,
Etsea eta lurrak
An ditugu utzi;
Gu negarrez gabiltza,
Zuk ortse jarririk,
Ez dezu Amarilis
Alabatu baizik.
Titiro.
Melibeo, bizi naiz
Deskansu onetan
Zeren bizi modu au
Jainkoak dit eman;
Oni zor diot emen
Tsirola jotzea,
Eta nere idiak
Landan bazkatzea.
Bein baño geiagotan
Onen aldareak
Ikusiko dituzte
Nere arkumeak.
Melibeo.
Ez dizut nik, Titiro,
Enbidirik artzen,
Baña esango dizut
Zerk nauen arritzen;
Da zu or ikusteak
Deskansu orretan
Penak diradenean
Bazter guztietan.
Ona ni emen eriz
Ezin ibillirik,
Nola nuan auntz oiek
Aurrean arturik;
Ikusten dan bezela
Oietatikan bat
Butzaka ta bultzaka.
Doi doia daramat;
Gaisorrek or suarri
Gogorren gañean
Bi ume egin dizkit
Urritzen artean.
Badakizu iraungo
Badu artaldeak,
Esperantza guztia
Dirala umeak.
Zori gaizto au, narra
Izan ez banintzan,
Aditzera emandit
Zeruak askotan,
Ain lazter artelaza
Tsimistakin joaz,
Ain laster beltzurrari
Kanta-arazoaz.
Baña orain, Titiro,
Zorionekoa,
Esan zadazu zein dan
Zure Jaungoikoa.
R E V I S T A BASCONGADA 237
Titiro.
Bildotsak eramaten
Ditugun erria
Uste nuen nar onek
Zala ain andia,
Non izan zitekean
Zanik andiena,
Nola dan gaur Erroma
Deitzen dio t e n a;
Baña ikusi nuen
Au aren aldean
Dala ardia dana
Bildotsen artean,
Edo tsakurkumeak
Jaio diranean,
Ama oi dan bezala
Oien saietsean.
Melibeo.
Baña galde beaizut,
Titiro, esazu,
Zerk Erroma alderontz
Eraman zaitu zu?
Titiro.
Ni Erroma alderontz,
Arturik makilla,
Joan ninzan, Melibeo,
Libertade billa;
Baña libertadea
Nueneko izan,
Bizar-zuria e t a
buru soilla nintzan.
Amarilis maitea
Nuen emaztea,
Bada orduko galdu
Nuen Galatea;
Eta aitortu beat,
Amarilis gabe,
Ez nintzala izango
Gaur ni nere jabe;
Zergatik Galatea
Nuen bitartean,
Beñere ez nuen nik
Ardit bat etsean;
Eramana-gatika
Errira guria,
Gazta freskoa eta
Arkume lodia,
Be t i biurtzen nintzan,
Bear dezu jakin,
Gauza asko saldu eta
Bi esku u tsakin.
Melibeo.
Arriturik Titiro
Nengoan ni, zeren
Beti Jaunari deika
Tristeturik zeunden;
A r r i t u a norentzat
Sagarrak eldurik
Ote zeuden arbolan
Bildu gabetanik.
Ora i n konturatzen naiz
Zergatika zeuden,
Zergatika Titiro
Emen ez zegoen.
Titiro zuri deika
Zeuden iturriak,
Zuri deika piñuak,
Eta elorriak.
Titiro.
Zer nai zenduen bada
Emen egin nezan,
Nere libertadea
Ezin nuen izan;
Ez nuen nik ikusten
Emen Jaungoikorik
Deseatzen nuena
Emango ziranik.
Erroman, Melibeo,
Nuen nik arkitu
Galai gazte bat zeñak
Ninduen aditu.
Onise oi diot nik
Eskaintzen illean
Arkume bat gizena
Bere aldarean;
Onetsek esan ziran
238 EUSKAL-ERRIA
Lenbizian niri,
Egin nion orduan
Otoiza berari,
Zoaz len bezalase
Idi uztartzera
Eta zure zezenak
Landan bazkatzera.
Melibeo.
Orrela zartze ona,
Titiro, daukazu,
Gelditu bazerade
Lur oien jabe zu.
Arria era iya
Ugari izanik,
Larre ederrik asko
Badezu oraindik.
Ez ditu erituko
Belar berrituak
Artaldean dituzun
Ardi azunduak;
Ez ere kutsatuko
Kanpoko ardiak
Askotan iduki oi
Duten ezkabiak;
Bein eta berriz zera
Zorionekoa,
Emen artuko dezu
Zuk aize freskoa
iturri ta erreka
Oientsen artean,
Luze luze etziñik
Pago itzalean;
Auzoan zariketan
Dabiltzan erleak
Goizetik arratsera
Tsupatzen loreak,
Ekarriko dizute
Burrunbaz gogoa,
Titiro, egiteko,
Nai badezu, loa
Adituaz kantari,
Lo jarri artean,
Unaia arkaitzetan
Ostoa biltzean,
Eta usoak berriz
Urrunga egiñez
Eta usa tortolak
Pagoan negarrez.
Titiro.
Lenago ikusiko
Dirade oriñak;
Bazkatzen dabizala
Airean ariñak,
Eta lenago berriz
Igeri lurrean
Arraiak, itsasoa
Utzi ondorean,
Ikusiko dan baño
Nere memoria
Aztutzen galai gazte
Aren arpegia,
Melibeo
Bitartean, Titiro,
Gu ementsen goaz,
Nora ez dakigula,
Gure auntzak joaz.
Batzuek artu degu
Egoa aldera,
Eta beste batzuek
Berriz ifarrera,
Esperantzarik gabe
Sekula guztian
Lenbezala arkitzeko
Gu geren errian,
Abereak bazkatzen,
Itaitzen garia,
Errirako egiten
Gazta ta guria.
Gaur soldadu gogorrak,
Kupidarik gabe,
Dira gure tsaola
Eta landen jabe.
Orra zer diran gerrak
Elkarren artean,
Orra zer dan gizona
Pakea galtzean.
Zoaz orain, Titiro
R E V I S T A BASCONGADA 239
Gari ereitera,
Sagarrak tsertatu ta
Matsak podatzera.
Guazen, guazen, aurrera
Auntz erdi berriak,
Len zori onekoak,
Gaur kupigarriak,
Ez zaituztet geiago
Erriko aitzetan
Saltoka ikusiko
Nere egunetan.
Ez naiz berriz egongo
Zuen zai kantatzen,
Ikusiaz maite ok
Tsarpola bazkatzen.
Titiro.
Melibeo nerekin
Gaurko arratsean
Deskantsatuko zera
Belarren gañean.
Baditut sagar umo,
Gaztaña gozuak,
Gazta eta guria
Gaur egindakoak;
Begira, tsaoletan
Agertzen da kea,
Mendiak egiten du
Itzala luzea.
MUJIKA'KO GREGORIO.
(Jarraituko da)
"Irurak-bat": ITURRIAGA-KARDABERAZ-URBIETA
(JARRAIPENA)
VIRGILIO’REN III’G. EGLOGA
(Iturriaga'k euskeratua.)
KOPLARIEN TEMA PALEMON JUEZ DUTELA
Menalka.
Dametas, orise bai
Dala artaldea!
Melibeo edo nor
Dik orrek jabea?
Dametas.
Ez dik ez Melibeo,
Baizikan Egonek
Eman zidak zaitzeko
Tsit kontuz neronek.
Menalka.
Esku onetan zaude
Guztiz artaldea,
Tsit buru onekoa
Da zure jabea;
Neeraren ondotik
Or dabil gautegun,
Enbidia duela
Ongi da ezagun;
Beldur da ez datorren
Onera Neera,
Nerekin itzalean
Emen jostatzera:
Bitartean, Dametas,
Ardi errapeak
Ez dik perill lerdikan
Geiegiz esneak;
Beti jaizten ari aiz
Eta arkumeak
Ezur uts biurturik
Zeauzkak goseak.
Dametas.
Polikitso, Menalka,
Beazu itzegin,
Badakigu guk zer dan
Gertatu zurekin:
Badakigu nola zu
Lengo egunean
Akerrak bazterrerontz
Or begiratzean,
Eta aitzpean Ninfak
Zeudenean berriz
Algaraka eztanda
Egin nairik irritz...
276 EUSKAL-ERRIA
Menalka.
Ori zan nik Mikonen
Matsak podatzean,
Eta aren sagarren
Adarrak moiztean.
Dametas.
Edo onako emen
Pago itzalean
Dafniden tiruztai ta
Tsirola austean;
Norbaitek gazte oni
Ziozkalako eman,
I lertzeko zorian
Menalka egoan,
Eta gaiztakeri au
Ez bauen egiñ,
Ilko inzan segurki:
Ainbeste uen miñ.
Menalka.
Zer ez dute egingo
Gurekin nausiak,
Ausartatzen badira
Onetara seiak?
Neronek ikusi aut
Damonen auntz bat, nik
Ebasten abillela
Lazoa jarririk,
Bitartean Lisika,
Lertzeko zorian,
Zangaka ari uen
Alegin guztian,
Eta ni berriz emen
Nere aldetika
Ojuka neagoan
Titirori deika,
Atoz, atoz. Titiro,
Ara non dijoan,
Eta i kirikoka
Gorderik egoan,
Ezpata belar aien
Atzean jarririk,
Lotsa baño beldurra
Geiago izanik.
Dametas.
Auntza nerea uen,
Jakin beardek ik,
Kantan eta tsirolan
Damon garaiturik:
Aitortzen dik Damonek
Au egia dala,
Baña esan dik ezin
Emango dirala.
Menalka.
Kantan eta tsirolan
Ik Damon garaitu?
Ik tsirolik deanik
Ez diat aditu.
Gari lasto batekin
Ez intzan ibiltzen
Marrangaz jendeari
Iges eragiten?
Dametas.
Nai dek bada jokatu
Bi gauza oietan?
Ifiñiko diat nik
Bei gazte bat teman,
Bi tsekor zeaukatzik
Bere errapean,
Eta bi bider jaizten
Diat egunean:
Esan bear dek orain
Jakin dezadan nik,
Zer ifiñiko dean
Ik ire aldetik.
Menalka.
Aita ta oazama
Dizkiat etsean,
Ez diat nik eskurik
Gure artaldean,
Bi bider gutsienaz
Oi dizkitek biak
Kontatzen egunean
Auntz eta ardiak.
Baña aizen ezkeroz
R E V I S T A BASCONGADA 277
Burutik maingutu
Artaraño, non nai dek
Nerekin jokatu,
Erratillu eder bat
Etsean badiat,
Eta nere aldetik
Ifiñiko diat.
Aitortuko dek seurki
Ura ikustean,
Asko balio duela
Beiaren aldean;
Alzimedon andiak
Egindakoa dek,
Beste alakorika
Ik ikusi ez dek.
Aien luze eder bat
Mats-mordo beltzakin
Zeaukak inguruan
Untzen ostoakin,
Erdi erdian berriz
Konon-en itsura,
Eta ez nak oroitzen
Nor dan beste ura...
Nork zuen lurra neurzen
Lenen erakutsi?
Nork garia noiz erain
Eta noiz ebaki?
Ez diat oraindika
Aora eraman,
Mokanesan bildurik
Zeaukadat kutsan.
Dametas.
Nik ere badizkiat
Beste bi tsit fiñak,
Alzimedon orretsek
Berorrek egiñak;
Molorrika ederrak
Beren kirtenetan
Zeaukazkitek biak
Asko tsibistetan.
An zeagok Orfeo
Erdian jarririk
Jarraitzen diotela
Arbolak atzetik.
Ez dizkiat oraindik
Eskuetan artu,
Bein nituen ezkeroz
Nere kutsan sartu.
Baña ikusten bada
Nere bei gaztea,
Ez dik ezerk balio
Aotan artzea.
Menalka.
Ez dek iges egingo,
Joango nak nora nai,
Zergatik iretzat ni
Non nai beti nak gai.
Adizak... ¿baña zein da
Onontz datorrena?
Palemon: orise dek
Juezik onena.
Erakutsiko diat
Nik orain nolatan
Gizon prestu artean
Itzegin bear dan.
Dametas.
