Sagardoaren lurraldea

Artículo "GABON GAU BAT EUSKAL-ERRIKO BASERRI BATEAN"

caserío bertso etnografía euskara cultura

Ficha

  • Autor: ALFONSO MARÍA ZABALA-KOAK
  • Fecha: 1889
  • Clasificación: 6.0. Cultura
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: DO-000842

Texto completo

488 E U S K A L - E R R I A .
GABON GAU BAT
EUSKAL-ERRIKO BASERRI BATEAN.1
I.
CHOMIÑ URRETA.
Goyan-bean euria perradaz bezela ari da; mendi tontor guztiak elurraz
zurituak daude; arzayak euren artaldeak aurretik dituztela zelayetara
datoz. Abenduaren ogei ta lauba da. Eguerri bezpera.
Baserritar batzuek, euren diru-errentak eta kapoi gizenak nagusiai
pagatu ondorean erri aldera dijoaz. Eskuiko eskuan daramate guardasol
urdiñ eta galant bana, eta ezkerrarekin eltzen diote euren makillai,
zeñak dakartzkien bizkarrean, eta zulo bat egiñik bakallau bana zinzilizka.
Au da nagusien erregaloa gau artan apaltzeko. Umore ona dakarte,
ez ditu euri-jasak beldurtzen.
Oen aurretik dijoa agure buru-zuri bat. Ez lioke iñork irurogei
urte emango, alakoa da bere sasoya, alabaña, irurogei ta amarrean aspaldi
igaro zan.
—Chomiñ,—deitzen diote atzekoak,—zaude puskabat, alkarrekin
juango gera.
Chomiñek begiratzen du atzera eta ezagutzen ditu bere erritarrak
dirala, eta ichedoten die.
—Arratsalde on Jainkoak dizula—esaten diote denak batean.
(1) Trabajo premiado con el OBJETO DE ARTE ofrecido por la sociedad local
Union Artesana en los Juegos florales celebrados en esta Ciudad en Diciembre
de 1887. (Véase tomo XVIII, pág. 22.)
R E V I S T A BASCONGADA. 489
—Baita zuei ere, mutillak.
—¿Kanpo alde Chomiñ, kanpo alde?
—Bai; lan chiki bat banian, or, auzoan, eta eguna igaro diat nolerebait.—
¿Eta zuek errenta pagatzen? ¿Ondo artu zaituzte nagusiak?
—Ondo artu gaituan? ¡Arrayo-pola! ¿Ez ginduan bada ondo artuko?
¡Ez aldiogu diru-talde charra eraman! Ez du, ez, zer errenkurarik
eduki. Zu, Chomiñ, orrelako lanik gabe bizi zera.
—Aizak, nik ere nere gora-berak badizkiat, eta jakiñ nai badek,
zor batzuek pagatzen izandu nauk.
—¡A Chomiñ, Chomiñ! zu gora zuaz, gora, eta gu berriz urteko
errenta ezin konponduaz. Oraiñ ere ekarri dezu zuk echera erraiñ
aberatsa, eta guri ez bezelako kukurruku jotzen dizu ollarrak.
—Bai motell, Jainkoari eskerrak ni ondo bizi nauk, baña gogotik
lan eginda. Jaki zak; ni ezkondu nitzanean, Urretarenak milla dukat
baño geiago zor zituan, eta uste diat, nere zor-artzekoak, orche nunbait
berdiñ izango dirala; ordea, ez dezute esango Chomiñ Urreta alperra
eta jokalaria izandu danik.
—Opa dizugu, Chomiñ zarra, opa dizugu zure zoriona, eta, ¡ojala
eche-jaun guztiak zu bezin prestuak eta kristau onak balirake!
Eta batek bat, eta besteak bestea sartu ziran euren erriko karrika
nagusian.
—Mutillak,—esan zien Chomiñek bere lagunai,—gaur Eguerri
bezpera dek, oraindik arratsaldeko irurak dituk geyenaz, eguraldia
ere ots-garbitzen ari dek, sar gaitean, bada, Martoloren trabenara; eta
baldin zuen poltsak zimurtuak badaude zeren nagusiai eman diozuten
azkeneko arditerañokoarekin, Chomiñ-Urretak badik oraindik bosterrealeko
zar bat, eta arren ardoa erandakoan juango gaituk bakoitza
bere echera, makallau eta gaztaña erreak jatera eta sagardoz asetzera.
—Biajun daizula Chomiñ. Gaur gure sabelak aiñ gaizki ezpadira
ere, zeren nagusiak bazkari ona eman digun, alaz guztiaz ere, estimatuko
dizugu zure borondate ona,—eta Chomiñ aurretik zala sartu ziran
ardantegian.
