Sagardoaren lurraldea

Sagardoetxea-Euskaltegis, propuesta para una jornada

Descripción

Sagardoetxeatik, Euskal Sagardoaren Museotik, museoaren eta sagardoaren interpretazio gunearen errealitatea euskaltegien eskura jartzen dugu, 2011. urteralp eskolaz-kanpoko jarduera aberasgarri gisa.

ocio astigarraga acción euskara cultura material didáctico museo sagardoaren hiztegia sagardoetxea

Ficha

  • Autor: Leire Alkorta
  • Fecha: 2011-01-19
  • Clasificación: 3.5. Actividades
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: DO-000762

Texto completo

SAGARDOETXEA-EUSKALTEGIAK JARDUNALDI BATERAKO PROPOSAMENA 2011 Kontaktua Leire ALKORTA 943 550 575 prentsa@sagardoetxea.com SAGARDOETXEA-EUSKALTEGIAK Jardunaldi baterako proposamena Sagardoetxeatik, Euskal Sagardoaren Museotik, museoaren eta sagardoaren interpretazio gunearen errealitatea euskaltegien eskura jartzen dugu, 2011. urteralp eskolaz-kanpoko jarduera aberasgarri gisa. Proposatutako jardunaldiak sagarraren eta sagardoaren kultura zabaltzea eta landa inguruneko euskara ezagutu eta praktikatzea ditu helburu nagusi, eta zehazki, sagardoaren eta sagardogileen munduko euskara ezagutu eta lantzea. Hala, Sagardoetxeak ekintza honi ekitea proposatzen die euskaltegiei, ondoko etapetan banatuta: Euskaltegian Euskal Herriko sagardoa eta sagarraren kulturaren inguruko teoria eta informazioaren azterketa euskaltegiek garatu beharreko jardunaldien bidez, eta Sagardoetxeako web orriak biltzen duen informazioa oinarri hartuta. Sagardoetxeak badu, gainera, sagardoaren berezko hiztegia eta sagarraren kulturaren inguruko material didaktikoa. Material hau, Sagardoetxeako bisita burutu ostean banatuko zaio talde bakoitzari. Halere, eta nahi duenak, material hau museora etorri aurretik eskuratzeko aukera ere badauka, bertan biltzen diren edukiak euskaltegian lantzeko. Material hori Sagardoetxera etorri aurretik eskuratzeko, gurekin harremanetan jarri beharko da. Banatuko den materiala, honakoa da: Alde batetik, Sagardoaren berezko hiztegia (SAGARDOAREN HIZTEGIA). Bertan, sagarraren eta sagardoaren munduko terminologia zehatza aurkituko dute ikasleek, baita euskaltegian lantzeko aukera emango dieten bibliografia anitza ere. Hiztegia gaika bereizitako bost ataletan banatua dago, sagardoaren ekoizpenarekin zerikusia duten atalak guztiak, eta sagarraren lorearen bost petaloak irudikatu nahi ditu. Eta bestetik, Sagarraren kulturaren inguruko material didaktikoa (SAGARRAREKIN JOLASEAN). Bertan, Sagardoetxearen bisitan landu diren edukiak aurkituko dituzte ikasleek. Besteak beste, honakoak: sagardogintza kontuak, sagardoa lortzeko eman beharreko pausoak, landareen ugalketa teknikak, inausketa motak, polinizazioa, etb... Mintza-praktika Sagardoetxean Sagardoaren elaborazio prozesuaren azterketa praktikoa egingo da Sagardoetxeako instalazioetan barrena egindako bisita gidatu baten bidez, eta honek, sagardo munduko hitzak ezagutzeko eta lantzeko aukera emango digu. Sagastian, Euskal Herriko sagarrondo motak, gidatze-sistemak, txertaketak, etb.. ikusiko dira; museo-gunean, sagarra eta sagardoaren historia, oraina eta etorkizuna, sagardogilearen tresnak, etb... ikusiko dira; eta dastalekuan, sagardoa txotx-ean dastatzeko erritoan murgilduko gara. Museoaren bisita honekin, sagardoaren kulturaren inguruko hiztegia landuko da. Urtaro bakoitzean, gainera, sagardoaren elaborazio prozesuari dagozkion jarduera zehatzak burutzen ditugu Sagardoetxean (ikusi 6. orria), eta honek, jarduera zehatz bakoitzaren inguruko terminologia lantzeko aukera emango digu: landaketa, polinizazioa, sagar bilketa eta prentsaketa. www.sagardoetxea.com-en idatzizko praktika Sagardoetxeak bere web atarian ikasleek praktika idatzia jorratzeko aukera ematen duen foro zehatz bat dauka, bertako edukiak ikastetxe desberdinetako irakasleek jartzen dituzten arauen arabera garatuko direlarik. Bi helburu nagusi ditu idatzizko praktika honek: batetik, euskararen ezagutza sakontzea, eta bestetik, museoan ikasitako historia eta elaborazioari dagozkion edukietan sakontzea. Jarraipena Prozesu guztiaren jarraipena Sagardoetxeako teknikariek egingo dute, bai museoari dagozkion gaietan eta baita elaborazio prozesuari dagozkionetan ere. Heziketa eta pedagogia jarraipena, bestalde, euskaltegietako tutore eta irakasleek egingo dute, prozesu zehatzak eta garatu beharreko programak finkatuta. Tarifak Sagardoetxea-Euskaltegiak proposamenaren prezioa: Euskaltegiko prestaketa; Material didaktikoaren banaketa; Mintza-praktika Sagardoetxean (bisita gidatua, GozoGozo produktuen dastaketa eta sasoiari dagokion jarduera); Web orriko idatzizko praktika; Jarraipena ........................................................................................... 3,50 euro Beste aukerak Gazta edo txorixo pintxoa ....................................................................................... 1,50 euro Sagardotegiko menua (sagardotegi bakoitzaren arabera) ......................... 26,00 - 30,00 euro Sagardotegien inguruko informazioa ikusteko, klikatu helbide honetan: http://www.sagardoetxea.com Prezioan BEZ-a sartuta dago