Sagardoaren lurraldea

Artículo "GIZONAREN OSASUNEAN eta baita ere familietan ordikeriak edo geyegi erari gogorrak artzeak egiten dituzten kalteak zer nolakuak eta zenbaterañokoak izan oi diran"

Descripción

Eun pezetako sariya eta bitezarra Azpeitiya-n irabazitako moldaera

alcoholismo vino etnografía juegos vascos sociedad historia salud sidra

Ficha

  • Autor: MARTÍN ARAMBURU
  • Fecha: 1902
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: DO-000852

Texto completo

R E V I S T A BASCONGADA 133
GIZONAREN OSASUNEAN
eta baita ere familietan ordikeriak edo geyegi erari
gogorrak artzeak egiten dituzten kalteak zer nolakuak eta
zenbaterañokoak izan oi diran.
Eun pezetako sariya eta bitezarra Azpeitiya-n irabazitako
moldaera
Probinzi onetako Diputazioak Azpeitiko erriyan aurtengo urtean
egiñ bear diran euskal-jolasetarako ipiñi duan argibide edo irakurgayetatikan
bat, da nik itz labur oen asieratzat izendatzen dedana, eta
zeñaren gañean egingo dedan alegiña itzkuntza labur onetan zerbait
esatea argitasunik aundienarekin kunpli ditezen gure Probinzi ontako
agintari jaunen desioak, zeñak diran bertako jendearen artean zabaltzea
jakintasun zenbait modukoak, izan ditezen batez ere nekazari eta
langille jendeen ongarriak.
Dudarik gabeko gauza da oraiñ aitortu ditudan jende oek egiten
dituztela okerbiderik asko erari kontuan, zergatik ez dakiten zeiñ kaltegarriak
eta zenbaterano irichi litezkean erariak ekarri litzakean gaitzak,
bai nor beraren osasunean eta baita ere erariari emandakoen ondorengoenetan,
izanik onelakoak sortzen dituzten umeak indargabekoak,
aulak eta askotan zenzugabeak edo burutik nasteko griña dakartenak
eta ezer lanetako baliyorik ezdutenak. Gauza oen gañean itzegiten
duanean gizon jakintsu batek esaten du, eziñ obetoago adierazotzen
dutela beren baliyoa ez bada numeroak edo kontu ateratzeak ordikeriaren
bitartez munduko nazioetan etorri izan diran eta egunero
etortzen dirala ikusten ditugun kalteak; eta izendatzen ditu Franziako
nazioari dagozkionak esanaz nazio onetan bataz-beste izanik urtero eun
134 E U S K A L - E R R I A
eta ogeita bat milla gizon edo emakume Justiziko Tribunalen mendean
arkitzen diranak egiñ dituzten okerkeriak gatik, esandako oetatik larogeita
zazpi milla oi dirala erariari emandakoak, au da, erariak mendean
artu eta daudenetakoak. Modu berean aitortzen dituanean Norte-
Amerikako nazioari dagozkion kontuak, izendatzen degun gaionetan
esaten du, atzeneko amar urte igaro diran oetan ill dirala erariak galduta
irureun milla gizon; joan dirala karzela edo presidioetara bera
dala medioz eun eta berrogeita amar milla, eta burutik nastu edo zoratu
zayotela beste amar millari. Kontuan eduki besterik ez dago bada
oraiñ aitortu ditugun gauza oek, ikusteko zenbat kalte eta zeiñ aundiak
izatera iristen diran erari gogorrak gizonaren osasunean eta nazioetako
ongi izate eta aberastasunean egiten dituanak; eta naiz ez
izan gure Españiya eta aiñ guchiago berriz Euskal-erriko jendea geyenenbat
galgarri gai onetan gaur arteraño ateratzen geranak, urte guchiz
onuntz esan genezake nabarmentzen dijoazela oitura gaiztoak erari
kontuan, zeñak kentzeko dan dudarik gabe biderik egokienetako bat
adierazotzea eta erakustea jendeai erariak ekartzen dituan kalteak, naiz
izan modu batean edo bestean.
