Sagardoaren lurraldea

Artículo "SAGARDUA"

Descripción

G UZTIOK dakigu, kondairak ala erakuzten digulako, Noe izan zala lenengo ardua egin zuen gizona; bañan guchik jakingo dute oraindik, sagardua, ardua baño lenago sortutako edaria dala, ta gure aita Adan’ek egiña izan zala lenengo sagardua. Nola sortu zan lenengo choch berria, da azaltzera nuana itz labur abetan.

etnografía historia sidra manzana

Ficha

  • Autor: Y.
  • Fecha: 1915
  • Clasificación: 2.1. Sidra
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: DO-000817

Texto completo

REVISTA VASCONGADA 509
SAGARDUA
G UZTIOK dakigu, kondairak ala erakuzten digulako, Noe izan zala
lenengo ardua egin zuen gizona; bañan guchik jakingo dute
oraindik, sagardua, ardua baño lenago sortutako edaria dala, ta gure
aita Adan’ek egiña izan zala lenengo sagardua.
Nola sortu zan lenengo choch berria, da azaltzera nuana itz labur
abetan.
Guztiok dakiten gauza da, ta ez daukagu emen zergatik erakutzi
biarrik, Jainkuak debekatu ziola lendabiziko gizonari sagar suaitzen
alorta jatia, ta agindu au autsi zutelako, gure lenengo guraso Adan ta
Eba paradisotik kanpora bigaldu zitubela, ta bezte naigabe askoren tartian
lan egitera biartubak izan zirala.
Egun batean zebillen Adan bere emaztearekin, buru makur, isil ta
oso naigabetuba, gogoraturik galdu zuela geyago arkituko etzuben zoriontasun
berdin gabea; ta ara non bat batetan, beste zuaitz mota batzuen
artian ikusten duen bat sagarrarena, oso orriduna, galanta ta
ederra, iya lurra juaz bere adar ugari ta zabalak zeukaten alorta ugariyarekin.
Zuaitz ura ikusi zubenian, Adan dardarka jarri zan ikaraz erori
bear zuela zirudiyela, ta Ebak zori artan ikusi zubenian galdetu zion:
—¿Zer dezu, Adan?
—¿Ez aldezu ikusten?
—¿Zer?
—Zuaitz madarikatu ori.
—¡Zeñen ederra dagon! ¡Oyek sagar primoriak!
—Baña emakumia, guri gertatu zaiguna gertatuta, ¿izango zenduke
ausardiya alorta orri begiratzeko, eskubetan artzeko, abora eramateko?
510 EUSKAL-ERRIA
—Zer nai dezu bada, Adan maitia, alorta orrek oso zoratzen nau.
Laga zaidazu sagarcho bat jaten, bat bakarra, bat besterik ez.....
Au entzun zubenian, jarri zan Adan len zegon baño aserriago, ta
errabi biziyan eldu zion suaitzari, ta bere beso indartsuen kemen guziakin
astindu zuben, lagarik lur guzia sagarrez estalia.
Malda bera jechi ziran jiraka jiraka sagar guziak, eta gelditu ziran
azkenik onduan zegon zulo aundi batian.
Etzan orrenbesterekin amaitu Adan’en aserre sutsua, ta arturik inguruan
arkitu zituben arririk aundienak bota zituben gañera, apurturik,
cheturik sagar guziyak.
. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
Zenbait egun igaro ziran geroztik. Oitu bezela janarien billa zebiltzan
zenar emasteak. Oso nekatuak arkitzen ziran ta geldi aldi bat egin
zuten, aurreroko gertaera izan zan leku inguruan.
Egun artan etzuten oraindik urik arkitu ta oso egarrituak zeuden.
Alakorik batian Ebak ikusi zuben Adan’ek sagarrak zanpatu zituben
zulo artatik, alako likurt garbi ta urre koloreko bat chirriyuan zijuala.
Lazterka joan zan ta auspezturik eran zuben gogotik likurt estitsu ura.
¿Eta zertzan? Adanek arriakin zanpatu zituben sagarren zumua,
eguzkiaren indarrarekin irakin ta biurtu zana edari berdin gabekoan.
Urasen zan ludian lenbizi egin zan sagardua: lenen lenengo choch berriya.
—Atoz, Adan maitea, oju egin zion Eba’k, atoz onuntz, urre urtua
dirudien edari on au eratera: guk, orain arte, eran ditugun uren aldian
¡au mama!
Orise bera esaten dute oraindik Astigarraga’ko ta Ernani’ko upelategietan:
¡au mama!; baña ez dute jakingo non izan zuben sagarduak
bere lenengo sustraya.
Ara bada emen azaldu, danak jakin dezaten.
Y.