Sagardoaren lurraldea

Sagardo Berriaren Eguna 2024: Dossier de prensa (EUS)

Descripción

Dossier de prensa en euskera para el Sagardo Berriaren eguna 2024.

sidrería alorrenea astigarraga ets (en tol sarmiento) iñigo etxezarreta protagonista sagardo berriaren eguna sidra txotx apertura del txotx

Ficha

  • Fecha: 2024-01-12
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea Museoa
  • Signatura: K123-3
  • »
  • Código: DO-003569

Texto completo

Datu esanguratsuak:
- Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak eta Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 16an XXXI. Sagardo Berriaren Eguna 2024 izango da Astigarragan.
- ETS (En Tol Sarmiento) taldeko Iñigo Etxezarretak irekiko du 2024ko txotx denboraldia. Aldez aurretik, sagarrondo bat landatuko du Erribera Kulturguneko plazan (3-4. orriak).
- 2024ko sagardo berriaren dastaketa Astigarragako Alorrenea sagardotegian izango da.
- Txalapartarien deiarekin batera sagar dantza dantzatuko da, eta ondoren, sagardogileek zein kultur taldeetako ordezkariek ETS taldeko Iñigo Etxezarreta soka dantzan parte hartzera gonbidatuko dute sagardo berria dastatzeko.
- Txotx irekiera zuzenean emitituko da streaming bidez Sagardoaren Lurraldearen Youtubeko kanalean: https://www.youtube.com/watch?v=NjlvfdWaBDM
- Sustrai Colina eta Agin Laburu ekitaldiko bertsolariak izango dira.
- 2023ko uztarekin 12 milioi litro inguru sagardo ekoiztu dira Euskal Herrian. Aurten, sagarraren uzta handia eta berezia izan da Euskal Sagardoa Jatorri Deiturarentzako, Euskal Sagardoaren barruan 4 milioi litro egin dituzte 50 sagardotegiek, bertako 250 sagastietako 6 milioi kilo sagar erabilita. Iazkoarekin alderatuta, alkohol graduazio eta gorputz txikiagoa dute sagardoek, eta oso lurrintsuak dira (5. orria).
- Bertako plazerra da sagardoa, eta txotxean ere hori dastatu ahal izango dugu. Sagardotegi denboraldia da, gainera, sagardotegiek bisitari gehien jasotzen duten urte sasoia (6. orria).
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Inguruneko Departamentuak azken urteetan bertako sagarraren alde egindako lana goraipatzekoa da: 2016an hasita, 123.7 hektarea landatu dira eta dirulaguntzetan 2.029.743,09 € onartu dira (7. orria).
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Fraisoro Ingurumen eta Nekazal Laborategia sagardoa ematen ari den garapenaren lekukoa da, baita sektorea kalitatearen hobekuntzaren zein ezagutzaren alde egiten ari den apostuarena ere. 2023an 4.069 lagin (muztioak, hartzidura prozesuan zeuden sagardoak, ontziratzeko puntuan zeuden sagardoak...) aztertu dira (7. orria).
- Gure lurraldeko sagardo ekoizleek 52 sari lortu dituzte nazioarteko sagardo lehiaketetan (8 orria).
- Sagardoaren Lurraldearen zazpigarren urtekariak sektoreko urteko albiste nabarmenenak bildu ditu.