Ari naizen lantegi onetan segituko diot lenago aitortu deran gizon
jakintsu arri esanaz berarekin ez dirala erariak bere izatez gauza kaltegarri
eta iñola ere bear ez diranak, baizik moduz eta ordu egokietan
artzen badira, osasunarako eta gorputza indartzeko dirala gauza egokiak.
Baña ontarako alkarganatu bear dira beste bi gauza zeñak diran,
eraria izatea legezkoa, au da, ongi eta garbiro egindakoa izatea, ezer
nasterik gabe askotan oi dan bezela osasunarako kaltegarri diran zenbait
sustantzi jenerorekin; eta bestea berriz, gizonak artzea erariak
neurri jakiñ batean, geyegizkorik egiñ gabe eta batez ere orditzera
irichi gabe. Era onetan beti ezagutu izan dira erari garbi eta ongi
egindakoen ondasunak; eta emen dagokigu gogora ekartzea arako aita
Meajer Jesusen Lagundikoak oraiñ dala eun eta irurogeita geyago urte
esan ziona ardoari itz neurtu sonatu batzuetan:
Erari maitagarriya
Tristearen pozkariya
Dezu alaitzen begiya
Kentzen tristura aundiya
Mutuba ipintzen kantari
Eta errena dantzari.
Ardoa da bai, bere neurri moduzko batean artzen danean, gizona
R E V I S T A BASCONGADA 135
ren indargordetzalle eta piztugarri bat, zeñaren gañean anziñako denboretatik
asi eta gaurko egunetaraño aiñbeste gauza esandituzten nazio
guztietako gizon iskribatzalleak beraren ondasunak zabalduaz; eta
gauza guztiok gandik jakiña eta umetandik dotriñan ikasi genduana
da Jesukristo gure Jaunak berak ardoari eman zion anditasun eta esate
baterako adiskidetasun baten siñalea aukeratu zuanean erari guztien
artean beraren bitartez egiteko egunero egun eta gizaldiak iraupena
daukaten artean sortu eta pensatu litekean miraririk aundiena, nola
dan meza santuan gertatzen dana. Ardoa izaten da ere gizonaren alegerantza
guztietan lekurik nagusiena eduki oi duana eta atzeragoan aitortu
ditugun itz neurtuetan irakurri dan bezela ipintzen dituan odolaren
indarrak eta egiñ azten dituan ere milla lanbide bere egoera oiturakoan
gizonak iñola ere eziñ egiñ al dituanak.
Irichi geran puntu onetan ardoaren itzbidea aitortu degun ezkero,
esan bear degu nazio bakoitzak dauzkala bere ardo jeneroak, naiz ez
izan gure Españiyan beziñ indartsuak eta gozoak; eta gañera berriz
usariyoz ardoaren lekuan bertako jendeak artzen dituzten beste erari
modu batzuek, nola diran sagardoa gure Euskal-errian, cerveza Alemaniyan,
koumis Rusiyan, pulke Mejiko aldean, eta onela beste erari
modu asko nazio eta zenbait probintzitan usariyo diranak. Ez dago zer
esanik oen guztietatik eta beste erari moduen artetik guri geyenetsu
zerbait esatea dagokiguna dala sagardoa, bada beraren izenak dion bezela
da sagarraren ardoa, eta frutu au da gure Euskal-erriko lurrean
beste iñon baño geyago egiten dana eta bertako aberastasunik aundienetako
iturria. Iñolaz ere gero eta geyago dijoa zabalduaz Euskal-erriko
jendeen artean sagarraren landaketa, egiten dituztela lan obetan sayatzen
diranak geyenenbat, arbola izendatutako onen gañean eta beraren
gaitzen gañean biziro asko jende artean zabaltzea komeni diran
jakinbideak, bada ezaguturik dagoan gauza da sagar arbolak izaten dituala
gaitzak ez bakarrik bera galdu eta igartzen dutenak, baizik baita