Asi ari nai badek,
Ez nak ikaratzen,
Nik ez diat zankorik
Atzera botatzen.
Enzun zazu Palemon
Zuk arretarekin,
Ez degu egin tema
Gauza gutsirekin.
Palemon.
Asi zaitezte bada
Enzun dezadan nik,
Soro eder onetan
Biak eseririk.
Orain belar berria
Asi da jaiotzen,
Orain daude arbolak
Lorea botatzen,
Orain ostoz betetzen
Dirade mendiak,
Orain guztia pizten
278 E U S K A L - E R R I A
Du uda berriak.
Asi zaitez Dametas
Kantatzen aurrena,
Gero Menalkak beau
Kantatu urrena.
Koplarien anparo
Dira Musandreak
Pozten ditu aldizka
Koplak botatzeak.
Dametas.
Aditu Musandreak,
Jaungoikoa gandik
Ne r e koplak botatzen
Asi bear det nik.
Diot bada arkitzen
Da mundu onetan
Gure Jaungoiko ona
Leku guztietan;
Ematen oi du lurrak
Ark naita frutua,
Eta ark berak dauka
Kopl-oin kontua.
Menalka.
Ni ere maitatzen nau
Nere Jaungoikoak,
Baditut erregalo
Ark egindakoak,
Moredin ederra ta
Erramu berdea,
Ezin arki diteke
Emaitz bat obea.
Dametas.
Galateak, dalako
Neskatsa ariña,
Sagar bat tira eta
Eman ziran miña;
Zaziketara iges
Laster joanagatik,
Nai zuen ikus nezan
Gorde baño len nik.
Menalka.
Nik Amintas ederra
Det asko maitatzen,
Baña orrelakorik
Ez oi dit egiten:
Aiñ maiz etortzezat non
Tsakurrak oi duten
Delia bezin ongi
Ura ezagutzen.
Dametas.
Agiri da emendik
Arako an aitza,
Nere maitiarentzat
An daukat emaitza.
Joan dan egun batean
An ikusi det nik
Uso bat arraultzakin
Kabia egiñik.
Menalka.
Nik bialdu diozkat
Nere maiteari,
Basoan topaturik,
Sagar umotso bi;
Bata eta bestea
Ziran ain oriak,
Non urrezko sagarrak
Ziruditen biak.
Beste bi an daukatzit
Arbolan zinzilik
Bialtzeko berari
Ongi umoturik.
Dametas.
Zer itz eder ez dizkit
Esan Galateak!
¡A! eraman balitza
Zerura aizeak!
Menalka.
¿Zer zait niri Amintas
Zuk nai izatea,
Mendian bazabiltza
R E V I S T A BASCONGADA 279
Utzirik sarea,
Eta zu basurdetan
Zabiltzan artean
Bakarrik banaukazu
Sareen aldean?
Dametas.
Nere egunak dira
Egun, Galatea.
Naiko nuke Filida
Niri bialtzea,
Ofrenda egunean
Berriz, Galatea,
Naiko nuke zerori
Onontz etortzea.
Menalka.
Iñork baño geiago
Maite det Filida,
Nigatika negarrez
Joan zana ori da,
Adio nere ederra
Esan ziranean,
Eskua estuturik
Emendik joatean.
Dametas.
Zer gauza tristea dan
Otsoa artegian,
Gariak itaitzean
Ujola zelaian,
Arbola gazteentzat
Egoa aizea,
Neretzat Amarilis
Mutsin egotea.
Menalka.
Arratsean erortzen
Dan euri lanbroa
Lur ereiñentzat oi da
Onenetakoa;
Titia utzi duten
Auntzentzat da berriz
Kaudanaren muskilla
Bazka ona anitz;
Azunduta ardiak,
Eta nik maite ditut
Amintasen deiak.
Dametas.
Nere koplak gustatzen
Zaizka Polioni,
Gizentzen daukat tsal bat
Eskaintzeko oni.
Menalka.
Polion bera ere
Da tsit koplaria,
Onentzat bazkatzen det
Zezen bat lodia;
Jotzera saiatzen da
Jasoaz adarra,
Eta maiz zabalduaz
Oñakin ondarra.
Dametas.
Polion, zu maitatzen
Zaituen guztia
Dijoa egitera
Non nai zure naia,
Emandizazutela
Arkaitzak eztua
Eta basoko larrak
Berriz madaria.
Menalka.
Entzuteko ire antza
Duten koplariak
Beaizkik batek izan
Asto belarriak,
Uztardizala onek
Azeri okerrak,
Eta jatzi ditzala
Nai badu akerrak.
Dametas.
Marrubi eta lore
Biltzalle gaztea,
Kontu, belar azpian
280 E U S K A L - E R R I A
Ordago sugea:
Zoaz ortik igesi
Lasterka gaisoa,
Sar ez dizazun arren
Oñetik mistoa.
Menalka.
Ez joan ardiak arren
Ibai bazterrera,
Erori ez zaitezen
Andika urera;
Begira non datorren
Lasterka aria,
Burutik oñetara
Osoro bustia.
Dametas.
Ardi oiek, Titiro,
Ibai basterretik
Atzeraazo itzak
Doakabetanik,
Nik neronek errekan
Edo iturrian,
Garbituko dizkiat
Nai dedan guztian.
Menalka.
Ekarri itzazute,
Mutillak, etsera
Ardi oiek larretik
Laster itzalera;
Errapeak baditu
Beroak idortzen,
Alferrika ariko
Gaituk aiek jaizten.
Dametas.
Orren argala dabill
Zezena larrean
Triparaño estaltzen
Duen belarrean;
Zezena ta nausia,
Daduzkatzi biak
Amorearen miñak
Galdurik guztiak.
Menalka.
Ezin esango det nik
Nere arkumeak
Daukatziela beintzat
Argal amoreak;
Ezur uts egiñika
Emandit gogoak
Ifiñi dizkidala
Niri begizkoak.
Dametas.
Esan zadak ik non da
Munduan lekua
Sei kana bakarrika
Duena zerua;
Au esaten badirak
Segurki nik beintzat
ldukiko aut beti
Nere Jaungoikotzat.
Menalka.
Esak, ¿non dira arros
Eta azuzenak
Erregeen izenak
Sortzez dituztenak?;
Eranzuten badirak
Duda gabetanik,
Filida izango dek
Iretzat bakarrik.
Palemon.
Ez nezake nik beintzat
Jaunak, erabaki,
Zeñek kopletan egin
Dezuten obeki;
Batak eta besteak
Dezute merezi
Bei gazte eder ura,
Dedanez ikusi.
Orobat merezi du
Beldur dan guztiak
Engañatu ez dezan
Amore eztiak,
Eta ez gutsiago
Amoreen miñak
R E V I S T A BASCONGADA 281
Progatua daukanak
Dirala samiñak.
Itsi, itsi, mutillak,
Atakidak itsi
Soroak edan ditek
Gaur urikan aski.
VIRGILIO’REN 1’GO EGLOGA
(Miangolarra’k euskeratua).
MELIBE. Titire, zu pagope zabalian etzunik tsilibitutsuaz artzainsoñuetan
diarduzu.
Guk itsi bear doguz Aberriko lur maitegarriak: gu bagoaz
erbesteruntz; eta zu, Titire, zeu re Amarilis ederraren izenagaz
beresiak durundiz betetean, kerizpean, panparroi zagozkit.
TITIRE. ¡O Melibe! Jainkoak emon deustaz etzaldiok: bada beti eukot
nik a Jainkotzat; aren elizmaia (altarea) sarritan bustiko
dau gure artegietako (redil) bildots samurraren odolak.
Berak emon deustaz dakutsunez (como ves) neure giberrientzat
(ganado lanar) lartegi zabal onek, eta gogora iatordazan
soñurik gozoenak tsistuaz io alizatia.
MELIBE. Ez dotzut ondamurik (envidia); baña arriturik nauka zuri
gauzak arira aña etorribearrak, besteontzat an latzak izanik.
Emen noa neu-be, urrintsura ta makalusainean, auntz aldriaren
(montón) ondorik, eta urrastegi sarratu orretan aumetsu
bi eginda-aurrerako landarea-arriganean itsi dituan
auntztsu au, nekez daroatala.
Sarritan, adi egon bagiña, argitaldu euskuen ondamendi au,
tsimistaz erreniko arteak, eta ostro barruputz zar ganetik
aiuka genduan adu-tsarreko belatsingeak (corneja).
Baña esaidazu, Titire, nor dau zure Jainko ori.
TITIRE. Erroma deituten deutsen Uria, nik gizajo onek, usteneban
Melibe, zala, guk artzainok sarritan errotik-arako bildostsuak
salgei daroaguzan, uritsu onen (Mantua) irudikoa. Era
berean, artzañora-kumetatik artzañorak (perro de pastor),
aumetsuetatik euroen amak legez, gauza tsikietatik andiak
susmauten ninduzan.
282 EUSKAL-ERRIA
Baña Uri onek beste urien aldamenean gora jasota dauko
burua, mendiko tantai luzeak jasoten direan legez mimen
makurren artean.
MELIBE. ¿Eta nundik nora zuri Erroma ikusteko zio añ egoki ori?
TITIRE. ¡Azkatasuna! eta jaritsi neban, ondo nekez, da bizarra keutsean,
zurituta iausten iatanla baño ez bazan-be.
Jaritsi neban, bai, azkenean, urte luzeren ondorik, Galateak
(nombre de pastora) itsita, Amarilisen mendepeko nengoala.
Bada, egia esan bear dot, Galateana nintzan eretian, eneukan,
ez, azkatasun-asmorik, ez diru-zaletasunik.
Asko izanarren ni re larretatik elizmaietarako eskiniten z i re a n
bildotsak eta mamintsuak Uri esker-gaiztokorako egiñiko
gaztaiak, ezeusten inoiz-be larregirik astunduten eskua, etseruntz
nekarrezan laukoak.
MELIBE. Orregatik miraritu ninduan Galateak, zeruruntz deadarrez
iarduala, samintasun betean, zugaztian eukan arnariari (fruto)
jaramonik egin bage. Titire, beren maitea aldentuta egoan
emendik: zeuri deiaz zeunkazan emen, Titire, pinu, iturri,
ta abetsu gustiak.
TITIRE. Zer besterik egin neikean? Eneukan bestela arrotsen buztarpetik
urteterik, ez bertan-lango laguntasunik.
Bertan, Melibe, ikusi neban arako mutil donea, zeñentzat
gure baselizatsuak (iglesia pequeña de bosque, ermita) ke
gozoz illaro inguratuten direan. Berak lenengo lenengo erantzun
eustana, zan: Ia, gazteak! basoratu zeuron beiak, bustartu
idiak, eta bizi zaiteze, nai legez, zeuron lurretan.
MELIBE. Zori-onekoa, zu, zeure lurren jabe zarean, aguratsu ori.
Naiko dozuz lartegiok, arritsuak ba-dira be, eta zingireak
(pantano) ii lupetsuaz kalte egin baleioe-be. Ez deutse gatsik
emen egingo bedar ezezegunak kume barritsuakaz dagozan
ardiari: ez-iake nastauko ausokoen izurri (peste) galgarria.
Zorionekua, bai, zu, benetan, aguretsua. Emen, iaio zineaneko
errekatsu ta iturri ertzeetan, artuko dozu kerizpetan
ipar-aizea. Sarritan artuko zaitu lo gozoak, orko mugarritik
beste aldetiko landeetan, lorarik lora, egaz oi dabilzan erle
esti-egillearen burrundira.
Emen arkaitzpean abestuko (cantar) dau, egurgilleak, zure
R E V I S T A BASCONGADA 283
pago-oso maiteak urruka dagozan eretian, eta iarduko deutso
uluketa samurrari, zugar (olmo) gallurretik, tortollo padarrak.
TITIRE. Lenago basauntz anka-ariñak ase izango dira, zerupe odaiertzean
(horizonte), eta botako dituz itsasoak ondartzara
bere arrañak; lenago partotarrak edango dau Araringo ugayotsean
(manantial, Arana-Goiri), eta germanitarrak Tigriskoan,
aldatuten dituezala biak alkar euron ur-odiak (cauce),
nire biots barrutik isuriko daun baño gazte orren
irudiak.
