Sagardoaren lurraldea

Sagardo Berriaren Eguna 2024: Nota de prensa (EUS)

Descripción

Nota de prensa en euskera para el Sagardo Berriaren Eguna 2024.

sidrería alorrenea astigarraga ets (en tol sarmiento) iñigo etxezarreta protagonista sagardo berriaren eguna sidra txotx apertura del txotx

Ficha

  • Fecha: 2024-01-08
  • Clasificación: 5.1. Aperturas txotx
  • Tipo documento: Documentos de la actualidad
  • Fondo: Sagardoetxea Museoa
  • »
  • Código: DO-003568

Texto completo

ETS (En Tol Sarmiento) taldeko Iñigo Etxezarretak irekiko du 2024ko txotx bolada.

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak eta Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 16an XXXI. Sagardo Berriaren Eguna izango da 2024ko txotx boladari hasiera eman, eta sagardo berria dastatzen hasteko. Aurtengo gonbidatua ETS (En Tol Sarmiento) taldeko Iñigo Etxezarreta izango da.
Xabier Urdangarin Astigarragako alkateak hasiera emango dio 12:00etan Erribera Kulturgunean (Astigarraga) izango den pentsaurrekoari. Bertan izango dira Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, eta 2023ko sagarraren uzta, sagardo berria zein sagardoaren sektoreko berrikuntzak aurkeztuko dira.
Ekitaldiaren hogeita hamaikagarren edizio honetako unerik bereziena txotx irekierakoa izango da: Astigarragako Alorrenea sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu egingo du ETS taldeko Iñigo Etxezarretak, eta 2024ko sagardo denboraldi berria irekiko du.
Aldez aurretik, ordea, sagarrondo bat landatuko du Erribera Kulturguneko plazan. Ekitaldi sinboliko horrekin naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira.
Egitaraua:
11:30-12:00: Akreditazioen banaketa Erribera Kulturgunean.
12:00: Prentsaurrekoa Erribera Kulturgunean. Bertan azalduko dira 2023ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren sektoreko gertaera garrantzitsuenak.
12:45: ETS taldeko Iñigo Etxezarretak sagarrondo bat landatuko du Erribera Kulturguneko plazan.
13:30: Txalapartarien deiarekin batera, sagar dantza dantzatuko da Alorrenea sagardotegian, eta ondoren, sagardogileek zein kultur taldeetako ordezkariek ETS taldeko Iñigo Etxezarreta soka dantzan parte hartzera gonbidatuko dute sagardo berria dastatzeko.
13:45: Alorrenea sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda sagardo berria dastatuko du ETS taldeko Iñigo Etxezarretak eta horrekin, 2024ko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, sagardotegiko ohiko menua dastatzeko bazkaria izango da.
Protagonista izan ziren...

1994, Andoni EGAÑA bertsolaria. 2009, Aimar OLAIZOLA pilotaria.
1995, Jose Mari BAKERO futbolaria. 2010, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL futbol taldea.
1996, Javier CLEMENTE entrenatzailea. 2011, Karlos ARGUIÑANO sukaldaria.
1997, Julian RETEGI pilotaria. 2012, Julian IANTZI aurkezlea.
1998, Miguel INDURAIN txirrindularia. 2013, La OREJA DE VAN GOGH taldea.
1999, Juan Mari ARZAK sukaldaria. 2014, KALAKAN taldea.
2000, Pedro Miguel ETXENIKE fisikaria. 2015, LOREAK filmeko protagonistak.
2001, Joane SOMARRIBA txirrindularia. 2016, Aritz ARANBURU surflaria.
2002, Martín FIZ lasterkaria. 2017, Eneko ATXA sukaldaria.
2003, Abraham OLANO txirrindularia. 2018, Alberto IÑURRATEGI mendizalea.
2004, Periko, Mikel eta Xabi ALONSO. 2019, Olatz ARRIETA kazetaria.
2005, Ainhoa ARTETA sopranoa. 2020, IZARO abeslaria.
2006, Jose Luis KORTA arraunlaria. 2021, “A BOCADOS” saioa.
2007, Juan MARTINEZ DE IRUJO pilotaria. 2022, AMAK taldea.
2008, Andoni LUIS ADURIZ sukaldaria. 2023, Aitziber GARMENDIA eta Jon PLAZAOLA aktoreak
ETS (En Tol Sarmiento) taldeko Iñigo
Etxezarretak irekiko du 2024ko txotx bolada