IV. Sagar Uzta 2004. Dossier de Prensa.
ocio astigarraga programa cultura fiesta de la manzana sagar uzta sagardun
Ficha
- Fecha: 2004-09-01
- Clasificación: 5.3. Fiestas de la manzana
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: DO-000414
Texto completo
III SAGAR UZTA (sagarraren festa) ASTIGARRAGAKO Udal Plazan, irailaren 25 eta 26an, larunbata eta igandea INFORMAZIO ORRIA II SAGAR UZTA (sagarraren festa) ASTIGARRAGAKO Udal Plazan, irailaren 25 eta 26an, larunbata eta igandea Berriz ere, Astigarragako herriak ekitaldi bat bultzako du, sagarra eta sagarraren erabilera oinarri dituena. Larunbata, irailak 25 eta igandea, irailak 26, Astigarragako Sagardun Partzuergoak festa antolatu du, dolareak lanean hasi direla ospatzeko. Programa zabala izango da, familia guztiarentzako egokia. Larunbatean: abentura rallya eta sari banaketa. Igandean: sagar dantza, txalaparta, dolareko lan tradizionala, bertako eta Normandiako sagar barietateen erakusketa eta salmenta, artisautza produktuen salmenta, sagardoa dastatzeko aukera eta salmenta, Bretainiako cidre-a, arbolak nola txertatu erakusketa eta bazkari herrikoia. Urte luzetan nekazal autoritateek Euskal Herriko sagastiak berreskuratzeko laguntzak eman dituzte. Sagastia ezinbestekoa da Euskal Herriko paisajean eta sagardogintzako oinarri ere bai. Sagarra lehengai hain garrantzitsua izanik, Sagardun Partzuergoak bere partea jartzen du esfortzu kolektibo horretan, eta euskal zibilizazioan sagarrak duen eragin sozio-kulturala hartzen du festa honen oinarri. Festa Astigarragako Udal Plazan egingo da, sagardoaren bihotzean. Batetik, Astigarragan dagoen sagardotegi kopuruagatik (17) eta bestetik herritarrek (4.000) “sagarraren ardoari” dioten afizioagatik. Iraileko laugarren igandea izan da aukeratutako data, sagardotegietan dolareko lana hasteko garaia, azaro hasiera arte iraungo duena. Berrikuntzetan segitzeko helburuarekin, ostalarientzako programa berezi bat eskainiko da lehenengo aldiz.
AURKIBIDEA 1 Sagastia Euskal Herrian 1.1 Datu ekonomikoak 1.2 Garapenerako bideak 2 2004ko sagar uzta 3 Astigarragan sagarrari lotutako aberastasun kulturalak 3.1 Sagarraren usadioa, Euskal Herria bezain zaharra. 3.2 Sagar biltzearekin zerikusia duten ospakizun zaharrak. 3.3 Alderdi toponimiko eta patronimikoak 4 Festa egitaraua 4.1 Irailak 25, larunbata 4.2 Irailak 26, igandea 4.3 Gainerako egunak 5 SAGARDUN Partzuergoa
1 SAGASTIA EUSKAL HERRIAN Datu ekonomikoak Sagarrondoak aspaldiko garaietatik dira Euskal Herriko nekazal ohitura. Gaur egun Euskal sagastiak bi produkzio mota ditu: Mahai sagarra, barietate modernoekin. Urteko produkzioak hektareako 20 bat toneladakoak dira. Iparraldean Adur ibaiaren bueltan daude sagastiak. Euskal Komunitate Autonomoan Urola, Oria eta Urumea inguruan. Sagardo sagarra. Euskal Herrian ia 1.000 hektarea daude. Iparraldean 30 Ha baino ez eta Nafarroan 20 Ha. Gainontzekoak EAEan daude eta gehienak Gipuzkoan. Urteko produkzioa 7.000 eta 15.000 tonelada artekoa da. Sagar barietateak bertakoak eta zaharrak dira, hiru motatakoak: gozoak, garratzak eta mikatzak. Mikatzak gehiago ordaintzen dituzte sagar¬¬dogileek, sagardo egonkor bat lortzeko, ondo kontserbatuko dena. Garapenerako bideak 1970a ezkero, nekazal autoritateek euskal sagastia berritu eta handitzea bultzatzen dute. Politiko horren alderdi ona da sagardo-sagar beharra poliki poliki murrizten ari dela Euskal Herrian, eta kanpotik erosten den sagarrari (Galizia, Normandia, Bretainia edo Asturias) kalitate hobea eskatu litekeela. Sagardo sagarra urte bia da, alegia, urte batean asko eta hurrengoan gutxi eman lezakeela. Urte batean % 100 eman lezake, hurrengoan % 20; hurrengokoan % 100 berriz ere... 2004-KO SAGAR UZTA Loraldia oso ona izan zen eta beranduko izozterik izan ez zenez, sagar asko hartu zuten sagarrondoek. Sagarreko harraren tximeleta (Karpokapsa), ekainean asko izan zen eta abuztuan sagar dezente erori zen harrak hondatuta. Honekin sagarrondoek zuten gehiegizko karga puska bat murriztu zen. Iraileko euriteek sagar aleak loditzen dituzte, eta kalibre interesgarriko sagarrak lortzen dira: errazago biltzeko, dolarean hobeto zanpatzeko, eta muztio ona lortzeko. Bertako sagarra asko izango da irailaren 20tik urriaren 20ra, eta dolareko lanak aurreratu egin beharko dira eta denbora motzagoan egin. Honek zerikusi handia du klima aldaketarekin.