MELIBE. Gu barriz, geure Aberritik ioan bearko gara, edo Afrikeko
lur egarritsuetara, edo Escitira, nai kretako uriol (corriente)
andikoen ibai ertzeetara, nai lurbira (mundo) guztirik bastertuta
dagoan Britaniko izarora.
¡Ai ene ta ni! Biurtuko ete naz, garibatze asko igarota gero
baño izango ezpadot-be, neure lastozko tsabola kutuna
ikustera!
¿Gudari deungeak bear ditu gure lekuok? arrotzak, onek garisolo
ederrok.....?
Ara emen, nekazari errukarrieri gudeak ekarririko saria! ara,
zertara etorri direan gure lan ta izerdiok.
Eztitu zuk orretarako, Melibe, madarilandarak: tolestu matza
i en a k (sarmientos).
Agur egiten deutsuet, bai, ¡agur! nigaz orain arte zori onean
bizi izan ziñean auntztsuak..... Ez deutsuek aurrerantzean
zainduko, lezaren baten etzunda, atseetatik gora esegita zabilzela.
Ez ditut eresi geiago abestuko; ezta zuek bere etzase aurrerantzean
ase izango intzurri mingotzez, ni zaintzat naukesuela.
TITIRE. Nai izanik, tsabolan gaba nigaz igaro ziñai. Sagar umauak,
eta gaztaña erreak daukaguz, eta gaztaia ugari.
Gaba dakar, eta yausten dagoz mendi tontorretatik illunabarreko
kerizpe luzeenak.
MUJIKA'KO GREGORIO.
(Jarraituko da)
”Irurak-bat”: ITURRIAGA-KARDABERAZ-URBIETA
( JARRAIPENA)
VIRGILIO’REN III’G. EGLOGA
(Miangolarra’k euskeratua).
MENALKA ¿Dametas, norena dozu ardi taldea? ¿Melibena?
DAMETAS ¡Ezta! Egonena baño: oraintsu itsi deust, zaintzeko, Egonek.
MENALKA ¡Artalde errukarria! Or dabil bere jaubea, neera bigundu
eziñean, ¡larri! bera baño maiteago ez ete naun; da bitartean,
ordurik ordu, birritan eratziten ditu morroi onek iñoren
ardiak, itsiten dituzala amak indarga, eta bildostsuak
mirriztuta, esne barik.
DAMETAS Ago isilik, miin luze ori. Eu be, bayakiak nor azan, eta nun
zer egin uan, akerrak ziar begira eunkazala, eta lezako lamiñatsuak
barreka, eure gaiztakeriari.
MENALKA Ziñistuko duat, Mikoniseneko zugastia ta mastiko zepatsu (?)
barriak ebaiten ikusi nenduenean.
DAMETAS Edo ikusi enduenean Dafniren arkua (?) ta geziak (flechas)
zatituten pagadi zarrean, orduan-be erretan engoala i, zital
ori, mutill a saritu ebelako, eta orrelango zitalkerien bat
egin ez ba-endu, ondamuz-be illgo intzan.
MENALKA ¿Zer izango ez dira ugazabak, onelangoak izanik morroi lapurrok?.....
¿Enuan nik ikusi, lotsagalduko zar ori, artaldetik Damoneri
ostuten aaria, eta orretarako erabilli uasan ioan-etorriak,
totopintotsu (el perro) ausika luzaro uala? Eta..... ¿nora ioak
R E V I S T A BASCONGADA 371
ori? ¡Zaindu, Titire, ardiak! dearrez niarduala, i kañaberadian
eskuta intzan.
DAMETAS ¿Eta zer dala-ta ezeustan emon bear, tsitua iotez soñuketa
auzian irabazi neutsan aaria? Ekik (sabe, imp.) nirea zala
aaria, Damonek-be ezeustan ukatzen «ezin emon ebala» bakarrik
iñoan.
MENALKA ¿Zeeer..... ik tsistu iotez soñuketa auzian irabazi eutsala?
¿Izan dok, ba, ik iñoz, gauza dan tsisturik? ¿Etzaz i, olozko
(de avena) zer bategaz, soñu gozagak daiozala, bideak betean
ibilten intzana?.....
DAMETAS Ator, nitzako al-ba-az i-be, eta emen izango gozak ezaun,
nor garean nor.
Nik ipiñiko aut irabazi-saritzat, tsaltsu bi errapeko dituan
beintse, biz egunaro erazten iakala. Ezaik ik, zer ipiniko
uan bardiñean.
MENALKA Artaldekorik ezin zuzendu neuskik; aita ta ugezama zorrotza
daukadaz etsean, eta egunean egunean bi aldiz zenbatuten
deuste, ugezamak barriz, aumetaraño.
Baña daukadaz (zoratu egin iak eta) Alcimedo zerutarrak
pago zulez egiñiko edontziak, eta ipiñiko duataz beintsen
ordean.
¡Gauza ederragorik!..... Matsayena (la vid), mordatsuak dindilizean,
da untzorri (yedra) landuz apainduriko azalean;
ager dituez irudi bi, bata Konon, da bestea, irakasi ebana
ludi (el mundo) gustia zelan neurtu, eta noz dagozkien lurgiñari
solo-arloetarako arorik onenak. Ez ditut (edontziak)
iñoz muturrean ezarri, ze gordeta daukadaz.
DAMETAS Baukadaz neu-pe Alzimedonek landuri ko edontziak; azalean
ager ditue Orfeo eresilaria soñuketan da bereziak jarrai.
Baña edontziok beintsen ordezko, gizona, eztira ezer.
MENALKA Ezeik, ba, atsakiakaz, igesbiderik asmau, zuzenduko aut nai
uana ta. Emen dator Palemon-be, beonek emon daigula
erabagia; lazter kenduko duataz arrokeriok.
DAMETAS Enaz ni iñoren bildur, esanari nagoko ta asi noz gura.
Zu, Palemon ausoko, adi zakiguz, erabagia artez emoteko.
PALEMON Tira ba, eutsiyosue arloari, bein iarririk oparo bedartza
leunean.
Oraintse dakuskus, batez be, iñozko ederren, esne esnetan,
372 E U S K A L - E R R I A
berezi-larrok. Asi zaite, Dametas; zuk gero, Menalka, aldizka
biok: Pindoko Maitagarriak (las musas?) opa dituez aldiz
aldiz esan oi direan eresiak.
DAMETAS Jaungoikuaren izenean, Maitagarriak; Jaungoikuaren esku-
mendean dagoz gauza gustiak; berak sortarazi daroaz
lurreko emantzak (los frutos) eta dauko nire neurtitzen
arduria.
MENALKA Ni be Apolok maite nau; Apolo da nire irakaslaria, eta sarritan
eskiniten deutsadaz usaiñ-gozoko lora-tsortak eta eriñots-
eskumenak.
DAMETAS Sagar bat iaurti deust Galateak, eta boa ariñ zariketara (á los
sauces), baña nai dau, lenago ikusi dain, kukuka estalian
(en el escondite).
MENALKA Aurrez aurre da edonun ager iat niri Amintas neure lagun
kutuna; Delia baño obeto dazane (conocen) ia gure tsakurrak.
DAMETAS Oparia berarizkoa nagoko eroateko neure maitiari, dakidanez
nun dauken abia pago-usoak.
MENALKA Amar irasagar (membrillos) basoan arturiko, eroan deutsadaz
nik neure lagunari; biaramonean bialtzeko nagoko beste
ainbeste.
DAMETAS ¡O! Zeinbat bidar eta zelango itz eztiakaz (dulces) belarrietan
kilikili egiten deustan niri Galateak, Jainkoak bete daiozala
darabiltzan asmoak.
MENALKA ¿Zer dago asmo utzakaz, laztan nozula ta, e Amintas, zu
eizean (en la caza) basurdeari jarrai zabilzan eretian, ni bare
bare (tranquilamente) seure-zain banago?.....
DAMETAS Neure iaiotegunak dira, Jola, ta bialdu naizu Filida; gari
batzeetan, bintse erailtean, zeu-be etorri.
MENALKA Filida neuk dot gustien artean maitiena; baninoala, negarra
zerion, eta alako agur luze ederra egiñ eustan berak,
Jola.
DAMETAS Otsoa artegietan kaltegarri; gari-zori soloetan iñetazia, loradun
zugatzetan aize-zirimoloa, ta nire biotzean Amirilisen
asarrea.
MENALKA Lurrari, ernamiñean, euria dagoko (le es conveniente); aumetsueri
gurbitsa, auntzeri zarikea; da niri, neure Amintas
kutuna.
R E V I S T A BASCONGADA 373
DAMETAS Maite ditu Polionek nire artzain-eresiak; gordeiosue beintse,
Maitagarriak.
MENALKA Neurtitz ederragoetan ari da Polion; gorde iosue azterka auts
asko eregi daroan zekor adarkaria.
DAMETAS Zu, Polion, maite zaitunak, egun eztiak dirauzala; sasietan
giñoan artu daizala bedar onak.
MENALKA Babiori gorroto eztautzanak, eder izan beiz Mebioren neurtitzak;
azeriak buztarrian ezarri deizala, etaeratzi esnea
akerrari.
DAMETAS Alde emetik, motetako lorak eta mallukiak batzen zabilzen,
ene umeak; sugea azpian estali dago.
MENALKA Ez itsi alde egiten, ardieri; errekeak egalak labanak ditu;
orra nun, bere ule-matazak astindurik, aaria sikatzen iardu.
DAMETAS Kendu, Titire, auntzak erreka egaletatik; neuk laster garbituko
ditut banan-banan iturri gardenean.
MENALKA Batu ardiak kerizpera; sargoriak lenlen lez urritu (escasear) ez
daioen esnea; alperrik, erroak lerturañoan, eratziko doguz
bestela.
DAMETAS ¡Ene! neure zezen galantena, ¡dana muskildurik datza baso
ederrean! Laztankerietan ibilliak galdu izango zituan berau
ta beonen jaubea.
MENALKA Nire ardiak ez dira laztankerietan galdu, baña azurrak agirian
dagoz; bate batek begizkoa egingo eutsela ta, nago.
DAMETAS Igarri naizu nungo errietan iru ukondoko luzeran bakarrik
zerua agiri dan, da artuko zaitut bigarren Apolotzat.
MENALKA Igarri naizu nungo errietan ernetan direan erregeen izenakaz
lorak, eta Filida izango da bakarrik zeuretzat.
PALEMON Nik ezin erabagi nei darabilzuen salla; zein batak, zein besteak
bear zenduke beintse, nai maitekerizko gozotazunen
bildurgarri zarean orrek, nai laztankerietako mingoztasunak
zaurituta zaunkezan orrek.
Ia, sarratu iturrieri giltza, mutiltsuak, ura naikoa edan daroe
zelaiak.
374 EUSKAL-ERRIA
IRUGARREN GEIGARRIA
J O L A S A K
Lenengo jolasa,
Anton.
¿Zer diozute Pello
Zuen familian?
Ez zaituztet ikusi
Joan dan aspaldian.
Pello.
Anton ongi gerade
Jaunari graziak
Guraso ta umeak
Morroi nagusiak.
Zuek zer diozute?
Osasunarekin
Guztiok zeratela
Tsit naiko det jakin.
Anton.
Gure etsean ere
Senar emazteak
Guraso zarrak eta
Orobat gazteak
Egun oro oztutzen
Dizkitzute oiak
Berezi gabetanik
Neskame morroiak.
Pello.
¿Sagar asko dezute
Ballera onetan?
Sartzen asi dirade
Batzuek kezketan.
Anton.
Gaurdaño ez daukagu
Gure ausoetan
Zertzaz kejaturika
Ustez gai onetan.
Ostaje ederri dauka
Arbolak oraindik
Esperanza andian
Nago ni beintzatik.
Pello.
Gure ume denboran
Askoz andiago
Etortzen zan arbola
¿Ori zertan dago?
Anton.
Arbolak bear dute
Denboraz mudatu
Ez beti lur berean
Mota bat aldatu;
Argatika oi dira
Kejak maiz aditu
Sagar lurrak dirala
Biziro nekatu.
Pello.
¿Baña zertatik dator
Lurren nekatzea?