ere egiten dan sagardoari iristen zaizkanak, izaten dala guchi edo geyago
obea eta gustagarriagoa. Guztiogandik jakiña da ere sagardoak
dauzkala bi izaera modu, au da, azaltzen dala batzuetan gorputz guchikoa
eta lasto kolorekoa, eta beste batzuetan berriz loritasun edo gorputz
geyagokoa, eta era berean gorri antzekoa guchi edo gozoagoa daraman
sagarraren izaeraren bitartez. Sagardoa da eran erraza oi duan
eraria, eta gai onetan ez dago galdetu besterik Donostiako eta bere
inguruetako errietako sagardo eraleai; onela izanaren medioz da ere
136 EUSKAL-ERRIA
irteera azkarreka, au da, laister kanporako bidea billatzen duana eragiñaz
chisa maiz eta ugari. Onelakoa dan medioz egiten du ere garbitasun
aundia gulzurrunetan, zergatik gure gorptz barrunbeko pusketa
oetan chisa sortzen dan, eta baita ere pusigan galerazoaz leku onetan
gelditzea iñoiz sortzen diran ondar ale chikiak, eragozten duala chitsa
lekuko arriak osatu edo egitea. Onegatik da gauza ikusia eta jakiña,
medikuen artean chisa lekuko arriak guchitan sortzen zaiztela sagardo
eraleai, au da, sagardo asko egunero eraten duten jendeai. Bañan besre
gauza guziak bezela badauzka sagardoak ere geyegiz artu ezkero
bere okerbideak: oetatik lenengoenak dira urdalla edo egoslekua zabaltzea,
eta janaria gazitzea; eta azkenik orditzea edo moskortutzea.
Sagardoaken ordikeria
Sagardoa asko eraten danean sortzen duan urdalleko zabaltzea, da
gauza chit bidezkoa. bada eraria irinchitzen danean, sartzen da urdallean
zagi chiki baten barruan sartuko litzakean bezela, eta bat batera
sartzen bada erari asko eta asko, zagiya premitzen da, geyegi zabaldu
azten da, eta gelditzen da esate baterako puztuta balego bezela.
Geroagoan eta denbora modu bat igarotzen danean, nola eta ere dijoan
galduaz bere bearduan ichurara biurtzeko indarra, izendatzen degun
egosleku edo estomaguak, gelditzen da au zabaldurik edo lenago
esan degun bezela aizez betetako zagi baten ichuran, zeñaren barrunbean
sartzen diran janariak ezin bigundu edo egosi litezkean bear bezela,
eta emendik etortzen da erretasun eta barrungo samintasuna zeña
izendatzen dan biuztarra, gorako aize larria edo ito bearra, eta
baita ere iñoiz buruko miñ galanta, askori gertatzen zayen bezela.
Bañan gauza esandako oen gañezkoa eta gizonari bere izatea galdu
azten diona bere neurriz kanpora sagardoa artzen duanean, da beraien
medioz artzen dan moskor aldia, geyegitan ikusten degun moduan.
Sagardoaren ordialdiak ez du iñolaz ere egiten urirazekiaren bitartez
artzen danak bez ñ kalte aundirik, eta ez da ere utzitzen gizona ganadu
baten antzera biurturik, baizik lenda bizi mugitu azten du mingaña
bear baño geyago, askotan sortzen dituala iñork ez zekien inoduko
bersolariak, zeñak piskaka eta poliki geroagoan mutu biurtzen
diran eta gañera anka elbarri, sagardoteritik echerako bidea ongi neurtuaz
joateko moduan. Baña beste gañerakoan eta modu egokian sagardoa
artutzen dala, da au chit erari osasungarria eta garbia, egarri
R E V I S T A B A S CONGADA 137
illtzalle guztizkoa, eta eragiñazten duan chisaren bitartez baita ere
gultzurrunetako eta pusigako garbitzallerik onetatikan bat.