—Kaso Martolo.
—Kaso Chomiñ-Urreta, konpañiarekin.
—Ekartzak pichar bat, baña urbagetik, oraindik zintzo gaudek, eta
gañera, gaur ez dek ardorik batayatzeko eguna.
—Ez Chomiñ, ez, gaur urak loi dijuaz eta iñor ezin engañatu liteke.
¿Ogirik bear dezute?
490 E U S K A L - E R R I A .
—Ez, ez diagu goserik.
—¿Zér modukoa iduritzen zaizute?
—Au bai, au ardoa dek.
—Zuen Josepak orainche eraman ditu iru arrua; zuek baño gaizkiago
norbaitek Eguerriak igaroko ditu; bazaramatzan gañera bakallau
aundi bat eta bi bisigu.
—Guztiak palta egingo ditek.
—¿Asko biltzen alzerate apaltzera?
—Gizona: echean gaudek bi senar-emazte aldi eta morroi-neskameak,
etorriko dituk ere Echeberriko ama-alabak, eta etzekiat gure soldadua
agertuko ote dan gaztigatu zigun bezela.
—¿Martiñ esaten aldezu?
—Bai, Martiñ.
—¡A! ¡Orregatik esan dezu Echeberriko andre Mari eta Manuela
apaltzen echean dituzutela! Orain ere, zu, semea eche aberatsean sartzera
zoaz.
—Baditek gizon baten premia, Martolo.
—Bai, motz daude Echeberrin gizon gabe.
—Baña, gaur gure Martiñ ez badator, nere atsoa eta Manuela asiko
dituk zizpuruz eta negarrez eta bazekiat oyek gure umore guztia
galdu bear digutela.
—Oraindik ez dago zer esperantzarik galdu, zortziretan allegatzen
da goitik datorren azkeneko trena, eta baldin an badator bederatziterdi
edo amarretarako echean dezute.
—Jainkoari nai dakiola.... kobrazak, Martolo.... eta gabon.
—Gabon Chomiñ, konpañiarekiñ.
—Agur, mutillak, zuek ortik eta ni emendik.
—Eskerrik asko, Chomiñ-Urreta.
—Prochu on, prochu on eta beste bat arte.
. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
II.
URRETARENA.
Etzegoen urruti Urretarena, Chomiñen baserria, eta ala, oraindik
egun argiz allegatu zan bere echera,
R E V I S T A BASCONGADA. 491
Andre Josepa senarraren zai zegoan, eta sartu zan bezin laster
atera ziozkan aste-egunetako soña eta oñetako legorra, esanaz: dena
bustia etorriko zera, nere Chomiñ, alda zaitez, bada katarro zarren
batek garbitu baño lenago; oraindik badago zure palta gure echean.
¿Bada Martiñen berririk?
—¿Ez alda izan kartarik?
—Ez, nere senar maitea.—Eta magalaren erzarekin asi zan legortzen
begietara zetozkion negar-malkoak.
—¿Baña zeri negar egiten diozu, emakumea? ¿Gaur gabean bederik
ez ote zerate egongo negarrikan gabe?
—¡A! neri entzun balit, buru gogor arrek, ez genduan oraiñ orrelako
penarik izango. Zortzi milla erreal gora bera, or izango giñan.
—Ez bada neri kulparik egotzi—esan zion senarrak—entzun zuan
makiña bat aldiz ordekoa arkituko giñiola, baña ¿zér nai dezu? berak
etzuan gogorik dirutza ori guztia Gobernuak eraman zezan; eta juan
bazan, or konpon bedi, bere gogoz juan zan.
—¡Zorioneko gerrak, eta zorioneko erreboluzioak!—esan zuan
andre Josepak—bizitzaren erdia neri beintzat kendu dirate. Seme
bat, or galdu genduan azkenekoan, eta bestea nun dan eta nola dan
ez dakigu Badajoztik Portugalera iges egin zuten ezkero.
—¿Baña ez dakizu, Josepa, andik itzuli zala eta Guadalajarako batalloyan
dagoala?
—Bai, ordea ez dakigu an, beste ainbeste egin zuten edo ez.
—Zaude isillik, emakumea, zaude isillik, gaur negar egiteko gauba
ezdata, bestela batere apaldu gabe oera nua. Ez dakizu oraindik
gaur etorriko dan ere, zortziretan omen dator azkeneko trena, eta estaziotik
echera ez ditu bi ordu igaroko.