Tsit konbeni litzake
Ori jakitea.
Anton.
Liburuetan iñoiz
Nik zer deran leitu
Esango dizut gustoz
Nai badezu aditu.
Lurrak bere erraietan
Dauzkan ezadeak
R E V I S T A BASCONGADA 375
Mota askokoak dira,
Eta landareak
Tsupatutzen dituzte
Bakoitzak bereak.
Pello.
Erortzen naiz kontuan:
Denbora luzean
Arbola bat badago
Tsupatzen lurrean
Aren eradeak beau
Naita ez gutsitu
Eta arbolak goseak
Denboraz gelditu.
Anton.
Arrazoi onegatik
Arbol landareak
Tsit ondo artzen ditu
Lurra mudatzeak.
¿Argatik len sagasti
Egon dan lurrean
Ez alda sagarrika
Denbora luzean?
Pello.
Egiaz len sagasti
Egon dan tokia
Ez bazaio botatzen
Tsit maiz lur berria
Gelditzen da sagarrik
Eman gabetanik
Eta nekazaria
Nekatzen da alferrik.
Anton.
Lenago goierrian
Ziran sagastiak
Eta beerrietan
Tsakolin maztiak.
An gaur bere aldia
Du gastañadiak,
Emen berriz tsit ondo
Datoa sagastiak.
Pello.
Ezin diteke, Anton,
Iñolaz ukatu
Goierri lurrak ziran
Sagastiz nekatu,
Eta bear izanda
Den bora luzea
Sortzeko goierrian
Sagar ezadea.
Asi dirade berriz
Sagarrak aldatzen,
Diotenez tsit ondo
Omen dute ematen;
Sagasti zarrak mazti
Ifintzen badira
Orain uste det emen
Etorriko dira.
Anton.
Orobat gertatzen da
Pello aziakin
Nekazariak beau
Gausa au ondo jakin.
Ala aurten garia
Erein dan lurrean
Ez dezu erein bear
Datorren urtean.
Pello.
Anton, ori badakit
Jaunari graziak
Urte oro mudatzen
Ditut nik aziak.
Anton.
Landare edo azi bi
Mota batekoak
Lur berean dirade
Tsit auso gaiztoak.
Enbidia diote
Batak besteari
Eta biak tsatarrak
Oi dira etorri.
376 EUSKAL-ERRIA
Pello.
Kontu ateratzen det,
Anton, tsekor biti:
Azitzen badirade
Errape batetik
Batak besteari dio
Segurki inbidia
Edaten diolako
Esnearen erdia.
Anton.
Argatika bear da
Lenaz ongi jakin
Zer mota azitzen diran
Ezade batekin.
Baldin bear badute
Bakoitzak berea
Ez da ausi lur berean
Asko ereitea,
Nork bere ezadea
Dio tsupatuko
Eta guztiak erruz
Dira etorriko
Batezere bearda
Arreta andia
Belarrai ez uzteko
Egiten azia
Zergatika da Pello
Gauza ikusia
Duela aziak galtzen
Arras lur guztia.
Pello.
Badira orregatik
Lur batzuek emen
Ongi ematen dutenak
Zer nai erein arren.
Dala beti artoa
Dala naiz ogia
Dala bata ta beste
Guztia nasia.
Anton.
Ori gertatzen zazu
Gorotz azkorekin
Eta karez jantzirik
Oi dauden lurrakin.
Orain Pello nerea
Bear dezu jakin
Zenbat gausa dituen
Lur batek berekin.
Pello.
Ezan zarazu Anton
Dakizun guztia
Ifiñiko dizut nik
Arreta andia.
Anton.
Lur guztiak berenez
Badute buztiña
Kararriaren autsa
Eta ondar fiña;
Badute ere gorotza
Zeña oi dan egin
Abere, zain, belar ta
Osto uztelakin.
Lau gausa oek dira
Egiten dutena
Lurra tsit ona edo
Balio ez duena.
Lauak baldin badaude
Beren artean berdin
Lurra oi dute beti
Guztiz ona egin.
Lauetan baldin bada
Buztiña geiena
Euri gutsi joango da
Lurraren barrena;
Ibai erreketara
Joanika guztia
Laister du lurrak berriz
Euri egarria.
Karauts edo ondarra
Badauka geiegi
Lurra gelditutzen da
Lasai ta arroegi.
Zimaurrak ere beau
Iduki neurria
Gutsiegi kalte da
R E V I S T A BASCONGADA 377
Ez on geiegia,
Faltak ematen oi du
Landa re t sikia
Geiegik ale gutsi
Ta lasto andia.
Buztiñak bear ditu
Zañak sujetatu
Karautsak gatzak eman
Ta lurra samurtu,
Ondarrak edaten du
Gogotik euria
Zimaurrak du ematen
Ezade guztia.
Pello.
Esker andiak Anton
Dizkitzut ematen
Guztizko pozarekin
Zaitut nik aditzen.
Kontuan erortzen naiz
Zure esanakin
Nola lur tsarra ona
Ditekean egin.
Lurra zer bai tega t i k
Baldin bada galdu
Lau parteak beaira
Beti igoaldu
Argatika kareak
Baitere ondarrak
Ondutzen oi dituzte
Gure buztin lurrak.
Anton.
Menast mota asko dira
Arkitzen lurrean
Zañetatika dira
Sartzen landarean.
Aiek ematen diote
Beren kolorea
Beren usaia eta
Beren saborea.
Menastak menenoak
Berenez izaniz
Landarean gelditzen
Dira jan egiñik.
Landarera baño len
Jaten balirake
Gizon ta abereak
Galduak lirake;
Berduran eta frutan
Badituzte jaten
Gelditzen dira onik
Lodi eta gizen.
Pello.
Arritzeko gausa da
Enzuten dedana
¿Nola jan biurtzen da
Len meneno zana?
Abillidade latza
Dute landareak
Asko zordietegu
Gizon ta abereak.
Anton.
Ez da munduan gausa
Andi ez tsikirik
Gizonaren bu r u a
Nastuko ez duenik
Baldin jarri nai badu
Beregan pensatzen
Gauza bakoitzarekin
Zer zaion gertatzen.
Menesta izanika
Meneno bizia
Baskatutzen du bada
Berdura guzia,
Berduratik sortzen da
Gero aragia
Au da uste det Pello
Gausa ikusia.
Jaten dituzte auntz ta
Beste abereak,
Guretzat menenoak
Diran landareak,
Ez genduke argatik
Pello zuk eta nik
Antsume bat jateko
Batere bildurrik.
378 EUSKAL-ERRIA
Pello.
Adoratu dezagun
Jaungoiko andia
¡Zer ontasuna au ta
Zer jakinduria!
Anton.
Landare ta aragiak
Uzteltzen badira
Berriz Pello lurrera
Eramaten dira.
An landare berriak
Dituzte baskatzen
Ta aberean aragi
Dirade biurtzen.
Pello.
Mundu au beti dabil
Anton jira bira,
Ongi arritzekoak
Gausa oiek dira;
Gaur menast, biar belar
Ta etzi aragi
Ez du gizonak zertzaz
Arrotu geiegi.
Anton.
Ez dute abereak
Bateri parterik
Lurra zimaurtutzeko
Tsit ona ez danik:
Illea, azkazala,
Baiere ezurra,
Guztiz onak dirade,
Ez da au gezurra.
Bestela esan zazu:
¿Erretzen badira
Aien autsak tsit onak
Izango ez dira?
Argatika lekutan
Ezaguerarekin
Adar eta ezurrak
Auts oi dituzte egin.
Pello.
Au berau egiten da
Belar guztiakin
Lur guztiak oi dute
Autsa tsit atsegin.
Anton.
Jakin ezkero ematen
Kontuz, noiz, ta nola,
Da ere ongarria
Abereen odola.
Landara ta aberetik
Irten dan gausarik
Ez da arkitzen lurrentzat
Tsit ona ez danik.
Ala nekazariak
Al duen guztia
Loiputzuan sarbeza,
Ez bada arria.
Ezin sinist diteke
Gure errietan
Nola abere illak
Dauden bazterretan.
Oro bat esaten det
Berdura ustelaz,
Ezin konprenditu det
Nik beintzat iñolaz.
Zergatik desegiten
Dauden bitartean
Usai gaiztoa beti
Usten dute airean,
Zeren menesta ari
Dirade botatzen
Ta aietatik kanpoan
Meneno da sortzen.
Lurpean zelaietan
Sartutzen badira
Denboraz gorotz onak
Tsit egiten dira;
Onela osasuna
Da alde batetik
Eta lurrentzat protsu
Andia bestetik.
Putzu zuloan sartzen
R E V I S T A BASCONGADA 379
Baldin, baditugu
Kare bizi piska bat
Bota beaiegu;
Orduan desegiten
Dira lasterrago
Eta da errietan
Osasun geiago.
Usteltasunetika
Dator izurria
Onen kontrarioa
Da kare bizia.
Orra gaitzetik ona
Nola dan sortutzen
Baldin guk alegiña
Badegu egiten.
Iñoiz ematen zaio
Kulpa patuari
Eman bear ordean
Gure buruari,
Gaitzakin badator maiz
Gure erioa
Eskuan daukagu maiz
Erremedioa.
MUJIKA’KO GREGORIO.
(Jarraituko da)
”Irurak-bat”: ITURRIAGA-KARDABERAZ-URBIETA
(JARRAIPENA)
Pello.
Ezaguera balitz
Anton nerekiko
Orrenbeste bat jende
Ez litzake ilko.
Nere aur deriboratik
Da nere ustean
Tsit asko aurreratu
Garbitasunean.
Ez det beintzat ikusten
Orduan adiña
Jende pobre artean
Sarna eta tiña.
Anton.
Zikinkeria eta
Edadi biziak
Ekartzen oi dituzte
Gaitz ta izurriak.
Argatik jende pobre
Ta nekazariak
Beaute alegiñean
Beti izan garbiak.
Kontuz edan bear da
Edari bizia,
Egun oro eltzean
Sartu aragia.
Pello.
Jakin nai nuke Anton
Zer dan arrazoia
Gariak izateko
Onen maiz ordoia.
Lenago bakanetan
Oi zuten izaten
Orain ordoi gaberik
Ozta da arkitzen.
Ordoiak badirudi
Gari izurria
Kausa eziñ izango
Da zikinkeria
Ez ta ere segurki
Edadi bizia,
Argatik jakin nai det
Zer dan arrazoia
Izateko gariak
Onen maiz ordoia.
Anton.
Garia ereiten da
Azaro illean
Jaio gabe luzaro
Dagoan lurrean
Azitzen dalarika
Anitz gutsi gorontz
Eta zabaltzen dala
Alegiñean berontz,
R E V I S T A BASCONGADA 421
Gariak egon beau
Martsoan tsikia
Nai badogu atzeman
Agostu andia.
Negu guztian dago
Sustraiak botatzen
Sustrai askok du asko
Ezade tsupatzen.
Orduan etortzen da
Gari indartia
Era zemuitu oi du
Ekaizte guztia,
Baña baldin negua
Gogorra ez hada
Garia beti gorontz
Gogotik joango da.
Sustrai gutsi izango du
Dan ura tsikia
Eta geldituko da
Landare eria.
Gero baldin badator
Naiz dala lanbroa
Naiz dala tsingorra ta
Orobat egoa
Adio gure gari
Mardul ta arroa
Ordoiez beterika
Galtzen da gajoa.
Argatika nai ditu
Lurgoietakoak
Zendoak berenez ta
Gañera freskoak;
Orduan etortzen da
Gogorki azia
Edo, orobat dana,
Tsit gaitz ikusia.
Pello.
Ori bera gertatzen
Da Anton gurekin
Konpara albagaitez
Gu landareakin;
Gozandean bagera
Tsikitan azitzen
Edozein gauzak gaitu
Gu ere gaizkitzen.
Argatik errepain bat
Badegu diona
Elur urtea dala
Gari urte ona;
Ez da erregla oietan
Sartutzen artoa
Zeñak nai oi du beti
Lur zamur arroa.
Anton.
Egia andia da
Pello beti artoak
Naiago dituela
Lur zamur arroak
Batezere tsit naidu
Bero ta bustia
Edo turmoi denbora
Eta sargoria,
Zergatik turmoi leku
Busti beroetatik
Ekarri izan zuten
Ameriketatik.
