"Sagardoa, txotxetik haragokoa. Gustu baduzu" udako ikastaroa
Ficha
- Fecha: 2006-06-01
- Clasificación: 5.7. Formación
- Tipo documento: Material promocional
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: DO-000405
Texto completo
Sagardoa, txotxetik haragokoa. Gustu baduzu... Uztailaren 12tik 13ra 18 ordu Matrikula mota: E AURKEZPENA Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak Elkarteak, urtero antolatzen duen Sagardo Egunak, XXV. saia izango du aurtengoa. Hau dela eta urte osoan zehar burutu asmo duen sagardoaren inguruko egitarau zabalaren barne egingo da ikastaro hau. Sagardoa unibertso zabala dela erakutsi nahi da, txotxeko «fashion»-etik haratago milaka urtetako ohiturak, kulturak, historiak eta etorkizuna dira sagardoa. Ikastaroan, hitzaldiak, bisita gidatuak eta dastaketak egongo dira. Aipatzekoa da «Sagardotegiak bertsolarien Unibertsitatea» sailean sagardotegian bertsolari baten hitzaldia eta bertso afaria izango dira. NORI ZUZENDUTA Gaian interesa daukan edonori IKASLE KOPURUA Gutxienez 10, gehienez 30 Uztailaren 12a, asteazkena 9:00-11:00 Sagardoaren historiak Jakoba Errekondo, Paisajista eta Euskal Herriko Sagardoaren liburuaren egilea 11:00-12:30 Gipuzkoako sagardotarako sagarrak Ametza Larrañaga, Nekazal ingenieri teknikoa. 14:30etan, Usurbilera txangoa, bertan 16:00-17:00 Nekazal sindikatuan hitzaldia: Etxean sagardoa egiteko tresneria aproposa (prozedura, azalpenak, etab.) Jakoba Errekondoren eskutik. 17:00-19:30 Kata didaktikoa enologi arlotik (dastaketa) Xabier Kamio, enologoa 19:30-21:00 Hori duk arrazoia Andoni Egaña, bertsolaria 21:00etan Bertso afaria sagardotegian. 24:00 Baionara itzulera autobusean. Uztailaren 13a, osteguna 9:00-11:00 Sagardoa munduan Iñaki Larrañaga, fruitu garapenerako teknikaria Gipuzkoako foru Aldundian 11:00-12:30 Sagarra eta sagardoa. Ikerketen oraina eta etorkizuna. Ramon Amenabar, fruitazaintzaren eta landare babesaren atalburua Bizkaiko foru Aldundian 14:30-16:30 Iparraldeko baserrietako sagardogintza. Ikustaldi gidatua aire librean, sagastiak... Pantxika Maitia, Sagartze Elkarteko Lehendakaria. Oharra: matrikularen prezioan sartuta dago asteazkeneko bertso afariaren kostua. Ikastaroaren arduraduna: Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak elkartea. Ikastaro hau Usurbilgo Sagardo Egunaren Elkartearekin elkarlanean antolatu da