Sagardoaren lurraldea

Sagardo Berriaren Eguna 2011 - Bertsos cantados tras la comida

Descripción

Sagardo Berriaren Eguna 2011 / bertsoak / Jon Maia / Sebastian Lizaso

bertsolarismo jon maia sagardo berriaren eguna sebastian lizaso

Ficha

  • Autor: Sebastian Lizaso /Jon Maia
  • Fecha: 2011-02-12
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: DO-000736

Texto completo

Lizaso
Zenbaitek faltan botako du bai
Lehengo kearen diztira
Lege berria iritsi baita
Noski sagardotegira
Asko edan ta erre gabe han
Jarri jendeari begira
Bakoitzak ditun pentsamenduak
Ia ia ikusten dira (bis)

Jon Maia
Orain bertsotan segiko dugu
Ta zuek txalapartakin
Esperimentu bat egin eta
Emaitza ezin da jakin
Animo Karlos eta bestea
Kolpe ttakun ttakunekin
Konjuntoren bat egin daiteke
Bertso perkusioakin (bis)

Lizaso
Zuek ikusi eta jendea
Dago harritu xamarrik
Ta ikusteko hemen zegon bai
Aproba egin beharrik
Ezin ukatu orain badala
Lehenago ez zen indarrik
Sagardo onak ez du balio
Bertsotarako bakarrik (bis)

Jon Maia
Again Karlos molda liteke
Txalapartan ta tronpetan
Berdin txirian onduan edo
Berdintsu elkarrizketan
Artista dena artista baita
Ia gauza guztietan
Eskerrak ez dun izena ematen
Bertsolari txapelketan (bis)

Lizaso
Egingo luke horrek bertsotan
Hizketan pare baleki
Hitz neurtueta moldatzen zaigu
Dotore bezain ederki
Saltseroa da zenbait saltsatan
Dagon berak ez daki
Txakolinan bodega egin du
Ta sagardoa ireki (bis)

Jon Maia
Zuk esan duzun bitxikeria
Entzuna neukan pittina
Beraz likido eder bat bada
Bere eskuez egina
Baina berdin du sagardoa ta
Berdin dio txakolina
Azken batean dena ez al da
Hizketako gasolina (bis)

Lizaso
Karlos jendeak miresten zaitu
Ikusiz nola zabiltzan
Gaur bezalako hamaika gauza
Egin dituzu bizitzan
Gizon apal bat agertzen zera
Izar haundian gerizan
Segi zuk kukurruku egiten
Nahiz ta oilar zaharra izan

Jon Maia
Horregatik iritsiko zen
Karlos horren urrutira
Bide bat hartu eta lanean
Aurrerantza baitu tira
Alde guztitan moldatzen baita
Ezker eskubi begira
Gainera suerte handia dauka
Zumaia ondoan bizi da (bis)

Lizaso
Lehenengo zatoz ez zaitez hasi
Eskema guztiak hausten
Ez zaitez hasi betikoeri
Ibilbideak puzten
Eta Karlosi non bizi behar dun
Zu ez hasi erakusten
Suerte bat dauka bere etxetik
Zumaia ez da ikusten
Jon Maia

Beraz giroa jotzen ari da
Gure herri hontan goia
Dirudienez amaitzen doa
Mendetako maratoia
Ta Karlosengan ikusten dugu
Jarraitzeko arrazoia
Euskal Herriak hori behar du
Humorea ta sasoia (bis)

(Lizaso) Humorea beti da sagardotegian
(Maia) Hori nabari zaizu zuri aurpegian
(Lizaso) Nik zuri antzeman nizun joan den aspaldian
(Maia) Gu bi aktore gera gaurko komedian

(M) Horregatik daukagu kolore gorria
(L) Erdi gaixorik ez naiz honuntz etorria
(M) Baina nola zabiltzan erdi zutik gerria
(L) Koloreak tragoan dauka jatorria

(L) Berdexka edan eta gorritu egin gera
(M) Horregatik daukazu sagarran tankera
(L) Osasunan kolore ona dugu bera
(M) Beraz gure osasuna kupel bat ote da

(M) Ondo moldatzen zera kupelan ondoan
(L) Gustatzen ez bazaizu nerekin ez joan
(M) Igual neurtuko gera pixka bat kanpoan
(L) Mozkortuko zera zu urrengo tragoan

(L) Trago batek bestea azkar ekartzen du
(M) Eta gero burua ezin da mantendu
(L) Oker dabilena ezin da zuzendu
(M) Hau hanketan joateko ze atarramendu

(M) Ondo jatea dugu horren sekretua
(L) eta tragoa ere gauza behartua
(M) Burura igotzen da madarikatua
(L) Ta gelditzen zera zu geo lurreratua

(L) Hau da festa polita antolatu dena
(M) Sekula egin leiken festarik onena
(L) Gustatu zaizula da gauza nabarmena
(M) Badakit berriro helduko naizena

(M) Gaur suplente nator Egañaren partez
(L) Ta hori ez zendun zuretzako kaltez
(M) Horrekatik ez dugu leku hau bete keez
(L) Berriz etortzeko ere gaur portatu zaitez

(L) Batek ezin dunean etorri bestea
(M) Bera zaharra dago ta ni pixkat gaztea
(L) Ere komeni dana ohiturari eustea
(M) Ta gure ohitura zaharra bazterez uztea

(M) Berriz etorriko naiz zurekin agian
(L) Hori pentsatu behar dut urrengo batean
(M) Zu nahikoa al zera plazaren erdian
(L) Zu nabarmena zera sagardotegian

(L) Balantza egiten duzu dinbili danbala
(M) Haizea dabil ta bela bat bezala
(L) Hainbeste luzea ez dugu normala
(M) Luzea nauzu baina ez horren makala

(M) Zu mugitzeko igual asko beharko da
(L) Lasai horretarako badago denbora
(M) Beraz altxa dezagun lepo hori gora
(L) Ta burua sano euki eo hori igo da

(M) Beraz sagardotegia zure terrenoa
(L) Aspaldian neu nabil berauen barruan
(M) Zer da Sebastianen barruan burua
(L) Orain trago bat eta bestea urrengoan

(L) Hori gehiagok ere esperoko dute
(M) Hola pasa dituzu 30 urte
(L) Nahi duenak ez du hainbeste bertute
(M) Txuletaren gainean beti zenbat putre

(M) Beraz zabal ditzagun berriro begiak
(L) Amaitu behar dira gure komeriak
(M) Adio tristurak ta aurrera irriak
(L) Eskerrik asko Karlos agur sagardotegia