Laureun urte dirade
Gutsi gora bera
Etorri zala artoa
Andika onera
Orduraño artorik
Emen iñon ez zan
Ez ere garirika
An Ameriketan
Andika ekarria
Da ere batata,
Zuk dakizun bezela
Janari on bat da.
Pello.
Ez da janari tsarra
Baña diotenez
Zikintzen ditu lurrak
Luzaroko zañez.
Argatika oietan
Joan dan azpaldian
Bakarrik dute ereiten
Anton luberrian.
422 EUSKAL-ERRIA
Anton.
Londresen Parisen ta
Beste asko lekutan
laten dute batata
Mairik onenetan;
Guk, artora oituak
Zergatika gauden,
Begiz, ezin ikusi
Degu beñere emen.
Oartzen bazerade
Berenez umeak
Guztiak dira Pello
Batata zaleak
Gero beti orobat
Baluteke jaten
Ikusiko genduke
Batata zabaltzen.
Ukatu zuelako
Bi urtez artoak
Batataz bete ziran
Emengo soroak;
Artoa gero berriz
Zan ematen asi
Turmoia pasa zan ta
Santa Barbara anzi.
Onela oi dirade
Gizonen buruak
Alferrik irakurtzen
Dira liburuak
Ala ere bear det
Erregla bat eman
Orain ez naiz oroitzen
Non leitua dedan.
Irakurria daukat
Pello liburuan
Jokatu beaugula
Joko seguruan;
Erein bearda beti
Azi mot guztitik
Izateko bateti k
Ez bada bestetik
Garia eta baba
Illarra ta artoa
Guztiak bear dute
Eztali soroa
Ez aztu batezere
Beñere batata
Zergatika kosetsa
Tsit seguru bat da.
Pello.
Onela ez da Anton
Izango beldurrik
Petardoa osoa
Eramatekorik.
Gariarentzat bada
Urtabe gaiztoa
Baba izango da asko
Bestela artoa
Oien faltan illarra
Batata bestenaz
Ez aldu ukatuko
Guztiak ain benaz.
Bat duenak baterez
Oi dago ezana
Guztitik ereitea
Da seguruena
Obe da bakoitzetik
Zerbait izatea
Ez asko edo baterez
Batetik artzea.
Anton.
Landareak izaten
Oi dituzte gaitzak
Batezere galdutzen
Dituzte ekaitzak
Eguzkia badator
Izotz ondorean
Urtuaz sartutzen da au
Arras landarean.
Ez da gero zer joanik
Frutuaren billa
Usteldu ta gelditzen
Da barrenen illa.
Eguzkiordean bada
Aizea etortzen
Bereala izotza
Du onek tsupatzen.
Lekutan kea dute
R E V I S T A BASCONGADA 423
Goizetik egiten,
Onela landareak
Dituzte legortzen.
Eguzkitik beardu
Izotzak guardatu
Orduan fruta bada
Ez da zer dudatu.
Esango dizut Pello
Kea zer gisatan
Egiten omen duten
Gaur asko lekutan.
Ifintzen oi dituzte
Zelai basterretan
Iñastor ta lastoak
Asko montoietan.
Usten dituzte gero
Su ondo emanik
Goizetika aizea
Datorren aldetik
Aizeak zabaltzen du
Kea zelaiean
Izotz arrazik ez du
Uzten landarean.
Aizerik asko bada,
Alferrik da kea,
Kea egin bear da
Gutsi bada aizea;
Onela gorde oi dira
Lekutan maztiak
Lekutan sagasti ta
Landare guztiak.
Pello.
Injenio ona da
Soroentzat guztiz
Batezere badaude
Aldaturik maztiz
Orrela artu ditezke
Urte oro frutak
Izan arren berenez
Mañati samurrak;
Onelakoak Anton
Dira gereziak
Gingak, albertsikuak
Musica andiak.
Anton.
Arrak dirade berriz
Landareen etsaiak
Jaten dizkate osto
Azal ta erraiak
Denbora baldin bada
Udarontz sakarra
Sargori bustiakin
Faltako ez da arra.
Landarean bereak
Ingumak euliak
Negurako egiten
Dituzte kabiak.
Antsen bakoitzak bere
Arraultzak utzirik
Udarako gelditzen
Dira berak illik.
Konbeni dan denbora
Badute izaten
Arraultzetatik arrak
Dirade irteten,
Milloika asten dira
Osto ta aleak jaten
Tsit uguitu artean
Ez dirade joaren.
Pello.
Argatika ikusten
Oi da ostajea
Diruriela askotan
Flandesko enkajea,
Aitortu bear degu
Antontso nerea
Andia dala arren
Abillidadea.
Anton.
Jaten balute Pello
Bakarrik ostoa
Enkajea litzake
Nere gustokoa
Baña fruta ta aleak
Baitdituzte jaten
Nekazaria dute
Ezer gabe uzten.
424 EUSKAL-ERRIA
Pello.
Egia andia da
Ori badakit nik,
¿Ez alda arrentzat Anton
Erremediorik?
Anton.
Asko ematen dira
Batere ez onik
Bendipein gaurdaraño
Ez dakit beintzatik,
Bat bakarra liteke
Ta au inposiblea
Zeña dan landareak
Maiztso garbitzea.
Pello.
Guretzat on bada Anton
Maiztso garbitzez
Landareentzat ez da
Izango kaltea,
Baña ez litzateke
Zer egin gaiztoa
Garbitutzen astea
Landareen lastoa.
Anton.
Jakin beazu bada
Pello lan onetan
Dituztela garbitzen
Arbolak lekutan;
Zatar busti batekin
Ongi igortzirik
Azala uzten dute
Zillar bat egiñik.
Onela galtzen dira
Arraultz eta arrak
Zeñak jaten dituzte
Tronko ta adarrak,
Frutak dirade askoz
Etortzen obeak
Bai ta ere luzatzen
Arbolen urteak.
Pello.
Ikusten det, litzake
Erremedio ona
Egin albaliteke
Antonek diona,
¿Baña nola gari ta
Arto landareak
Garbi zatarrakin
Soroen jabeak?
Anton.
Esango dizut Pello
Zer dedan ikusi
Ogei urte ez dira
Oraindika nozki.
Arrak eraman zuen
Zan arbi guztia,
Bakarrik libratu zan
Praskuren zelaia.
Goizetik bidaldutzen
Zituen sorora
Bere ume guztiak
Arrak bildutzera;
Katilluak eskuan
Zebiltzan tsit pozik
Uzten zutela arbia
Libre arretatik.
Egiten ez duena
Iñoiz asko nekek
Egiten oi du Pello
Pensamentu batek.
Egin bear zutena
Andiak neketan
Orra non egin zuten
Au r rak jostaketan.
R E V I S T A BASCONGADA 425
Pello.
Eziñ esan nezake
Anton zer arsegin
Zure jolasak atzo
Ziran niri egin.
Nai nuke ganaduaz
Gaur itzegitea
Gustoz dezagun biok
Pasa arratzaldea.
Anton.
Ganaduak bear du
Guztien gañean
Garbitazun andia
Pello bere eian;
Garbitazunarekin
Janari erdia
Obe du ez osoa
Ta zikinkeria.
Emen garbitzen diran
Bezela zaldiak
Garbitzen dira Zuizan
Bei eta idiak;
Ukulluan gorotzik
Ez da an ikusten
Egiñ ala kanpora
Dute ateratzen.
Galtzada tse bat dute
Isuri autzean
Beren oitzat ta daude
Beti legorrean.
Buztanak berriz gorontz
Dauzkate lotuak
Ala beti garbiak
Daude ganaduak.
Gustoa da abere
Aiek ikustea
Larruak badirudi
Oso oso tripea;
Gizenez berriz daude
Guztiak lertutzen
Bigarren jolasa.
Eta gureak ainbat
Ozta dute jaten.
Egia da daukate
Beti umetso bat
Jaten ematen diena
Noizik bein piskabat,
Ez dirade onela
Beñere uguitzen
Eta gogotik beti
Dute guztia jaten.
Erratzarekin dabil
Umea jostatzen
Aiek egiñ al gorotz
Kanpora ateratzen.
Errekatso bat dago
Atzeko aldetik
Zulo batera doa
Pisa guztia andik.
Burnizko orrazea
Eta eskobilla
Eskuan dituela
Goizoro mutilla
Dijoa ukullura
Aiek garbitzera
Eta gero edaten
Bertan ematera.
Abereak ez du bear
Etsetik atera
Ez bada zelaietan
Lana egitera,
Bestera izango da
Kalte gorotzean
Kalte alean eta
Kalte belarrean.
Pello.
Gauza jakiña dezu
Abereen oña
Dala lur guztientzat
Guztizko pozoiña;
Beste aldetik berriz
Da garbitasuna
426 EUSKAL-ERRIA
Abereai ematen
Diena osasuna.
Anton.
Zuizan ta Olandan
Baiere Flandesen
Ara nola dituzten
Askok beiak geizten.
Sabeletika ozta
Da tsala irteten
Amagandika urrun
Dute eramaten.
An ifinten diote
Oritza kaikuan
Eta edanarazten
Ara zer moduan :
Eskua dute esnetan
Sartutzen bildurik
Erdiko beatzaren
Punta agerturik.
Tsalak ustez duela
Amaren titia
Edaten du poliki
Dan oritz guztia
Zergatika asten da
Beatza tsupatzen
Ta onen arrimoan
Oritza edaten.
Egun gutsi barruan
Ezku gabetanik
Edaten du ederki
Esnea kaikutik.
Ez diote utzitzen
Jeizten dutenean
Esnearen tantorik
Beiari errapean.
Zenbat eta geiago
Duten beia jeizten
Anbat esne geiago
Diote ematen.
Pello.
Gusto andiarekin
Det Anton ikusi
Modu orretan tsalak
Ditezkeela azi.
Anton.
Arreta andiarekin
Gazta dute egiten
Zergatik diru asko
Diote ematen.
Ozta da arkitzen emen
Gaztagille onik
Ez guria egiten
Ongi dakienik.
Lastima andia da
Izanik esnea
Gazta ta guri billa
Kanpora joatea;
Utziak geralako
Gure diruakin
Oi digute arrotzak
Beti gerra egin.
Gazta dute oiek tsit
Politki pintatzen
Guria dute berriz
Ederki gazitzen
Olandako gazta ta
Flandesko guria
Zalbitza nai duenak
Zalera andia,
Bizkitartean emen
Bata ta bestea
Diran baño obeak
Gaitz da izatea.
Desengaña gaitezen
Ase beau begiak
Jateko emateko
Guri gutiziak.
Begiak dute beti
Biotza mugitzen
ikusi gabe ez dute
Negarrik egiten.
Gausa oiek tsit ondo
Dakizkite atzeak
Argatika dirade
Aiek ain trebeak,
Eta au onela bada
Ezazu zergatik
Egon beagu zerbait
Jakin bagetanik.
R E V I S T A BASCONGA D A 427
Pello.
Aitor dezagun Anton
Gera jende narra
Argatika egiten
Digute aiek farra.
Anton.
Kolorea, nai badezu,
Da ilusioa,
Gizonak beti beau
Izan juizioa,
Baña jaki ederrak
Ez da ukatzekoa,
Ematen oi duela
Jateko gogoa.
Pello.
Ori egia da Anton
Gazte Flandeskoa
Ikustean etortzen da
Jateko gogoa.
Gureak geienean
Duen kolorea
Naska ematekoa da
Ta goragalea.
Anton.
Izaten oi da Pello
Gaztarik onena
Gatzagi ona eta
Tsit gutsi duena
Tsarra ta askorekin
Baldin bada egin
Ditu usai gaiztoa ta
Begi asko berekin.
Ogiak begi asko
Gaztak berriz gutsi
Bear duela izan
Edozeñek daki
Emateko barrenen
Ori kolorea
Asko da izatea
Lirio lorea
Kendurika berekin
Daukan auts oria
Nastutzen da arekin
Gaztore guztia.
Kanpotik emateko
Berriz gorri fiña
Botikan erostea
Daukate karmiña.