—¡Gizonen onerako gaur Belenen jayo zan aurcho Jaungoikozkoak
nai dezala nik emen ikustea!
—Amen—eranzun zion Chomiñek—eta sartu zan sukaldean esanaz:
—Gabon Jainkoak dizutela.
—Baita zuri ere, aita, baita berorri ere nagusi jauna,—eranzun
zioten bere erraiñ Iñasi eta morroi neskameak.
—¿Su ederra daukazute?
—Egunari dagokion bezela, aita.—Eta ala zan izan ere, gurdierdi
bat egur igar egongo zan erretzen. Eta atzetik zintzilika zegoan perz
ori bat bakallauez beteta, beratu zedin; suaren aurrean ikusten zan berriz
marmita aundi bat, eta aza zuriak bol bol egiten zuten. Iñasi ari zan
492 E U S K A L - E R R I A .
bisiguak garbitzen, Premiña neskamea iru tipula galant kazuela batera
zeatzen bakallaua maneatzeko, eta Migel morroia gaztaña morkotsak
jaulkian anega bat kabituko zuan danboliñ batera, eta echeko nagusi
gaztea orduanche zetorren ukullulik kaiku bat esnerekin.
—¿Prestamen aundiak dabilltzkitzute Iñasi?
—Urtean bein izaten da gabon, aita.
—Egia: egun onek ori guztia merezi du.
—¿Martiñen berririk, aita?
—Ez, Iñasi.
—¿Ez ote zaigu agertuko?
—Izan liteke.
—Nik ez daukat esperantzarik—esan zuan andre Josepak—etortzekotan
izkribatu bear zuan.
—Ama—esan zion Kristobal bere semeak—¿ez dezu bada esaten
«ezperanza galdu zuana inpernura juan zala?»
«Esperantzetan bizi, maite gozoa,
Noizbait kunplituko da gure plazoa»
kantatu zuan Chomiñek—eta guztiak parreari eman zioten, baña Josepak
esan zion:
—Bai, zu beti Gibel aundi; esan liteke Martiñez aztu zarala.
—Ori dek:—eranzun zion senarrak—nunbait nik ez det izango
biotzik.—Inasik, ere, bere amagiarrabak, esperantza oso galdu ez zezan
esan zion:
—¡Nork daki, ama, ez ote zaigun oraindik gaur etorriko!
—Aparia, beintzat, luzatu amarrrak arte-agindu zuan nagusi zarrakazkeneko
trenean badator garai ori bear du echeratzeko—eta eseri zan
aulki bat artuta suaren ondoan.
—Nere emazte maitea,—esan zion Chomiñek andre Josepari bi
golpecho sorbaldaren gañean emanaz,—ekarzu onera Martolonetik
erosi dezun ortatik, barrendik eta kanpotik berotu gaitean.
Bereala jarri zion aurrean kuartilluko botilla bat, kristalezko edanontzi
edo baso batekin eta zurrut bat egin ondorean esan zuan:—aspaldian
ez da sartu gure errian orrelako ardorik.
—¿Eta ardiak, Migel?
—Denak bordan, jauna.
—Eraman diek naiko zaldalea? gaur oyek ere zelebra dezatela gabon-
gabari dagokion bezela.
—Bai jauna, bai; ez dute zaldale eta pentsu paltarik,
R E V I S T A BASCONGADA. 493
Onetan zakurra zaunkaz asi zan:
—¿Zer du gure Pintok zaunkaz?
—¿Zer izango du?—eranzun zuan Kristobalek.—Asi dira gabonzaleak
kantari, eta oyei zaunka egingo die.
—Ez, Pintok badik beste zerbait. Ua Migel zer duan zakur orrek,
eta ezarri ezak katean norbaiti ozkaren bat egin ez dezayon.
Irten zan morroya, deitu zion zakurrari eta jarri zuan katean, baña
iduritu zitzayon atetik kanpora norbait zegoala, eta galdetu zuan.
—¿Nor da emen? jeta zer nai dezute?
—Pobreak gera, eta eche-legorra nai genduke, eranzun zion urteetan
aurreratutako emakume batek.
—Atozte, bada, ikusi dezadan nor zeraten.
—Ordea zakurrak beldurtzen gaitu.
—Ez dizute ezer egingo, lotu det katean.
Urbilldu ziranean ikusi zuan Migelek zirala gizon ta emakume zar
batzuek, mutiko kaskar batekin.
Sartu zan sukaldera eta esan zuan:
—Nagusi jauna, senar-emazte beartsu batzuek, mutiko batekin
daude atean, eta gaur gauerako ostatua eskatzen dute.