Ardoaren ordikeria
Ardoa dago bere lekuan erari indarberritzalleen artean errege balitz
bezela, bada lenago esan degunez piztutzen du itzali nayean dabillen
odolaren indarra: bañan era berean berak ematen duan ordialdiya da
ere gogorragua eta baita ere errazagoa sagardoarena baño, zergatik
daukan erari onek baño askoz ispiritu geyago, naiz eta izan ardoa indar
guchigokoa. Ardoarekin orditzen dan gizonak galdutzen du zenzua,
mututzen zayo mingaña, elbarritzen zaizka ankak, eta itz batean gelditzen
da ezereren konturik bere buruari eziñ eman lezayokean modu
eta ichuran. Eta oraiñ aitortu degun estadu onetan sarri eta maiz
ipintzen badu bere burua ardo-eraleak, denbora asko baño lenago ikusiko
da beregan nola dijoan memoriya eta entendimentua illunduaz
gelditzen dala, urte asko igaro baño len guztia ajolagabeturik, uzten
dituala bere artu emanen edo echeko lanen joan etorriak eta geroago
eta maizago bere burua orditzen duala.
Urirazeki eta beste onelako erarien ordikeria
Bañan esandako gaitz oek guztiak atzera uzten ditu eta askoz okerbide
aundiagoak ekartzen ditu gizonaren osasunean eta familietako
pake eta ongi izatean urirazeki eta onen antzeko beste erari gogorrak
neurriz kanpora artzeak eta beraren medioz orditzeak. Guztiz usariyo
gaiztoa eta kaltegarriya ikusten degu esandako erari oen bitartez jende
langille artean gertatzen dana, goizekoa esaten diotena eratean,
bada barrungo illuntasuna piztutzeko aitzekian, irinchitzen dute gorputz
barruan izan litekean menenorik aundienetako bat. Nola eta
ere dagoan goizean utsik estomagu edo urdalla, gertatzen da orduan
bere barrunbea modu onetan dagoala sartzen dan erari gogorrak guztia
erre eta kiskaltzen duala, eta gañera berriz erari ura dijuala zuzen
zuzenean odolarekiñ nastutzera eta berarekiñ bat egitera, geroagoan
gorputzeko beste pusketa eta baztar guztiak erre eta galdu ditzan.
¿Nork izendatu litzake erari madarikatu onek gizonari ekarri lizazkean
kalte izugarriak? Medikuentzako liburuetan irakurtzen da zardadeak
gizonaren gorputzean sortzen dituan ajeak, da esatea, urteak bata bes138
E U S K A L - E R R I A
tearen gañean asko osatuaz gizonaren izatean egiten dituzten kalteak
eta erari gogorrak batezere urirazekiak gorputz barruan sortzen dituztenak,
dirala alkarrekin pare-parekoak. Onda bada, ikusten degu zardadeak
dauzkala berekiñ auldadea, besoetako eta anketako dardararak, begietako
lausoa, buruko arintasuna edo memoriaren argaltasuna, eta
itz batean ezertarako gauza ez dan moduan gorputza gelditzea; modu
onetan bertan ez dago begiratu besterik ordikeriari emanik dagoan gizonari,
ikusteko dala au denbora baño lenago zartutakoa, bada naiz eta
urte guchi eduki berekiñ, agertuko ditu gizon zar batek azaltzen dituan
ajeak berak, zeñak lenago aitortu ditugun; egunero ikusi gentzake
gauza au gure begiakiñ eta beraren bidez konturatu ere, erari gogorrak
ez dutela egiten besterik ez bada bear baño lenago gizona zartutzea,
edo zardadea aurreratzea. Gauza onek onela izan bear duala
dago begien aurrean, bada gelditzen bagera denbora piskacho batean
pensatzen beraren gañean, ikusiko degu gure urdalla eta esteak daudela
egiñak Jaungoikoak lurraren gañean ipiñi zituan janari eta erari jeneroak
beren barrunbean irinchi eta egosteko, izan ditezen modu onetan
gorputzeko biziaren sostenigarri eta indarberritzalleak; eta guk
beartzen baditugu esandako gorputz barrunbeko pusketa aek, emanik
berari oituraz kanpoko beargayak eta berak lana egiteko bear ez bezelako
jenero moduak, beti arkituko dira premiturik eta esate baterako
estuasunezko lantegi bat egiten, etorririk emendik beraren nekea edo
ler egitea, geyegi korri azten zayon zaldi baten antzera. Modu berean
beartzen dira ere gibela, biotza, buruko garunak, gultzurrunak, eta itz
batean esateko gure barrunbe guztia, zergatik leku guztietara iristen
dan odolarekin nasturik dijoan menenoa, eta zeña dijoan piskaka alferrik
galtzen izendatu ditugun pusketa aek guztiak, sortuaz beretako
bakoitzean bakoitzari dagozkion ajeak, zeñak bat banaka izendatzea
guri ez dagokigun leku onetan. Eta urirazekiaren bitartez orditzen dan
gizona ez dago berriz zer esan gelditzen dala egiaz ganadu baten antzera,
bada erari gogor onek eta beste bere antzekoak ematen duten
ordialdia da oraindik ardoarena baño askoz pisuagoa eta kaltegarriagoa.