Kolorez ederra ta
Gusto onekoa
Orra non izango dan
Zalera andikoa.
Belar legorra eta
Usai gozokoa
Bear da izateko
Gazta gustokoa;
Beti gazta egiteko
Da askoz obea
Ardiarena baño
Beiaren esnea.
Norbaitek esango du
Inpertinenziak
Diradela arentzat
Gausoiek guztiak
Baña jakin bearda
Gausa oiek gabe
Ez gerala izango
Gure diruen jabe;
Kanpora joango dira
Gaurdaño bezela
Eta izango gera
Pobreak onela.
Saiatzen ez danentzat
Ez dago mundurik
Zerutika ez zaie
Jatsiko dirurik;
Onak egiten gaitu
Okupazioak
Dakazki alferkeriak
Gure bizioak;
Langilleak irabazten
Du alde bitara
Alferrak berriz galtzen
Alde guztietara.
Pello.
Ez litzake bear
Emen baserririk
428 EUSKAL-ERRIA
Amabitso bat ardi
Ez litukeenik.
Kalte andikoak dira
Artalde andiak
Oiek galtzen dituzte
Emengo mendiak;
Artzaiak emateko
Belarra ardiai
Sua ifintzen diote
Raso guztiai.
argatik ez da arkitzen
Gaur iñon basorik
Egiñ ez dalakoan
Onetan kasorik.
Anton.
Nola Gaztelan ez dan
Pello baserririk
Jabeak ezin dute
Zaitu ganadurik;
Argatik zai bat dute
Soldatan ifintzen,
Guztien ganaduak
Onek ditu zaitzen.
Lau gausak konpondutzen
Dute sagardoa,
Bai ere isakoliña,
Orobat ardoa;
Ura, aguardinta
Eta binagrea
Laugarrena da berriz
Ikatzaren partea.
Lauak baldin badaude
Beauten neurrian
Jendea izango da
Sagardotegian.
Euri urteak dakar
Sagardo gazia
Urte legorrak berriz
Guztizko eztia.
Pello.
Ori egin diteke
Emen ere erraz
Nai baliteke artu
Egiteko au benaz;
Udarako artzaia
Topatzearekin
Neguan ganadua
Luke nork berekin.
Anton.
Ez litzake tsit gaitz au
Erregelatzea
Eta alde bitara
Ongi irabaztea
Kendurika batetik
Mendian kaltea
Ongi geldi liteke
Baserri jabea.
Lirake onetarako
Tsit onak billarak
Erderaz kofradiak
Deitzen diotenak.
Irugarren jolasa.
Pello.
Euriz ugaritsua
Danean urtea
Ez da gaitz sagardoa
Ona egitea.
Nik emango nioke
Banuke nerea
Edo ezti piskabat
Edo azukrea.
Anton.
Azukrea da Pello
Orobat eztia
Orrela emateko
Gausa gareztia,
Baña guk baditugu
Jaunari eskerrak
R E V I S T A BASCONGADA 429
Sagardoak ontzeko
Landare ederrak.
Erregaliza dezu
Oietatika bat
Zeñak eztitzen duen
Nai dezun adinbat;
Libra lau kuartoan da,
Iru ontzarekin
arga sagardo ona
Dezazuke egin.
Anton.
. . . . . . . . . . . . .
. . . . . . . . . . . . . .
LAUGARREN GEZGARRIA
GIPUZKOARRAK
Oraintse sei eun urte
Gutsi gora bera
Gipuztarrak joan giñan
Gaztel aldera:
Artean Nafarroak
Gipuzkoak gañera
Egiñ izanda zuten
Erreiño bat bera;
Orain galdeera
Zoaz egitera
Zeren billatzera
Gipuztarrak joan giñan
Gaztel aldera.
Gaztelako erregek
Zeukan Bitoria
Tropaz inguraturik
Zana guztia;
Gipuztarrak ikusiz
Galdutzen auzia
Nafarren erregea
Eta nagusia,
Zien Donostia
Ta Ondarrabia
Eta Probinzia
Gaztelako erregeri
Eman guztia.
Baña onetarako
Juramentu egin
Zuen lenaz erregek
Gipuztarrakin
Aekin bezelase
Ondorengoakin
Fueroak goardatzeko
Fede onarekin;
Geroztik orrekin
Egin degu alegin
Gaztelabarekin
Gu ere izateko
Leial eta fiñ.
Fueroak esan nai du
Gure errietan
Ez zaigula sartuko
Iñor ezertan;
Aita ta seme beti
Gure frontereran
Armatuko gerala
Diraden gerretan;
Gañerakoetan
Guk gure Juntetan
Okasioetan
Aginduko degula
Geren gauzetan.
430 EUSKAL-ERRIA
Fuero onen konforme
Kontribuziorik
Ez degu eman bear
Gure aldetik;
Ez gerran ez pakean
Ez degu kintarik
Ez paper sillaturik
Ez Aduanarik;
Baña orregatik
Ez da erregerik
Guk utzi degunik
Eman gabe, danean
Estutasunik.
Baña gure ematen
Borondatezkoa
Izan oi da danean
Okasioa,
Eta deitzen diogu
Guk donatiboa
Zergatik onek ez du
Autsitzen fueroa;
Da erregaloa
Beti onelakoa
Erakustekoa
Errege serbitzeko
Degun gogoa.
Euskaldunak euskaldun
Geran denboratik,
Ez degu izan beste
Bizi modurik;
Erregiñak eman nai
Ez du izan itzik
Ez zaigula iñolaz
Kenduko fuerorik :
Guk gure aldetik
Ez degu iñondik
Obligaziorik
Aren obediente
Gelditzekorik.
Nola kontratuari
Bait zion faltatu
Geren buruen jabe
Gera gelditu;
Gero nai izan degu
Don Karlos billatu
Eta oni diogu
Juramentu artu,
Fueroak guardatu
Eta anparatu,
Ongi gobernatu
Bearduela eta
Sensuz portatu.
Baña gaurdaño eman
Dizkigun fueroak
Dira miseria ta
Makillazoak;
Gure itzak ez dira
Ez onelakoak,
Eta Karlosen kontra
Jo gaitu gogoak,
Gaur gure asmoak
Dira alakoak
Non gelditzekoak
Libre, baldin nai badu
Gure Jainkoak.
Karlosek joarazo
Digu guri lurra
Sinista arazoaz
Beti gezurra;
Baña gezurrak oi du
Zaña tsit laburra
Eta ifiñi digu
Azkenik beldurra,
Isteko zinzurra
Artuaz egurra
Eta lepezurra
Austeko joaz ala
Nola zakurra.
Egin bear deguna
Da gaur euskaldunak
Guztiok juntatzea
Gogo degunak
Ta Muñagorrigana
Bildu aldegunak
R E V I S T A BASCONGADA 431
An topatuko dira
Beste aren lagunak.
Dira ezagunak
Maite ditugunak
Lenengo egunak
Emango dizkiguten
Nagusi jaunak.
Gizon prestu guztiok
Elkar ondo arturik
Ez degu iñoren zer
Izan beldurrik;
Geren batzarre eta
Juntetan bildurik
Ez da ezer egingo
Fuero gabetanik;
Geren jabe egiñik,
Ez da erregiñik,
Ez ere erregerik
Gu gabe ezer egin
Dezakeenik.
Baña ez dezaguke
Iñoiz ezer egin
Ez bagera unitzen
Gu elkarrekin.
Beltzak eta zuriak
Muñagorrirekin
Geldituko gerade
Bandera batekin;
Gero naiz onekin
Edo naiz arekin
Naidegunarekin
Geldituko gerade
Gu fueroakin.
Ez da sekulan izan
Ez okasiorik
Orain datorkiguna
Bezelakorik;
Ez bagerade jausi
Guztiok bururik
Aprobetsatu bear
Degu guk bertatik;
Ez det ikusten nik
Erremediorik
Au ez bada baizik
Libratzeko erriak
Galtze penatik.
Geldituko dirade
Euskaldun erriak
Soldadurikan gabe
Diran guztiak;
Gu berriz gure jabe
Eta nagusiak
Utzirikan alde bat
Ditugun auzian;
Euskaldun guztiak
Morroi nagusiak
Beltz eta zuriak
Batuko gaitu bizi
Modu berriak.
Nai dizagula jaunak
Egun au ekarri
Barkatzen diogula
Ziñez elkarri;
Ikusi genezake
Egun au guk sarri
Laztan gogoz emanaz
Batak besteari;
Ez fia iñori
Fuero kontu ori;
Gure buruari
Ikusiak ikusi
Fia gauz ori.
MUJIKA’KO GREGORIO.
(Jarraituko da)
“Irurak-bat": ITURRIAGA-KARDABERAZ-URBIETA
(BUKAERA)
BOSKARREN GEIGARRIA
TESTAMENTUKO GERTAERAK
I
Jainkoak lenbizitik,
Bere naiarekin,
Zeru ederra eta
Lurta ditu egin.
Lenbiziko egunean
Egin zuen argia,
Urrengoan zerua,
Gero lur gorria.
Laugarrenean berriz
Iguzki andia,
Eta izar ederrak
Eta illargia.
Bostgarrenean arrai
Eta egaztiak,
Belar eta arbolak
Eta animaliak.
Allegaturik egun
Seigarrenekoa
Egin zuen gizona
Bere antzekoa.
Gorputza egin zuen
Lur puska batekin,
Eta anima berriz
Asnasearekin.
Nola gauza guztiak
Egin bai zituan,
Zazpigarrena pasa
Zuen deskansuan.
Egun au utzi zuen
Santifikaturik,
Iñork egin ez dezan
Onetan nekerik.
II
Ifiñi zuen Adan
Baratza batean,
Fruta mota guztiko
Arbolen artean,
Esaten ziolarik :
Adan, nai badezu
Arbol oien guztien
Frutatik jan zazu,
Baña onako arbol
Onentsen frutua
Adanentzat gelditzen
Da debekatua.
Gaitza eta onaren
Arbola izanik,
Ez dezu jan bear zuk
Fruta onetatik;
Onetatik jaten
Dezun egunean
Illa gelditzen zera
Momentu berean.
Gizona bakarrika
30
466 EUSKAL-ERRIA
Gelditu ez zedin,
Jainkoak andrea nai
Izan zuen egin.
Eta lotan zegoan
Bitartean Adan,
Eba andre egiña
Gelditu izan zan.
Jaunak Adan’i loa
Kendu gabetanik,
Ezurra atera zion
Bere saietsetik;
Onela ateratako
Bere ezurrarekin
Eba bere emastea
Jaunak zion egin.
Lo artatika Adan
Esnatu zanean,
Eba ikusi zuen
Bere aldamenean;
Orduan esan zuen
Pozturik guztia :
Au nere ezurra da,
Nere aragia.
Gizonak duenetik
Bere emastea
Utziko du guraso,
Anai, ta aidea.
III
Ain zorionekoak
Oiek ikusirik,
Deaurrua zebillen
Ezin sufriturik;
Galdu nai ditu eta
Badu esperanza,
Artzen du bertatika
Sugearen antza;
Nola andre gaisoa
Baitan tsit argala,
Ebagana dijoa
Bere bereala;
Eta galdetzen dio :
¿Ezazu, zergatik
Jan bear ez dezute
Arbol orretatik?
¿Zergatik arbol orrek
Dakarren frutua
Utzi dizute Jaunak
Gaur debekatua?
Ebak eranzun zion :
Jakizu zergatik,
Frut ori jan ondoan
Ez iltzeagatik.
Deaurruak Ebari
Dio eranzuten :
Frut ori ez dezute
Zuek esagutzen;
Jango bazenduteke
Fruta orretatik,
Gelditzen ziñateke
Jaungoiko egiñik.
Bereala sinisten
Du Eba tsoroak,
Eta ematen dio
Jateko gogoak.
Jatean artzen dio
Gusto ona frutari
Eta ematen dio
Bere senarrari.
Ozta zuen Adanek
Fruta artatik jan
Biak gelditu ziran
Lotzaz beterikan,
Ikusten zutelarik
Egunaren erdian
Zeudela jantzi gabe,
Ta larrugorrian.
Bereala arturik
Arbolen ostoak,
Egin izan zituzten
Biak gerrikoak.