—Sar ditezela—eranzun zuan andre Josepak ¿ez dakizu gure echean
etzayola iñori eche-legorrik ukatzen?
Artu zuan, bada, krisellua morroyak eta argi egin zien sukalderaño.
—Jainkoak gabon on bat dizutela—esan zuten sarreran.
—Baita zuei ere,—eranzun zuten denak.
—¿Gau charra darabiltzute?
—Ez on ona,—eranzun zuan gizon zarrak.—Oraindik iru orduko
bidajea genduan aur onen aitonen echera, eta alde batetik gau otza ta
illuna, eta bestetik berriz basa-bideak ikaratu gaitu; orregatik esan
diot nere emazte Pranchiskari, begira: Chomiñ-Urreta prestuaren echean
emango digute gaur gabeko ostatua, eta guazen ara, bidea galdu
eta zer gertatu baño lenago; eta ala etorri gera.
—Ederki egin dezute,—esan zion Chomiñek.
Iñoiz badata, gaur da bidezkoai ostatua emateko eguna. Entzun
izan diot gure erretore jaunari, gaurko gauaz ibilli zirala Josepe ta
Maria Belengo errian ostatu billa, eta etzala ayezaz iñor errukitu erri
onetan aide asko bazituzten ere, ala juan bear izan zutela erritik kanpora
arkitzen zan estalpe batera, eta an jayo zala gure Salbatzalle Jesus—
eta kendu zuan buruko chapela.—Egin nai det bada kontu, ayen
494 E U S K A L - E R R I A .
izenean zatoztela gure echera, eta ez bakarrik ostatua, baita ere apalduko
dezute degunetik eta gero jantziko zaizute oe zuria.
—Eta zuri, Chomiñ prestua,—eranzun zion Pranchiskak, begietatik
esker onezko negar malkoak zerizkiola—estalpe artan jayo zan Jaungoikoak
pagatuko dizu guri egiten diguzun mesedea.
—¿Nongoak zerate?
—Aspaldi alkar ezagutu genduan, Chomiñ.
—¿Nun?
—¿Nun? (Ez zera oroitzen nor zan Tomas Arrola?
—¡Ai arrayea! Orainche oroitzen nauk.... bai... bai.... Tomas
Arrola.. ¡Ai lagun! ordutik onera, urte asko on ta char igaro dizkiagu.
—Egia, Chomiñ. Neretzat, beintzat, azkeneko oek ez dira on onak
izan.
—Ordutik laster errira juango itzan.
—Bai; eta an alkar ezagututa ezkondu giñan biok. Laster ill ziran
gure guraso zarrak, eta Jainkoak eman zizkigun bi seme. Bietatik bat
gerran ill zitzaigun. Gerra bukatuta gere baserri-lanakin ainbestean
bizi giñan, baña ¡nolakoa zan gure zoria! Artzen du, gelditu zitzaigun
seme bakarra, tipus gaizto batek eta ogeita laugarren egunean
Jainkoari kontu eman zion. Gure erraiña, Oñatiko alaba, aurdun gertatu
zan, baña ainbeste gau galdu eta ainbeste pena igaro ondorean
aurgite gaiztoa etorri zitzayon, eta egin zuan alaba eta ama zerraldo
batean obiratu ditugu.—Tomas Arrola onela mintzatzen zan bitartean
Pranchiskari negarra zerion, eta baita ere entzuten zeudenak arkitzen
ziran oso kupiturik eta begietan malkoak ezin edukirik.
Mutilchoak batean aitonari, bestean amandreari begiratzen zien
bere begi urdiñ ederrakin. Andre Josepari, batez ere Tomas Arrolaren
itzak biotza bi erdi egin zion, zeren oroitu zan, berari ere gerra
orretan ill zitzayola bere semea.
Oraiñ guaz, bada, Oñatira-jarraitu zuan Arrolak-bada gaztigatu digute
erraiñ zanaren gurasoak, saldurik ditugun ganadu eta trasteak,
juan gaitezela ayetara eta zarzaroa alkarrekin igaroko degula. alkarri
lagunduaz eta palta diranakatik Jaungoikoari erregutuaz.
Ara Chomiñ, adiskide zarra, zerk ekarri nauben nere antziñako
adiskidearen echera.
—Orrela dituk, lagun, mundu onetako gora-berak. Ez die, ez, gaizki
esaten sermoigilleak gure bizitza gerra eta betiko burruka dala, eta
R E V I S T A BASCONGADA. 495
mundu au negarrezko ibar triste bat. Baña legortu zaitezte, eran zazute
churrut bana eta laister aparia maneatuko ditek. Ea, Josepa, oñetako
legor batzuek oentzat.
