Sagardoaren lurraldea

CONCURSO DE CARTELES PARA FOMENTAR UN CONSUMO RESPONSABLE DURANTE LA TEMPORADA DE SIDRA

astigarraga cartel consumo concurso sidra

Ficha

  • Autor: Askagintza-Sagardoetxea
  • Fecha: 2009-12-14
  • Clasificación: 5.6. Concursos
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea fondoa
  • »
  • Código: DO-000359

Texto completo

Astigarragako droga-mendekotasunen prebentziorako kontseiluak, udalarekin, Sagardoetxearekin eta Askagintzarekin elkarlanean, sagardo denboraldiari begira kartel lehiaketa abian jarri du. Kartelak irudi, argazki edota hitzez osatuak egon daitezke, eta sagardo denboraldian burutuko den kanpainaren irudia izango dira. Lehiaketak ondorengo oinarriak ditu: 1. Helburua: Sagardo denboraldian egiten diren droga kontsumo gehiegikeriak ekiditearren, kontsumo arduratsu bat sustatzea. 2. Parte-hartzaileak: Lehiaketan parte hartu nahi duen pertsona orori zuzenduta dago. Nahi diren kartel guztiak aurkeztu daitezke. 3. Baldintzak: 3.1.- Diseinua originala eta berria izan behar da. 3.2.- Proposamenak sagardo denboraldian ondo pasatzeko (baina pasatu gabe) ideia islatu beharko du. 3.3.- Karteletan sagardoaren alderdi kulturala azpimarratu behar da. 3.4.- Kartelak Astigarraga herriarekin lotzea baloratuko da. 4. Entregatu beharreko materiala: diseinuak modu honetan entregatu beharko dira: 4.1.- Email baten bidez: kartela txertaturik bidaliko da. 4.2.- Kartelarekin batera, nahi izanez gero, azalpen labur bat aurkeztu ahal izango da. 4.3.- Kartelak formatu digitalean aurkeztu beharko dira (ez dira onartuko paperean diseinatutakoak). 5. Lanen aurkezpena: 5.1.- Lanak aurkezteko epea zabalik egongo da 2010ko urtarrilaren 11 bitarte. 5.2.- Lanak Askagintzako emailera bidali behar dira (askagintza@askagintza.com) bertan “kartel lehiaketa” kontzeptua ipiniaz. 6. Epaimahaia eta emaitza: 6.1.- Epaimahaia Prebentziorako Kontseiluko nahiz Sagardoetxeko kideek osatuko dute. 6.2.- Epaimahaiko kideek ezingo dute lanik aurkeztu. 6.3.- Epaimahaiaren erabakia Askagintzako webgunean nahiz prentsa bidez zabalduko da. 7. Saria: 100 eurotako opari-txekea.