IV
Jauna Paraisoan
Dabil paseatzen,
Era Adanek aren
Itza du aditzen,
Itza aditu eta
Arras beldurturik
Baratza basterrean
R E V I S T A BASCONGADA 467
Dago eskutaturik.
Adan, Adan, ¿non zera?
Dio Jaungoikoak ;
Bertatik eranzuten
Du Adan gaisoak :
Jauna zu aditzean
Beldur izandet nik
Zergatik arkitzen naiz
Jantzi gabetanik.
Jaunak esaten dio :
Nik debekatua
Utzi nizun arbola
Bat orren frutua;
Eta jan dezulako
Frutu orretatik
Dezu ikusi zaudela
Jantzi gabetanik.
Adanek eranzuten
Dio bazterretik :
Ez nuen, Jauna, jango
Fruta orretarik,
Baña zuk emandako
Andreak dit esan
Tsit fruta ona dala,
Beardedala jan.
Jaunak esaten dio
Orduan Ebari :
¿Zergatik janarazo
Dion senarrari?
Jauna, esaten dio
Bertatik andreak,
Zergatik engañatu
Nauen ni sugeak.
Orduan dio jaunak :
Madarikatua
Izango dek sugea
Beti ire patua.
Arrastaka joango aiz
I abillenean,
Bularraz lurra joaz
Ez oñen gañean.
Andrea izango dek
Etsai segurua,
Onek puzkatuko dik
Bai ire burua.
Gero dio esaten
Ebari : aditu,
Asko gaitz zuk bearko
Dituzu sufritu,
Miña izango dezu
Aurra egitean,
Ta idukiko zaitu
Senarrak menean.
Eta dio Adani
Esaten : zu, Adan
Gusto diozulako
Andreari eman,
Lurra etsai izangu
Dezu, ta argandik
Ez dezu aterako
Arantzak besterik.
Kopetatik boteaz
Ugari izerdia
Irabaziko dezu
Zure janaria.
Paradisotik biak
Botatu ondoan,
Aingeru bat ifiñi
Zuen atondoan
Suzko ezpaterekin
Guardi egiteko,
Eta barrenen iñor
Sartzen ez usteko.
V
Adanen eta Ebaren
Lenengo semeak
Ziran Kain ta Abel
Ta biak semeak.
Kain bere langitez
Zan nekazaria
Eta Abel ekintzaz
Zan berriz artzaia.
Kainek ofrezitu
Zuen primizia
Izan zan lurrak eman
Oi duen garia.
Abelek artaldean
Zituen ardiak,
Gizenenen artean
468 EUSKAL-ERRIA
Ongi beresiak.
Kainek ez baitzuen
Garia autatu
Jainkoak begi gaiztoz
Zion begiratu.
Ozta Abelek ardiak
Zizkan presentatu
Bertatik tsit asko
Zitzaizkan gustatu.
Artzen dio Kainek
Abeli inbidia,
Eta kendutzen dio
Gaizoari bizia.
Jainkoak deitzen dio:
Ator onontz Kain,
¿Non dek ire anaia?
Beaiak nik jakin.
Jauna, dio Kainek,
Non dan nere anaia
Nik ez dakit beinzatik
Ez naiz aren zaia.
¿Kain zer egin diok
Ire anaiari?;
Aren odola deika
Zeagokit niri;
Odol ura segurki
Ik isuria dek,
Ta ire pekatua
Ik pagatuko dek.
Nekez egiñagatik
Lurrean labrantza
Ez dik lurrak emango
Ez bada arantza.
Beti ibilliko aiz
Munduan igesi,
Zer dan gizon iltzea
Dezakan ikasi.
Esagutzen det, dio,
Nere maldadea,
Andietakoa da
Anaia iltzea :
Ezin egon niteke
Iñon seguru ni,
Ez diteke ere nitzaz
Urriki berori.
Lenbizika topatzen
Nauenak, bizia,
Kenduko dirala da
Gauza ikusia.
Jaungoikoak dio, ez
Bere kastigua,
Norbaitek iltzen baau
An dik segurua,
Eta bialdu zuen
Señale batekin
Iñork gaitzikan iñon
Ez ziozan egiñ.
VI
Gizonak nola ziran
Denboraz ioritu
Eta ioriturik
Bait ziran gaiztotu
Gure Jaungoikoa zan
Guztiz asarratu
Eta nai izan zuen
Gizona akabatu;
Baña nola zan Noe
Tsit gizon justua
Gelditu zan onetzaz
Jauna kupitua.
Zu sabaltzeko eta
Zure familia
Noe egizu, dio,
Kutsa bat andia;
An sartuko zera zu
Zure emaztea
Zure iru semeak
Ta oien andreak
Ta sartuko dezu
Gañera oro bat
Egazti ta animali
Guztitik pare bat.
Noek kutsa andia
Egin zuenean
Eta Jaunak esanak
Sartu ondorean
Itsaioa atera
Zan bere lekutik
Eta euri andiak
R E V I S T A BASCONGADA 469
Zetozen zerutik,
Berrogei egun eta
Berrogei gabean
Gelditu gabetanik
Momentu batean
Eta ikusi ziran
Lurra ta mendiak
Berrogei ta amar besoz
Gora estaliak.
Guztia akabatu zan
Orduan lurrean
Bakarrika zebillen
Kutsa ur gañean.
Gero Jaunak bialtzen
Du aize gogorra
Lurra gelditu dedin
Gitsika idorra
Amar garren illean
Sartu ziranean
Mendien puntak ziran
Agertu airean.
Kutsatika bele bat
Noek du bialtzen
Baña ez da belea
Batere biurtzen.
Gero berriz bialtzen
Du arrek usoa
Eta biurtzen zaio
Kutsara gaisoa.
Zazpi egun osoak
Pasa ondorean
Berriz bialdu zuen
Usoa airean
Eta biurtzen zaio
Ez joan zan bezela
Baizik oliba adar bat
Mokoan duela.
Urak joanak zirala
Noek ikusirik
Bere-berealase
Irten zan kutsatik.
Orobat irten ziran
An zeuden guztiak
Gizon, andre, egazti
Ta animaliak.
Aldare bat baitzuen
Bertan an ifiñi
Noek jaunari zion
Ofrenda eskañi.
Jaunak esaten dio
Noe aurrera nik
Ez det akabatuko
Onela jenderik.
Odoiakin zerua
Estaltzen danean
. . . . . . . . . . . . . . jarriko
Da odoi artean
Eta oroituko naiz
Ura ikustean
Zer itz eman dizudan
Gaurko egunean.
VII
Noek aldatu zuen
Lenengo mastia
Ardoak utzi zuen
Gaisoa ordia.
Bederatzi eun urte
Noe izatera
Allegatu izan zan
Ta oiez gañera
Beste berrogeita amar
Ongi kunpliturik
Beste mundura joan zan
Mundu onetatik.
VIII
Onen iru semeak
Jafet, Sen eta Kan
Iru alderditara
Zabaldu izan ziran.
Ubeldeaz azturik,
Gero ondorengoak
Ziran lengo gizonak
Baño okerragoak.
Adoratutzen zuten
Oiek iguzkia
Ta onetzaz gañera
Berriz illargia,
Beren Jaungoiko onaz
Betiko asturik
470 EUSKAL-ERRIA
Bizi ziran abere
Batzuek egiñik.
Alde bat utzirikan
Beren gurasoak
Ziran gezurti andi
Ta lapur osoak,
Okerragoa dana
Gizon iltzalleak;
Itz batean maldade
Guztien zaleak.
IX
Or emen baziraden
Zenbait gizon prestu
Jaungoikoaz oraindik
Ez ziranak astu.
Oien artean zan bat
Zeritzana Abran,
Au Semiren kastako
Gizon justu bat zan.
Abran, esaten dio
Jainkoak zerutik,
Atera bear dezu
Zuk zure etsetik;
Utzirika alde bat
Gaur dezun erria
Billatu bear dezu
Beste bat berria
Emango dizudana
Bertatika zuri
Zure umeai ta
Ondorengoai.
Oiek izango dira
Ezin konta ala
Zergatika nik Abran
Naiko dedan ala;
Eta izango zera
Nik onela naita
Mundu onetan asko
Nazioren aita.
Zure kasta izango
Da, Abran, munduan
Ainbeste non diraden
Izarrak zeruan.
X
Abran zartu zan guztiz;
Sara emastea
Abrik gabe zegoan
Ez baitzan gaztea.
Jaunak esaten dio :
Abran zuk oraindik
Abra izango dezu
Zure Sara gandik.
Au aditu eta da
Sara farraz asten
Ez bait zuen Jaunaren
Promesa sinisten.
Orra non zaion Jauna
Guztiz asarratzen
Eta arras gogorki
Dio itzegiten,
Eta zeren Abranek
Siñistatu zuen
Izan zuen seme bat
Bi urte baño len.
XI
Jainkoak ikusteko
Abranen fedea
Esaten dio : Abran
Il beak semea;
Sacrifikatu beak
Nere izenean
Nik esango dikadan
Mendiaren gañean.
Isak zuen izena
Ta mutil gaztea
Zan denbora onetan
Abranen semea;
Abran fede andiko
Gizona izariik
Prestatzen da joateko
Semea arturik
Il eta erretzeko
Egurra gañean
Semeari berari
Para zionean,
Aitak artu zituan
R E V I S T A BASCONGADA 471
Bere eskuetan
Ezpata eta sua
Gaisoak benetan.
Mendi alderontz biak
Joaten asten dira
Eta dio semeak :
Aita, emen dira
Egurra eta sua
¿Baña aberea
Non dezu zuk iltzeko
Aitatso nerea?
Abranek eranzuten
Dio semeari :
Gauz ori semetsoa
Utzi Jainkoari.
Esandako lekuan
Jarri ziranean
Egurra para zuen
Aitak aldarean;
Lotu eta gañean
Isak ifiñirik
Iltzeko Abran prest zan
Ezpata arturik;
Onetan Abran, Abran,
Ez eman golperik
Aingeru batek dio
Deitutzen zerutik;
Jaunak zure fedea
Gaur ezagutu du
Eta mutiltso orri
Utzitzea nai du.
Prest ziñan zu iltzeko
Gaur zure semea
Jaunari erakusteko
Diozun fedea;
Onek ez du utziko
Ez bere aldetik
Zure fede bizia
Zari gabetanik.
Atzerontz begiratzen
Du gero Abranek,
Ikusten du daukala
Bertan sasi batek,
Lotua balegoke
Bezela, nasia,
Adarretatik eta
Illetik aria;
Bere bereala du
Sasitik askatzen
Eta dio Jaunari
Au sakrifikatzen.
XII
Abranek Eleazar
Etseko mutilla
Bialtzen du Isaken
Emazteki billa
Kameluak emanik
Ongi zamatuak
Ez zitzan ark eraman
Utsik bere eskuak
Eta eman zitzaizkan
Nobi andreari
Aren aita jaunari
Eta amandreari
Arkitzen ziran emaitz
Onenetakoak
Okasioak nai oi
Zuen bezelakoak..
Mesopotamiara
Eleazar joanik
Putzu baten ondoan
Zegoan jarririk.
Arratzaldeko bata zan
Eta berandua
Andreak ur billa joan
Oi ziran ordua;
Eta egiten dio
Otoitza Jaunari :
Jauna, eman zadazu
Grazia zuk niri
Ura ematen didan
Neskatsa gaztea
Izan dedin Isakek
Beaun andrea.
Andik piska batera
Rebeka ederra
Putzura an dijoa
Arturik pegarra,
Eta pegarra urez
472 EUSKAL-ERRIA
Bete zuenean
Eleazar joan eta
Jartzen zaio aurrean
Eta esaten dio :
Ur pizka bat eman
Beaidazu neskatsa
Nik edan dezadan;
Ori edazu, dio
Rebekak, ta bertan
Pegarra usten dio
Beraren oñetan;
Eta etzan onetan
Neskatsa gelditu
Kameluari ere
Zion ofrezitu;
Rebekak egin zuen
Eskañiarekin
Eleazarrek zuen
Nai zuena jakin.