Andre Josepak laster inguratu zituan artillezko galtzerdi eta alpargata
batzuek Tomasentzat, eta arizkoak Pranchiskarentzat. Mutikoa
berriz, zituan abarka-mantarrak kendurik, gelditu zan oñutsik.
Su galantaren ondoan eserita, gertaera zarrak kontatuaz, eta emakumeak
aparia prestatzen ari zirala etorri ziran bederatziterdiak.
Ordu artan sartu ziran ere Echeberriko ama alabak.
Manuelak sartu zaneko begiratu zion andre Josepari, galdetuaz bezela
Martiñengatik, baña laster ezagutu zuan etzala oraindik arren berririk.
—¿Badago guretzat lanik?—esan zuan gordeaz bere barrenean sen
titzen zuan pena.
—Ez, Manuela, gaur ez daukagu beste lanik apaldu baizik, eta
aulki bana arturik, eseri ziran andre Joseparen ondoan.
. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
III.
GABON ZALEAK.
—Gaur berandu datoz gabon zaleak,—esan zuen Chomiñek.
—Ara or nun diran, aita,—eranzun zion bere seme Kristobalek.
Eta ala zan egiaz, bada mutill-talde bat asi zan kantari ate kanpoan.
Bozik onena zeukanak kantatu zuan lenengo, eta besteak eranzun
zioten modu onetan:
«Agur jente noblia
berri on bat dakargu;
atenzioa eduki beza
iñork aditu nai badu.
Adan ta Ebak egin zuten
paradisuan pekatu,
gure neke-pena guztiak
andikan ziran gertatu.
496 E U S K A L - E R R I A .
Ikusi zuan Jesus maiteak
gizona oso galdua,
Betiko Aitak asarraturik
ichi ziola zerua.
Orduan, bada, eskatu zion
guretzat barkazioa,
gurutzetikan emango ziola
Berak, satispazioa.
Eskeñi zuan etorko zala
gizona salbatutzera,
gure kulpa ta pekatuak
bere gañean artzera.
Jesus emen da Salbatzallea
munduak bear zuana,
umill ta pobre larrugorrian
datorkigu guregana.
Ez du berezi jauregirikan
mundura argitaratzeko,
estalpecho bat tellatu gabe
arkitu du jayotzeko.
Egon zaitezte, kristau nereak,
egon zaitezte sosegu,
Jesus Belenen jayo da eta
pozkidaz bete bear degu.
Eche ontako nagusi
itz oek ondo ikasi;
limosna on bat ekarri beza
baldin badegu merezi.
Gabon oncho bat igaro beza,
pamili guziarekin,
beste bat arte, bagoaz oraiñ
zure limosna onarekin.
—Ea, Inasi, jachi zazu goiko aga orretatik lukainka on bat eta emayezu
gabon-zale oyei, bada guri ere orrelase eman oi ziguten oyen
sasoian.
Artu zuan, bada, Inasik lukainkarik aundiena, eta eman zien ateak
zeukan leyotik, eta juan ziran kantariak irrintzi egiñaz auzoko echera.
Etzuten ondo alde egin mutillak, nun sentitu zan berriz ere atean
R E V I S T A BASCONGADA. 497
pandero soñua, eta neskacha pillo bat asi zan kantatzen, baña soñu
alegeregoan, eta oetan ere lenengo bozik ederrena zeukana. Ara nik
entzun eta gogoratzen zaizkitanak.
Belengo portalian
Maria ta José
aparia prestatzen
orain ari diré.
Nazaretik Belena
oso nekaturik,
asto baten gañean
ikusi ditut nik.
Astoa ta iria
daude portalian,
aurcho bat jayotzen da
Gaubon gauerdian.
Belengo portaleko
nere andre Mari,
esan zayezu nor dan
aurcho polit ori,
Laztan bat emateko
emayazu neri,
adoratu dezadan
Jainko gizon ori.
Atozte arzaichoak,
atozte Belena,
ikusiko dezute
aurrik ederrena.
. . . . . . .
Jainkoak gizonentzat
biraldu duana
orrentzako daramat
bildotsik onena.
Nagusi jauna, ara,
bukatu kantuak;
berri on bana beza
gure Jaungoikoak.
Limosnaren zai gaude
kanpoko atian,
498 EUSKAL- E R R I A .
ori artuta, gero
beste bat artian.
Oei ere eman zitzayen oitura zana eta juan ziran aurrekoen bidean
panderoa joaz.
ALFONSO MARÍA ZABALA-KOAK.
