"Errenteriko sagardoaren pregoia"
renteria cultura patrimonio sidra
Ficha
- Autor: Ramón Artola
- Fecha: 1881
- Clasificación: 2.1. Sidra
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: DO-000823
Texto completo
Pregoi-egilleari
zioten bein deitu
zezan sagardo asiberri
bat pregoitu,
esanaz neurri zarrak
kendutzen zirala
eta litro kontuban
egin bear zala;
bada otsegiteko
onen prezioa,
zala amar zentimo
baten balioa.
Konforme gelditurik
aitona irten zan,
bañan apenas bere
echerañon joan zan,
neurri eta prezio
herrien izenak
memori plakotikan
joan zitzaizkan denak.
Alas ere pregoia
zarri zuben egin,
bañan neurri konturik
etzuben otsegin;
bigarren chandan ere
aitatu etzuben,
eta jende guziya
parrez utzi zuben.
Bañan irugarrengo
kantoira zanean,
ikusirik zegoala
bere jabea an,
esan zuben, lenengo
jorik atabala,
eta jende guziya
algaraz zegoala:
»Onlako tokitan da
»asi choch berriya,
»ongi entera bedi
»nigandik erriya,
»gaurdandik jartzen dira
»kilo ta metrua,
»eta amar metruan
»da kilometrua.»
Ramon Artola.