Belarriko urrezkoak
Eta besakiak
Eleazarrek ditu
Ateratzen biak
Eta ematen dizka
Biak Rebekari
¿Noren alaba zera?
Galdeaz berari.
Galdetzen dio ere :
¿Aitaren etsean
Lekurikan izango
Det nik arratzean?
Batuelen alaba,
Dio, naiz, gizona
Ta Abranen anaia
Da berriz aitona.
Bada gure etsean
Toki bat ederra
Eta kameluentzat
Lasto ta belarra
Eramaten du bada
Berekin etsera
Eta daramakio
Zer jana maiera.
Eleazarrek berriz
Ark zer zekarren
Aitari ta amari
Bertan esan zien
Otoitzen zituela
Zuena eskatu
Ez ziozetala arren
Iñolaz ukatu.
Biak eranzun zuten :
Gauza egiña da
Zergatik Jainkoaren
Borondatea da
Eta au egia dala
Nola bait dakigu
Ezin Jaunari kontra
Egingo diogu.
Ona emen Rebeka,
Gure naiarekin
Bijoa ezkontzera
Isak onarekin.
Eleazarek bertan
Diezte basoak
Ateratzen urrezko
Ta zillarrezkoak
Ta ematen diozka
Gero Rebekari
Guztizko soiñ ederrak
Ditzan berak jantzi.
Orobat aren ama
Eta anaiari
Beren erregaloak
Ziezkan eskañi.
Gauza oien ondoren
Ifiñirik maia
Guztiak egin zuten
Beren baskaria
Eta Eleazarek
Biaramonean
Lo egin ta oietik
Jaiki ziranean
Gurasoai die
Onela esaten :
Nagusia dagokit
Niri itsodoten
Eta egin zazute
Gaur zuek alegin
Nere etse aldera
R E V I S T A BASCONGADA 473
Lenbailen joan nadin.
Eranzuten diote :
Alaba deiturik
Galdetuko diogu
Dadukan ezparik.
Deitu zuen Rebeka
Eta etorri zan
Galdeturik nai zuen
Gizon arekin joan.
Baietz esan ondoan,
Bere iñudea
Emanik, esan zien :
Zuen biajea
Egin dezala Jaunak
Guk beziñ ona;
Adio alaba ta
Adio gizona.
Isak an paseatzen
Kanpoan zebillen
Orra non kameluak
Ikusten dituen.
Eta Rebeka berriz
Isak ikusirik
Jaizten da salto batez
Bere kamelutik
Eta Eleazari
Astenda galdetzen :
¿Zein gizon Eleazar
Det nik an ikusten?
Eleazarek dio :
Nere naguasia;
Estaltzen da bertatik
Rebeka guztia.
Nagusiari zaio
Eleazar asten
Biajean gertatu
Zaiona kontatzen;
Isakek sartu zuen
Rebeka etsean
Eta an sarturika
Ura ikustean
Bere pena andia
Gitsitzen asi zan
Bada egun aietan
Aren ama il zan.
XIII
Lenengo aurgitetik
Rebeka andreak
Bi aur egin zituen
Ta biak semeak.
Esau zuen izena
Bietan zarrenak
Eta Jakob bigarren
Edo gazteenak.
Lenbizia jaioa
Zan illez betea,
Larru ederrekoa
Zan berriz bestea;
Esau lenbizikoa
Eiztari andia,
Jakob bigarrengoa
Ona ta eztia.
XIV
Egun batez zeukala
Bere eltzekadia
Jakobek sukaldean
Ederki egosia
Esau etortzen da
Etsera kanpotik
Eta ikusten zanez
Arras nekaturik
Eta esaten dio
Jakobi; ekark ik
Eltzekaria niri
Niatork nekaturik.
Eta Jakob’ek berriz
Dio eranzuten :
Emango diat baldin
Badirak ematen
Zarren aizen partetik
Dekan deretsoa
Ire primotasuna
Ta maiorazkoa.
Esauk dio eranzuten
Bertan itz oiekin :
Bai, bai, emango diat
Atsegiñarekin
Jakob, esaten dio,
474 EUSKAL-ERRIA
Kondizio onekin :
Emen bertan beardek
Juranientu egiñ.
Esauk an egin zuen
Bertan juramentu
Era maiorazkoa
Jakob zuen artu.
XV
Esau bere aitaren
Zan guztiz maitea
Isak zalako guztiz
Eizaren zalea.
Rebekak berriz Jakob
Zuen maiteago
Esau baño zalako
Jakob gazteago.
Isak tsit zartu zan ta
Gañera itsutu
Eta Esauri zion
Egun batez deitu;
Esau, esaten dio,
Joan beak eizera
Ire armak arturik
Zerbait ekartzera,
Ekarri eta gero
Ongi konpondurik
Ederki jan dezadan
Eiz arretatik nik,
Nadiñ baño lenago
Beste mundura joan
Nere bendizioa
Dizakan eman.
Itz oek aditu ta
Esau bertatika
Eizera atera zan
Armak arturika.
Nola izkuntz au zuen
Rebekak adiru
Bereala Jakobri
Izan zion deitu
Eta esaten dio :
Jakob, artegitik
Antsume bi ekaitzik
Gizenenetatik,
Konponduko dizkiat
Nik nere erara,
Ire aitari gusta
Oi zaizan gisara;
Eramango diozkak
Ongi konpondurik
Eta bendizioa
Iri emango dik.
Jakobk bere amari
Dio eranzuten :
Ni ori egitera
Ez naiz atrebitzen;
Zuk badakizu, Esau
Da illez betea
Beste aldetik naiz ni
Illerik gabea.
Aitak ikuitzen banau
Koleran guztia
Nere kontra jarriko
Zait irakazia.
Naitasunaren ordez
Orduan bekaitza
Izango dit, ta etzait
Faltatuko gaitza.
Rebeka bere artan
Dago firme beti
Eta esaten dio
Bere semeari :
Nere gain artzen diat
Baldin bada gaitzik;
Egin zak nere esana
Ez izan beldurrik.
Jakobk ekartzen ditu
Joan ta antsume bi
Eta biak diozka
Ematen amari.
Onek konpontzen ditu
Bere-bereala
Isaki gustatu oi
Zaiozkan bezala.
Esauren arropakin
Du Jakob jantzitzen
Lepo eskuak larruz
Diozka estaltzen.
Oa, dio, aitagana
R E V I S T A BASCONGADA 475
Egiok eskeñia
Orra asko gustatzen
Zaion janaria.
Joaten da bada Jakob
Ta bere aitari
Esan bezala dio :
Egiten eskeñi.
Aitak galdetzen dio
Esan zak, ¿i zein aiz?
Jakobk esaten dio :
Jauna, ni Esau naiz,
Primua naiz, egin det
Zuk agindua nik.
Altsa zaitez dezazun
jan nere eizetik
Aitak esaten dio;
Zer, esan zadazu,
¿Orren laister zuk eiza
Billatu didazu?
Bai, dio, aita, lazter
Det eiza nik bildu
Zergatika Jainkoak
Ala nai izan du.
Isakek dio berriz :
¿Zu primua zera?
Atoz ikusi zaitzadan
Atozkit onera.
Joan eta ikuitzen du
Ta dio esaten :
Boza Jakobena da
Ez det nik dudatzen
Baña zure eskuak,
lkuitzen dedanez,
Esauenak dirate
Beterikan illez.
Au esan ta Jakobi
Eman zion laztan
Eta primu egiñik
Bertan gelditu zan.
Esauk gero aitari
Eiza ekarririk
Eskañi izan zion
Berak konpondurik.
Isakek arriturik
Dio : ¿zeñek niri
Konponduta aristian
Dit eiza ekarri?
Onek du, didanean
Niri eiza eman,
Nere bendizioa
Berekin eraman.
Au aditu ondoan
Isakek negarrez
Betetzen du etsea
Eta deadarrez.
Iraz beterik eta
Koleraz guztia
Kendu nairik aiten da
Jakobri bizia.
XVI
Rebekak ikusirik
Jakobren perilla
Zoaz, esaten dio,
Osabaren billa;
Laban dezu osaba
Ta aren etsea
Zurea bezelase
Da, nere semea.
An biziko zerade
Deskansuz pakean
Ánaiaren kolera
Joan dedin artean.
Isak eta Rebekak
Biak bialdurik
Mesopotamiara
Irten zan etsetik.
Bidean zijoala
Zanean nekatu
Zuen buru azpian
Arri bat paratu.
Loak artu ondoan
Zuen eskallera
Ikusi ametzetan
Zerutik lurrera;
Baita ere zituen
Ikusi gañera
Aingeruak ibiltzen
Gora eta bera;
Aditu ere zuen
476 EUSKAL-ERRIA
Jauna itzegiten
Ziola zerutika
Onela esaten :
Jakob, zure aitaren
Jaungoikoa naiz ni
Era emango dizut
Lur ori nik zuri,
Orain lo egin dezun
Lur ori berori,
Eta zuri bezala
Ondorengoai;
Beti izango nazu
Ni zure aldetik
Guardi egingo dizut
Beti ta non nai nik;
Zure etsera zaitut
Bai nik biurtuko
Ta ondasun guztiaz
Zaitut nik beteko,
Ta nazio guztiak
Dira zuregatik
Geldituko ondasunez
Osoro beterik.
Jakobk, bere lotatik
Zanean esnatu,
Zuen berealase
Jauna adoratu.
Mesopotamiara
Allegatutzean
Jakobk ikusten ditu
Putzu bazterrean
Jarririka daudela
Faza ederrean
Iru artalde eta
Irurak lurrean.
Begiratu utzarekin
Erraz zan ikusten
Putzu artatik ura
Zutela edaten,
Baña zeukan gañean
Arri bat andia
Eta ala zegoan
Putzua itsia.
SEIGARREN GEIGARRIA
EZKONTZA
Batista; ¿adiñ orretan
Doa ezkontzera?
¿Zer deabrukeria
Zayo burutara?
Aur jaio, gizon bizi,
Aur biurtutzea;
Orra ikusten danez
Gure suertea.
Iya larogei urte
Dituen gizonak
Ez dik andrarik bear
Baizikan salda ona.
Gaztetako tsingarrak
Sentitzen baditu
Ur freskoa edanez
Itzali biaitu.
Lanparak itzaltzera
Dijoan orduan
Garraldak bota oi ditu
Argira moduan,
Baño dira garralda
Akaballakoak,
Ez olio geiegik
Emanikakoak.
R E V I S T A BASCONGADA 477
Ez adilla fiatu
Garralda oietan
Batista gordeitzak
Ere erraietan
Kanpora botatika
Borts egitei badek
Gure maisua laister
Kanpo santuan dek.
Dabidek, zartu eta
Su n a mi ta artzeko
Esan zian zuela
Oñak berotzeko.
Dek askoz obea
Palenziako manta
Ez andre gaztea.
Ez badu gauza orrek
Erremediorik
¡Artzak konsejutso bat
Gaur nere aotik!
Esnatzen aizenean
Goizean lotatik
Ostikoka botazak
IZTUETA'REN ESKUTITZA
Nere adiskide tsit
prestu ta argia :
artu baitet bedorren
karta pozgarria
aiñ zegoen gozoa
ta ongi jarria
ez da bedorrentzat au
mirari aundia.
Ezkonzak izan oi du
asko langai modu
batean irabazi
ta bestean galdu;
alaba utzitzea
ez nuke aiñ damu
baldiñ senarrak ongi
maitatutzen balu.
Erri aundi oetan
askotatik gutsi
senarrarekin ongi
oidirade bizi;
batzuek zatika ta
besteak igesi
ezkondu bezin laister
oidituzte utzi.
Egin ezkeroztanik
alakoen jabe
eraman bear ditu
zenbait atsekabe.
Neska zar egoteaz
ere lanak daude
iñork ez nai gelditu
bat edo bat gabe.
Nere adiskidi mamia; tsit etorrida bedorren karta egokia, ta denbora
beardanezkoan, zeñaren zati guziak azaldu diozkadan nere alabarri
gure adiski jakiñen aurrean, eta serbizatu sermoirik onenak baño
ere geiago. Ez det lekurik guan.
Bedorrena beti, Iztueta.
MUJIKA'KO GREGORIO.
(Amaitu da.)