(Bukatuko da.)
OSO GARBIYA SORRERAN.
¡Argi ederra zeñ garbiya dan
Lore-gañetan goizeran!
¡Zeñ eder-garbi euzki sutuba
Eguberdiko goyeran!
¡Zeñ eder pollit, milloika-izar
Zeruko artistak gauberan!
Baña, ¿al-diteke, ez dakiyenik,
¡Birjiña! nola zu zeran
Argi ta eguzki ta izarrak-baño
Garbiyagoa Sorreran?
JOSÉ IGNAZIO ARANA-KOAK.
1889-ko Abenduaren asieran.
534 E U S K A L - E R R I A .
GABON GAU BAT
EUSKAL-ERRIKO BASERRI BATEAN.
(BUKAERA).
IV.
¡¡¡MARTIÑ!!! ¡¡¡MARTIÑ!!!
—Bederitziterdiak dira—esan zuan Chomiñek—eman presa oraiñche
apariari, Errosario santua errezatzen degun bitartean, eta baldin
amarretako iñor agiri ez bada, apalduta, oera zarrak, eta gauerdiko
mezatara gazteak. Au esanarekin bat belaunikatu ziran geyenak eta
asi zuten Errosarioa; eta ¡nolako debozioarekin! batez ere andre Josepak
eta Manuelak etziruriten mundukoak, baizik aingerucho batzuek.
Manuelak zeuzkan eskuak gurutzatuta, eta Abe-Mari bakoitzean jasotzen
zituan bere begi beltz ederrak zerurontz, eta esan zitekean erregu
bakoitza zala biotzaren erditik irtetzen zitzayon suspirio bat bezela,
esanaz zeruko Erregiñari: ¡nere amacho maitea, oroitu zaitez Martiñez!
Andre Josepak, berriz, magalaren ertzarekin legortzen zituan
noizik beiñ begietara zetozkion negar-malkoak. Bi emakume ayek
leku batean zeukaten pensamentua, Martiñengatik erregutzen zuten.
Chomiñ, errosario aundi bat eskuetan zuala, bere buru zuriarekin,
Aita-gure, eta Abe-Mariak garboso errezatuaz zirurien Legezarreko
Aitalen bat.
Tomás Arrola, bere emazte eta mutillchoa, edozeñek esango zuan
santucho batzuek zirala.
Kristobal, bere emazte Iñasi eta neskamea ari ziran sukalde-lanetan;
eta arzai Migel, danboliñari eragiñaz zegoan, eta noizik beiñ gaztañak
egiten zituzten, pin, pun, zirt eta zart izugarriak. Echeberriko
R E V I S T A BASCONGADA. 535
andre Mari, bere alabaren ondoan belaunikaturik zirurien pazienziaren
imajiña.
Errosarioa bukatzearekin bat jarri zuan echeko-andre gazteak maya
zapi zuri batekin, onen erdian plater aundi bat, ertz batean sei
librako ogi erre-berria, eta batean ta bestean labaña, kollara zurezkoak,
ardo ta sagardoa eta dozenerdi-bat edan-ontzi kristalezkoak.
«Pekatari gasoak Jaunagana biurtu ditezen Aita-gurea....»
«Eche onetan palta diranakatik Aita gurea....
«Amabi Apostolu santuen onrarako Kredoa....»
«Ama Birjiña Aranzazu-koaren alabantzarako Salbea....»
«Bedeinkatua eta alabatua izan dedilla Aldareko Sakramentu Santuá....
»
Oek izan ziran Chomiñek Errosarioan esan zituan azkeneko erreguak;
eta ziñatuaz alcha ziran denak eta bakoitzak artu zuan bere aulkia
eseriaz mayaren ingurumarian.
Eltzetik atera zuan Iñasik burrunzali batekin olioaza, erdian zegoan
platera betetzeraño, eta echeko nagusi zarrak sartu zuan lenengo
bere kollara ara tartera, baña oraindik etzuan ondo bete nun asi zan
zakurra, ez zaunkaz, baizik irrintzi edo garrasi egiñaz, eta katea ausi
nayaz; esan zitekeala eze norbait ezagutu zuala, bada irrintzi ayek
ziran barrengo pozak eta atsegiñak ateratzen ziozkanak.
—¿Ezagutu al nauk, Pinto?—esan zuan norbaitek atean.
—¡¡¡Martiñ!!! ¡¡¡Martiñ!!!—deadar egin zuten denak batean sukaldean.
Andre Josepa eta Manuela juan ziran lenengoak illunpean eta
ichumustuan atera, ez dakit nork zabaldu zion, baña zabaldu orduko
ama-semeak besarkatu zuten alkar esanaz:
—¡Ama!
