Sagardoaren lurraldea

Sagardo Berriaren Eguna 2011 - Bertsos cantados tras la plantación del árbol

Descripción

Sagardo Berriaren Eguna 2011 / bertsos / Jon Maia / Sebastian Lizaso

bertsolarismo jon maia sagardo berriaren eguna sebastian lizaso

Ficha

  • Autor: Sebastian Lizaso /Jon Maia
  • Fecha: 2011-02-12
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: DO-000734

Texto completo

Lizaso
Sukaldari bat atxurrarekin
Ez dugu gauza normala
Eskertu behar hemen Karlosek
Egin duen egin ahala
Sagarrondoa fruitu ematen
Ezin hasi berehala
Opa diogu ale mardulak
Ugari eman ditzala
Bere sustraiak ondo errotuz
Landatu dunak bezala (bis)

Jon Maia
Karlosek hartu atxurra eta
Erakutsi du ganora
Sagarren eran gorri gorria
Zelai berdean ze modan
Egunen baten zuhaitz txikiak
Emango du bere lora
Sagarrondo hau landatu bada
Argiñanon estilora
Ze sagar klase ez dakit baina
Bizia aterako da (bis)

Lizaso
Landatu denak eman dezala
Behar hainbeste etekin
Landatu dute biziberriari
Orain behar dio ekin
Nork landatu dun denok dakigu
Ta gauza gehiago jakin
Sagarrondoak harrisku pixkat
Ez ote dauka berekin
Igual sagarrak izango dira
Perrejil gustoarekin (bis)

Jon Maia
Espero dugu irten dadila
Sasoian ta indarrean
Karlos bera ere nola ez dagon
Bate sasoi kaskarrean
Egon dadila Sagardoetxean
Aldamenean urrean
Aurtengo hontan sartuta gaude
Esperantzaren larrean
Zuhaitz berri bat badugu orain
Euskal Herriko lurrean (bis)