Sagardoaren lurraldea

Sagardo Berriaren Eguna 2024: Convocatoria de prensa (EUS)

Descripción

Convocatoria de prensa en euskera para el Sagardo Berriaren eguna 2024.

sidrería alorrenea astigarraga ets (en tol sarmiento) iñigo etxezarreta protagonista sagardo berriaren eguna sidra txotx apertura del txotx

Ficha

  • Fecha: 2024-01-08
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea Museoa
  • »
  • Código: DO-003572

Texto completo

PRENTSA DEIALDIA
Gaia:
2024ko txotx boladaren irekiera. XXXI. Sagardo Berriaren Eguna 2024.
Data: 2024 urtarrilak 16, asteartea
Ordua: 12:00.
Tokia:
Prentsaurrekoa: Txotx irekiera:
Erribera Kulturgunea Alorrenea sagardotegia
Kontxa Etxeberria plaza Alorrene bidea, 4
20115 Astigarraga 20115 Astigarraga
Deskribapena:
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak eta Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 16an XXXI. Sagardo Berriaren Eguna 2024 izango da 2024ko txotx boladari hasiera emateko. Aurtengo gonbidatua ETS (En Tol Sarmiento) taldeko Iñigo Etxezarreta izango da.
Egitaraua:
11:30-12:00: Akreditazioen banaketa Erribera Kulturgunean.
12:00: Prentsaurrekoa Erribera Kulturgunean. Bertan azalduko dira 2023ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren sektoreko gertaera garrantzitsuenak.
12:45: ETS (En Tol Sarmiento) taldeko Iñigo Etxezarretak sagarrondo bat landatuko du Erribera Kulturguneko plazan.
13:30: Txalapartarien deiarekin batera, sagar dantza dantzatuko da Alorrenea sagardotegian, eta ondoren, sagardogileek zein kultur taldeetako ordezkariek ETS (En Tol Sarmiento) taldeko Iñigo Etxezarreta soka dantzan parte hartzera gonbidatuko dute sagardo berria dastatzeko.
13:45: Alorrenea sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda sagardo berria dastatuko du ETS (En Tol Sarmiento) taldeko Iñigo Etxezarretak eta horrekin, 2024ko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, sagardotegiko ohiko menua dastatzeko bazkaria izango da.
Asistentzia baieztatzea beharrezkoa da. Akreditazioak Erribera Kulturgunean banatuko dira 11:30etatik 12:30etara eta Alorrenea sagardotegian 13:00etatik 13:30etara.
XXXI. Sagardo Berriaren Eguneko protagonistei elkarrizketak egiteko bi gune ezarriko dira: bata, Erribera Kulturgunean sagarrondoa landatu ostean, eta bestea, Alorrenea sagardotegian txotx irekieraren ostean. Elkarrizketak egiteko tartea baieztatzea eskatzen da.