—¡Nere seme maite!
—¡Manuelacho kutuna!
—¡Martiñ!
—Esaten ziran nere biotzak emen izango ziñala,
—Eta nik ere Errosario santua errezatzean artu det esperantza
sendoa gaur emen ikusiko zaitudala.
Sartu ziran sukaldean. Chomiñ etzan jaiki bere eserlekutik.
—¿Oraindik bizi zera, aita zarra?—esan zion semeak laztanduaz.
—Bai seme, bai eta oraindik ere bizitzeko esperanza.—Eta aitasemeen
begietatik irten ziran biña negar-malko galant, eta esan zuan
536 EUSKAL- E R R I A .
Chomiñek:—nere emazteak oraindik ez dek ordu asko esaten zirala
nik biotza gogorturik neukala, eta ara nun ustez-ustegabean negar
egin dedan. Ondo zeok, bada, seme, etorri aizenean, bestela etzekiat
zer gabon-gau igaro bear genduan. Or zeokan ire ama aundi ori, Ama
Birjiña Doloretakoa ziruriela, eta Manuela berriz, ezpañak zimurtuta
esan zitekean okasio billa zegoala negar egiteko.
—Zaude igillik, Chomiñ-koplas, orrelako gauzak esan gabe, eranzun
zion andre Josepak, denak parre egiten zuten bitartean.
—¿Zuek ondo zerate?—esan zien Martiñek—puska bat sosegatu
zanean bere anai, koñata eta gañerakoai.
—Ondo, Martiñ; baña penaz geunden—eranzun zion Iñasik—zu
palta ziñalako, eta ez genduan uste onezkero etorriko ziñala.
—Ara, bada, ni emen.
—Ken itzak, ken itzak, seme, praka gorri, chamarreta urdiñ eta
buruko chano ori, bada ikusteak ere etzirak onik egiten.
Andre Josepa eta Martiñ juan ziran gelara eta laster sartu ziran ostera
sukaldean.
Martiñ, mutill liraña, egokia eta galanta zan soldadu juan zanean,
baña oraiñ ala ere, oso pinduta eta gizenago zegoan, ezpañaren gañean
zeukan bizar-gorriak chit ederki ematen zion, echean lagatako
soña estuegi zeukan, eta chapela, soldadu chanoa baño obeto zetorkion;
batez ere Manuelak bere begi urgulluz betetakoak Martiñengandik
eziñ alderatu zituan.
—Azi, edertu eta gizendu egiñ aiz seme, ez dek soldadutzan ezer
galdu—esan zion aitak.
—Ama, jeta zuri zér iduritzen zaizu? ¿nolakoa dago zure Martinchu?
—Apaltzak, apaltzak gizajo orrek, onezkero premian egongo aizta.
Bereala Manuelak leku egin zion bere aldamenean, eta eseririk
onen alboan asi zuten aparia.
—Urte bete badek echean egon bear uala, biar ez bezela asi ez baziñaten
or kanpo-alde oyetan.
—Aita, aita ¿uste dezu gu ala ibilli zale giñala?
—¿Zer burutazio izan zenduten, bada, ibilli ziñaten bezela ibiltzeko?
—¿Guk?... Geyago oroitzen giñan gu echera etortzeaz, ordea gure
nagusiak etzuten egon bear guziz kontentu, eta ardiak bordara bezela,
ala eraman ginduzten nai zuten lekura.
R E V I S T A BASCONGADA. 537
—¿Eta euskaldun asko ziñaten alkarrekin?
—Bai; bagiñan makiñachobat.
—¿Eta surik egin zenduten?
—Ez jauna; ez genduan kontrariorik ikusi ere.
—¿Zer erabilli zenduten, bada?
—Nik esango diot, aita.
—Baña jan zak, Martiñ—esan zion amak—gero ere izango dek
denbora, neri asko gustatzen etzaizkidan kontu oyek esateko.
—Ari naiz, ama, ari naiz; eta ¡zéiñ gozoa dagoan bakallau-salsa
au! ezagun da, Iñasi, koziñari ona zerala.
—«Gose onarentzat ez da ogi beltzik,» Martiñ—eranzun zion Iñasik.
—¿Eta sagardoa? ¿zer iruritzen zaik?—galdetu zion Kristobalek.
—Ederretakoa, anai; banikan gogoa, gaztelauak burla egiten dioten
erari onetatik bete bat egiteko.
—Esan zak, esan zak, seme ¿zer gertatu zitzaizuten dalako toki
oyetan?—galdetu zion aitak.