ASTIGARRAGAKO SAGARRARI LOTUTAKO ABERASTASUN KULTURALAK 3.1 Sagarraren usadioa, Euskal Herria bezain zaharra Sagar makatzak, malus silvestris, berez jaiotzen dira euskal lurretan. Badirudi lehen gizarte ehiztari-biltzaileak bere horretan erabili izan zuela. Hurrengo gizarte megalitikoak abeltzantza dominatzen zuen, buztingintza, eta alaitasuna ematen zuten edariak, uretan beheratutako fruituei eskerrak. Cristo aurreko 4000 urtean gaude; 6000 urte geroago, Lapurdin, zenbait familiak Pitarra egiteko errezeta bera erabiltzen dute oraindik: sagarrak moztu, lehortu eta pare bat astean uretan beheratuta. Aurrerago erromatarrek dolarea ekarri zuten, sagarrari zuzenean muztioa (mustius latinez) atera eta sagar-ardo bat egiteko (vinum malorum latinez). Latinez Torcular dena euskaraz Tolare edo Dolare bihurtzen da, esanahi berarekin. 3.2 Sagar biltzearekin zerikusia duten ospakizun zaharrak Sagarra jotzeko jende askoren beharra izaten zen eta baita dolarean ere. Jende hau guztia inguruko baserrietakoa izaten zen. Laguntza txalaparta bidez eskatzen zen eta txalaparta dolareko egurrak gaztainez egindako saski gainean jarrita egiten zen. Egur haiek joaz pasatzen zen abisua, urte askotan iraun duen abisu erritmikoa. Ama-lurrari bere eskuzabaltasuna eskertzea errito garrantzitsua zen antzina. Sagarrak, naturaren oparia, bere onarpen errituala sagar dantza du, Euskal Herriko dantzarik zaharretako bat. 3.3 Alderdi toponimiko eta patronimikoak Benetako arrasto genetiko kulturalak diren patronimo eta toponimoak lotzen gaituzte gure antzinako benetako historiarekin. Astigarragak abizen eta leku asko ditu sagarra eta dolarearekin lotura dutenak.
4 FESTA EGITARAUA 4.1 Irailak 25, larunbata 17:30 Rally-a “sagarretik sagardora” 18:30 SAGARDUN internet atariaren aurkezpena Udaletxean. 4.2 Irailak 26, igandea 09:00-13:00 : Aire libreko pintura lehiaketa. Gaia: Sagar Uzta festa 10:30-13:00 : Azoka, sagarra eta sagarretik datozen produktuena Sagar erakusketa eta salmenta Sagarretik datozen produktuen erakusketa eta dastaketa (sagardoa, patxaka, dultzea, ozpinak) Sagar jotzea, zanpatzea eta muztio dastaketa Sagarrondoak nola txertatu erakusketa Sagar biltze lehiaketa Txalaparta Sagar dantza Iparraldeko kantariak 14:30 Bazkari herrikoia pilotalekuan (txartelak herriko tabernetan daude salgai) 4.3 Gainerako egunak Osteguna 22 eta ostirala 23an Formazioa “sagardoa ostalaritzan”
5 SAGARDUN PARTZUERGOA SAGARDUN Partzuergoa 2003ko ekainean sortu zen, sagardogintzarekin zerikusia duten Astigarragaldeko ekitaldi sozio kulturalak antolatu eta aurrera eramateko. Horrela dago osatua 12 Sagardogile : Zapiain Alorrenea Rezola Zelaia Gartziategi www.gartziategi.com Lizeaga Gurutzeta www.gurutzeta.com Mina Petritegi www.petritegi.com Bereziartua Astarbe www.sagardotegiak.com/sidrerias/astarbe/astarbe.htm Mendizabal 7 kultur talde: Xagu Xar Mundarro Astigar Norberto Almandoz Musika Eskola Gure Izarra Goldea Zipotza ASTIGARRAGAKO Udala. Lehendakaria Bixente ARRIZABALAGA da, ASTIGARRAGAKO Alkatea, eta idazkaria Jose Angel GOÑI da (Sagardogilea). Ospe handiko talde gestore ele anitza dauka Partzuergoak (Jose Mari ALBERRO eta Dominic LAGADEC). Partzuergoak bitarteko informatibo moderno guztiak ditu (internet ataria, DVDak, informazio espezializatuko datu baseak, eta abar...) jendeari eskaintzeko sagardoaren inguruko zerbitzu kulturala, turistikoa, hezkuntzakoa, museografikoa, biblioteka, eta abar... SAGARDUN, tel eta fax-a 00 34 943 550 575, www.sagardun.com, info@sagardun.com