V. Sagar Uzta 2005. Dossier de Prensa.
ocio astigarraga cultura fiesta de la manzana sagar uzta sagardun
Ficha
- Fecha: 2005-09-01
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: DO-000418
Texto completo
V. SAGAR UZTA
ASTIGARRAGAKO Udal Plazan, irailaren 23 eta 25ean, ostirala eta igandea. INFORMAZIO ORRIA V. SAGAR UZTA
ASTIGARRAGAKO Udal Plazan, irailaren 23 eta 25ean, ostirala eta igandea Berriz ere, Astigarragako herriak ekitaldi bat bultzako du, sagarra eta sagarraren erabilera oinarri dituena. Ostirala, irailak 23 eta igandea, irailak 25, Astigarragako Sagardun Partzuergoak festa antolatu du, dolareak lanean hasi direla ospatzeko. Programa zabala izango da, publiko desberdinarentzat, profesionalentzat eta bestelako jendearentzat. Ostiralean: sagarraren egoera eztabaidatzeko mahai ingurua. Igandean: Desfilea, sagar dantza, txalaparta, dolareko lan tradizionala, bertako eta Normandiako sagar barietateen erakusketa eta salmenta, artisautza produktuen salmenta, sagardoa dastatzeko aukera eta salmenta, Normandiako cidre-a, arbolak nola txertatu erakusketa eta bazkari herrikoia. Urte luzetan nekazal autoritateek Euskal Herriko sagastiak berreskuratzeko laguntzak eman dituzte. Sagastia ezinbestekoa da Euskal Herriko paisajean eta sagardogintzako oinarri ere bai. Sagarra lehengai hain garrantzitsua izanik, Sagardun Partzuergoak bere partea jartzen du esfortzu kolektibo horretan, eta euskal zibilizazioan sagarrak duen eragin sozio-kulturala hartzen du festa honen oinarri. Festa Astigarragako Udal Plazan egingo da, sagardoaren bihotzean. Batetik, Astigarragan dagoen sagardotegi kopuruagatik (17) eta bestetik herritarrek (4.000) “sagarraren ardoari” dioten afizioagatik. Iraileko laugarren igandea izan da aukeratutako data, sagardotegietan dolareko lana hasteko garaia, azaro hasiera arte iraungo duena. AURKIBIDEA 1 Sagastia Euskal Herrian 1.1 Datu ekonomikoak 1.2 Garapenerako bideak 2 2005ko sagar uzta 3 Astigarragan sagarrari lotutako aberastasun kulturalak 3.1 Sagarraren usadioa, Euskal Herria bezain zaharra. 3.2 Sagar biltzearekin zerikusia duten ospakizun zaharrak. 3.3 Alderdi toponimiko eta patronimikoak 4 Festa egitaraua 4.1 Irailak 23, ostirala 4.2 Irailak 25, igandea 5 SAGARDUN Partzuergoa 1 SAGASTIA EUSKAL HERRIAN Datu ekonomikoak Sagarrondoak aspaldiko garaietatik dira Euskal Herriko nekazal ohitura. Gaur egun Euskal sagastiak bi produkzio mota ditu: Mahai sagarra, barietate modernoekin. Urteko produkzioak hektareako 20 bat toneladakoak dira. Iparraldean Adur ibaiaren bueltan daude sagastiak. Euskal Komunitate Autonomoan Urola, Oria eta Urumea inguruan. Sagardo sagarra. Euskal Herrian ia 1.000 hektarea daude. Iparraldean 30 Ha baino ez eta Nafarroan 20 Ha. Gainontzekoak EAEan daude eta gehienak Gipuzkoan. Urteko produkzioa 7.000 eta 15.000 tonelada artekoa da. Sagar barietateak bertakoak eta zaharrak dira, hiru motatakoak: gozoak, garratzak eta mikatzak. Mikatzak gehiago ordaintzen dituzte sagar¬¬dogileek, sagardo egonkor bat lortzeko, ondo kontserbatuko dena. Garapenerako bideak 1970a ezkero, nekazal autoritateek euskal sagastia berritu eta handitzea bultzatzen dute. Politiko horren alderdi ona da sagardo-sagar beharra poliki poliki murrizten ari dela Euskal Herrian, eta kanpotik erosten den sagarrari (Galizia, Normandia, Bretainia edo Asturias) kalitate hobea eskatu litekeela. Sagardo sagarra urte bia da, alegia, urte batean asko eta hurrengoan gutxi eman lezakeela. Urte batean % 100 eman lezake, hurrengoan % 20; hurrengokoan % 100 berriz ere... 2005-KO SAGAR UZTA Orokorki aurtengo uda lehorra izan dela esan dezakegu, eta horrek eragin zuzena izan du sagarren neurrian eta heldutasunaren aurrerapenean. Loraldia ona izan zen leku askotan baina ez ordea kuajatua. Horregatik ez da arraroa izan zenbait sagasti fruiturik gabe ikustea. Bestalde, zenbait lekutan kazkabarra jasan behar izan dute, fruituak kolpatuz eta askotan fruitu horiek galduz. Eguzki kolpeek ere bere eragina izan dute, fruitu galerak handituz. Azukre maila begiratuz, aurtengo urtea aurreratuena azaldu da azken bost urteetan, 13,1 ºBrix mediarekin, iraileko bigarren astean. Bertako sagarra irailaren 15tik urriaren 20ra izango da, eta dolareko lanak aurreratu egin beharko dira eta denbora motzagoan egin. Honek zerikusi handia du klima aldaketarekin.
