IX. Sagar Uzta 2009: Prentsa Dossierra
Descripción
Sagar Uztak bederatzigarren edizioa beteko du aurten, eta urteroko moduan, tolaretako lanen hasiera ospatuko du, azarora bitartean luzatuko den lana.
programa eusko kutixi deportes rurales recogida de manzanas fiesta de la manzana sagar uzta sagardoetxea cosecha
Ficha
- Fecha: 2009-09-01
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: DO-000456
Texto completo
Sagardoetxeak antolatu eta Astigarragako herriak bultzata, ekitaldi nagusiak igandean izango dira, irailaren 27an, jende guztiarentzako eta beti ere sagarraren eta sagardoaren kulturaren inguruan prestaturiko jarduerekin.
Sagardoetxean 2009 uztako sagarraren heldutasunaren egoeraren txostena argitaratu dugu aste honetan, eta txosten hau, www.sagardoetxea.com gure web orrialdean eskuragarri dago.
Urtero bezala, Sagar Uzta jaia sagarraren azokan eta 2009 uztako lehen muztioaren elaborazio prozesuan oinarrituko da, tolarean bertan muztioaren usadiozko elaborazio prozesua erakutsiko delarik: kirikoketa, pisoiekin sagarra jotzea, txalaparta eta ekoiztutako muztioaren dastaketa. Aurtengoan Sagar Uztak honako berrikuntzak dakartza: alde batetik, sagar biltze herrikoia kizkiarekin, 300 lagun elkartu nahi ditugularik aldi berean kizkiarekin sagarrak biltzen.
Beste alde batetik, Eusko Kutixi azkenburukoaren elaborazioa Rafael Gorrotxategi maisu gozogilearen eskutik eta azkenik, lorez egindako zentro berezien elaborazioa Donostiako Salaverria Loredendako Josu Irizar-en eskutik. Honekin batera, Sagardoetxean II. Argazki Rally Digitala antolatu dugu, iazko urtean bezala, gaitzat Sagar Uzta jaia bera izango duelarik.
Bigarren urtez jarraian, herrien arteko sagardogintzako herri kirolen lehiaketa ospatuko da eta iaz bezala, sagar bilketan eta sagardoaren elaborazioan oinarrituko da.
Gauza erakargarri asko, Sagardoetxearako bisitarekin osatu litezkeenak, gune pedagogiko, turistiko eta aisialdikora. Informazio gehiagorako: www.sagardoetxea.com