VIII. Sagar Uzta 2008. Dossier de Prensa.
ocio rally fotográfico astigarraga lagar programa land art fiesta de la manzana sagar uzta sagardoetxea cosecha
Ficha
- Fecha: 2008-09-01
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: DO-000443
Texto completo
SAGAR UZTA Komunikabideentzat Informazioa 2008ko iraila Kontaktua José Mari ALBERRO 943 550 575 VIII Sagar Uzta, sagastitik tolarera Sagar Uztak zortzigarren edizioa beteko du aurten, eta urteroko moduan, Astigarrako tolaretako lanen hasiera ospatuko du. Irailaren 27etik 28ra bitartean, sagarra eta sagardoaren inguruko ihardunaldiak izango dira. Sagardoetxeak antolatu eta Astigarragako herriak bultzatuta, ekitaldi nagusiak igandean izango dira, irailaren 28an, jende guztiarentzako prestaturiko ihardunaldiekin. Festari amaiera herri bazkariak emando dio, udal pilotalekuan. Sagardoetxeak 2008ko Sagar Uztaren txostena ere publiko egin du aste honetan, www. sagardoetxea.com web orrian argitaratu duelarik. Bestalde, 2008ko Sagar Uztak, 2006ko “land art” interbentzio arrakastatsua berreskuratuko du. Aurtengoan ordea, kaleko jendea izan artistarekin batera da obra prestatuko duena eta arte-espresio hau material biodegradagarriekin egina izango da. Horrekin batera, Sagardoetxeak I. Argazki Rally Digitala iragarri du egun horretarako, gaitzat Sagar Uzta jaia bera izango duelarik. Gauza erakargarri asko, sagardoaren interpretazio zentrora eta museoko sagastira egindako bisitarekin osatu litezkeenak, gune pedagogiko, turistiko eta aisialdikora. Sagar asko, baina tamaina txikikoa Gipuzkoako sagastiek daukaten sagarekoizpena handia da irailaren lehen asterako. Halere, Sagardoetxeak toki ezberdinetan eta 14 mota aintzakotzat hartuta burutu duen ikerketaren arabera, hauen fruitua tamaina txikikoa dela aurrera daiteke. Azken urteotan bezala, irailaren hasieran Gipuzkoako sagasti ezberdinetan kontrol bat egin da, sagarren egoera ezagutzeko. Horretarako, Gipuzkoako zenbait sagasti jarraitu ditugu, Beterri aldekoak gehienbat. Denera 14 barietate kontrolatu dira: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txalaka, Udare Marroi, Urdin, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki eta Verde Agria. Aurtengo sagar kopurua handia da oso. Zuhaitzak sagarrez beteta daude eta jadanik adar asko eta asko hautsi dira pisuaren poderioz. Zuhaitzetako sagar kopuru handi honek eragina izan du sagarren neurrian eta orohar, sagarrak txikiak geratu dira. Ohi bezela, ikerketa honek bi puntu aztertu ditu: batetik, carpocapsa edo sagarreko harrak eragindako kalteak, eta bestetik, iraileko 2. astean sagarrek zuten heldutasun-maila. Sagarren heldutasuna neurtzeko eta aurreko urteekin konparaketa egiteko, Gipuzkoako Fruitugintzailen Elkarteak - FRUITEL - 2001 eta 2003 bitartean gauzaturiko “Gipuzkoako sagardo sagar barietateen azterketa agronomiko” tik eta SAGARDUNentzat 2004, 2005, 2006 eta 2007an egindako boletinetatik datuak hartu ditugu. Ikerketa honetan azpimarratzekoak diren datuak honakoak dira: aurtengo sagar-ekoizpena handia da, nahiz eta sagarren tamaina orohar txikia izan. Bestetik, zuhaitzetako sagar portzentaje garrantzitsu bat carpocapsak edo sagar-harrak jota dago, nahiz eta aurreko urtearekin konparatuta, kalteen portzentajea baxuagoa izan den. Bestalde, azukre mailaren araberako heldutasunari dagokionez, bataz beste 10,8 Brix dauzka, aurreko urteko zifraren antzekoa. Almidoiaren erregresioa, ordea, 3,6ko indizean dago, aurreko urtean baino aurreratuago. Informazio gehiago Sagardoetxea.com boletinean EGITARAUA Larunbata, Irailak 27 18:00-20:00 Joseba Barandiaran plazan: “Sagar jauzia” lore-apainketa tailerra. Sagar dantza eta kirikoketa ikastaroak. Igandea, Irailak 28 AZOKA Foru Enparantzan I. “Sagar Uzta” Argazki Rally Digitala. Izen ematea 09:00-10:00 udaletxean. Oinarriak eta oharrak esku-programan ikusi. 10:00 Pelotari kaletik Foru enparantzara “Sagar Biltzea“ desfilea. • Baserritarrak sagar, xaxki eta kizkiekin. • “Sagar jauzia” lore-apainketa. Dolarea sagardogileekin, garlia, dantzariak, trikitilariak, txalapartariak eta abeslariak. 11:00 - 14:00 Foru enparantzan: • Erakusketa: Astigarragako baserrietatik ekarritako sagarrak. • Erakustaldiak: Sagarraren madurazioa, txertoak eta xexto egileak. • Tailerrak: Land Art “Sagar jauzia”. Antolatzailea: ASTIGARTE. 