ASTIGARRAGAKO SAGARRARI LOTUTAKO ABERASTASUN KULTURALAK 3.1 Sagarraren usadioa, Euskal Herria bezain zaharra Sagar makatzak, malus silvestris, berez jaiotzen dira euskal lurretan. Badirudi lehen gizarte ehiztari-biltzaileak bere horretan erabili izan zuela. Hurrengo gizarte megalitikoak abeltzantza dominatzen zuen, buztingintza, eta alaitasuna ematen zuten edariak, uretan beheratutako fruituei eskerrak. Cristo aurreko 4000 urtean gaude; 6000 urte geroago, Lapurdin, zenbait familiak Pitarra egiteko errezeta bera erabiltzen dute oraindik: sagarrak moztu, lehortu eta pare bat astean uretan beheratuta. Aurrerago erromatarrek dolarea ekarri zuten, sagarrari zuzenean muztioa (mustius latinez) atera eta sagar-ardo bat egiteko (vinum malorum latinez). Latinez Torcular dena euskaraz Tolare edo Dolare bihurtzen da, esanahi berarekin. 3.2 Sagar biltzearekin zerikusia duten ospakizun zaharrak Sagarra jotzeko jende askoren beharra izaten zen eta baita dolarean ere. Jende hau guztia inguruko baserrietakoa izaten zen. Laguntza txalaparta bidez eskatzen zen eta txalaparta dolareko egurrak gaztainez egindako saski gainean jarrita egiten zen. Egur haiek joaz pasatzen zen abisua, urte askotan iraun duen abisu erritmikoa. Ama-lurrari bere eskuzabaltasuna eskertzea errito garrantzitsua zen antzina. Sagarrak, naturaren oparia, bere onarpen errituala sagar dantza du, Euskal Herriko dantzarik zaharretako bat. 3.3 Alderdi toponimiko eta patronimikoak Benetako arrasto genetiko kulturalak diren patronimo eta toponimoak lotzen gaituzte gure antzinako benetako historiarekin. Astigarragak abizen eta leku asko ditu sagarra eta dolarearekin lotura dutenak. 4 FESTA EGITARAUA 4.1 Irailak 23, ostirala 19:00etan Astigarragako Udal Pleno aretoan Mahai ingurua: Sagarra Euskal Herrian Parte hartzaileak: Luis Butron Gipuzkoako Foru Aldundiko Teknikaria Aitor Etxeandia Sagarlan SLko Frutikultura teknikaria Inaxio Artola Sagasti profesional bateko arduraduna Gabriel Durruty Nekazal ingeniaria eta frutikultura irakaslea Iparraldean Miguel Zapiain Taldea Elkarteko Lehendakaria - Jose Angel Gaztañaga Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko Lehendakaria Moderatzailea: Joan Carlos Etxeberria ETBko kazetaria 4.2 Irailak 25, igandea 9:00-13:00 Aire zabaleko Margo Lehiaketa Teknika: Librea (Soporte gogorrean) Gaia : Sagar Uzta Sariak : 1. Saria: 500€ eta diploma 2. Saria: 300€ eta diploma 3. Saria :200€ eta diploma 10:00 Pelotari kaletik Foru enparantzara “Sagar Biltzea“ Desfilea . Baserritarrak sagarrak xaxki eta kizkiekin Sagardogileak Dolarearekin Sagardogileak Garliarekin Dantzariak Trikitilari eta txalapartariak Abeslariak 10:30 tatik – 14:30 etara SAGAR AZOKA Foru enparantzan Erakusketa eta salmenta Sagar Biltze eta Sagardoa egiteko tresneria Xextoak Sagarrak Sagar erreak Sagar dultzea Sagar likoreak Sagar Tartak Sagar Bonboiak Erakustaldiak Sagarraren madurazio prozesua Txertogintza Otargintza Kupelgintza Lehen Sagar Muztioa egiteko prozesua Dastaketak Sagar Dastaketa gidatuak (11:30,12:30,13:30) Sagardo Dastaketa Animazioa Txalapartariak Dantzariak Iparraldeko eta Herriko abeslariak Trikitilariak Eguerdiko 14:30etan Herri Bazkaria Pilota-lekuan Txartelak sagai herriko tabernetan eta info@sagardun.com-en
5 SAGARDUN PARTZUERGOA SAGARDUN Partzuergoa 2003ko ekainean sortu zen, sagardogintzarekin zerikusia duten Astigarragaldeko ekitaldi sozio kulturalak antolatu eta aurrera eramateko. Horrela dago osatua 12 Sagardogile : Zapiain Alorrenea Rezola Zelaia Gartziategi www.gartziategi.com Lizeaga Gurutzeta www.gurutzeta.com Mina Petritegi www.petritegi.com Bereziartua Astarbe www.sagardotegiak.com/sidrerias/astarbe/astarbe.htm Mendizabal 7 kultur talde: Xagu Xar Mundarro Astigar Norberto Almandoz Musika Eskola Gure Izarra Goldea Zipotza ASTIGARRAGAKO Udala. Lehendakaria Bixente ARRIZABALAGA da, ASTIGARRAGAKO Alkatea, eta idazkaria Jose Angel GOÑI da (Sagardogilea). Ospe handiko talde gestore ele anitza dauka Partzuergoak (Jose Mari ALBERRO eta Dominic LAGADEC). Partzuergoak bitarteko informatibo moderno guztiak ditu (internet ataria, DVDak, informazio espezializatuko datu baseak, eta abar...) jendeari eskaintzeko sagardoaren inguruko zerbitzu kulturala, turistikoa, hezkuntzakoa, museografikoa, biblioteka, eta abar... SAGARDUN, tel eta fax-a 00 34 943 550 575, www.sagardun.com, info@sagardun.com