Sagardoaren lurraldea

Verso "GIZONAK ETA AITZURRAK"

bertsolarismo euskara cultura

Ficha

  • Fecha: 1892
  • Clasificación: 6.4. Betsolarismo
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: DO-000844

Texto completo

GIZONAK ETA AITZURRAK
Gaizki bizirik gizon
pobre bi erriyan,
zijoazela penaz
lotubak, mendiyan,
aitzur bi billaturik
lur zelai batean,
pensatu zuten bertan
jartzea lanean;
lurrari kendu zeien
beren biziera,
bertan bizimoduba
zezaten atera;
bañan sarri baitziran
R E V I S T A BASCONGADA. 109
kontura erori,
etzirala bi lankai
igualakin ari;
batek zubena zala
aitzur urrezkoa,
zubena kirten lodi
on zillarrezkoa,
eta bestearenak
zurezko kirtena
izanik, zala bera
burni utsa dena:
eta ala zirala,
on ura zubenak,
kolpez sendatu nairik
zekaizkien penak,
lur lanari lajata
errira joanikan,
aitzurraren kirtena
saldu baitzuben an;
esanaz, zurezkoa
jarririk ordaña,
lana egingodet nik
beste batek aña:
bañan non lur lanera
berriz igoko zan,
kirtena urtu arte
arrimatu etzan.
Orduban tentaturik
saltzera aitzurra,
esan zuben, burnizko
zakar batez lurra,
igual moldatuko dek,
eta dirut narin,
gero ere egingo
det bai nik nere din:
eta ala salduta
beraren diruk jan
zitubenean, berriz
110 E U S K A L - E R R I A .
zan lur lanera joan;
bañan ¡ai! esan zuben
palta zait aitzurra,
maneatzeko sasiz
lotu zaidan lurra;
eta lagunarena
labore ederrez,
jantziya ikusirik
jira zan negarrez.
. . . . . . .
Eztira, fortuna dun
fortunoso denak,
askori berritu oi
baizaizkate penak;
beragatik ez laja
nola nai lanari,
non fortunik onena
kentzen zaion ari.
ZEZENA ETA ASTOA
Gozoro belar jaten
nor beren partean,
ari zirala biyak
barruti batean,
piskaka bildurikan
iya alkar gana,
ala zeukatelako
ere an zer jana,
biyak buruz alkar jo
zutenean iya,
lur mugan irukirik
belar on guriya,
zezenak esan zion: