Informe del "Estado de maduración de la manzana cosecha 2010"
Descripción
Manzana / situación / estado maduración manzana cosecha 2010 / carpocapsa o gusano de la manzana / índice refractométrico / º Brix / regresión almidón
almidón situación índice refractométrico manzana
Ficha
- Autor: Sagarlan eta Sagardoaren Lurraldea
- Fecha: 2010-09-11
- Clasificación: 1.3. Manzana
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea fondoa
- Signatura: K113-13 »
- Código: DO-000596
Texto completo
2010 UZTAKO SAGARRAREN HELDUTASUNAREN EGOERA Kontaktua 943 550 575 info@sagardoetxea.com 2010 SAGARDO SAGARRAREN EGOERA Iraila hasieran eta azken urteetan bezala, Gipuzkoako sagasti ezberdinetan kontrol bat egin zen, sagarraren egoera ezagutu ahal izateko. Honetarako, Gipuzkoako zenbait sagasti jarraitu ditugu, Beterri aldekoak gehienbat, denera 14 barietate kontrolatu direlarik: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txalaka, Udare Marroi, Urdin, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki eta Verde Agria. Aurten, sagar kopurua aurreko urtekoa baino askoz handiagoa da. Fruituen kuajatua leku gehienetan oso ona izan da. Sagasti batzuetan, aldiz, kuajatua txarra izan da, ziur aski maiatza hasieran izandako ipar haizea eta tenperatura baxuen eraginagatik. Honakoa ere baiezta genezake: sagasti batzuetan uzta izugarria izango dela, gehien bat kostatik gertu dauden sagastietan, lehortearen eragina ahulagoa izan delako. Barnekaldeko sagasti askotan, sagarren kalibrea txikia da euri faltagatik. Abuztu bukaeran eta iraila hasieran sagar erorketa handia gertatu da. Erorketa honen arrazoiak ezberdinak dira: - Carpocapsa edo Sagarreko Harraren (arjoa) eragina. Sagar asko harraz jota erori dira. - Lehortea. Barnekaldean nabariagoa da. Sagarrez gain, hostoak ere erori dira. - Kostaldean, iraila hasieran izandako galerna. SAGARREKO HARRA EDO CARPOCAPSA Aurten intsektu honen presentzia oso altua izan da sagasti gehienetan. Lehenengo belaunaldia apirila bukaeran - maiatza hasieran azaldu zen, garai horretan feromona tranpetan harrapatu baitziren lehenengo tximeletak. Bigarren belaunaldia uztailaren hasieran agertu zen, normala dena baino bi aste lehenago. Une honetatik aurrera, sagarreko harraren presentzia etengabekoa izan da eta kopuru handiak erori dira sagastietan jarritako tranpetan. Aurten ere, aurrekoan bezala, iraila hasieran tximeleta berriak azaldu dira eta oraindik min egiteko aukera izango dute. Hirugarren belaunaldi baten aurrean egon gaitezke. Iraila hasieran sagasti batzuetan kontrola egin da sagarreko harraren kalteak jakin ahal izateko. Kontrola egin ondoren, zera esan dezakegu: arjoaren kontrako tratamendurik egiten ez den sagastietan kaltetutako fruituak %25tik %75ra izan direla. Datu hau ematerakoan ez dira kontuan hartu arjoak lurrera bota dituen sagarrak. Aldiz, feromona tranpei jarraituz, tratamenduak egin diren sagastietan, fruitu kaltetuak ez dira %5etik pasa. 2010 UZTAKO SAGARRAREN HELDUTASUNAREN EGOERA Sagarren heldutasunaren egoera, orokorrean, 2009koaren antzekoa da 2010ko iraileko lehenengo hamabostaldian. Barietatez barietate begiratu ezkero, ezberdintasunak ikus daitezke. Heldutasun kontrola 37. astean (iraileko 2. astean) egin dugu, aurreko zortzi urteetan bezala.Heldutasuna neurtzeko bi modu erabili ditugu: lehenengoan, azukre maila jakiteko, sagarren indize refraktometrikoa (ºBrix) neurtu da; eta bigarrenean, almidoiaren erregresioa jakiteko, iodo indizea neurtu da, 1tetik 10erako eskalan, Europako araudiari jarraituz. INDIZE REFRAKTOMETRIKOA - ºBRIX Hurrengo grafikoan 37. asteko brix graduen garapena ikus dezakegu. Bertan, 2010. urteko ºBrix datua, 2009.ko datuaren antzekoa da, 10,9ºBrixeko bataz bestekoarekin. Hurrengo taulan azken bost urteetako barietate ezberdinen indize refraktometrikoa (ºBrix) ikus daiteke, 37. astean: ºBRIX VARIEDAD 2006 2007 2008 2009 2010 ARITZA 11,3 10,5 10,5 9,9 10,3 ERREZILA 11,8 11,2 10,9 10,7 11,2 GEZAMINA 11,7 10,2 10,6 11,4 11,1 GOIKOETXE 12,6 12,1 11,6 12,8 11,9 MANTTONI 11,2 10,7 10,1 9,3 10,2 MOKO 11 10,8 10,4 11,1 10,8 MOZOLUA 12,6 10,4 11,1 10,6 11,1 PATZOLUA 12,3 10 11,4 11,2 11,5 TXALAKA 11,9 11,3 10,7 10,6 10,7 UDARE MARROI 12,3 11,6 11,3 10,7 11,4 URDIN 12 10,1 10,8 11,8 11,8 URTEBI HAUNDI 11,5 10,5 10,9 11,1 10,4 URTEBI TXIKI 11,2 9,7 9,7 9,6 9,7 VERDE AGRIA 11,7 11 10,7 10,5 10,8 Barietatez barietate begiratuta, aurtengo kontrolean ºBrix altuena Goikoetxe barietateak izan du 11,9rekin eta Urdin 11,8rekin. Aldiz, baxuenak, Urtebi Txikik 9,7 ºBrix eta Manttonik 10,2 ºBrix eman dute. ALMIDOIAREN ERREGRESIOA Hurrengo grafikoan almidoiaren erregresioaren garapena ikus dezakegu. Aurtengo datua 2009ko datua baino zertxobait baxuagoa da, 3ko indizea eman baitu. Hurrengo taulan azken bost urteetako almidoiaren erregresioa ikus daiteke, barietate ezberdinetan eta 37. astean: ERREGRESIOA BARIETATEA 2006 2007 2008 2009 2010 ARITZA 2,8 4,1 3,4 4,4 3 ERREZILA 1,8 1,1 1,3 1,3 1,2 GEZAMINA 5,4 3,4 4,7 3,3 3,8 GOIKOETXE 8,5 8 8,7 8,2 8,2 MANTTONI 4,2 2,4 2,6 3,1 2,6 MOKO 1,1 1 1,7 1,2 1,5 MOZOLUA 4,9 2,4 4,1 4,4 3,6 PATZOLUA 5,5 2 6,2 5,6 3,9 TXALAKA 4,5 1,4 2,6 2,9 2,8 UDARE MARROI 1,5 1,8 1,6 1,6 1,3 URDIN 3,7 1,6 3,2 2,4 2,7 URTEBI HAUNDI 2,9 1,3 3,5 2,7 2,7 URTEBI TXIKI 4 2,5 4,7 2,9 3,2 VERDE AGRIA 1,5 1,3 1,8 1,9 2,2 Goikoetxe barietatea alde batera utzita, erregresio altuenak Patzolua 3,9rekin, Gezamina 3,8rekin eta Mozolua 3,6rekin izan dira. Aldiz, Errezil 1,3 eta Moko 1,5rekin, baxuenak. PUNTU GARRANTZITSUENAK Orokorrean, 2010ko iraileko lehenengo hamabostaldian, sagastietan azaldu diren zenbait puntu bereizi ditzakegu: - Sagarren heldutasunaren egoera, orokorrean, 2009koaren antzekoa da. - Azukre maila begiratuta, aurtengo urtean, bataz beste 10,9 ºBrix du, aurreko urtean bezala. - Almidoiaren erregresioa 3ko indizean dago, hau da, aurreko urtea baino zeozer atzeratuagoa. - Barietatez barietate begiratu ezkero, ezberdintasunak ikus daitezke. - Aurten ekoizpen handia espero da. Sagasti batzuetan, agian inoiz izan duten altuena. - Tratamenturik egin ez dituzten sagastietan, sagar portzentai garrantzitsu bat harjoangatik kaltetua izan da. Aipatu behar da, aurreko urtearekin konparatuta, kalteen portzentaia handiagoa izan dela.