12:00 Sagar biltzea kizkiarekin, sagar jotzea pisoiakin eta patsaren zanpaketa. • Dastaketa eta Salmenta: Sagarrak, sagar muztioa, sagardoa, sagar-dultzea, likoreak. • Animazioa: Trikitilariak, dantzariak, abeslariak eta txalapartariak. 14:30 Herri bazkaria pilota-lekuan. 17:30 Herri kirolak Foru enparantzan. Gaia: sagardogintza. LAND ART Astigarragako Idoia Lizeaga artistaren duela bi urteko landart lanak izan zuen harrera ona ikusita, aurten, Sagardun Partzuergotik, eta Sagardotxea Museoak eskatuta, artistaren beste interbentzio bat izango dugu herrian “Sagar Uzta “ festa dela eta. Land art-aren mamiak, ezagutzen ditugun beste ohiko arteen (margoa, eskultura, musika....) esentzia bera dauka: gizartearen arreta erakartzea eta gizartearen isla sortzea. Dena dela ere, baditu beste arteekiko ezberdintasunak: iragankorra izatea eta normalean arte lan hauek material biodegradagarriekin eraikiak izatea. Aurtengo lanak “sagar jauzia” izango du izena, eta aurreko aldian hainbat artisten artean gauzatu zen arren, oraingo edizioan “herriak eraikiko du bere arte-lana; kaleko jendeak izango du protagonismo osoa” Lizeagaren hitzetan. Horretarako, artistaren irizpideak jarraituz, larunbat arratsaldean tailer irekiak izango dira, eskultura osatuko duten “kizkiak” margotzeko. Aurreko edizioan, toki bakar batean kokatu zen interbentzioa, baina aurten “herri osoan ikusiko da zerbait gertatzen ari dela”. Astigarragako sarreretan dauden “hiru kupeletan zerbait ezberdina nabarituko da”, eta herria osoan zehar.... zuhaitzetik... sagar jauzia. Bestalde, herriaren bihotzean, Udaletxean eta plazan, “interbentzioaren aztarnak” izango dira. I. SAGAR UZTA ARGAZKI RALLY DIGITALA ASTIGARRAGAN Sagardoetxea Museoak Irailaren 28rako antolatu duen VIII. Sagar Uzta jaiaren barruan, I. Argazki Rally Digitala ospatuko da aurten nobedade gisa. Oinarriak: 1. Argazki zale guztiek parte hartu ahal izango dute Rally honetan. 2. Izen ematea udaletxeko arkupetan egingo da Irailaren 28an, goizeko 09:00tatik 10:00etara bitartean. 3. Izen ematea 3 eurokoa izango da. 4. Ibilbidea: Astigarragan. 5. Gaia: 2008ko Sagar Uzta jaia. 6. Parte-hartzaile bakoitzak 6 argazki aurkeztu beharko ditu, 20x30eko tamaina eta gutxienez 2.00x3.000 pixel-etako erresoluzioan. Argazki bilduma Irailaren 30etatik eta Urriaren 2rarte Sagardoetxean entregatu beharko da. Ordutegia: 11:00- 13:30 eta 16:00-20:00. 7. Sariak. Bildumarik onena: 190 euro (La Caixa) Bigarren sailkatua: 160 euro. Hirugarren sailkatua: 130 euro. 8. Epaimahaia Gipuzkoako Argazki Elkarteko kide batek eta bi argazkilari profesionalek osatuko dute. 9. Urriaren 17an arratsaldeko 19:00tan Sagardoetxean egingo da sari banaketa eta erakusketari hasiera emango zaio. 10. Oinarri hauetan aurreikusten ez diren arazo guztiak Rally hau antolatzen duen erakundeak ebatziko ditu. SAGARDOAREN MUSEOARI BISITA Sagardoetxea, herri baten erroak museo-gune bat da eta bere helburuak sagarra zein sagardoaren kultura eta historia bultzatzea, sustatzea eta ezagutaraztea dira, horretarako proposamen eta jarduera ugari antolatzen dituelarik. Astigarragako Kale Nagusian kokatua, herriaren erdialdean, oinarrizko hiru elementuz osatua dago: museoko sagastia, interpretazio zentrua eta dastatze gunea. Museoak bere sustapen zein dibulgaziorako jarduera ugari kudeatzen eta lantzen ditu: bisita gidatuak, sustapen ekintzak, formazio teknikorako ikastaroak, ikerketa teknikoak eta museoaren argitalpenak, honekin museoko bisitarien, txangozaleen, turisten, ikasten diharduten gazteen eta gainerako pertsonen eskaera eta beharrei erantzutea lortzen baitu. Sagardoetxeak ez ditu historia, kultura eta natura bakarrik eskaintzen. Bisitariari sagardoa bere eskura jartzen dio honen xehetasun guztiak dastatu eta goza ditzan. Museora egindako bisitari esker, edari hau bereizgarri egiten duen parametro bakoitza bereizten ikasiko du bisitariak, eta aldi berean, parekorik ez duen edari hau ezagutzen, gozatzen eta ziurrenik, gehiago maitatzen. Sagardoaz aparte, sagarretik datozen produktuen dastaketa muztio eta likoreak osatzen dute. Sagar Uztaren jaia, Irailaren 28a, egun egokia izan daiteke sagardoaren museoa bisitatu eta sagardoaren kultura zein jatorrira gerturatzeko. Bisita orduak Maiatzaren 1etik irailaren 30era: 11:30-13:30 eta 16:00-20:00 (igande eta astelehenetan itxita). Irailaren 28an, igandea, irekita Urriaren 1etik apirilaren 30era 15:00-19:30. Igandetan: 11:00-13:30. Astelehenetan itxita.