Urirazekia eraten danean bazkaldu ondoren usariyo dan moduan kopacho
bat edo beste bakarrik artzen dala, eziñ esan lezake dala kaltegarria
baldiñ eraria bada ardoagandik datorrena edo ardoarekiñ egiña,
bada jakiñaren gañean egotea komeni dan gauza da urirazeki merke
eta tabernariak geyenetan edo beintzat askotan saldu oi dana, izaten
dala erremolachari edo patatari eta oraindik okerragoak diran beste
R E V I S T A BASCONGADA 139
gauza askori ateratzen dioten ispirituarekin egiña, eta oraindik askotzaz
kaltegarriagoa osasunarako ardoarekin egiten dana baño. Gauza onen
egibidea daukate izendaturik eta baita ere eskarmentuz ikusirik urirazekiaren
lanbideak nolakoak oi diran jakitera beren alegiñak egin
dituzten mediko eta beste gizon jakintsu askok, zeñak probaturik daukaten
eta baita ere ontzat emanik, ardoarekiñ egiten ez diran ispiritu
klaseak daukatela zortzi aldiz illgarri edo meneno geyago matsaren
zumutik datorrenak baño: bada ikusi dute edozeiñ animali ill erazo
nai izan dutenean urirazekiaren bitartez, asko izan dutela ematea
onetarako zortzigarren partea, ardoa ez izanikan beste gauza modu
batzuetatik ateratako ispirituetatik; ateratzen dutela emendik kontu
garbia eta begien aurrean dagoana, lenago aitortu degun bezela, zortzi
aldiz illgarri geyago daukala ardoarekin egiten dan ispirituak baño,
beste sustantzi milla modukoakin egiñ oi dutenak. Onelakoen bidez
orditzen dan gizona gelditzen da aotik lerdea dariola, mugitu ezin
dala, eta buruko argitasun guztia galdutzen duala: eta ez badu denboraz
eta laister utzitzen erari illgarri au artzeko usariyoa, egin lezake
kontu dijuala saltoka bere azkena arrapatzera, bada barrunbean dauzkan
pusketa guztiak ari dira galdutzen eta igartzen batez ere odolak
korrimentua daukan zañak, urdalla edo estomagua eta gibela; pusketa
au galdutzen zayotenean eraleai esan oi du jendeak odolak ur biurtu
zaiztela, bada ikusi oi dira sabela aunditu eta bertatik ateratzen diozkatela
picharka barrungo urak, naiz izan alferrik, zergatikan denbora
guchiko iraupena eduki oi duan beren biziak, estadu onetara bein
iristen diranean.
