Sagardoaren lurraldea

IX. Sagar Uzta 2009. I. Recogida popular de manzana con kizkia.

marca recogida de manzanas sagar uzta sagardun

Ficha

  • Autor: Antton Arka
  • Fecha: 2009-09-01
  • Clasificación: 5.8. Otros
  • Tipo documento: Material promocional
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: DO-000453

Texto completo

I. SAGAR BILTZE HERRIKOIA KIZKIAREKIN Astigarragako Goldea elkarteak kizkiarekin egingo den sagar biltze herrikoirako deia egin nahi dizu, Sagardun partzuergoak antolatu duen IX. Sagar Uzta 2009 jaiaren baitan. Lehen sagar biltze herrikoi hori irailaren 27an egingo da, J. Barandiaran plazan, 12:30ean. Deialdiaren xedea da sagardogintza bera eta horri lotutako alderdi soziokulturalak sustatzea. Horretarako, marka hauxe ezarri nahi dugu: gutxienez 300 lagun bildu nahi ditugu aldi berean sagarrak kizkiarekin biltzen. Ekimen horretan parte hartu nahi izanez gero, honako informazio lekuetan eman ahal izango duzu izena: Sagardoetxea, Lizeaga sagardotegia eta Ogiberri-Rosa okindegia. Leku horietan bertan jaso ahal izango duzu kizkia (kizkirik ez baduzu), 5€-ren truke. Horren ondoren, nahikoa izango da aipatutako egunean bertan agertzea, kizki eta guzti. Hauxe izango da marka ezartzeko egin beharreko lana, guztiok aldi berean egin beharreko hiru pauso izango dituena: kizkia jaso, sagarrari kizkia sartu eta lurretik goratu eta sagarra saskiratu. Bide batez, oroigarri bana emango zaie parte-hartzaileei, egingo dugun markaren adierazgarri. I. RECOGIDA POPULAR DE MANZANAS CON KIZKIA La Asociación Goldea de Astigarraga, convoca un encuentro popular de recogida de manzanas con la kizkia. El objetivo es promocionar la sidra y los aspectos socioculturales de la misma, y para ello, se plantea establecer el récord de reunir a 300 personas recogiendo manzana simultáneamente con la kizkia. Las personas interesadas en participar deberán inscribirse en los siguientes puntos de información: Sagardoetxea, Sidrería Lizeaga y panadería Ogiberri- Rosa. En estos establecimientos, se podrá recoger la kizkia (si no se dispone) al precio de 5€ y el día señalado al presentarse con la kizkia se entregará un obsequio distintivo del récord. La prueba del récord, consistirá en el desarrollo de una actividad que cuenta con tres pasos sincronizados y simultáneos: levantar la kizkia, pinchar la manzana y levantarla con la kizkia y depositar la manzana en el cesto. 300 KIZKI-LAGUN BILDU BAIETZ !!! GOLDEA Herri Kirol Batzordea