Igaro dan Agorrean kunplitu da urtea. Goiz batean, eguna zabaldu
baño ordu betez lenago, isillchorik eta batere iskanbillarik gabe esnatu
ginduzten sarjentoak, esanaz, jaiki eta bakoitzak bere morral eta armak
artu eta presta gindezela marcharako; egin genduan ziotena, eta ayen
esanak aditu besterik ez genduan guk egin; ala, izan giñan estranjerira
eramanak; eta estranjerian, ere, erri batetik bestera.
Guk genduan Konpañian Zegamako Sarjento segundo bat, Ibarreta
zeritzana, mutill prestua, azkarra eta eskoladuna; au etzan ezertan sartu
naspilla artan; bildu ginduan bada, euskaldun guztiak, eta esan zigun:
mutillak; salduak arkitzen gaituk, bearrik egiten ez badegu etziok
emen ezer guretzat; neri jarraitu nai badirazute, uste diat, lana arkituko
dedala; eman dezagun bada, aditzera alde guzietan euskaldun prestu
eta langilleak gerala, eta ez gaituk galduko: memorial bat sartuko
zioagu Españiako Gobernuari esanaz zer gertatu zaigun eta uste diat
laster itzuliko gerala malamentean laga degun gure erreinu maitera.
Etzan euskaldun bat bakarra gelditu sarjentoaren arrazoyai ondo
iritzi gabe. Gure zorionerako etorri zitzaigun ere, erri artan arkitzen
zan Españiako bize-konsula, eta onek, ez bakarrik billatu zigun lana,
baita ere eskeñi zigun berak irichiko zigula Gobernuagandik ostera
itzultzea, eta batere kastigu gabe beste batalloi batean gure serbizioa
prestatzea.
Lau illabete justuak igaro genituen alde ayetan, eta oroituko ze538
E U S K A L - E R R I A .
rate nola izkribatu nizuten Españiara etorri nitzala, eta Guadalajarako
batalloyan soldadu negoala.
Uste nuan baño urte bete geyago egon bear izan det echetik kanpora,
baña azkenean ere, Jaunari eskerrak, osasunarekin etorri naiz,
nere guraso zarrak, nere pamili eta nere Manuelacho ikustera.
Ara emen echekoak, gure gertaerak. Dijuala nai duana soldadu,
ni beintzat ondo aspertua eta asea nator soldadutzatik.
—¡Soldadua!—esan zuan andre Josepak.—¡Amaren seme sobradua!
—Egia dio, ama, esaera zarrak.
Ontan apaldu zuten: amaikaterdiak ziran eta esan zuan Chomiñek:
ea; gu zarrak juango gera bakoitza bere chokora, eta zuek berriz,
gazteak, zoazte eta gau erdiko meza entzun zazute.
—Arrola, oa i ere oera ire emazte eta mutikoarekin; atsegin artuko
diat egun oek gurekin igarotzen badituk, bada nere echean adiskide
zarrentzat ez dek ogirik eta borondate onik palta.
—Milla esker, Chomiñ; Oñatiñ guri zer gertatu ote zaigun beldurrarekin
egongo dira, eta biar goizean, lenengo meza entzunta bideari
ekiñ bear diogu; baña eskeiñtzen dizut etorko naizela berriz ere, bizi
banaiz, zuek ikustera eta nere antziñako kabo purrielarekin egun batzuek
igarotzera.
—Nai dekan guztian, Arrola... Aizak, emen ikusten ditukan bi
gazte oek laster ezkonduko dituk, eta ator ezteietara.
—Gusto aundiz. Emen izango naiz egun artan.
Manuelak azkeneko itz aek ez aditu egin zituan, eta arpegira irten
zitzayozkan kolore gorriak iñork ikusi ez zitzan, itzulita manteliña
ipintzen asi zan. Martiñek etzuan orrelako malizirik izan; bada mundu
guzia oartu zan arren arpegia geratu zala gerezi gorri bat bezela.
Juan ziran, bada, gazteak mezatara, ta zarrak, oraindik ere itzaspertu
bat egintakoan, ondo berotu ondorean, amabiterdietan oean sartu
ziran.
. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
Urrengo urteko Gabon gabean bildu ziran Chomiñ-Urretaren baserrira
iru senar-emazte aldi. Martiñ eta Manuela ziran ezkonberriak
eta Echeberriko nagusi-echekoandra gazteak.
Onela jarraitzen dute oraindik ere, onraduak, prestuak, kristau
onak eta zorionekoak izanaz.
ALFONSO MARÍA ZABALA-KOAK.