Ordikeriaren ondorenak
Gauza oek onela izanik ¿zer esan gentzake orain bere ondorekotzat
nai eta nai ez eraleak ekarri bear duan lantegiaren gañean? Erantzuera
emango diogu galdeera oni gogoratuaz antziñako esangi ura,
au da, arbola charrak frutu onik eziñ eman dezakeala. Alde batera
bakarrik balitz kaltegarria gizon eralea edo ordia, oraiñdik irichi lezake
zerbait barkamen konturaturik aragiaren argaltasuna, baña modu
askotan izaten da kaltegille erariaen mendean eta ordikerian bere burua
naspillaturik daukan gizon edo emakumea Bata da lenago esan
degun bezela, sortzen dituan umeak izatea edo argalak, edo zenzugabeak
edo biotzeko miña egiten zayotenak eta beñere bear bezelako gi140
E U S K A L - E R R I A
zonak izatera eziñ irichi litezkeanak, zergatik diran sustrai charreko
landareak eta azi charrarekin eregiñak. Gauza au onela dala egunero
ikusten da erri aundietako umeen eritegiyetan, bada leku oetan ostatuz
dauden gasoak eunetatikan erdiak bañon geyago dira guraso ordien
frutuak eta beren denbora guztian beren aita eta amaren izenak
madarikatuaz bizitzeko eskubidea daukatenak, esate baterako. Gañera
berriz onelako gazteritik ¿zer espera lezake gauza onik eta probechuzkorik
berak bizi diran gizaldiak? Beti argaldasunaren eta gaitzaren
mendean arkitzen badituzte beren buruak, ez bakarrik baliyo ez dute
zerbait gauza on berengandik emateko, baizik dira beste beren inguruko
guztien kaltegille; emendik atera gentzake bada kontua eraleak
egiñ bide onetan bakarrik bere semeentzat eta bere bizilagunentzat
ekartzen dituan kalte izugarriak. Ez dago berriz zer esanik bere buruaren
kontua eziñ eduki duanak eta arrazoya eta memoriya erariaren
mendean ipintzen dituanak, onela gelditzen dala parez pare ganadu
edo animaliakin, eziñ eduki lezakeala bere echeko joan etorri edo artu
emanen konturik eta onelakoen echerako gobernua izan oi dala egunero
eta geyegitan ikusten degun modukoa, ondatzen dituztela baldiñ
jabe badira beren ondasunak, eta beti miseriaren azpian beren buruak
dauzkatela, beren eskuetako lanaren bear badira familiyak mantentzeko.
Baita ere beste gai batean azaltzen da eralea beretzat eta beste inguruko
guztientzat kaltegille eta gaiztakeriaz betea. Da ura familietako
eta lagun arteko pakearen etsaya, zergatik askotan oi du ordikeriak
berekiñ sesiyoa eta pakerik eza; ez dago galdetzera joan besterik
gai onetan esaten ari geran gauza onen egibidea karzela eta presidioetara
eta leku aetan millaka arkitzen diran eriotzagille eta gizon galduak
erantzungo digute eraria dala medioz berak arkitzen dirala izaera negargarrian.
Aitortu ditugun itz-bide labur oetatik konturatuko gera
bada erariak neurriz kanpora artzen danean, edo erariari emandako
gizonagandik, ezin gauza onik etorri litekeala; bada ez bakarrik onelakoak
ondatzen du bere burua galdurik osasuna, baizik da kaltegarria
bere umeentzat, echeko interesentzat, eta inguruz bere bizilagunentzat.
Ordikeria errietatik kentzeko erremedioak
Nola eta ere ez degun uste euskal-jolas oetarako Probintzi onetako
Diputazioak ipintzen dituan puntuak izan bear dutela luzapen aundikoak,
baizik langille eta nekazariari zerbait erakusteko modukoak,
R E V I S T A B A S CONGADA 141
eta era onetan laburrak eta aldan argitasunik geyenarekin esanak, bukaera
emango diogu eskuartean dakargun oni esanaz, bertanberean
aitortu degun gaitz moduak, bear dituala erremedio aundiak eraleai
bere griña charra sustrayetik kentzeko modukoak. Eta naiz ez izan
gure egitekoa emen erremedio au izendatzea, ez degu aitortu gabe
utziko gure pensamentu modua gai onetan, esanaz erremedio oen guzien
zimendua dala gazte jendeari ematea umetatik argitasun eta ikasbideak,
zeñaren bitartez konturatua egon dediñ dala gizona, au da,
Jaungoikoak bere antzera egindakoa eta daukana berekiñ entendimentu
eta memoriyaren doaiya, zeña eranaren bitartez galtzera irichi litekean
geldituaz modu onetan bere buruaren jabe ez dala eta jende
guztiaren aurrean barregarri azaltzen dala, ez izanik beretzat eta beste
guztientzat gauza kaltegarri eta lotsagarri bat baizik. Oraiñ aitortu degun
erremedio modu au bera aukeratu zuan Beljikako nazioan 1882-
garren urtean egin zan gizon jakintsuen billerak, ordikeria eta urirazekiaren
kalteak erremediatzeko alkarganatu ziranean, esanaz ezagutu
bear zala entendimentuko argia edo jakinduria eta gizartetik miseriya
ezkutatzea, izan bear zuela ordikeria galdu azteko biderik zuzenen edo
erremediorik egokienak. Eta gauza onen sinismena ikusi liteke noiz
nai nazio artan bertako umeen eskoletan gai onetan ematen diozkaten
erakus-bideen bitartez, sartuaz gazte jendearen buruetan chikitandik
urirazeki eta onen antzeko erari gogorrak egiten dituzten kalte izugarriak
nolakoak izan oi diran.
Beste nazio batzuetan, nola diran Alemaniya eta Rusiya aukeratu
izan dute bertako nagusitza edo aginbidea daukatenak galdu azteko
alduten guztia jende artean urirazekia erateko usariyoa, ipintzea erari
oni eta bere antzekoai pagatukizun aundiak, modu onetan izan ditezen
erari garestiak eta asko iñork, eta guchiago berriz langille jendeak,
eziñ eran al ditzan modukoak. Naiz eta ezagutzen degun gure aldetik
atzeneko erremedio au ere ez dala ez konturatzekoa, beti uste degu
indar geyagokoa dala lendabizi aitortu deguna, zergatik onen bidez
artzen duan beardan ezaguera gazte jendeak alde egiteko gauza kaltegarri
eta ondatzallearen ondotik, badakielako au artutzetik eziñ etorri
lezayokeala gizonari ez bada ondamena eta bere buruaren eta ondorengoen
galera negargarria.
Iskribiturik utzi ditudan errenkara oetan egiñ det aldedana argitaratzeko
urirazekiak eta onen antzeko beste erariak gizonaren osasunean
eta familietan egiten dituzten kalteak: eta neretzat irichi litekean
142 E U S K A L - E R R I A
saririk onena izango litzake jakitea beren bitartez zerbait gauza ongarri
eta probechuzko ingurutu duala beretzat gure Euskal-erriko jende
nekazari eta langilleak, zeñaren argibidetarako egiñ dedan orain esku
artetik utzitzen dedan nere lantegi laburra.
MARTÍN ARAMBURU
EN EL PATRONATO DE OBREROS DE BILBAO
Conferencia del señor Pavía
Ante un numeroso público, mayor si cabe, que en días anteriores,
se celebró el 16 del corriente por la tarde la cuarta conferencia de las
organizadas por la Junta de la Peregrinación á Tierra Santa, y la segunda
que está á cargo de D. Joaquín Pavía, Diputado provincial de Guipúzcoa.
Conocía bien el numeroso público que anoche se reunió en el Patronato,
las dotes que como orador elocuente posee el Sr. Pavía, y nadie
dudaba que la segunda conferencia de dicho señor, había de ser
notabilísima, y así fué en efecto.
El tema elegido para su disertación era «Roma Pagana», y en el
desarrollo del mismo brilló notablemente.
De los cuatro puntos en que dividió su discurso, hubo de suprimir
el tercero, «El Palatino», debido á lo avanzado de la hora.
La vida privada, fué el primer punto que explicó, dando á conocer,
ayudado de preciosas proyecciones, las viviendas romanas y sus
estilos de construcción.
Se ocupó de los esclavos, citando las crueldades que cometían con
ellos los Romanos, y tal fué su manera de exponer, que más de una
lágrima asomó en los ojos de los oyentes.
También, explicando las costumbres de las damas romanas, sus
modas, sus tocados, etc., lo hizo muy á la perfección.