Documento "Sagardoetxea Museoa Euskaltegientzako eskaintza. Txotx! euskaz"
Descripción
Sagardoetxeatik sagardoaren kulturaz gozatzeko eta sagardogintzako euskarazko hiztegia lantzeko proposamena luzatzen dizuegu zuen ikasturteko eskolaz-kanpoko jarduera aberasgarri gisa. Proposatutako eskaintzak sagarraren eta sagardoaren kultura zabaltzea eta sagardogintzari lotutako euskara ezagutu, landu eta pra
ocio astigarraga acción euskaltegi euskara museo sagardoetxea
Ficha
- Autor: Sagardoetxea Museoa
- Fecha: 2013
- Clasificación: 3.5. Actividades
- Tipo documento: Documentos de la actualidad
- Fondo: Sagardoetxea fondoa »
- Código: DO-000373
Texto completo
SAGARDOETXEA, EUSKAL SAGARDOAREN MUSEOA
SAGARDOETXEA MUSEOA
EUSKALTEGIENTZAKO ESKAINTZA
Txotx! euskaraz
Kontaktua
Leire Alkorta (Informazioa eta erreserbak)
943 550 575
info@sagardoetxea.com
www.sagardoetxea.com
www.facebook.com/sagardoetxea
@sagardoetxea
#txotx
2
Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa
Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com
Museo de la sidra vasca
Musée du cidre - sagarnoa
EUSKALTEGIENTZAKO ESKAINTZA
Txotx! euskaraz
Sagardoetxeatik sagardoaren kulturaz gozatzeko eta sagardogintzako
euskarazko hiztegia lantzeko proposamena luzatzen dizuegu zuen ikasturteko
eskolaz-kanpoko jarduera aberasgarri gisa.
Proposatutako eskaintzak sagarraren eta sagardoaren kultura zabaltzea eta sagardogintzari lotutako
euskara ezagutu, landu eta praktikatzea ditu helburu nagusi, eta honakoa da Sagardoetxeatik
luzatzen dizuegun eskaintza:
Euskaltegian
Sagardoetxeako web orriak biltzen duen informazioa oinarri hartuta, Euskal Herriko sagardoa eta
sagarraren kulturaren inguruko teoria eta informazioaren azterketa euskaltegian bertan.
Web orriko informazioaz gain, sagardoaren berezko hiztegia eta sagarraren kulturaren inguruko
material didaktikoa eskura dituzue. Material hau, Sagardoetxeako bisita burutu ostean banatuko
dizuegu, baina nahi izanez gero, material hau museora etorri aurretik eskuratzeko aukera ere
baduzue, bertan biltzen diren edukiak euskaltegian bertan lantzeko.
Hala, banatuko zaizuen material didaktikoa honakoa da:
1) Sagardoaren Hiztegia: sagardogintzaren inguruko 500 hitz biltzen ditu
eta Hiztegi honi esker, Sagardoetxean ikasitako hitz berriak lantzeko aukera
izango duzue, besteak beste: kizkia, patsa, kirikoketa, txotx, etab.
2) Sagarrekin Jolasean: Sagarraren kulturaren inguruko bost liburuxka
dauzkagu, adin-tarte bakoitzera egokituak: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza
(LH1, 2, 3, 4, 5, 6) eta Bigarren Hezkuntza (DBH 1, 2, 3, 4).
Sagardoetxea Museoan
Sagardoaren elaborazio prozesu osoa azalduko zaizue Sagardoetxeako instalazioetan barrena
egindako bisita gidatu baten bidez, eta honek, sagardoaren munduko hitzak ezagutzeko eta
lantzeko aukera emango dizue, jarduera ezberdinetan ere parte-hartuaz.
Euskaltegian / Etxean
Sagardoetxeako bisitaren ostean, zuen esperientzia gurekin konpartitzea sare sozialak erabilita.
Sagardoetxean Facebook eta Twitter kontuak ditugu, eta hauek erabiliaz, bisitaren inguruko
ekarpenak idatziz jartzeko aukera izango duzue. Horretarako, euskaltegiaren beraren sareak
edota zuenak erabili ditzakezue.
@sagardoetxea www.facebook.com/sagardoetxea
#txotx www.facebook.com/sagardoarenlurraldea
Hurrengo orrietan, Sagardoetxearen inguruko informazioa eta bisiten tarifak aurkituko dituzue.
3
Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa
Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com
Museo de la sidra vasca
Musée du cidre - sagarnoa
Sagardoetxeako bisita eta otordua sagardotegian
Sagardoetxeak sagarra eta sagardoaren historia eta kulturara gerturatzeko
hiru gune dauzka: sagastia, museo-gunea eta dastalekua.
Sagastia
Sagastia aire librean dagoen gunea da, sagarraren kultura modu dinamiko eta pedagogiko
batean gozatzeko aukera ematen duena. Bertan, sagar motak eta barietateak, txertaketak, sagarra
biltzeko moduak eta sagardoaren aintzinako elaborazio prozesua ezagutzen dira. Sagardoetxea
museo bizia da, eta sagastiak urtaro bakoitzean jarduera bat lantzeko aukera ematen digu:
haziak erein (neguan), polinizazioa (udaberrian), sagarraren heldutasunaren jarraipena (udaran)
eta muztioaren elaborazio prozesu osoa (udazkenean): sagarrak kizkiarekin bildu, sagarrak
dastatu, pisoiekin txikitu, prentsatu eta egindako muztioa dastatu.
Museo gunea
Sagastiaren alboan, museo gunea dago. Bertan, sagarra eta sagardoaren iragana, oraina eta
etorkizuna eta sagardoaren inguruko ohiturak eta errituak ezagutzeko aukera ematen duten
sagardogilearen tresnak, ikusentzunezkoak, panel informatiboak, argazkiak eta jokoak daude.
Dastaketa gunea
Sagardoetxeako hirugarren gunea, sagardoa txotx-etik dastatzeari eta Sagardoetxeak hautaturiko
GozoGozo produktuen dastaketari (sagar muztioa eta likorea) eskeinia dago. Sagardotegira
joan aurretik, sagardoa txotx-etik dastatzeko prozedura azaltzen dugu: edalontzia hartzeko
modua, txinparta ona lortzeko edalontziaren inklinazioa, usainen bereizketa, koloreen azterketa
eta dastaketa.
Sagardoetxeako bisita, sagardotegiko otorduarekin osatu daiteke sagardoaren kulturako
jardunaldi osoaz gozatzeko.
4
Kale Nagusia 48 • 20115 Astigarraga • Gipuzkoa
Tel: 00 34 943 550 575 • www.sagardoetxea.com
Museo de la sidra vasca
Musée du cidre - sagarnoa
Tarifak 2014
Sagardoetxeako bisita:
Bisita gidatua, dastaketa, sasoiari dagokion jarduera eta material didaktikoa....................... 3,50€
Pintxo dastaketa (sagardotan egositako txorixoa + gazta sagar dultzearekin) ..................... 1,50€
Sagardoaren kulturako esperientziak:
“Museoa + Sagardotegia”: Sagardoetxeako bisita + Sagardotegian bazkaria/afaria ........ 32€
______________________________
Oharrak:
- Zehazturiko tarifak pertsonako dira.
- Irakasleek museoko bisita dohakoa dute.
- Prezioetan BEZ-a sartuta dago.
Kontaktua
Leire Alkorta (Informazioa eta erreserbak)
943 550 575
info@sagardoetxea.com
www.sagardoetxea.com
www.facebook.com/sagardoetxea
www.facebook.com/Sagardoarenlurraldea.es
@sagarlur
@sagardoetxea
#txotx